Eusko Jaurlaritzarentzat, Nafarrak “estatukide” eta Iparraldekoak “atzerritar”

Eusko Jaurlaritzarentzat, Nafarrak “estatukide” eta Iparraldekoak “atzerritar” – 

Martxelo Otamendik jarri nau arrastoan berria.eus/eustaten-leitzarrak-melillarren-pare EAEko hoteletan uztaileko bisitarien kopurua eman  du Eustatek (Eusko Jaurlaritzaren estatistika erakundeak) duela gutxi. EAJren esku dagoen Eustatek, Nafarroako bisitariak «Estatuko beste bisitariak» eta Ipar Euskal Herrikoak «Atzerriko bisitariak» bezala sailkatzen gaitu. Hortaz, EAJrentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat, nafarrok eta Jaendarrak edo Murtziarrak jatorri berekoak gara, baina EAEtarren (espainiar) estatukide. Bidasoaz bestaldeko euskalerritarrak ordea, lituaniarrak edo greziarrak bezain atzerritar. Harrapatzan.

banderak

Beraz, agerian uzten du, irizpide espainiar peto batez sailkatzen dituela herritarrak Eusko Jaurlaritzak, EAEz kanpoko euskal herritarrok existituko ez bagina moduan. Bost axola, era berean, bisitariok euskaldunak garen eta hare gutxiago, euskarazko zerbitzua eskaintzen zaigun edo ez. Burutik pasa ere ez.

Irakasle naizen aldetik, Jaurlaritzak EAEko ikasleen ezaugarriei buruz argitaratutako zenbait txosteni erreparatu diet gero eta egunerokoan bizi dugunarekin alderatu. Bai ba, hezkuntzaren eremurako ere bi jatorri nagusi esleitzen zaizkie ikasleei: “bertokoak” eta “atzerritarrak”. Pasaporteak ebazten du auzia! “Bertakoak” ez dira euskalerritarrak, espainiarrak baizik. “Atzerritarrak” pasaporte espainiarra ez duten guztiak dira. Beste era batean esanda: Idiazabalgo, Bilboko, Jerez de la fronterako eta Alcantarako haurrak “bertakoak” omen dira guztiak. Nafarrok ere bai, dokumentazio espainiarra dugun neurrian. Aldiz, Urruñako, Mauleko edo Baigorriko haurrak “atzerritarrak” dira “Euskadin”, Bordele, Buenos Aires, Marrakech, edo Hanburgokoak bezainbeste, espainiar dokumentaziorik eduki ezean! Negargura sartu zait. Hau da hau arduragabekeria eta noraeza, hau iparra galduta ibiltzea. Ez da bakarrik Eusko Jaurlaritzak Espainiako betaurrekoak jazten dituela, espaniar estatuaren beste edozein atal administratibok bezala. Gainera, irizpide erabat okerra da, EAEko Hezkuntza sistemak neurri handi batean euskaraz diharduen neurrian.  Ume eta gaztetxoengan duen eragina penagarria izan ohi da.

Hain gaude azpiratuta, espainiar ikuspegia hain dugu xurgatuta eta barneratuta, gauzarik oinarrizkoenei ere ezin diegula bere izenetik esan? Nola izango da ba jatorriz bertakoa Euskal Herrian, Chiclanako edo Gandiako haur bat? Nola izango da atzerritarra Euskal Herrian, Hazparneko alaba edo Uztaritzeko semea? Erotu gara? Garai batean, Nafar askok mirespenez eta itxaropenez begiratzen genien EAEri eta Eusko Jaurlaritzari. Zein oker eta engainatuta geunden!

Eusko Jaurlaritzarentzat, Nafarrak “estatukide” eta Iparraldekoak “atzerritar”

8 pentsamendu “Eusko Jaurlaritzarentzat, Nafarrak “estatukide” eta Iparraldekoak “atzerritar””-ri buruz

  • Eusco Jaurlachirla…

  • Utzikeria sistemikoa. Espainian eroso daudenen alderdia. Ezgauza konpletoak.

  • Ulertzen dut haserrea eta partekatu ere bai. Baina gauza bat esango dizut: zelako kalapita sortu zen EITBn eguraldiaren mapan Nafarroak besteen kolore bera izateagatik, EAEn ez omen zen Nafarroa errespetatzen. Eta kolorea aldatu behar izan zuten. Zenbat nafar zeuden protesta horrekin ados? Jakin nahiko nuke… Imaginatu Eustaten Nafarroa etxekoa bezala agertzen dela. Zenbat protesta sortuko zituena!! “Nafarroa jada zeueba egin duzue!”, “ez duzue errespetatzen Nafarroa!” eta horrelakoak. Eta kexak ez lirateke soilik UPN eta PSNkoak izango. Beraz, desilusioa, zuk aipatzen duzun EAErekiko desilusio hori, agian Nafarroarekiko sentitzen duguna da. Ez al dituzu ikusi Gipuzkoako autobideetan instalatutako panel handietan EUSKAL HERRIA eta azpian zazpi probintzietako armarrieran Nafarroakoa zuriz estalirik? Estaltzera derrigortu gintuzten, ez omen zen Nafarroa errespetatzen. Zenbat nafarrek (euskaldunak barne) egingo zuten bat protesta horrekin? Beraz desilusioa erabatekoa da, bai. Ez aipatzearren Nafarroan ETB3ko marrazkiak ikustea baino errazagoa izango litzatekeela Marteko roboten zuzeneko irudiak ikusi ahal izateko azpiegitura teknikoa prestatzea. Desilusioa erabatekoa.

  • Arazoa ez da euskararen aldeko hizkuntz politikaruik eza bakarrik. Arazoa da gazteleraren aldeko hizkuntz politika egiten duela EAJk inertziaz.
    Eta oposiziorik eza, eta euskalgintzaren isiltasuna.

  • Guztiz ados.

  • Bai, ados. Asko adierazten du horrela izendatzeak, kuskera jakin bat dagoelako horren azpian. Eta ikuskera hori oso espainola da funtsean, oso erdal zalea. Hor ikusten da PNVren arima. Euskara eta kultura axaleko eta itxurazko bereizgarri gisa, bere identitatea juxtu-juxtu perfilatzeko eta bereizteko. Baina gainerako kontuetarako, kontzeptualizazio espainola goitik beherakoa. Bukatzeko, nahiz eta honi estu estu lotzen ez zaion, harrigarri egiten zait euskaldunok gure telebista propioan, rigurositatearen minimoak batere bete gabe, gure kontrako hainbeste prejuizio, ideia azientifiko, difamatzaile, iraingarriak, gutxiesgarriak, asmatuak.. aguantatu behar izatea eta diru publikoz finantzazea. ‘vasconiaren historia bat’ horretaz ari naiz. Halako zabor azientifikoak eta sesgatuak (ikusle kopuruak aparte) ez ditu onartzen bere buruari errespetua dion herri batek. Eitbko Kontseiluko ak ez dakit nola onartzen duen. Epelkeria

  • EiTBko Kontseilurik badago?

  • Eusko Legebiltzarreko bozekin batera, EITBko administrazio kontseilua desegiten da. Eta, bozen ostean, kontseiluko kide berriak izendatzen dituzte. Hauek dira 2020an EITBko administrazio kontseiluko kide berriak: Manuel Allende (EAJ), Saioa Zubizarreta (EAJ), Iñigo Iturrate (EAJ), Imanol Lasa (EAJ), Garbiñe Mendizabal (EAJ) EUSKARA ZUZENDARIA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN, Iker Merodio (EAJ), Rakel Molina (EAJ), Pazis Garcia (EH Bildu), Arantza Gutierrez (EH Bildu), Fermin Munarriz (EH Bildu), Unai Urruzuno (EH Bildu), Miren Gallastegi (PSE), Oscar Torres (PSE), Andeka Larrea (Elkarrekin Podemos), Jose Luis Lopez Garcia (PP), Juan Bautista Mendizabal (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea), Nagore Uriarte (ELA), Adolfo Arejita (EUSKALTZAINDIA) eta Iñaki Zabaleta (EUSKO IKASKUNTZA) .