Aldak Airbnb bat etxebizitzari buruzko permanentzia batean eraldatu du Biarritzen

Aldak Airbnb bat etxebizitzari buruzko permanentzia batean eraldatu du Biarritzen –

Aldak Airbnb bat etxebizitzari buruzko permanentzia batean eraldatu du BiarritzenIragan ostiralean, Biarritzen, Alda berriz ekintzetara pasatu da, etxebizitzari buruzko permanentzia idekiz, Airbnb plataforman molde iraunkorrean alokatzeko gisan den Perspective de la Côte des Basques -ko 19an turismorako etxebizitza hornituan. Alabainan, Airbnb-k publikoki adierazi du Biarritzen legea urratzen segitzeko asmoa duela turismorako diren etxebizitza hornituentzat iragarkiak erregistro zenbakirik gabe atxikiz, jakinez hori 2017az geroztik argi eta garbi debekatua dela eta legez kanpo den iragarki bakoitzarentzat 12 500 euroko isuna biltzen ahal dela.

.

Airbnb nonahi, ostatua nehon!
Aldak okupatzen duen etxebizitza ez da ustegabean hautatua izan. Etxebizitza alokatzeko proposatzen duen iragarkia legez kanpokoa izaiteaz gain (eta horretarako Airbnb-k 12 500 euroko isuna biltzen ahal du), etxebizitza bera 2020an apartamentu bat 40 000 euro m² bakoitzeko saldu zen Villa Beltza-ren parean da!

«Hemen, deusek erregulatzen ez duen etxeen merkatuan den muga eskasaren sinboloa den gunean gira; tokiko biztanleriaren zati gero eta handiago batek bertan bizitzeko eta aloitzeko duen ezintasuna sinbolizatzen duen lekuan» azaltzen du Xebax Christyk, Aldaren bozeramaileak.

Batez beste 4 250 € m² bakoitzeko, etxebizitza kolektibo berrietan, Ipar Euskal Herriko biztanleen hiru laurdenek ez dute jabe bilakatzeko baliabiderik. M² bakoitzeko prezio hori 7 000 € baino handiagoa da Biarritzen edo Donibane Lohizunen, bertako biztanleen %1 baino guttiagorentzat erosteko gisan delarik. Eta tentsio handiko testuinguru horretan, milaka etxebizitza oso, turismorako etxebizitza iraunkor bilakatzeak, alokatzekoak diren pribatu arloko apartamendu multzoa husten du. Etxebizitza sozialen multzoaren neurria eskasa delarik (esleipen bat 6,5 galderentzat), jendea gero eta gehiago aurkitzen da ezinezko eta esperantza gabeko egoeretan.

.

Zigorgabetasuna, geldi!
Aldak Biarritzeko Herriko Etxeari, Airbnb plataforma auzipetzea galdatu dio, plataformak legea molde errepikatuan eta nahitara urratzen baitu. «Bestenaz, etxebizitza hori 192 egunez okupatzeko parada aztertuko dugu, hau da, 12 500 euroko zenbatekoa legez kanpoko iragarkian agertzen den gaualdi baten prezioaz zatitua. Horrela, gaur egun etxerik ez duen pertsona bati edo bikote bati ostatu emaiteko erabiltzen ahalko da etxebizitza hori, pertsona horiei bizilekuaren arloan aterabide bat atxemaiteko denboran» esplikatu du Anize Butron Aldako bozeramaileak.

Aldak Airbnb bat etxebizitzari buruzko permanentzia batean eraldatu du Biarritzen