Gaurkoa bezalako egun batean…

Irun eta Hondarribia, bi alarde musikalGaur bezalako egun batean edo beste edozein egunetan, ez litzateke lekuz kanpo egongo Hondarribiko alkate makurra tinko eta sendoki interpelatzea eta lelo aurpegi horren atzean ezkutatzen dituen joko maltzurrak publikatzen hastea.


Azkenaldian badirudi udal gobernuari (edo zuzenean Kerejetari zein bere ugazabei) molestatzen dioten ekimenak (Jaizkibel Konpainia, txosnak, …) oztopatzeko formula berria topatu duela honek: alkatearen eta udaltzain buruaren artean egositako udaltzainen informeak egitea. Informe horietan noski, ez da ezer objektiboki aztertzen. Norabide jakin bateko ondorioak atera eta horietan oinarrituz erabaki konkretuak hartzeko aitzaki ofizialak bilatzen dira. Aurtengo polemika dugu horren adierazle garbi.

Halaz ere, Jaizkibelekin atera zareten guztiek duintasunaren bidetik urrats berria eman duzue gaurkoan, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Zuen presentzia hutsa eredugarria da intransigentziaren, totalitarismoaren, sexismoaren, inposaketaren, intolerantziaren, fundamentalismoaren eta bazterkeriaren aurrean makurtu ez, baina koloretako zapiarekin desfilatzen ez dugun guztiontzat ere. Betikoak betiko leloaren betiko leloan usteltzen doazela, goazen besteok aurrerantz! Etorkizuna Jaizkibel Konpainiarena da!!!

Zuen begietako distirari so, zapalduarentzat irautea ere garaitzea dela esaten zuen Bobby Sands bezalako heroi erromantiko zahar baten hitzak datozkit gogora. Apur bat moldatuta, gisa honetara geldituko litzateke: “Gure mendekua gure seme-alaben irria izango da, alarde aske batean”.

Alarde, alardea, baztertzailea, berdintasuna, eskubideak, feminismoa, Jaizkibel, Konpainia, matxismoa, mixtoa
Aitor Kaltzakorta

Gerturatu ta lau !

5 pentsamendu “Gaurkoa bezalako egun batean…”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude