Franco eta ETA (Hiri Kondairak)

Franco eta ETA (Hiri Kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
.
Oraingoan, txiste bat bailitzan zabaldu den istorio bat dakarkizuet.
 .
Franco eta ETA (Legenda Urbanoak)ETA lehen ekintza armatuak egiten hasi zenean, Francok erabaki zuen ETAren aipu oro ezabatzea. Horren ondorioz, lege berri bat jarri zuten indarrean. Lege berriaren ondorioz, -eta amaiera zuten herrien izenak aldatu egin zituzten, eta -eta atzizkiaren ordez del Caudillo jartzea erabaki zuten.
.
.
 
Beraz, Elgeta Elga del Caudillo bihurtu zen.
 .
Beraz, Legorreta Legorra del Caudillo bihurtu zen.
 
Beraz, Amézqueta Amezca del Caudillo bihurtu zen.
 
Beraz, Abalcisqueta Abalcisca del Caudillo bihurtu zen.
.
Anoetara iritsi zirenean, legea aldatu zuten.

.

Hilabeteak pasa ditugu ikertzen, eta ez dugu lege horren zantzurik aurkitu. Ezkutupean gorde ote dute? Txiste hutsa ote da?

Twitterren esan didate Lazkao Txikiren liburu batean jasota dagoela pasartea.

.
Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

Franco eta ETA (Hiri Kondairak)

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!