Ez gaude hain ongi

Ez gaude hain ongi –

Ez gaude hain ongi‘No estamos tan bien’ (Ez gaude hain ongi). Hala deitzen da Ruben Serranok idatzi duen liburua. LGTBI jendeak sufritzen duen diskriminazioaz idatzi du, zenbait pertsonen testigantzak bilduta. Elkarrizketa batean aipatu du diskriminazio hori historikoa, kronikoa eta sistematikoa dela Espainian. Berdin esan genezake beste toki batzuei buruz, noski –Euskal Herriari buruz, esaterako–.

Hori da Serranok gogorarazi nahi duena: ez gaudela hain ongi, edo gaizki jarraitzen dugula. Oraindik eskolak, kaleak eta etxeak ez baitira toki seguruak jende askorentzat. Asteon 17 urteko neska bisexual batek bere buruaz beste egin du Galizian, bere kontrako jazarpena jasanezina baitzen. Baina, Euskal Herrian ere, duela bi urte Ekai gazte transexualak bere buruaz beste egin zuen Ondarroan.

Bien bitartean, Skolaeren etsaiek onartu dute jo puntuan dituztela Iruñeko sarreretan indarkeria sexista gaitzesten dituzten kartelak, “begi bistakoa baita ez dugula erasorik onartzen”. Baina, begi bistakoa den bakarra da gizartearen parte handi baten kontrako jazarpena ez dela anekdotikoa. Ez ditzagun gure buruak engaina; ez gaude hain ongi.

Ez gaude

BARDO GORRI NAFARRA