Fagor Etxetresnak eta hedabideetan esaten ari dena

fagor_imagen_empresa

Mondraberri atariak hautsi du anphora, iturri ‘ez ofizialen’ aipamena eginda. Hedabide honen arabera, gaur egindako Kontseilu Sozialean jakin arazi da itxieraren berria. Eta orain bertan lan egiten duten 1700 langileekin zer gertatuko den da galdera eta kezka.

Fagor Etxetresnak-en komunikatu ofiziala hemen

Kooperatibak 1.200-1.300 milioi euroko zorra izan du.

Fagor hartzekodunen lehiaketan sartu da gaur, Mondragon Inversionesek ez baitizkio kooperatibak zituen zor larriei aurre egiteko beharrezko zituen 120 milioi euroak zuzendu.

Fagor Electrodomesticosek ofizialki gaur arratsaldean jakinaraziko du behin betiko erabakia.

(Informazio gehiago Mondraberrin.)

Gaiaz esaten ari dena hedabideetan:

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Fagor Etxetresnak eta hedabideetan esaten ari dena”-ri buruz

  • Gauza aski serioa, aizue. Batipat, bertan lan egiten dutenentzat, bertan ibertitu zutenentzat, euskal gizartearentzat, kooperatiba mugimenduaren izarra delako FAGOR…
    Azterketatan hasi nahi ez, baina galdera batzuk datozkit burutara, bapatean:
    ¿Ezpainolismoak haizetutako boikotak izan ote du eraginik?
    ¿Espainiako errege txit gorena bisitan ekarri eta arakartzeak izan ote eraginik?
    ¿Deslokalizazio famatu eta ospetsuak izan ote du eraginik? ¿Eragin ona? ¿Kaltetarako? Ez ote zaio gertatu: EH txikiegia da, Txina jan behar dut…eta haundikeriak azpian harrapatu? ¿Edo “beste merkatuak” bilatzea ezin bestekoa dugu? ¿Edo gure ttikitasuna izan daiteke gure indargunea? Hau da, fundatzailearen filosofia: bertan egin bertakoentzat bertakoen artean…?

    • Bertatik bertara barru barrutik bizi izan dugunok ondo dakigu zeintzuk izan diren Fagor Etxetresnaken gainbeheraren arrazoiak….komunikabideek haizeak nondik joten duen ere ez dakite….

      • Kontaiguzu, Eñaut, jakin baldin badaiteke.
        Edo gainerakoan berriz ere ez dugu jakingo.
        (Oraintxe bertan ez kontatu nahi izatea ere ulertuko nuke)

  • Koño, El Diario, El País, El Diario, Europa Press, El Mundo… irakurri dituzue eta Gara eta Naiz ez sobra ere. Ederki.

  • 12 urte Fagorren lanean daramatzan langile batek kontatu zidan atzo sartu zenetik bizi duela egoera eskasa, gorabehera askorekin, eta oro har kudeaketa oso txarra izan dela. Ernegatuta zegoen oso Ainhoa Larrañagaren esanekin, modeloa ona dela… modeloa ona bada, nola liteke kudeatzaile txarrei saria ematea eta orain MCCn egotea “lanean”? Nola liteke itsasontzia hondoratzen ikusi eta kudeatzaile horiei hankak ez geratzea? Ernegua da nagusi, eta kontuz ibili behar da hitzekin, “gorpua” aurrean dela sentsibilitate handiz jokatu behar dela uste dut. Pulpitotik hitz gutxi, mesedez

  • Pulpitoko sermoia al da gure buruari galderak egitea? Beharrezkoa dela iduritzen zait, zuri ez?
    FAGOR-rek etxetik kanpo egin dituen inbertsioaz eta bere deslokalizazio politikaz eta horren guztiaren eraginaz (eragin posibleaz, hala esan dut, aizu), horretaz jakin nahi eta mintzo nahi izatea sermoia da?

    Zein da zure proposamena: informaziorik ez eman jendeari baina jendeari elkartasuna eskatu? Itxu itxuan? Isil isilik? Apal eta sumisu?
    Apal bai baina isil isilik ez. Ez al da manifestazioa deitu? Jakin beharko dugu bada zer manifestatu?