Ez diegu udaberria bahitzen utziko

Ez diegu udaberria bahitzen utziko –

Ez diegu udaberria bahitzen utziko
Arg: @ANkerkeriaSTOP

Maiatzarekin batera eztanda egin dute gure basoetako pago eta haritzek, berdea, eguzkia, xorien mintzoa, errekak alaiki mendian beiti. Udaberriarekin batera ernatzen da ama lurra, alaitzen zaizkigu bihotzak atzean utzi dugun negu iluna garaiturik, geroz eta egun luzeagoek San Juan gaua iragartzen digute eta herrietako karrika eta plazak irriz eta doinuz betetzen hasiak dira dagoeneko.

Aurtengoa ere, ederra izaten ari da, baino bada negu beltz, hotz eta zatarrera bueltarazi nahi digun hodeirik ere. Aski ezagunak dira horrelakoak gurean, Euskal Herrian, zoritxarrez. Berriro ere, hotza eta iluntasuna inposatu nahi dizkigute,  Aitor eta Galder eraman eta zuloan sartu. Bai, 2023. urteko primadera eder honetan. Negua gorrian iltzaturik nahi gaituztenen aitzinean, maitasunaz, elkartasunaz eta borrokaz eginen diogu bide udaberriari. Libre utz ditzatela Aitor eta Galder.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2023ko maiatzaren 3koa]

Ez diegu udaberria bahitzen utziko

Soziologoa. Orain @Artelan_ .ean. #PirinioanLanEtaBizi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude