Entzumen ona al duzu?

Entzumen ona al duzu?
ZuZeulari! Ba al zenekien gizakiok 20 hz-tik 20.000 hz-ra bitarteko frekuentzia aditzeko gaitasuna dugula? Inoiz probatu al duzu zeure entzumena ona, balekoa ala txarra den? Sarrera honetantxe duzu aukera.

Entzumen frekuentzia gora-beherak ezberdinak dira espeziez espezie. Baleek esaterako 40 Hz-tik 325.000 Hz-rako soinuak aditu ditzaketela, eta hurbileko ditugun txakurrek aldiz 30 Hz-tik 50.000 Hz-ra bitartekoa. 1923an Japoniako bailara batean gau osoa ainurika pasa zuten milaka txakurrek, ustez arrazoirik gabe eta hurrengo egunean 100.000 japoniarretik gora hil zen historiako lurrikara lazgarrienetariko batean.

Proba egin nahi?

Entzumen ona al duzu?

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

2 pentsamendu “Entzumen ona al duzu?”-ri buruz