DIGITARO: Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra

DIGITARO

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio

eta Publizitate Saileko VI. Nazioarteko Kongresua

EUSKARAZKO KOMUNIKAZIOAREN NAZIOARTEKO II. BILTZARRAk euskarazko komunikazioaren arloan ari diren akademiko, ikerlari, ikasle eta profesionalak bildu nahi ditu urriaren 20, 21 eta 22an, Leioan eta Bilbon. Helburua hauxe da: batetik, azken urteotan, euskal esparru komunikatiboan gertatu diren aurrerabideen berri jasotzea, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaintzea, eta etorkizuneko ildoetan barneratzeko bideak marraztea.

digitaro2004. urtean Euskarazko Kazetaritza I Kongresua, Oraina eta Geroa egin zenetik 12 urte pasa dira, alferrik igaro ez diren 12 urte, hain zuzen. Izan ere, urte hauetan zeharo aldatu baita kazetaritza ez ezik komunikazioaren esparru osoa ere. Lehen kongresuko lelo hartan agertzen zen Geroan bizi gara gaur, eta orduko hartan inork gutxik aurreikusitako egoeran daude orain komunikazioa, oro har, eta euskarazkoa zehazki.

Eraldaketa teknologikoa gutxi ez dela, 2008tik erasan gaituen krisiaren ondorioak ere pairatu ditu kazetaritzak eta komunikazioaren munduak ere. Ia dena irauli da komunikazioaren eremuan: negozio ereduak, euskarriak, edukiak, ikus-hartzaileak, hartzaileen kontsumo-azturak eta baita lan egiteko moduak ere. Sare sozialek goitik behera aldatu dituzte gure artean komunikatzeko moduak eta sakelakoari esker une eta leku oro gaude komunikazioa jaso eta bidaltzeko prest.

Amaraun horretan galtzea erraza da, eta euskarazko komunikazioak, oro har, ahalegin ikaragarria egin du errealitate berrietara egokitu eta erronkei aurre egiteko. Alabaina, agerikoak dira, halaber, haren gabeziak, hutsuneak eta ahuleziak ere bai egituretan, zer esanik ez politiketan, baita bidimentsionala zen jendarte batetik dimentsioanitza den batera edukiak egokitzeko orduan ere.

Horrela bada, uste dugu garaia heldu dela beste hausnarketa bati ekiteko, euskarazko komunikazioak denbora-espazio berrituetan egin duen sarbideari heltzeko.

Beraz, II. Biltzar honen asmorik behinena Komunikazioaren arloko aditu, ikerlari eta profesionalak batzea da, euskal hedabideek azken urteetan izandako bilakaera eta aurrean dituzten erronkei buruz eztabaida eta hausnarketa sakona piztu eta gizarteratzeko.

EGUTEGIA:

Urriak 20 eta 21 (osteguna eta ostirala):

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioa (goiz eta arratsaldez).

Urriak 22 (larunbata):

Bizkaia Aretoa, Bilbo (goizez).

BILTZARREKO HIZKUNTZAK: Euskara eta ingelesa.

TALDE ANTOLATZAILEA:

Patxi Azpillaga (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea)

Itxaso Fernandez Astobiza (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea)

Estitxu Garai Artetxe (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea)

Arantza Gutierrez Paz (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea)

Aintzane Pagadigorria (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea)

Beatriz Zabalondo (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea)

BATZORDE AKADEMIKOA:

Larraitz Ariznabarrete (Boise State University eta Mondragon Unibertsitatea)

Patxi Azpillaga (EHU)

Alberto Barandiaran (Hekimen)

Jose Inazio Basterretxea (EHU)

Itxaso Fernandez Astobiza (EHU)

Estitxu Garai Artetxe (EHU)

Irene Garzia (EHU)

Arantza Gutierrez Paz (EHU)

Laura Mintegi (EHU)

Aintzane Pagadigorria (EHU)

Txema Ramírez de la Piszina (EHU)

Iñaki Zabaleta Urkiola (EHU)

Beatriz Zabalondo (EHU)

Aitor Zuberogoitia  (Mondragon Unibertsitatea)

Arkaitz Zubiaga (University of Warwick)

Kontaktua: info@digitaro.eus

DIGITARO

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.