“Ez gaituzte ordezkatzen”

Artxankok ez zituen Osasunako zaleak ordezkatzen. Ezta UPNk nafarrak ere. Edota Lamikizek bere aginte garaiko Athleticzaleak. Gasteizen inork ez du Maroto aukeratu. Ezta Sestaon Josu Bergara ere. Balear Uharteetan Jaume Matasek ez zuen sekula hauteskunderik irabazi. Castellonen Fabrak bat ere ez. Catalunyan ez da pujolismorik egon eta Espainian inork ez du Raxoi hautatu.

Hitz gutxitan: herriak ez du herria ordezkatzen.

Ez gaituzte ordezkatzen

Jatorrizko irudia: hemen

 

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan ““Ez gaituzte ordezkatzen””-ri buruz

  • Politikariek ez dute meriturik leader bezala, ez dira zutaz arduratzen eta ez dute zure onurarako ekiten. Politikariek mundua hobetu nahi balute ere, beraietako inor ez da hori egiteko bezain adimentsua. Politikari ibilbidea egiten dutenak irribarre egiten eta eskuak astintzen espezializatzen dira; bi aurpegiko botere-agenteak dira, super-aberatsekin batera jokatzen dutenak zu itzalpean zauden bitartean. Behin eta berriro erakutsi dute ez dutela gogogorik eta ez direla gai jendearen borondate orokorra ordezkatzeko. Elitearen borondatea ordezkatzen dute. Hori ez da merituduna—psykhopathikoa da.