Edu Madina eta Fermin Muguruza parez pare Jotdown aldizkarian

Captura de pantalla 2017-02-05 a las 18.29.36

Gaur Jotdownek argitaratu Edu Madina eta Fermin Muguruzaren arteko elkarrizketaren inguruko iritzia idatzi du Harrikadak blogean. Zuretzat ekarri dugu ZuZeura.

Muguruza eta Madina, zubigileak

Otsaileko zenbakian, Jot Down aldizkariak Eduardo Madinak Fermin Muguruzari eginiko elkarrizketa luze bat argitaratu du. Espero dezagun joaneko partida izatea soilik. Bueltakoa falta baita.

Gaur goiz mugitua izan dut eta ez naiz gehiegi zentratu egunkariekin eta sare sozialekin goiza nahikoa aurreratuta izan arte. Halako batean, ikusi dut Fermin Muguruzak txio bat jarri duela Eduardo Madinak berari eginiko elkarrizketa bat zela eta.

Esan bezala, 20 orrialdekoa omen eta otsaileko Jot Down aldizkariak El País egunkariarekin batera banatzen den hilabetekarian argitaratua ei zen (3 euro gehi periodikuaren eguneko prezioa: gaur, guztira 5,80 euro). Kalera jaitsi, kiosko batera jo, erosi eta irakurtzen hasi naiz.

Irakurri ditudan gauza gehienak ezagunak ziren niretzat, baina halere emozionatu egin naiz hainbat unetan.

Elkarrizketa Espainiako publikoari begira egina dago eta Kortaturen sorreratik gaurdaino musikariaren ibilbideari egiten zaio errepaso: Kortatu, Negu Gorriak, bakarka… Etxeko zein kanpoko kontuak aipatzen dira (ETA, GAL, Galindo-NG auzia, Katalunia, Mexiko, eta abar).

Ahaztuta neukan biek harremana izan zutela Julio Medem-en “La pelota vasca, la piel contra la piedra“, 2003ko filmean. Orduan pertsonalki elkar ezagutu omen zuten.

Espainiari begira egina dagoela esan dut eta poztekoa iruditu zait hainbat lagunek Twitter-en zubigile kontzeptua nabarmentzea. Gaur ikasi dute hitza eta asko gustatu omen zaie.

Eskertzekoa da bien ahalegina zeren eta, a priori, topaketak alde bateko zein besteko muturrekoenen zaplastekoak jasotzeko arrisku handia baitago.

Dena den, proposamena daukat biontzat: bueltako partida jokatu behar da orain. Hau da, Ferminek Madina elkarrizketatu beharko luke eta emaitza Euskal Herriko komunikabide batean argitaratu.

Itxita daude jada kiosko gehienak eta bihar arte ezin baduzue itxoin, hona hemen elkarrizketa (Dropbox: 20 orrialde 10 iruditan).

edu madina, Fermin Muguruza, jotdown, mikel iturria
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Edu Madina eta Fermin Muguruza parez pare Jotdown aldizkarian”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude