Asteburu honetan: Txanpiñoiak tomatearekin

Txanpiñoiak tomatearekin –

Asteburu honetan: Txanpiñoiak tomatearekin

Txanpiñoiak asteburu honetan, Amonaren errezetatan aurkitutako Txanpiñoiak tomatearekin RZ, gozo eta maitasunez beterik datorren errezeta erraza. Konfitamenduetarako primerakoa, noiznahi jateko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Txanpiñoiak tomatearekinOsagaiak

 

Errezeta

  1. Txanpiñoiak ondo garbitu, ahal bada urik gabe.
  2. Jarri olio dezente lapiko batean baratxuri eta tipula askorekin, ondo zatituta.
  3. Txanpiñoiak bota eta tapa jarri.
  4. Irin koilarakada bat sueztitu, eta jarri tomate eta pikante apur bat.

Txanpiñoiak tomatearekin

 

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak:

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Indiar erara Mushroom Tomato Curry errezeten bideoak hemen …

Txanpiñoiak tomatearekin

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Asteburu honetan: Zapo, kuia txiki eta txanpiñoi brotxetak RZ

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Txanpiñoiak tomatearekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!