Gaurkoa bezalako egun batean…

Irun eta Hondarribia, bi alarde musikalGaur bezalako egun batean edo beste edozein egunetan, ez litzateke lekuz kanpo egongo Hondarribiko alkate makurra tinko eta sendoki interpelatzea eta lelo aurpegi horren atzean ezkutatzen dituen joko maltzurrak publikatzen hastea.


Azkenaldian badirudi udal gobernuari (edo zuzenean Kerejetari zein bere ugazabei) molestatzen dioten ekimenak (Jaizkibel Konpainia, txosnak, …) oztopatzeko formula berria topatu duela honek: alkatearen eta udaltzain buruaren artean egositako udaltzainen informeak egitea. Informe horietan noski, ez da ezer objektiboki aztertzen. Norabide jakin bateko ondorioak atera eta horietan oinarrituz erabaki konkretuak hartzeko aitzaki ofizialak bilatzen dira. Aurtengo polemika dugu horren adierazle garbi.

Halaz ere, Jaizkibelekin atera zareten guztiek duintasunaren bidetik urrats berria eman duzue gaurkoan, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Zuen presentzia hutsa eredugarria da intransigentziaren, totalitarismoaren, sexismoaren, inposaketaren, intolerantziaren, fundamentalismoaren eta bazterkeriaren aurrean makurtu ez, baina koloretako zapiarekin desfilatzen ez dugun guztiontzat ere. Betikoak betiko leloaren betiko leloan usteltzen doazela, goazen besteok aurrerantz! Etorkizuna Jaizkibel Konpainiarena da!!!

Zuen begietako distirari so, zapalduarentzat irautea ere garaitzea dela esaten zuen Bobby Sands bezalako heroi erromantiko zahar baten hitzak datozkit gogora. Apur bat moldatuta, gisa honetara geldituko litzateke: “Gure mendekua gure seme-alaben irria izango da, alarde aske batean”.

Gerturatu ta lau !

5 pentsamendu “Gaurkoa bezalako egun batean…”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague 2011-09-08 18:17

    Aitor, arrozoi duzu, etorkizuna Jaizkibel konpainiarena da. Urtez urte ikusi dugu era guztietako trikimailuak, azpijokoak eta irainak erabat alferrikakoak izan direla. Kobazuloan (edo plastiko beltzen azpian) jarraitu nahi dutenen etsipenetik ulertu behar da aurtengo debekua, ideiak bukatu zaizkielako. Zuri Bobby Sands etorri zaizu burura zapi koloreduna jantzita desfilatu dutenei begira. Niri, beriz, Gabriel Arestiren Euskal Harria etortzen zait burura espaloitik tripak botatzen dituztenak ikusten ditudanean.

  • Aupa Jaizkibel zuek zarete Hondarribiko alardea, aupa neskak!

    Hondarribiko alardea 2008:
    http://www.youtube.com/watch?v=YlWovGqbV6o
    http://www.youtube.com/watch?v=sphC5jU1MJA
    http://www.youtube.com/watch?v=zZSx8sB0pbs
    http://www.youtube.com/watch?v=YMFFwnA47MA

    Aurten hobeto egingo zenutelakoan…

  • Ados zuekin, erabat!

    Besteen hitzak hartzen hasita, beste dei irlandar bat datorkit gogora: “Tiocfaidh ár lá! (gure eguna iritsiko da!)”.

  • Jaizkibeldarra 2011-09-10 10:24

    Mila esker, Aitor. Honelako animoak biziki eskertzen dira, gehiegitan bertakoen gorrotoa eta kanpokoen indiferentzia jasan behar izaten baitugu.
    Bobby Sands-en esaldia ederra da eta betetzen hasi da: gure seme-alaben irriak geroz eta ugariagoak dira Jaizkibel konpainian.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-09-11 00:02

    Biba zuek!