Goes-16 satelitearen begirada

Goes-16 satelitearen begirada

Pasa den udazkenean NASA eta NOAA agentziak punta-puntako satelite meteorologiko bat jarri zuten munduaren orbitan, Goes-16 deituriko tramankulua. Ofizialki azaroan hasiko da lanean, baina aparatoak dagoenekoz bidali ditu zenbait argazki eta bideo, eta pentsatuko duzuen moduan, ikustekoak dira.

Baina beren funtzioa ez da soilik gure gozamenerako irudiak bidaltzea, meteorologiaren nondik norakoak aztertzea baizik. Hemendik 2030 urtera bitarte horrelako beste hiru satelite bidaliko dituzte espaziora, eta fenomeno naturalak aurreikusten lagunduko dute; urakanak edota ekaitz tropikalak, esaterako.

Kamera Advanced Baseline Imager (ABI)  estilokoa da; kalitatea sekulakoa, eta hiru aldiz informazio gehiago bildu dezake. Satelitea 35.888 kilometroko altueran dago. ABI kamerak argi uhin ezberdinak irakurri ditzake, eta horregatik da posible horrelako irudiak lortzea tamainako distantziatik. Argi uhinak bereizita hodeiak, uraren baporea, kea, izotza eta sumendien errautsak ezberdintzen ditu.

Alde handia dago Goes-13 eta Goes-16earen artean, bi irudi hauetan ikusi daitekeen bezala.

Goes-16 satelitearen begirada

Ordu laurdenero mundua osoa hartzen duen argazki bat atera dezake, “disko osokoa” deitzen diotena. Irudiak bidaltzen dizkie agentzie bost minutuero, baina guneren batean larrialdi bat balego 30 segunduero bidali ahalko lituzte; laguntza handikoa izan daiteke hondamendi egoeretan.

Oraindik ez dituzte eskuragarri jarri Europako argazkiak, beraz, itxaron egin beharko dugu munduko eta espazioko kamera onenaren begiradatik Euskal Herria ikusteko. Bitartean gozatu irudi hauez.

Goes-16 satelitearen begirada