Kutsadura isila

Kutsadura isila –

Kutsadura isila

2021. Osakidetzak solik 131 psikologo ditu 95.000 pertsona baino geihagorentzat. Edozein gaixotasun fisiko bat dugunean arazo gabe joaten gara tokatu zaigun medikuarengana min honekin amaitzeko; baina, geure barneko arazo bati buruz ari garenean? Horrelako kasuetan, gure egunerakotasunean ez diogu ematen behar duen garrantziarik. Zelan erantzungo zenuke 2020. urtean ehun euskaldun baino gehiago suizidatu direla ezango bagenizu? Arazo psikologikoak paper handi bat hartu dute gizartean, eta horri konponbide bat jarri behar zaio.

“Gazteegia zara horrelako arazoak eukitzeko”,”zure arazo larriena gaur egun, larunbat batean etxean geratzea da”. Honelako gauzak entzuten ditugu egunero, buruan sartuta dekogu eta azkenean sinisten dugu gehiegikeri bat dela gertatzen zaiguna. Gure adinetan normala da arazoren bat edukitzea, baina arraroa egiten zaigu adieraztea, ez diogulako duen garratzirik ematen. Adibide ohikoena antsietatea da; batez ere DBH-n eta Batxilergo bitartean ikasketak direla eta aurkezten da. 

Zure burua guztiz “toxikoa” bihurtzen da, kalera ez ateratzea egokia egiten zaizu…; normaltasunez hartzen dituzu eta konturatzerakoan oso berandu izan daiteke. Gurasoek, tamalez, gehienetan ez dira konturatzen gazteok dituzten arazoei buruz, izan ere, guk askotan ez diegu gehiegi kontatzen.

Sare sozialek existen ez den errealitate bat erakusten digute. Esate baterako, “Iinfluencer”-ak haien akatzik gabeko bizitza zoragarria erakusten dute, argazkien bidez. Horrelako bizitza imaginarioekin egunero kontrolik gabe, gure buruan amesten dugu. Egunean zehar informazio hauek barneratzeak arazo nagusi batzuk ekartzen dituzte; horrelako bi adibide depresioa eta TCA-ak dira. Bien jatorria gauzak geihegi pentsatzeagatik aurkezten dira. Behin eta berriz gure bizitza alderatzeagatik obsesio batera eramaten gaitu. Ziklo honetan sartzea errezegia da, baina ateratzea guztiz alderantziz.

Esandakoaren ondorioz, aurrerapen itzela izango litzateke garrantzi handiagoa ematea gaixotasun mentalei beste hainbat gauzari baino. Edonork izan ditzake eta gu ez gara konturatzen, eta ez digutenez informaziorik edo laguntzarik ematen, ez diogu aurkitzen amaiera bat. Jadanik, bizitza osoa daramagu honelako arazoak ezistitzen direla jakinda, baina, zein momentutan bihurtu dira eguneroko kontu?

Kutsadura isila

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude