Gernika Batzordea ikus-entzunezkoa: kontakizun kaleidoskopikoa

Gernika Batzordea ikus-entzunezkoa: kontakizun kaleidoskopik –

Ostiralean, urriak 22, 150 lagunen aurrean estreinatu genuen Gernika Batzordearen 45 urtetako ibilbidea biltzen saiatu den ikus-entzunezkoa, Lizeo Antzokian, Zineklub elkartearekin lankidetzan. Proiektu kolektiboa (25 pertsona baino gehiagok parte-hartu dute), kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzeko asmoz.

Memoria egunero eta bizirik dagoen indarra dela ozen aldarrikatzen dugu; are gehiago Gernika euskaldunon memoria lekutik egina badago. Horregatik, film baten aurkezpena baino, memoriaren adierazlea izatea nahi genuen: “Gernika Bizirik” kanta taularatu zuten, lehen aldiz, bere sortzaileek: Jon Rementeria, Jon Urriolabeitia, Leire Gonzalez eta Gorka Leonek, hain zuzen ere.

Hemendik aurrera lan-tresna bat izatea nahiko genuke, eta bere zabalpenari ekingo diogu. Nondik gatozen jakiteko ardura dugu, baina, batez ere, gaurko errealiateta interpretatzeko, eta biharkoa eraikitzeko lanabesa izateko. Gernikak memoriaren lekuko izaten jarrai dezan, eta askatasunaren eta justiziaren txoriak kantatzen segi dezan.

Gernika Batzordea ikus-entzunezkoa: kontakizun kaleidoskopik

Gernika Batzordea ikus-entzunezkoa: kontakizun kaleidoskopik

Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile batu gara Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenean herriko taldeen jarduerak koordinatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude