Galdegiozu urari, erantzungo dizu!

Galdegiozu urari, erantzungo dizu!

Duela urte bete urari so jarri natzaio.

Gurean ematen diren urteko sasoi euritsuak, ipar isurialdiaren emankortasuna eta gure lurrak babesten dituen hezetasunak, halaber, uraren inguruan jakitun bagina bezala jokatzera ote garamatza. Giza jokabidea, berez da “xelebrea” baina uraren kasuan “inozente”tik haratago dijoa gure jarrera. Euskal Herrian defizita izugarria dago uraren kulturaren inguruan.

Euskal biztanleriak uraren inguruan ezer gutti genekien. Esaterako,  iturburu edo manantialeko urak berezkoa du ur mineral naturalaren izendapena eta ur edangarria izateaz gainera ur sanoa eta onuragarria izan ohi da. Bestetik, sareko urak agente kimikoz janzten dituzte  edangarriak izaki; “zientifikoki onartutako toxikotasun maila zehatzak aurkezten dituzten urak dira” eta horrela aurki daitezke sarean.

Ur mineral naturalaren kalitatea, neurri haundian uraren konposizio kimikoa bera eta konposizioaren  egonkortasunak finkatzen dute. Konposizio egonkor batek agintzen digu, iturburutik ateratzen den urari fenomeno meteorologikoek (euri jasa, lehorte, ea.) eragiten ez dietela eta egunak joan egunak etorri urek ibilbide berbera egiten dutela lurrean barrena, hainbat kasutan urteak igaroko direlarik argia ikusi orduko.

Sareko uraren kalitatea bermatzea lan nekeza da. Hasteko, urak argia baino ez du behar bizia sortzeko. Berez, gure aintzira eta lakuetan bizidun eta gai patogenoak aurki daitezke eta hauetaz babesteko ura kloratu eta legez zehaztu aldagaien arabera edangarri bihurtzen dugu. Hortik aurrera arazoa larriagoa izan daiteke; alegia, uraren bilgunetik zure txorrotarako ibilbideak hainbat zeharbidetan eraldatua suerta daiteke. Hortara, aintzirako ura, kontzienteki eraldatzen dugu aurrena,  ez kontzienteki ondorena.

Donostiak 800km inguruko tutu eta zeharbidez josita du uraren sare publikoa. Honek aurrekontu mardula suposatzen du uraren sarearen egokitzapen eta mantenketara bideratuko dena, baina ez litzateke zilegi biztanleriak ordaintzen duen ur kuotaren igoera sareko ura edatera gonbidatuko gintuzken kanpaina batekin mozorrotzea. Iruditzen zait, bikoitza galera. Alde batetik, Euskal Herriko iturburueri zor diegun barne produktu gordinaren suntsitzea dakar, bestetik, Naturak eskaintzen digun ondasun ordezkaezina, Ur Mineral Naturala, manipulatutako biltegiratu uraren maila berean jartzea, bekatu biak!

Mesede nori egiten ote dion galde daiteke. Erantzuna? (erantzun hemen)

Urak edukiontzia behar du eta garestia da ura garraiatzea. Egun, pet-a erabiltzen da gehien uraren botilatzerako. Guztiok nazkatzen gaitu plastikoaren eredu suntsikor eta etengabea, bada, jakin dezagun badela ecoembes delako estatu mailako erakundea, zeinek bere menpeko eremu geografikoan botilaratu pet-ezko produktu bakoitzagatik zerga ezartzen duen eta trukean ontzikiaren lehengaiaren (pet-a) berrerabilpen edo berziklatuaz arduratzeko konpromezua duena. Ustez, baliabide guztiak jarri beharko lituzkenak hipermerkatu batetan ikusi daiteken ontziki ororen berziklapenerako. Beraz, zeri dagokio gure ingurunean plastikoz josia izatea? Gure arduragabekeriari, besteak beste.

Urari helduz, ezin begirada alderatu, badira gurean altxor geologiko hidrologikoak, zeintzu ikusi eta ikastea merezi duen. Uraren kulturaren gure gabezia nabarmena da baina aldeko aldagairik ere badugu; informazioaren eskuragarritasuna ospatu beharko genuke behintzat. Gogoan izan birus eta gaixotasunek uran dutela kabi erosoena, “gaixotasun arraro” deritzotenak  urari egotzitu zergatiak izango dituztela apustu egingo nuke”. Ura gara %70-ean! Euskal Herrian munduko urik onenaz jabetu gaitezen eta erizpidez mintzo gaitezen gu baino kultura haundiagoa duten bizikide frantsezekin.

Galdegiozu urari, erantzungo dizu!

Zer duzu buruan “Galdegiozu urari, erantzungo dizu!”-ri buruz

  • asier zabarte 2014-06-25 12:48

    Uraren Kulturaren ildotik, eginez ikasten dugunez, batzuetan ere huts egin izan dugu zinez.

    Hurrunago joan gabe, bigarren parrafoaren aipamena okerra da. Berez, manantial edo iturburuko urak ez dira Ur Mineral Natural gisa sailkatzen besterik gabe. Beharrezkoa du Urak mineralen kontzentrazioa konstantea eta kutsadura gabezia ziurtatzea Ur Mineral Natural gisara sailkatua izateko.