FÉNIX 11.23: katalanezko etiketatzetik Auzitegi Nazionalera

cartell_gran
2004an, 30 bat guardia zibil joan ziren, gauez, Eric Bertran 14 urteko mutikoaren etxera. Ekintza terrorista egitea leporatu zioten. Bere delitua: Dia supermerkatuen kateari mezu elektronikoa bidaltzea, haien marka zuriko produktuen etiketatzeetan katalana beste hizkuntzak bezala erabiltzeko eskatuz. Zortzi urteko zigorra ezarri nahi zioten, erreformatorioan betetzekoa. (Berria egunkaritik hartutako laburpena)

Atzo eman zuen gertaera horien gaineko filma TV3-ek, Diada egunarekin batean.

Fenix 2

Honelakoak aditzen dira:

“Gaur egun ez da beharrezkoa delitu bat egitea terrorismoa leporatzeko. Ikusi bestela nola itxi duten Egunkaria, eta nola torturatu duten zuzendaria!”