Gabonak baino lehen ETA armak entregatzen hasiko da, EFE agentziaren arabera
ETAk gabonen aurretik armak entregatzeari ekingo dio, nazioarteko egiaztatze batzorde baten bidez . “Prozesua ezagutzen duten iturri” ezezagunek EFE Espainiako albiste agentziari igorri diote informazioa.
Iturri horren arabera, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak presoen banakako irteera neurriak onartuko ditu.
Zentzu horretan, erakunde armatuaren ohar bat iragarri du EFEko informazioak.
Foro Sozialak emandako gomendioen bidetik doa iragarri den informazio hau. Izan ere, bai ETAk baita EPPKk ere erantzun bat emango zutela adierazi zuten.
Gai honen harira, ZuZeuk “Nori eman behar dizkio ETAk armak?” galdera plazaratu zuen abuztuan.
Paul Riosek honelako albistek kontuz eta pazientziaz hartzeko gomendatzen digu twitterren:
“Sobre las noticias acerca del desarme de ETA recomiendo paciencia. Hay que hacerlo bien y requiere su tiempo”