Familian dantzatzea mundua gainbeheran datorrenean

Familian dantzatzea mundua gainbeheran datorrenean –

Osadantzanek Dantzan atarian.

Familian dantzan.
Familian dantzan.

Sofa aurreko mahaitxoa bazterrera kenduta  dago egunotan hainbat etxetan. Dantzarako etxeko gela handiena egon-gela dela konturatu dira, baina trabaz beteta zegoela. Sukaldea edo etxeko sarrera bera dantza-gela bihurtuta ditugu hainbat pisutan.

Psikologo batzuek estresari lasaitasunez eta bakardadean aurre egitea gomendatzen dute, baina batzuetan ondo sentitzeko behar duguna ez da aldentzea, baizik eta beste pertsona batzuekin elkartu eta askatzea; askotan erremedioa dantzatzea da. Etxean eta familian dantzatzearen onurak jaso ditu Elissa Straussek.

Etxe barruko eta familiako dantzaldiak egun aurkitzen garen egoerarako lagungarriak direla uste du Straussenek. “Doakoak dira, egiteko errazak eta seguruenik egoera zail hauetan batutako familiaren edo burua galtzen duenaren arteko ezberdintasuna”.

.

Dantzatzearen onurak

Familian dantzatzea mundua gainbeheran datorrenean
Familian dantzan.

Gure giharrak mugitzen ditugunean, gure gorputzak endorfinak askatzen ditu eta horiek ondo sentiarazten gaituzte. Momentu hauetan dantzatzea erraza da, egongelan leku pixka bat egin, musika piztu eta elkarrekin egin daiteke. Taldeko ariketa da, baina adierazpen indibidualerako bidea irekitzen duena. “Dantza ez da mugimendua bakarrik, autoadierazpenarekin eta gure sentimenduekin lotutako mugimendua da”, dio Virginiako (EEBB) Jody Wager dantza terapeutak.

Gurasoen lana bada haurrei hitzak sentimenduekin lotzen laguntzea, sentimenduak hitzezkoak ez diren beste adierazpen batzuekin lotzen laguntzeak ere hala behar luke. Autoespresioarekin batera, dantzak gure gorputzean eta buruan pilatzen den antsietatea askatzen lagun dezake eta askoz ere atseginagoa den sentipenekin ordezkatu.

.

Nola dantzatu familian

Wagerrek esaten du familian dantzatzen hasteko errutinaren lehen pausoa musika aukeraketa egokiak egitea dela. Haurrei musika aukeratzen uztea gomendatzen du eta haur txikienentzako rol jokoak ere proposatzen ditu. Musika azkarrak eta geldoak txandakatzea edota instrumentuak erabiltzea iradokitzen du.

Etxean igaro beharreko denboraldi hau dantzaren bidez gure gorputzekin, buruekin eta elkarrekin konektatzeko momentua izan daiteke.

.

Informazio gehiago: El poder de las fiestas familiares de baile cuando el mundo se desmorona (CNN, 2020-04-08)

Familian dantzatzea mundua gainbeheran datorrenean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.