Manuel Fragarekin egin dute heriotza-oharren froga “La Voz de Galicia” egunkarian

fragaInternetek baditu halakoak: Manuel Fraga ministro frankista ohiaren heriotza iragarri du gaur “La Voz de Galicia” egunkariaren edizio digitalak. “Heriotza-oharrak” nola argitaratu frogatzen ari zirela sareratu dute oharkabean edukia. Baina, anekdotatik harago kezkagarriena hau: goiburu gisa “Galizian dolua” jarri dute. Historiara Fraga gizon on bezala eramango dute askok.Franco diktadorearen ministroa, Gerra Zibilaren aldarrikatzailea, martxoaren 3ko Gasteizko heriotzen erantzulea, euskara “museora” bidaltzearen aldekoa, “kalea nirea da” esaldi autoritarioaren egilea… Eta, “Galizian dolua” ez ezik, Espainian ere beste hainbeste egingo lukete.

Memoriaz hitz egiten da egunotan sarri sarri. Ezin dela iragana ahaztu, bakoitza bere lekuan jarri behar dela, krimenengatik barkamena eskatu behar dela, etorkizunerako egiazko kontaketa sortu behar dela. Eta, oraingoan Fraga hil ez bada ere, ziur Espainia aldean loreak eta laudorioak jasoko dituela, “dolu nazionala”.

2 pentsamendu “Manuel Fragarekin egin dute heriotza-oharren froga “La Voz de Galicia” egunkarian”-ri buruz

  • Ikurrina legeztatu baino nahiago zuela hil ere esan omen zuen galiziar brontosaurioak.
    Palomaresen hartutako bainuak lagundu ziola ukaezina da, erradioaktibitateak zerikusirik izango ote zuen?

  • Fragaren beste aletxo bat. Franco hil ondorengo urteetan, euskaraz esanak gainera: “Euskadi EZ, Euskal Herria BAI”.

    Orain, ostera, Fragaren ildoko guztiek EH berba gorrotatzen dute. Nik uste dut ezker abertzelekoek horretaz ere hausnartu beharko luketela.