Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna –

Kattalin Agerrek ez hain aspaldiko euskal gizartearen zantzu bat eman digu Dantzan.eus atarian.

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: “ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual”. Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen lehen azkoitiarra dela.

Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

.

Galtzak soinean dantzan

Hainbat emakume eta neska gaztek borrokatu dute galtzak jantzi ahal izateko. Prakak janztea “akastasunarekin” lotzen zuen zenbaitek, nork bere buruaren jabe dela erakusteko gogoarekin, neskek debekatuak zituzten eta gizonezkoek libertate osoz egiten zituzten gauzak (festak eta danzak bereziki) egiteko aukerarekin.

Argazkian Margarita Otermin atalloarra ageri da, txapelarekin eta galza luzeekin, dantzan. Neska gazteak, Atallotik Arribera joan ziren festara eta dantzara, galtzak soinean. Maddalen Iriarteren amona zen Margarita Otermin, eta berak helarazi digu argazki eder hau.

Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna
Margarita Otermin eta lagunak galtzekin dantzan, Arribe.
Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna
Dantzan, emakumeak, Euskal Herria, historia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna”-ri buruz

  • Nire amona Lizartzan jaio zen 1913.urtean. 10 urte inguru zituenean, igandeko meza santuan apaizak ozen esan omen zuen, pulpitoan. Maria bizikletan ibiltzen dela esan didate eta hori ezin da onartu. Emakumeak ezin dira bizikletan ibili.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude