Euskarazko hedabideak hobeak dira erdarazkoak baino?
Euskarazko hedabideak hobeak al dira erdarazkoak baino? Galdera horri erantzun argia eman dio Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikertzaileak: “Bai, hobeak dira”. Begira zer dioen Gonzalezek:
“XXI. mendean dagoen oinarri ustela da euskarazko albisteak kalitate txarragokoak direla. Uste ustel horri aurre egin diot”.
Hobeak izanik ere, ez du ematen euskaldunon kontsumo ohiturek euskarazkoak lehenestera jotzen dutenik. Euskaldunok gehiago irakurtzen/entzuten/ikusten ditugu erdarazkoak. Orduan, ez ditugu hobeak irakurtzen/entzuten/ikusten?
Emankizun berbera euskaraz edo erdaraz ikusteko aukera dugunean ere, erdarara jo izan dugu, Koldo Aldalur kazetariak jakinarazi duenez:
“[Txapeldunen Ligako] Finala batera eta antzeko baliabideekin eskaini zuten TVE1ek eta ETBko lehen kateak. Euskal Autonomia Erkidegoan audientzia datuak honakoak izan ziren: gaztelaniazko emanaldiak %54ko sharea, euskarazkoak %4,9koa. Raitinga, emanaldia zenbatek ikusi zuten alegia, 30.000 bat lagunek “gure hizkuntzan”. Gaztelaniaz zenbatek ikusi zuten zeuek atera kontuak, niri lotsaren lotsaz matrailak gorritzen zaizkit eta!”
Guk inkesta egin nahi dugu, zure iritzia jasotzeko: Hobeak dira euskarazkoak? Bai? Ez? Horregatik irakurtzen/entzuten/ikusten ditugu? Edo alderantziz?
Inkesta bete nahi baduzu, jo Semaforora eta bozkatu.
Eta gaiak gogoetarik sortzen badizu, bidaliguzu:
– Posta elektronikoz: euskararensemaforoa@gmail.com
– Facebook bidez
– Semaforoan sartu eta erantzunetan zure ekarpena egin.
Parte hartu!
Gaiarekin zerikusia duten beste albiste batzuk:
– ETB1. Kalera bere defentsan (Ramon Labaien, Irutxuloko Hitzan, 2011-09-08)
– Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua (Hainbat hedabidek, Semaforoan)
– Napartheitb gehiagorik ez! (Eneko Gotzon Ares, Semaforoan)
– Maixol Arregi, ETB1en azken mohikanoa (Martin Kitto, Semaforoan)
Albistearen jatorrizko bertsioa ikusi nahi baduzu, jo Tolosaldeko Euskararen Semaforora!