Euskaraz bizitzeko nahia euren jardunean adierazten duten ekoizleak behar ditu gure hizkuntzak

EH esneaEuskal Herria Esnearen inguruan sortutako aferaren inguruan, Kontseiluak, zera adierazi nahi du: Alde batetik, Euskal Herria Esnea Kooperatibaren erabakia txalotu eta babesa adierazi nahi die eta bestetik, euren aurka egindako salaketa maltzurra salatu nahi du.

Euskal Herrian produktu bat bertako hizkuntzan etiketatzeagatik salatzea. Ulergaitza ez ezik onartezina ere bada. Hizkuntza eskubideen inguruko deklarazioek etiketajea bertako hizkuntzan egitea babesten dute; hortaz, herritarren hizkuntza-eskubideen aurka egiten du hori horrela egiten ez duenak eta euskaldunon hizkuntza-eskubideak babesteko borondatea duen kooperatibaren kontra egiten duenak ere.
Plataforma per la Llengua erakundeak egindako azterketa batek, agerian utzi zuen gaztelania erabiltzea ezartzen duten 500 lege daudela. Eta zehazki produktuen etiketatzeari dagokionean, 200 arau daude gaztelaniaz etiketatzea arautzen dutenak. Gaztelania bat ere konplexurik gabe ezartzen den bitartean, ez dago euskara hutsez etiketatzeko aukerarik? EAEren kasuan, gainera, legeak berak babestu egiten du euskaraz zein gaztelaniaz etiketatzea.
Asko gara euskaraz bizi nahi dugun herritarrak. Euskaraz bizi ahal izateko, beharrezkoa da eremu guztietan euskalduntzea eta zentzu horretan, beharrezkoa da baita ere produktuen etiketak euskaraz egotea (ahaztu gabe eskubidea ere badela). Euskararen aldeko jarrera irmoa duten herritarrak beharrezkoak ditugu. Hautu hori egiten duten guztiekin bat egiten du Kontseiluak.
Kontseiluaren ustez, Euskal Herria Esneak hartutako bideari jarraitu behar zaio, gure helburua erdiesteko, euskararen normalizaziora heltzeko, alegia. Lan honetan konpromisoa hartzen badugu soilik lortuko baitugu euskaraz bizitzea.

5 pentsamendu “Euskaraz bizitzeko nahia euren jardunean adierazten duten ekoizleak behar ditu gure hizkuntzak”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2012-09-07 15:31

    Onartezina da Kaikuren jokaera, eta erantzuna argia: boikota.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-08 00:35

    baina espainakorena bai? ai Gonzalo…ze fenomenoa!

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-08 01:37

      Zehazteko, onartezina da kaikuren jarrera, Espaniarena eta iparlazaleena. Kaikuk dirua du aitzakia, Espaniak lurraldea, baina ez dakit zein aitzakia daukate iparlazaleek hain jarrera makurra eta kaltegarria izateko.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-08 01:44

    Beno, iparla irakurri, prozezatu, hori gehiago kostatuko zaizu, ta behar bada, erantzunak aurkituko dituzu zure galderiei. Ta iparlazaleak, ez ahastu, hori da zuk jarri duzun etiketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude