Iñaki Soto: “Gara-rik gabe gaur egungo eszenatoki politikoa ezinezkoa zatekeen”


Iñaki Soto
Bizi dugun mundua aztertzeko gaitasun ezohikoa du Gara egunkariko zuzendari gazteak, Iñaki Sotok (Iruñea, 1975). Iritzi sailean lan egin ostean 2011 urtean heldu zion berri-papera zuzentzeko ardurari. 90ko hamarkadako gazte mugimendu oparoan eskarmentua jasotakoa da Soto, eta borroka horien gezi gazi gezak dastatu dituela antzematen zaio.

Horrekin batera, filosofiari eta nazionalismoaren etikari buruzko ikasketek, zein, Nikaraguatik hasi eta Montenegrora egindako bidaiek ondu dute. “Momentu historikoan” gaudela dio, eta inoiz izan ez den bezain baikor dagoela onartzen du. Euskal Herriko gertakizun politikoen aztertzaile eta azaltzaile pribilegiatua izaten ari da Iñaki Soto. Ezer azpimarratzekotan, ETAk urriaren 20 ostean eskainitako lehenbiziko elkarrizketak bere sinadura du. Aldiz, kazetaritzaren negozioa ataka estuan dagoen honetan, ez dauka hori disimulatzen aritzeko arrazoirik. Negozio berrirako trantsiziorako zubia, Naiz.info, uztarik jasoko duten ziur jakin gabe erein dute. Asmatu ala ez, argi dago behar bezala hausnartutako apustua izan dela. Zuzendariak galderak erantzuteko duen erari besterik ez zaio erreparatu behar.

ELKARRIZKETA ZATIKA

1.Garai onak dira kazetaritzarentzat?

2. Nolakoa da kazetari ideala?

3. Ignacio Ramonetek dio egoera berrira moldatzen ez diren hedabideak desagertu egingo direla, Darwinen hautapen prozesuaren antzera. Egokitzeko saiakera al da Naiz.info?

4. Zein negozio eredu etor daiteke “trantsizioaren” ostean?

5. Ezkerreko alderdiek bezala, prentsa ezkertiarrak ere nortasun krisia pairatzen du?

6. Zenbateraino da Gara gertuko indar politikoarekiko independientea?

7. 2011eko urriaren 23an argitaratutako “Un nuevo tiempo para Euskal Herria” gehigarrian gertakari politikoei buruz artikulu batean zenion: “Ez dugu (zer gertatuko zen) asmatu. Asmatzen lagundu dugu”. Azalduko duzu zer nahi zenuen esan?

8. Kritikatzen da Gara eta Naiz hein handi batean gaztelaniaz izatea. Ikusten duzue euskarak Garan leku gehiago izateko premia?

9. Kontraesana dirudi Garak euskara bigarren mailan uztea.

10. 1990ko hamarkadako gazte mugimenduan ibilia zara. Gaur ardurak hartzeko ordua dute militante horietako askok, baita gobernatzeko ere.

11. PPk Zapateroren garaian sortu zuen munstroa du orain aurrean.

ELKARRIZKETA OSORIK

Iñaki Soto NaizIñaki Soto: “Gara-rik gabe gaur egungo eszenatoki politikoa ezinezkoa zatekeen”
elkarrizketa, Gara, iñaki soto, zuzendaria, zuzeu, ZuzeuTB
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

127 pentsamendu “Iñaki Soto: “Gara-rik gabe gaur egungo eszenatoki politikoa ezinezkoa zatekeen””-ri buruz

  • Tristura handia ematen du Psoeren herritartasunaren inguruko diskurtso berbera erabiltzen duela ikusteak. “Espainiar sentitzen da (emakume hori) baina ez du ukatzen euskal herritarra denik”. “Hobesten dugu herritartasuna” esaten duenean (9. puskan), nazioaren desagerpena iragartzen du.Haria eten da.Euskal herritarra eta espainiar herritarra izatea bateragarri bihurtzea da inperialismoaren helburua eta ernegatuen soluzioa.

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2012-09-07 23:48

    Iñaki, ba al dakizu oso hurbil zaudetela totalitarismotik? Baina oso hurbil! Ez dut iraintzeko esaten, benetan, baina zinez gustatuko litzaidake hausnarketa egitea. Espaniarra sentitzen ez dena ez dela horregatik euskal herritara? Baina zer kolpe jaso duzue buruan horrelakoak esateko?! Zein da hurrengo ondorioa? Pertsona hori hil behar dugu? Euskal Herrritik kanporatu? Konzentrazio esparru batean sartu eta burua garbitu?

    • Euskal herria, herri bat dela eta espainiarrek edo poloniarrek beste herri bat osatzen dutela esateak, garbiketa etnikora eramango gaituela ondorioztatzea ere… segi Psoeren diskurtsoarekin.

      • Gonzalo Etxague
        Gonzalo Etxague 2012-09-08 00:50

        Iñaki, ezin nauzu iraindu, ezin didazu esan PSOEren diskurtsoari jarraitzen diodala, ezin duzu halakorik esan, zuk esan duzun basakeriaren ondoren. PSOE eta GAL motz utzi dituzu esaldi bakar batean. Atzera egin eta irakurri berriro azken esaldia. Hasteko hori ez da PSOEren jarrera, PSOEren jarrera Euskal Herria suntsitzea baita, baina argi esaterik ez dutenez, amarruak erabiltzen dituzte. Badirudi zuek ere ederki asko ikasi duzuela trikimailua. Egunez egun, listoia igatzen ari zarete, ez dakit zuen ideologia pilulen bidez emateko ote den. Eta ez dakit bihar zein kapitulu irekiko duzuen. Abstenzioa aldarrikatzetik euskal herritarra izateko idependentista izan behar dela esatera pasatu zarete. Hau guztia independentista naizen honek diotsut. Orain berriro galdetzen dizut: zein da proiektua independentista ez diren eta hemen bizi diren pertsonentzat? Konbentzitu behar ditugu ala ez? Erantzuna ezetz bada, emadazu zurea, baina zurea, ez txosten politiko batean idatzita dagoena.

  • Amonamantangorri 2012-09-08 02:54

    Iñakiri ez zaio “herritar” hitza gustatu, PSOEren usaina omen duelako. Tira ba: Almudena Cid HEMENGOA da. Kitto, konpondua.

  • Xabier Makazaga 2012-09-08 10:54

    Atzo esan nuen ez nuela uste Iparlazale guztiek bat egiten zutenik esaldi honekin: “Nik argi daukat nor dan nire herrikide eta beraz argi daukat euskal herritarren 100% dala independentista = abertzalea.”
    Eta zera gehitu nuen : « Nik behintzat aluzinatu egiten dut halakoen aurrean. Euskal herritarrak independentistak besterik ez omen gara. Indarkeriarena larria iruditzen bazait, honi jada ez dakit zer izen eman. Horrelako gauzak argitu aurretik nekez ikusten dut elkarlanerako aukerarik. »
    Iñakik argi eta garbi utzi du bat egiten duela esaldiarekin eta beldur naiz gainontzeko Iparlazaleek ere bai.
    Gonzalok galdetzen du: “Zein da hurrengo ondorioa? Pertsona hori hil behar dugu? Euskal Herrritik kanporatu? Konzentrazio esparru batean sartu eta burua garbitu?”
    Iñakik ez dio erantzun nahi horri, baina dena indarkeriaren bidez konpondu nahi dutenez argitu beharko lukelakoan nago, bai berak bai Iparlazale guztiek.

    • Fermin Galparsoro 2012-09-08 11:24

      Egunon Xabier: Atzo nik ere galdera bat egin neuntsun esaldi horren inguruan eta ez dot zure erantzunik jaso.
      Beraz beste galdera bat egingo deutsut: Definituko zeunke zuretzat euskal herria zer dan? Galdera seriotasun osoz planteatzen deutsut, ze pentsatzen dot konfusioa hortik etorri daitekela. Zuk bota zure ikuspuntua eta gero nirea jasoko dozu.

    • Amonamantangorri 2012-09-08 12:19

      Barkatu: zer da Iparla? Esneketari enpresa horretaz ez zara ariko ezta?

      • Xabier Makazaga 2012-09-08 13:39

        Iparlazaleez ari garenean lan hau biblia gisa duten abstentzio eta indarkeriazaleei buruz ari gara:
        http://iparlaeuskaraz.wordpress.com/
        Jatorriz gazteleraz idatzia dago eta niri nahiko nabarmena egiten zait nork idatzia den. Txakurrentzat ere oso argi dagoelakoan nago, baina seguru izan zaitez ez zaiola ezertxo ere gertatuko Estatuaren kontrako indarkeriaren hain apologia garbia egiteagatik. Galdetu izan diet Iparlazaleei ez al dien “zer pentsatu ematen norengana zuzentzen duen Estatuak bere jazarpena? Ez prezeski zuengana, nahiz eta haren kontrako indarkeriaren hain apologia garbia egiten ari zareten.”
        Bada, ez die batere zer pentsatu ematen dirudienez.

      • Xabier Makazaga 2012-09-08 14:01

        Hara Iparlan dioena, Amonamantangorri: gai politikoak konpontzeko, soilik indarkeriarik gabeko bitartekoak erabili beharko liratekeela diogunok irentsi egin omen dugu “berariaz, atseginez, osorik, gordinik eta zuritu gabe “demokrazia ez-biolentoaren” patata ustel ideologikoa, eta herriaren zati handi bati irentsarazi.” Izan ere, indarkeria baztertu behar dela esateak “indarkeriaren monopolioa estaltzeko eta ideologikoki indartzeko” besterik ez omen du balio.
        “Bide instituzional demokratiko eta ez-biolentoa hautatuz”, gure egin omen ditugu “okupazio erregimenaren suposizio estrategiko eta printzipio ideologikoak”, eta horren arrazoia gure “gaitasun eza, ergelkeria, korporatismoa, burokratismo dedokratikoa, exhibizionismoa, handinahi zikoitz eta deliranteak, ustelkeria, oportunismoa, kolaborazionismoa, konplizitatea eta traizioa” omen dira.
        “Oportunista-instituzionalista armadun eta armagabeak” omen ginen estrategia politiko-militarra aurrera eraman dugunean, tortura, kartzela, deserria… gogotik pairatuz, eta orain, estrategia hori alde batera utzi dugunean, “oportunismotik kolaboraziora, konplizitatera eta traiziora” pasatu omen gara.

        Eta horra, berriz, Iparlazale batek, Alaznek, hemen botatakoak:
        “EH existitzen bada Espainia eta Frantziari GERRA egin beharko dio, noski herriarengan sinisten duen KLASE POLITIKO batekin.”
        “Garaipena politikoa, gerra garaipena izango da edo ez da garaipenik izango.”
        “Askatasuna gerraren bidez soilik lortzen da, sinonimoak dira, gerrarako gai ez den herria, ez da existitzen. Klase politikoaren egin beharra gerra horren garaipena antolatzea da. Gerra abstentzioarekin hasten da…”

  • Ni euskal herritarra naiz eta emakume horrek esan omen du espainiar herritarra dela ; horren zaila al da ulertzen ? Euskal herritarra “ere” badela esaten badu, Euskal Herria Espainiaren menpe dagoelako esango du ,ze beretzat ez Iruñeako ,ez Hazparneko pertsona ez da bere herrikidea.Aldiz, Sevillakoa bai. Herritartasun basko-espainola ezinezkoa da, Euskal Herria, herria izaten jarraitzen duen artean. Bere herria Espainia da ; neurea ez.

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 11:25

      Arazoa da zuek esaten duzuela abertzaleak ez direnak ez dutela inongo eskubiderik Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko. Abertzaleok bakarrik dugula eskubide hori eta horrenbestez hemen ez dagoela ezer erabaki beharrik, erabakita dagoela jada.
      Bada, erantzungo al diozu, mesedez, Gonzalok galdetu dizunari:
      “Zein da zuen proiektua independentista ez diren eta hemen bizi diren pertsonentzat? Konbentzitu behar ditugu ala ez? Erantzuna ezetz bada, emadazu zurea, baina zurea, ez txosten politiko batean idatzita dagoena.”

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 11:30

      Neure aldetik, galdera hau aurreratu nahi dizut independentista ez diren horiek konbentzitzearen alde agertuko zinatekeen kasurako:
      Benetan uste duzu zuen diskurtsoa dela egokiena jende hori konbentzitzeko?
      Nik behintzat oso argi daukat egin daitekeen diskurtsorik okerrena dela hori lortu nahi badugu. Horrenbestez, segurutzat ematen dut bost axola dizuela zuei horiek konbentzitzea, baina auskalo.

      • Fermin Galparsoro 2012-09-08 13:22

        Oraindik ez dot jaso zure Euskal Herriaren definizioa. Beste galdera bat egingo deutsut: Basagoiti herrikide lez ikusten dozu? Hau da, euskal herriaren etorkizunean bere ikuspuntua entzun beharko litzatekela uste dozu?

        • Xabier Makazaga 2012-09-08 13:37

          Ez duzu pentsatuko ordenagailu aurrean egon naitekeela egun guztian, ez? Tarteka, beste gauza batzuk ere egin behar izaten ditut. Tori erantzunak:
          Bai, gure zoritxarrerako, Basagoiti euskal herritarra da ene ustez eta nik adina eskubide dauka Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko orduan. Askoz ere nahiago nukeen hala ez izatea baina hori ukatuz inora joan zaitezkeenik pentsatzen baduzu ez dakit zer mundutan bizi zaren. Ez honetan behintzat.
          Eta aurreko galderari erantzunez, Euskal Herria niretzat euskaraz bizi ahalko naizen herria denez, etorkizunari begira eraiki behar dugun herri bat da. Ene ametsetako herria. Oraingoz herri hori independentistok besterik ez dugu nahi eraiki eta gainerako euskal herritarrak ere horren alde egin dezaten ahaleginak eta bi egitea da ene asmoa. Independentista gehien-gehienena ere bai. Gehiengo handi horren kontra jada independentistak garenen Euskal Herri baten aldekoak zaretenak, gainerako euskal herritarrak bost axola dizuetenak ez daukazue inongo aukerarik zuen proiektua aurrera ateratzeko. Guztiz ezinezkoa da, atzo Ainhoa Letamendiak aipatu zuen metodoa erabiliz ez bada: lehergailu atomikoa eskuratu eta haren mehatxuaz baliatu. Horrela ere ez, tira, baina jo dezagun aukera hori baduzuela.
          Hara Ainhoak atzo zer zioen: “Denon” arteko akordioaren bila edo “pakea eta normalizaziorako” bidean tamalez ez dugu elkar ikusiko.
          Zer egingo diogu, bada, hori bada zuen hautua lau katu izaten jarraituko duzue. Zuek ikusi.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-08 11:48

    Herri okupatuta batean, okupatuak ta okupanteak soilik daude. Bi taldetik, bakoitzak egiten du bere funtzioa. Hemen ez dira lau, bost edo sei zenzibilitateak. Indijenak eta kolonoak. Kanpotik etorrita jendea, askok okupatuak sentitzen direnean ere indijenakin bat egiten dute. Alde berean indijena askok okupantearen morroiak bihurtu dira ta haiekin bat egiten dute. Herri okupatuta batean, Estatu okupatuta batean, gure kasuan bezala, bakarrik bi opzio daude: edo okupazioaren alde zaude edo aurka. Zuren Estatuaren alde edo estatu menperatzailaren alde, ez dago besterik. Marra han dago. Indijenak eta kanpotik etorritak bat egiten dugunak okupazoiaren aurka okupanteei, koloneei ta indijena kolaboratzaileei hau esaten diegu: jarrera bortizaile hori aldatzen baduzue eskubidea izango duzue gure ohiturak, gure kultura, gure harremanak, gure pentsamendua gozatzeko. Horrela ez baldin bada beste eskubide sagratua dugu zuentzat: gure lurraldeetatik alde egiteko eskubidea.

  • Ainhoaletamendia 2012-09-08 16:39

    Galdera bat Xabier.
    (eta espero dut inoiz ez ematea, eta EH aske batean aske bizitzea) baina inoiz familiarik bazenu Belgikan, zure seme alabek Belgikan euskaraz, ikasi, jolastu, bizi, lan, zergak ordaindu, etabar hautatzeko eskubidea izango dute? Ez, ala?
    Mundua Iparlazalez beterik dago nonbait…

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 17:12

      Egiten zaizkizuen galderak erantzun beharrean beste batzuk egiten oso trebeak zarete, bai.
      Erantzun posible bakarra duten galderak, gainera. Nabarmena da Belgikan euskara ez dela hizkuntza ofiziala eta hemen ez duzula euskaraz bizitzeko eskubiderik. Baskongadetan bai, ofiziala da, baina eskubide hori berdin-berdin zaigu ukatua.Argi utzi dut zer den niretzat Euskal Herria, euskaraz bizitzeko aukera emango didan nire ametsetako herria. Orain zuk argituko al didazu, mesedez, zer ikusterik duen horrek zuk ateratzen duzun ondorioarekin?
      Hara zure ondorioa: “Mundua Iparlazalez beterik dago nonbait…”
      Esan nizun zure arrazoitzeko era, zure logika, ez dudala inondik inora ulertzen eta martxa honetan ez naiz inoiz helduko ulertzera.

  • Xabier ez dakit torturaren aurka hainbeste lan egin duen pertsona berdina zaren.Hala bada lan hori txapela kentzeko modukoa iruditzen zait,baina agertzen ari zaren iritziak okerrak eta jarrera prepotentea iruditzen zaizkit.Hala ere,ez dut zurekin eztabaidatzeko idazten (orain behintzat denborarik ez dudalako),baina laburki bada ere eman nahi nuke iritzia Gararen paperaz.Nere ustez oso paper garrantzitsua jokatu du ezker abertzalearen baitan “ziabogaren” aldeko banguardia gisa arituz,indar-harremana alde horretara bultzatuz eta aitapontekotzat Blair bezalako nazioarteko inperialismoaren ordezkariak dituen prozesua bultzatzen.Hainbesterakoa izaki horretan bere saioa,anitzetan informatzeko beste iturrietara jotzea ezinbestekoa da.Eskerrak interneten aukera gehiago dauden eta ezin dituzten iritzi guztiak ezkutatu!

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 17:14

      Bai, ni naiz, eta eskertuko nizuke argitzea zergatik iruditzen zaizun ene jarrera prepotentea.

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2012-09-08 17:12

    Arrazoi osoa daukauzu, Ainhoa, mundua iparlazalez beteta dago, Palestina okupatuan asko eta asko, eta Estatu Batuetan ere bai, etengabeko gerraren bidez askeak direlako. Gogoratu: “gerra eta askatasuna sinonimoak dira”. Bide batez, esango dizut zuen leloak eta INGSOC-enak oso antzeko direla “Gerra da bakea…”.
    Zuek independentzia nahi ez duen orori euskal herritartasuna ukatzen diozue, hau da, hemen bizitzeko eta erabakitzeko eskubidea, gaur eta hemen, ez balizko euskal estatu batean. Euska Herria burujabea balitz, herritarren eskubideak eta betebeharrak zehaztuko lituzke, Belgikak bezala. Baina zuek ez zarete nor betebeharrak inori inposatzeko eta euskal herritartasuna aitortzeko. Ondo bereiztu behar dituzue norberaren iritzia eta noreberaren eskubidea besteei gauzak inposatzeko. Nire ustez, Basagoiti jauna goitik beherako espainol hutsa da, baina nik ez daukat eskubiderik nire iritziak bereak baino balio handiagoa daukala pentsatzeko.
    Nahi baduzue, pentsa ezazue euskal herritarrak independentistak bakarrik direla, horiexek osatzen dutela euskal nazioa. Orduan, totalitarismotik urrundu nahi baduzue, lurraldetasunari uko egin behar diozue.
    Lurraldetasunari eutsi nahi badiozue, orduan bertan bizi diren guztiak kontuan hartu beharko dituzue.

    • Fermin Galparsoro 2012-09-08 20:47

      Behingoagaitik ados nago zugaz:
      Basagoiti espaiñola da. Nik ere bardin pentstazen dut eta ez daukat iñongo dudarik berak ere bardina pentsatzen duela.

      Beste alde batetik, egungo lurraldetasuna etsaiak finkatua dagoen einean uko egiteko ez daukat inongo arazorik. Nik planteatzen dudana da etsaiak markatutako prametroak (bozkaketak, zensoa, banaketa geografikoa, hizkuntzaren gestioa…) ez direla demokratikoak eta beraz hortik kanpo egin beharko dogula zerbait sortu. Joko horretan jai daukagu.

      • Gonzalo Etxague
        Gonzalo Etxague 2012-09-08 22:12

        Etsaiak ezarritako parametroak bidegabeak dira, baina horiek zuzentzeak bidegabekeria handiago ekar lezake. Hortxe koxka.

  • Nik ez dut uste Xabierren jarrera prepotentea denik. Eztabaida eskatzen du eta argumentuak eman. Beste askok baino askoz ere sakonago eta txukunago. Nazkatuta dagoela uste dut. Hori bai. Beste horrenbeste sumatu diet ETAren tradizioko beste askori. Kartzela, erbestea, tortura… jasan eta, halere, borrokan segitu duten eta orain irekitako aukerak aurrera egitea nahi duten horiei. Egongo dira beste batzuk beste posizio batzuetan, dudarik ez. Baina tradizio horren gehiengoak, nabarmen, prozesu berriarekin bat egin du, EPPKko azken agiriak argiki azaldu duenez. Arduragabe koadrila baten arinkeriaz eta petralkeriaz daude nazkatuta. Txantxak onartzen badira: eskerrak Mitchell Printzipioak indarrean diren, bestela belarrondoko batzuk ere banatuko lituzkete.

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 19:44

      Hemen, Bruselan, lagun artean Mitchell printzipioei buruzko txantxa berbera egin izan dugu behin baino gehiagotan. Hobe, bai, txantxetan hartzea zenbait gauza.

  • Ainhoaletamendia 2012-09-08 17:51

    Euskaldun batek belgikan eskubide batzuk ditu. Espainolek euskal herrian euskaldunek belgikan adina eskubide izatea nahi dut nik. Hain zaila da ulertzen?
    Herri okupatu bat garela ahazten duzue beti.

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-08 18:01

      Eta hain zaila da ulertzen guk esaten duguna? Orain esan duzunarekin denok gaude ados, arazoa da nola lortu hori. Zuek proposatzen dituzuen bideak niri onartezinak iruditzen zaizkit, etsai inperialistak gure kontra erabili arren.

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 18:59

      Nik oraintxe bertan belgiar nazionalitatea eskatuko banu, inongo arazorik gabe jasoko nuke. Batere arazorik ez, eskatu eta eman. Espainiarra galdu eta belgiarra jasoko nuke. Gure proiektua neskalagun alemanak euskaraz ikasi eta Euskal Herrira bizitzera joatea denez, zertarako egin hori? Baina bihar bertan egin dezaket eta edozein belgiarrrek dituen eskubide berberak izango nituzke. Euskaraz bizitzearena ez, eta hori denez nire ametsak ahaleginak eta bi egingo dut ene amets hori egunen batean gauza dadin.

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 19:54

      Barkatu aurreko iruzkineko akatsak eta zehaztu belgiar eta espainiar nazionalitateak ez direla bateragarri bi herrialdeen artean ez dagoelako nazionalitate bikoitza onartzen duen akordirik. Beste kasu askotan halako akordioak daude eta posible da.
      Eta hori zehaztu ondoren, arazo bat jarriko dut mahai gainean. Bi aukera ditugu, independiente izango garenerako, espainiar (edo frantziar) nazionalitatea eta euskalduna batera izatea onartu edo ez. Zein hobetsi behar dugu eta zergatik?
      Ezin dugu egon independentzia lortu zain hori erabakitzeko. Oraingoz espainiar edi frantziar sentitzen diren euskal herritarrak konbentzitzeko orduan, nik uste hobe dela nazinalitate bikoitzarena onartzea, baina hori botoprontean botatzen dut, orain arte ez baitut horretaz hausnartu. Hausnar dezagun, bere garrantzia badu eta.

  • Gonzalo Etxague
    Gonzalo Etxague 2012-09-08 19:42

    Itzuliko ahal haiz laster, hi eta kanpoan diren beste guztiak! Zuengatik lehendabizi, baina erbesteratuak alde batetik eta espetxeratuak bestetik, Euskal Herriko kaleetan buru sano gutxi geratzen duk!

    • Xabier Makazaga 2012-09-08 20:06

      Azken 30 urtetan hiruzpalau besterik ezin izan dizkiat eman Euskal Herrian, baina ez nauk batere kexatzen nire ametsak pixkanaka gauzatzen ari direla ikusten baitut. Eta are gutxiago kexatzen nauk nire gaurko egoeraz. Duela bederatzi urte hona etortzea erabaki behar izan nuenean, ez nian inondik inora espero hemen hain ondo moldatzea. Ezta hurrik eman ere!

      • Fermin Galparsoro 2012-09-08 21:02

        Xabier, iruzkin hau Basagoiti euskal herritar bezala onartzen duzunaren inguruan dator. Oso gora dago eta hemen idaztea pentsatu dot, aria ez galtzeko. Uste dot gure arteko diskrepantzien muinera heltzen gabiltzala. Niretzat (eta beretazat) Basagoiti espaiñola da eta euskal herria, euskera, gure tradizioak… bost ajola jakoz. Ez nahiago leuke desagertuko balira, beraz ez jakoz bost ajola. Orduan zergaitik erabaki beharko leuke berak gure gauzetan?
        Ikuspuntu ezberdin bi hauek, estrategia ezberdinak dakarrie nahitanahiez. Eta uste dot arazoa hortxe dagoala. Nik lanteatzen dudana da etsaiak markatutako prametroak (bozkaketak, zensoa, banaketa geografikoa, hizkuntzaren gestioa…) ez direla demokratikoak eta beraz hortik kanpo egin beharko dogula zerbait sortu. Joko horretan jai daukagu.
        Ondo segi Bruselatik.

        • Xabier Makazaga 2012-09-09 00:01

          Jakina, bi ikuspuntu ezberdin horiek estrategia ezberdinak dakartzatela. Hori bai, zuen ikuspegiarekin Euskal Herri independente bat lortzeko aukera bakarra esan dizuet zein den, lehergailu atomikoa. Eta ezta horrela ere. Nik Belgikan bost urte bizi ondoren belgiar nazionalitatea izan badezaket, nola kristo azaldu behar duzue munduaren aurrean Euskal Herrian jaio eta betidanik bertan bizi diren ehunka mila pertsonak, beti ere milliotik oso gora, atzerritarrak direla, kolonoak, eta horrenbestez ez dauzkatela benetako euskal herritarrok ditugun eskubide berberak?
          Nola kristo atera nahi duzue proiektu hori aurrera?

  • Xabier Makazaga 2012-09-09 00:07

    Iñaki, beti gauza berbera egiten duzu, eztabaida komeni zaizun puntu batera heltzen denean ospa egin. Erantzun bai Gonzalok bai nik egin dizugun galderari edo hurrengoan matraka berberarekin bueltatzen zarenean ez dizut kasu puineterorik egingo:
    “Zein da zuen proiektua independentista ez diren eta hemen bizi diren pertsonentzat? Konbentzitu behar ditugu ala ez? Erantzuna ezetz bada, emadazu zurea, baina zurea, ez txosten politiko batean idatzita dagoena.”

  • Ainhoa Letamendia
    Ainhoaletamendia 2012-09-09 10:37

    Xabier, ezagutzen duzu zertxobait Letoniako kasua?
    200.000 errusiarretik gora daude “alien-s passport” dioen agiri batekin. Gehienak han jaioak eta han bizi izan direnak betidanik. Letoniarren betebehar berak dituzte, baina eskubide gutxiago. Ezin dute bozkatu, lanpostu publikoetarako zailtasunak dituzte, etab.
    Naziotasuna lortzeko letoiera azterketa bat gainditu behar dute, Letoniako historiaren beste azterketa bat etab. Euren seme alabek ordea automatikoki lortzen dute naziotasuna. Baina noski, guraso errusiar elebakar horiek letoiera ikasiko duten eskolatara bidaltzen dituzte, eta beraz letoniar naziotasuna izateak ez die ardura agintariei.
    Duela gutxi, Letoniako presidenteak errusiera inoiz ez zela izango ofizial Letonian esan zuen publikoki. Gero Errusiak presionatu egin zuen Letonian bizi diren errusiarrek hala eskatuta. Letoniarrak, oso demokratikoak eurak, erreferendum bat antolatu zuten errusiera ofizial izan edo ez erabakitzeko. Baina noski, Letoniarrek baino ezin zezaketen bozka. Ezezkoaren aldeko bozkak askogatik irabazi zuen.
    Letonia herri ez demokratiko bat dela sekula entzun al duzu?
    Espainolek ere ez dute arazorik guri erreferenduma emateko, aspaldi esan zuten, gu espainolak gara eta espainolak izan nahi ez badugu, españolen gehiengoak hala nahi badu ez da arazorik…
    Baina gu ez, demokraten artean demokratenak garenez gure erabakiak beste batzuek ere hartu behar dituztela deritzogu…
    Inoiz aipatu nuen zuzeun ere, baina artikulu interesgarria dago honen inguruan hemen: http://www.gureberriak.com/index.php/atalak/hileko-gaia/maiatzeko-gaia/109-letonia-euskal-herria

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 11:28

      Lehengoan Belutxistan zenuen eredu, gaurkoan Letonia, eta berriro gauza berbera galdetu behar dizut, zer ikustekorik dauka Letoniako errealitateak gurearekin:
      1. Letonian %10a baino gutxiago errusiar elebakarrak. Euskal Herrian %60 oso gora euskararik hitz egiten ez dutenak.
      2. Letonia 1941a arte independientea. Nafarroako erreinua duela bost mende joan zen pikutara.
      3. Sobietar Batasuna pikutara joan zen joan zen bezala. Europa krisian dago, baina ez dut nik ikusten han gertatu zen mailako inplosiorik emango denik. Eta abar, eta abar
      Mesedez, jar itzazue hankak lurrean eta erantzun ezazue behingoz galdera erraz horri: Euskal Herrian independentistak ez direnak konbentzitu nahi dituzue, bai ala ez? Esan dut jada zuen diskurtsoa dela egon daiteken okerrena haiek konbentzitzeko eta horrenbestez segurutzat ematen dut ez dituzuela konbentzitu nahi baizik eta inposatu egin nahi diezuela Letoniarrek egin duten bezala. Horregatik jartzen dituzu eredu gisa.
      Hala bada, nola kristo lortu nahi duzue hori??!! Berriro diot, gure errealitatea kontuan hartuz, eta ez gustatuko litzaigukeen balizko errealitate bat, ezta lmehergailu atomikoez baliatuta ere!!

  • Fermin Galparsoro 2012-09-09 11:24

    Guztiz bat nator Ainhoarean iruzkinagaz. Etsaiaren influentzia horren haundia da gure herrian (500 urte matxakatuta egotearen ondorioak), bozkaketak, mapa geografikoa, hizkuntzen gestioa, legeak… hau da inposatutako “jolas arau”ak guztiz barneratuta daukaguzala. Demokrazia kontzeptua ere beste adibide argi bat da. Etsaiak berari potroetan jartzen jakon guztia egin daike gure herriarekin (politikoak kartzelaratu, egunkariak itzi, torturatu, zenso elektorala aldatu, partiduak ilegalizatu…) eta gainera eurak dira LOS DEMOCRATAS.
    Nik ez daukat inongo dudarik estatua berreraikitzea lortzen dogunean, gurea europako demokraziarik punteroenetakoa izango dala eta atzerritarrak, espainiarrak barne, inon baino egokiago bizi izango dirala. Gehiago esango dot, espainiar askok euskal pasaportea esaktuko leukie inongo dudarik gabe. Akaso ez al dozue ikusten Espainia zelako estatu mierda dan? Eta Frantziagaz beste horrenbeste.
    Iruzkin batzuk aurrerago errealitatetik kanpo bizi garela eta horregaitik gure ikuspuntuak ez eukala baliorik, esan izan dabe batzuk. Eta hori ez da egia, nik behintzat oso argi daukat zein dan egungo errealitatea, matxakatu nahi gaituztela alegia. Eta etsaiaren hauteskundeetan parte hartzeak, ezer ez lortzeaz gain (Pnv-k lortu al dau zerbait 30 urtetan?) kalte galanta egiten deuskula pentsatzen jarraitzen dot.

  • Eztabaida interesgarria, baina gure egoera politikaz ezer ez dakien norbaitek irakurriko balu errez pentsatuko luke independentzia, edo autodeterminazioa behintzat, lortzear gaudela.
    .
    Baliteke “denbora berrian” eta “konponketa garaian” gaudelako diskurtsoak herrian eragina izatea eta agian horregatik honetaz eztabaidatzen ari gara. Egoera oso bestelakoa iruditzen zait; duela 5, 10, 20 edo 50 urteetatik dauzkagun oztopo politiko, legalak eta militar berberak dauzkagu gaur egun. Are gehiago, EH Bilduk hauteskundeak irabaztekotan Espainiako Konstituzioa (VIII. Artikulua barne) ezartzeko mehatxua egin dute. Nola erantzungo dugu une hori (zorionez) heltzen bada? Zer egin daiteke helburu nagusiena moduan jarri den legalizazioa arriskutan jarri gabe?
    .
    Aurreko iruzkin batean eskuin muturra espainolistaren bozeramailea den Basagoiti euskal herritarra den galdera irakurri dut. Egia esanda eztabaida apur bizantinoa iruditzen zait, baina nik ere tentaldian eroriko naiz eta nire iritzia emango dut: Basagoiti ni bezain euskal herritarra da, nire eskubideen zanpatzaileen artean bera dagoela da desberdintasuna, Patxi eta antzekoak bezala.
    .
    Bai, Basagoitik gure hizkuntza, euskara, desagertzeko lan egiten du; hizkuntza eskubideen aldetik euskaldunok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzeko borrokatzen du, Espainiar naziotasuna inposatu eta euskalduna debekatuta jarraitzeko aritzen da, “La Roja” inposatu eta Euskal Selekzioak ofizialak ez izaten jarraitzeko ahalegintzen da, Presoak sakabanatuta jarraitzeko irmo agertzen da (Mikel Egibarren familia ia erailtzea ez zaio axola (kasurik hoberenean)-, are gutxiago Josu kartzelan azken eguna arte edukitzea), Mintegi lehendakaria baldin bada Konstituzioa (badakigu zer esan nahi du horrek?) aplikatzeko eskatzen du, langileen eta baztertuen bizitza baldintza miseriara bideratzen ditu…… Eta baldintza hauetan “berradiskidetu” behar garela diote batzuek.
    .
    Bai, Basagoti ni bezain euskal herritarra da baina balizko Euskal Herri independente batean bere eskubideak bermatuta izango ziren ala ez eztabaidatzea iruditzen zait, oraingoz behintzat, zientzia-fikziozko pelikula bat. “Denbora berria” eta “konponketa garaian” gaudela esaten dutenen kontra, nik uste dut zanpaketa garaian jarraitzen dugula eta autodeterminazio eskubidea beti bezain ukatuta dagoela.

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-09 13:11

      Larrea, agian jakinaren gainean zaude eta, hala bada, barkatu. Baina badaezpada esango dizut eztabaida honek zoka luzea daukala, atzetik dator eta. Azken asteotan, hainbat gai atera dira hausteskundeen inguruan, baina guzti-guztietan kontu berberaz eztabaidatu da: Iparlaz, datozen hausteskuneetarako abstenzioa aitzakia. Ez diot inori dena irakurtzea gomendatzen, bestela buruaren osasuna ere kaltetu dezake. Gai honen aurrekoa “U21, nor baino nor makurrago?” gaia da, agian interesgarriena eta mamitsuena. Besteak honakoak:
      “Bozkatuko al duzu datozen hauteskundeetan?”
      “Nork lagunduko dio nori lehendakaria izaten?”
      “Anonimoen mezua herriari”
      “Zein da Mintegiren kideek kopiatu duten argazkia?”
      “Zer aldatuko litzateke EAEko hauteskundeetan boto guztiek balio bera balute?”
      Gai guztiak orrialde nagusiko “Eztabaidak” azpiatalean erraz aurkitu ditzazu.

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 13:24

      Hemen Iparlazaleekin ari nauk eztabaidan, zuekin Borroka garaia da! blogean saiatu berri nauk, iruzkin pila baten bidez, baina inortxok ez dik erantzun. Ezta hik ere.
      http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/09/02/continuando-las-multiples-reflexiones-primera-parte/#comments
      Iparlazaleek behintzat erantzun egiten ditek. Badakik zer esaten den gazteleraz, ez? “No hay mayor desprecio que…” Ba, horixe egin didazue zuek behin eta berriro blog horretan. Nire ustez, argudiorik ez duzuelako nireei kontrajartzeko.
      Bai zuek bai Iparlazaleek indarkeria baztertu izana aurpegiratzen diguzue. BGD!n azaldu diat zergatik zen ezinezkoa estrategia politiko-militarrarekin aurrera jarraitzea. Hik tematuta jarraitzen duk estrategia horri eutsi behar geniolakoan kosta ahala kosta. Iparlazaleek, berriz, betidanik egon izan zituan estrategia politiko-militar haren kontra. Beraz, nik uste ez duzuela ezertxo ere ikustekorik elkarren artean, indarkeriaren goraipamenean izan ezik, eta denok batera zerbaitetaz eztabaidatzekotan gai horri buruz izan beharko lukeela, indarkeria eta indargintzarena. Zergatik ez zaudete ados nik proposatzen dudanarekin:
      “Borroka ideologikoaren bidez, Estatu indarkeriak dituen milaka aurpegiak erakutsi eta salatu. Eta aldi berean indarkeria horri aurre egiteko erabiltzen ditugun indargintza motak inolaz ere indarkeriakoak ez direla erakutsi, horien beharra eta eraginkortasuna goraipatuz.”

  • Sotori egindako elkarrizketaren zati batzuk ikusentzun berri ditut. Gustatu zait. Eztabaidan sartzeko asmo handirik gabe zera, uste dut hor badela, euskaraz erabiltzen ditugun beste termino batzurekin gertatzen den bezala, “Herritartasunak” zehazki zer esan nahi duen erabakitzeko behar bat, eskubide eta betebeharren auzi garrantzitsua, diskurtso politikoan terminologia efikazena zein izan ote litekeen eta beste kontu batzuk alde batera utzita

    Nik neuk, beharbada, “hiritartasuna” eta “herritartasuna” bereiztuko nituzke: “Euskal hiritarra”, niretzat, Euskal Herriko lurraldean bizi den oro da; “Euskal herritarra”, berriz, nolabait esateko, ez espainola ez frantsesa sentitzen ez den hori, baizik eta soilik “euskalduna”.

    “Hiritartasuna” dagokizun zerbait da, herritar sentimenduz “euskalduna”, espainola ala txinatarra izan, euskal gizartearen parte zaren heinean; “herritartasuna” norbere aukera da, daukazun kontzientzia nazionaletik edo herri kontzientziatik eratortzen dena.

    Oker ez baldin banago, antzeko planteamenduren bat zerabilen Ibarretxeren EAErako plan ospetsuak.

    Euskal Herrian bizi delarik, “vasco-españoltzat” duenaren herritartasuna española dela-uste dut, Euskal Herrian bertan, gaur gaurkoz, bi kontzeptu hauen arteko hierarkia politikoa inapelablea delako.

    Español herritarra sentitzea pekatu denik ez dut inolaz ere uste, hori dela-eta gainontzekoak hankapean hartzeko gogorik ernetzen ez zaizun bitartean, noski. Almudena Cid, alde horretatik, elkarbizitza eredu ederra iruditzen zait: aipaturiko terminologian, “euskal hiritarra” da, noski; ziur asko -ez dakit-, “vasco-española”: baina, garrantzitsuena, elebiduna ere bai, ikastolan ikasitakoa eta euskaraz egiten dionarekin hizkuntza erabiltzeko gertu.

    Agur bero bat.

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 13:32

      Ados, Katalin. Zuk proposatzen duzun terminologia egokia iruditzen zait. Ez da, ordea, Iparlazaleekin dudan eztabaidaren mamia. Haientzat euskal hiritar horiek ez daukate euskal herritarrak dugun eskudidea Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko orduan… Eta Letoniako eredua hartzen dute aurrera begirako estrategia bat proposatzeko orduan. ez dute inongo asmorik euskal hiritar horiek euskal herritar senti daitezen konbentzitzen saiatzeko. Inposatu eta kito. Horrek elkarlanerako aukera oro zapuzten duelakoan nago eta gure benetako errealitateaz hausnar dezaten eskatzen diet. Besterik ez.

      • Kaixo xabier.

        Gustatuko litzaidakeen arren, ezin dut eztabaidan parte hartu eta bigarren hau izango dut azken partehartzea. Bi kezka agertuko ditut soilik. Euskal hiritar guztiek, gutxigora behera, eskubide eta betebehar zibil berberak eduki behar lituzketela uste dut eta botu eskubidea. Baina inork “euskal herritarra” izaterik baduen ala ez eta Euskal Herrian bizi denak euskaraz jakin behar duen ala ez bozkatu litekeen zerbait da, ala printzipio mailako zerbait, bozkatzen ez den zerbait, izan behar du?

        Okerrena da gaur egun inor ezin dela izan “euskal herritarra” soilik, eta euskaraz jakitea, legez, ez dela beharrezkoa, baizik eta hautazkoa. Nola konpontzen da hau?

        Adeitasunez

        • Xabier Makazaga 2012-09-09 14:45

          Niri gustatuko litzaidake (eta nola!) gauzak Letonian 1991tik aurera egin dituzten bezala egin ahal izatea, baina guztiz zezinezkoa ikusten dut. Nik egiten dudan errealitatearen irakurketa kontuan hartuz bai behintzat. Eta gauzak inposatzeko indarrik ez dugunez, konbentzituz izan beharko du. Ez Estatu espainiarra eta frantziarra konbentzituz, batzuk maltzurki esaten duten bezala, euskal hiritarrak baizik. Horrenbestez, nekez hasi gaitezke aldarrikatzen hainbat gauza, Euskal Herrian denek euskaraz jakin beharra dutela tartean, eztabaidaezinak direla. Euskal hiritarrak horretaz konbentzituz eta hala izatean ahi dugunok gehiengoa izanik, bozka bidez, irabazi beharko ditugu guretzat hain garrantzitsuak diren hainbat gauza. Ez dago beste biderik.

  • “Euskal hiritarrak horretaz konbentzituz eta hala izatean ahi dugunok gehiengoa izanik, bozka bidez, irabazi beharko ditugu guretzat hain garrantzitsuak diren hainbat gauza. Ez dago beste biderik”.
    Gutxiengo eta gehiengoen bidez, bozketen bitartez, gizarte demokratikoetan hartzen dira erabakiak ; baina gure egoera ez da egoera demokratikoa inola ere ez. Herriaren borondatea betetzeko prest dagoen sistema politiko batean biziko bagina, ez ginateke herri zapaldua. Horregatik, horrelako planteamentu infantilak egiten dituzunean ,iruditzen zait errealitatetik oso urruti bizi zarela eta ez dela analisi politiko serio bat.

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 18:53

      Aurpegi galanta daukazuna. Argi eta garbi esan nizun atzo oheratu aurretik:
      Iñaki, beti gauza berbera egiten duzu, eztabaida komeni zaizun puntu batera heltzen denean ospa egin. Erantzun bai Gonzalok bai nik egin dizugun galderari edo hurrengoan matraka berberarekin bueltatzen zarenean ez dizut kasu puineterorik egingo:
      “Zein da zuen proiektua independentista ez diren eta hemen bizi diren pertsonentzat? Konbentzitu behar ditugu ala ez? Erantzuna ezetz bada, emadazu zurea, baina zurea, ez txosten politiko batean idatzita dagoena.”
      Horri erantzun lehenik eta nire aldetik erantzungo dizut ondoren. Argitu hori bai bozkei buruz egina dudan aipamena, gaizki egina, Katalinek egin didan galdera honi erantzuna zela:
      “Euskal Herrian bizi denak euskaraz jakin behar duen ala ez bozkatu litekeen zerbait da, ala printzipio mailako zerbait, bozkatzen ez den zerbait, izan behar du?”

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-09 19:12

      Lehenik eta behin, Iñaki, ez zait batere egokia iruditzen zuri egindako galderari erantzun gabe gaian tematzea. Kopeta behar da gero! Batez ere eztabaida bidetik ateratzeko erabiltzen baduzu. Orain gaia ez da hauteskundeak bai ala ez. Hori geroko eztabaida da. Gaia, zuk zeuk planteatutakoa, zera da: Nor da euskal herritarra? Zuek esaten duzue independentistak baino ez direla. Horrenbestez, independentisten botoa, bi milioi direla zein lau katu direla, nahikoa da edozein erabaki hartzeko eta zuritzeko (justifikatzeko). Hau da, ehundaka mila pertsona kanpoan uzten dituzue, haiekin zer egin behar den argitu gabe, gainera.
      Honezkero, argudio eta azalpen guztiak eman ditugu eta ez da beharrezkoa errepikatzea, baina beste argudio bat emango dizut errealitatetik zuek zein urrun zaudeten uler dezazuen, argi baitago ez dakizuela nolakoa den herri hau, agian beste batekin nahastu duzue eta. Benetan harrigarria da horrelako azalpenak eman behar izatea: herri honetan ez dago komunitate bereizirik, alde batetik katolikoak eta bestetik protestanteak, adibidez; Irlanda edo Palestinan, bidegabea eta etikaren kontrakoa den eztababaitu gabe, errazagoa litzateke zuek proposatzen duzuen bereizketa eta bazterketa egitea; hemen, gehienez ere, herri euskaldunagoak eta herri espainolagoak daude biztanleriari dagokionez, Oiartzun eta Irun, kasu, eta bertan ere dena oso nahastuta, orokorrean dena oso nahastuta baitago, bai jatorriak bai ideologiak. Hemen ez da batere arraroa senarra ezpal batekoa izatea eta emaztea bestekoa, bata independentista eta bestea ez, edo anaia-arrebak, senideak, gurasoak eta seme-alabak… Hemen erabat ohikoa da. Zuek diozuen bezala jokatuz gero, senarra euskal herritara da eta emaztea ez? Senarrari pasaportea emango diogu eta emazteari ez? Hauxe da errealitatea, baina zuek hain urrun zaudetenez ezin duzue ikusi, ezta teleskopio batez ere!

  • “Zein da zuen proiektua independentista ez diren eta hemen bizi diren pertsonentzat?”
    Euskal Estatua.
    “Konbentzitu behar ditugu ala ez? ”
    Zu konbentzitzen nahiko lan.

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 19:13

      Zein da hemen infantila, ni ala horrelako erantzunak ematen dituena?
      I. Larreari esan diot Borroka garai da!koek ez bezala, Iparlazaleek erantzuten didazuela, baina batzuetan dela zehaztu beharko. Komeni ez zaizuenean, ez. Ea beste galdera honekin zorte hobea dudan.
      Onartzen al duzue Iparlan “indarkeria” hitza erabiltzen den askotan “indargintza” beharko lukeela, eta horrenbestez indargintzaren ezinbestekotasuna dela azpimarratu beharrekoa eta ez indarkeriarena zuek oso oker egiten duzuen bezala?
      Adibidez, esaldi hauetako kasu guztietan “indargintza” beharko luke “indarkeria”ren ordez:
      “Indarkeria da gatazkak sortzeko eta konpontzeko bide natural, normal eta unibertsala. Errealitate politiko oro ?baita horren espezie juridikoa ere? indarkeriaren gauzatze sozialean oinarritzen da; historia politiko oro, indarkeria horren eboluzioan.”
      “Politika da indarkeriaren bidez subjektuen izaera eta jokaera zehaztea. Politika oro indarkeria aktual eta birtuala da, baina indarkeria oro ez da politikoa. Ez da politikarik, eskubiderik ez araurik indarkeriak sortu ez duenik. Indarkeria aktual edo efektiboa indarkeria birtual edo potentzialaren oinarria da. Indarkeriarik gabe ez dago Estaturik, ez eskubiderik; oinarrizko eskubideak ez dira existitzen.”

      • 1- Iñaki Sotok herritartasunaren inguruan Psoeren diskurtsoa darabil.
        2- Indargintza hitzarekin idatzi izan balute, ados zeundeke Iparlan azaltzen diren esaldi horiekin ? Biolentzia jarri izan balute ?
        3-“gehiengoa izanik, bozka bidez, irabazi beharko ditugu guretzat hain garrantzitsuak diren hainbat gauza. Ez dago beste biderik.”
        “…bozka hutsetan batere sinesten ez dudalako dela.”
        “Jarraitu didanak badaki ederki asko zer pentsatzen dudan”
        Hau da hau kakanahastea.

        • Xabier Makazaga 2012-09-09 20:08

          Jarraitzen duzu erantzun gabe galdetu dizugunari. “Independentista ez direnak konbentzitu behar ditugu, bai ala ez? Zure erantzuna: “Zu konbentzitzen nahiko lan.” Uler dezaket zure erantzuna ezetz dela, ez dugula saiatu behar euskal hiritar horiek konbentzitzen, baina, argi erantzun beharrean nahiago izan duzuenez purrustada bat botatzea, auskalo.
          Argi eta garbia azaldua dut jada zer den indargintza = uso de la fuerza eta zer indarkeria eta bere sionimo guztiak (biolentzia, gogorkeria, bortxa, indarkeria, bortizkeria…) = violencia.
          Jatorrizko Iparlan, gazteleraz, “violencia” jartzen du eta itzulpenean “indarkeria”. Aipatu ditudan bi parrafo horietan, 10 aldiz aipatzen da “indarkeria”, “violencia” jatorrizkoan, eta horren ordez” indargintza” jarri beharko luke, “uso de la fuerza” jatorrizkoan, ez dena batere gauza berbera. Indargintza mota asko baitaude indarkeriazkoak ez direnak. Adibidez, desobedientzia zibila.
          Argitu dut ene bozkei buruzko aipamena Katalinek egin didan galdera honi erantzuna zela:
          “Euskal Herrian bizi denak euskaraz jakin behar duen ala ez bozkatu litekeen zerbait da, ala printzipio mailako zerbait, bozkatzen ez den zerbait, izan behar du?”
          Onartu dut, halaber, zuk aipatu esaldia bere horretan idatzi dudan bezala, galdera kontuan hartu gabe, gaizki interpreta zitekeela. Bozkena indargintza mota bat besterik ez da, beste askorekin batera erabili beharko duguna gure helburuak lortzeko. Indargintza mota horien artean garrantzia berezia ematen diot desobedientzia zibilari eta hala azpimarratu dut behin baino gehiagotan.
          Orain, zuk erantzungo al duzu behingoz, mesedez?

          • Ez da purrustada bat. Nire irudiko lehentasuna zein den zehaztu dizut.

        • Xabier Makazaga 2012-09-09 20:42

          Erantzungo al diozu behingoz galdera horri? Independentistak ez direnak konbentzitzen saiatu behar dugu, bai ala ez?

          • Zertara dator galdera hori ? Herri honek ez al du nahi independentzia ? Zalantzan jartzen al duzu? Euskal Herriak ez du nahi independentzia ; horra hor “ditxosozko gatazkaren ” definizio berria. Ba horrela formulatuta, uste dut jai dugula. Herriak ez badu independentzia nahi, zertarako jarraitu eztabaidarekin. Gure arazoaren muina ez desbideratu otoi. Ez dugu estrategiarik, ez klase politikorik, ideologia inperialista iresten dugu batere arazorik gabe,… eta zu zatoz ez dakit zein konbentzitu behar dugula ?? Hori ez da lehentasuna.

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-09 19:14

      Totalitarioa izateaz gain, demagogikoa hutsa zara. Nola deitu zenidan aurrekoa egunean…?

  • Xabier Makazaga 2012-09-09 19:21

    Nabarmena da egin dudan proposamena egina badut desobedientzia zibilari buruz bozka hutsetan batere sinesten ez dudalako dela. Jarraitu didanak badaki ederki asko zer pentsatzen dudan, badaki azken 30 urtetan zertan ibili naizen eta honezkero badaki ere Iñaki zenbat saiatzen den argudioak ematen eta itxurazko eztabaida bat aurrera eramaten. Batere ez.

  • “Iñaki”k oso era laburrean eta gehiegi filosofatu gabe aipatu du arazoaren gakoa: “…Gutxiengo eta gehiengoen bidez, bozketen bitartez, gizarte demokratikoetan hartzen dira erabakiak ; baina gure egoera ez da egoera demokratikoa inola ere ez. Herriaren borondatea betetzeko prest dagoen sistema politiko batean biziko bagina, ez ginateke herri zapaldua…”
    .
    Horrela da; badaramagu urte asko borrokan gutxieneko demokratikoak (autodeterminazio eskubidea) lortzeko eta gero gure helburu estrategikoen (independentzia eta sozialismoa) alde beste egitasmo politikoekiko (Basagoitirena barne) berdintasun baldintzetan aritu ahal izateko. Eta horretarako borroka molde desberdinak uztartzen ziren. Bestela, Espainiar Estatuak ezartzen dituen joko arau hutsekin aritzeak asimilaziora eramango gintuzke; eta ez jarraitzeko eredutzat jartzen genituen PCE, IU, EE, BNG, ERC….
    .
    Orain berriz, Txan Magoak bezala ARTXILA MURTXILA ! esan eta gakoa ez da Estatuaren errespetua lortzea lehendabizi, baizik eta, Espainiar Estatuak ezartzen dituen joko arau hutsekin hauteskundeak irabaztea eta ahalik eta instituzio gehien kudeatzea, ….eta gero……. gero, zer? Zer gertatuko da Ibarretxeri egin ziotena guri egingo digutenean? ….. Isiltasuna….

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 20:23

      Hi eta Iñaki antzeko pareko. Hain zaila al da ulertzea indarkeriazkoak ez diren indargintza baliagarri askoak daudela eta ez zaigula batere komeni indarkeriaren ezinbestekotasuna azpimarratzen jarraitzea, indarkeriaren terrenoan jai daukagulako? Indartsuenak indarkerizkoak ez diren indargintzetan bagara, eta hala gara zalantzarik gabe, zergatik tematzen zarete indarkeriaren fetitxismo horretan? Berrriro luzatuko dut ene proposamena eta eman, baldin badauzkazue, horren kontra egoteko dituzuen arrazoiak:
      “Borroka ideologikoaren bidez, Estatu indarkeriak dituen milaka aurpegiak erakutsi eta salatu. Eta aldi berean indarkeria horri aurre egiteko erabiltzen ditugun indargintza motak inolaz ere indarkeriakoak ez direla erakutsi, horien beharra eta eraginkortasuna goraipatuz.”

      • Borroka ideologikoa ez da egiten psoeren diskurtsoa geurea eginez.

        • Xabier Makazaga 2012-09-09 20:37

          Erantzunak eskatu dizkizut, ez purrustadak. Denok dakigu purrustadetan maixu zaitugula. Arrazoizko erantzunak ematen, ordea, desastre hutsa. Bada, ni eztabaidatzera etorri naiz hona, ez purrustadak entzutera. Nabarmen geratzen jarraitu nahi baduzu, zure arazoa da, baina zure lekuan galderei itxuraz erantzuten saiatuko nintzateke gutxieneko sinesgarritasun bat izan nahi baduzu.

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-09 20:47

      Besteen ahoan jartzen dituzuen horiek ez dira egia. Zuen jarrera zuritzeko esaten duzue bi aukera daudela: autonomismo zipaioa ala Iparla. Bada, ez da egia eta ondo dakizue. Hemen inork ez du esan Espainiar Estatuak ezartzen dituen joko arau hutsekin aritu behar garenik. Hemen esaten dena demokraziaren arauekin jokatu behar dela, ez Espaniaren demokraziarekin, ideologia demokratikoaren arauekin baizik. Espaniaren faxismoari eta inperialismoari demokraziaren bidez erantzun, bi arrazoirengatik: etikoa eta praktikoa. Etikoa, Espainia bai, baina gu faxistak ez garelako. Praktikoa, demokratikoa ez den beste edozein bide erabiltzeko adinako indarrik ez daukagulako. Indargintza, desobedientzia zibila, auto-antolaketa… horiek guztiak bide demokratikoak dira. Indarkeria estrategikoa (beste aukera batzuk egon arren, eraginkorragoa delakoan indarkeria lehenestea) eta bazterketa soziala ez dira demokratikoak.

      Iparlazaleen jarrera hain iluna denez, erabat argigarria da. Ez dute estrategia azaldu nahi, ondo baitakite onartezina dela. Hemen eztabaida latzen ondoren lortu dugu baten bat ateratzea, herritartasunari buruzko ideia, adibidez. Lelo batzuk botatzen dituzte polulismoaz baliatzeko: abstenzioa! Pardela saldu nahi dute, barruan zer dagoen esan gabe.

      Baina oso bitxia da. Espaniar Estatutik datorren oro (lege, parlamentu, zenso, jendea…) ukatu behar dela esan arren, ez daukete inolako arazorik espaniar hikuntza erabiltzeko, areago, euskararen aldean lehenesteko, Iparla dokumentuaren jatorrizkoa erdaraz idatzita baitago. Eta hizkuntza menpokotasunaren adierazlerik handiena da. Hain jarrera harrigarria zuritzeko, gaur egungo egoera soziolinguistikoa onartzeko erreparorik ez daukate, Euskal Estatu independientean konponduko delakoan. Egoera soziolinguistikoa onar daiteke, baina egoera soziala ezin da onartu. Nik ez dut ulertzen. Hain zuzen ere, paradigma horren harira erantzun du Iñaki Sotok.

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 21:21

      Zuk berriki esana:
      “Egungo estrategia politiko-instituzionalarekin etsaiak, Frantzia eta Espainiako Estatuek, badakite nondik eta nola izango den gure erasoa; haiek jarri diguten arroila instituzionaletik hain zuzen ere, artilleria eta zalduneriarik gabe. Mirariak gerta daitezke noski, baina esango nuke porrota (asimilazioa ala banaketa) ziurtatuta daukagula.”
      Bada, egia da, bai, gure erasoa “artilleria eta zalduneriarik gabe” izango dela, indarkeriarik gabe, baina ez dakit nola esan dezakezun halako ziurtasunarekin gure erasoa “haiek jarri diguten arroila instituzionaletik” izango dela, eta soilik hortik.
      Berriro esango dut, indargintza mota asko daude indarkeriazkoak ez direnak eta horietaz guztietaz baliatu behar dugu gure helburuak lortzeko. Aldi bakoitzean erabakiz zeini ematen diogun lehentasuna.
      Andoni Olariagak zioen bezala: “estrategia egunez egun, etsaiaren mugimenduen arabera, norbere indarrak neurtuz eta testuinguru politiko jakin bakoitza kontuan hartuz egituratzen da: bide guztiak zabalik izan behar dira, badaezpada. Gerraren artea, bere formetan, ez baita asko aldatu antzinatik hona.”
      Indarkeriaren bidea baztertuz, jakina. Besteak beste, Borroka garaia da!n eman ditudan arrazoiengatik baztertu ere. Beste bide guztiak zabal zabalik ditugu. Gure esku dago bide egokienak aukeratzea.

      • Noiz esan dut nik hori ? Beste norbaitekin nahastu egin nauzu.
        “estrategia egunez egun, etsaiaren mugimenduen arabera…”
        Hori ez da estrategia . Hori da estrategiarik gabe aritzea.
        “Gure esku dago bide egokienak aukeratzea.”
        Horretan ados.

        • Xabier Makazaga 2012-09-09 21:50

          Hori I. Larreak esana da. 21.3 izanik, berari emandako erantzuna da, ez zuri.
          Egia esan, Andoni Olariagak estrategia zioen tokian nik taktika idatziko nukeen, “taktika egunez egun, etsaiaren mugimenduaren arabera…”. “Esdtrategia” eta “taktika” hitzen arteko bereizketa batzuetan ez da hain erraza egiten. Nik uste jende gehienak taktika denari estrategia deitzen diola gehiegitan, baina ni ere ez nago guztiz seguru erabilera horri buruz batzuetan.

  • Xabier Makazaga 2012-09-09 21:55

    Oso ezaguna egiten zait tonu hori, Iñaki. Ainhoa Letamendik arrazoirik gabe geratzen den bakoitzean erabiltzen duen berbera. Iparlazale guztiena?
    Beraz, gure galderak ez du inongo lehentasunik eta ez daukazu zertan erantzun beharrik. Ondo. Gero eta argiago uzten ari zarete zer egin nahi duzuen independentistak ez diren euskal hiritarrekin. Konbentzitzen saiatu ez behintzat. Hori seguru. Eta guztiz kontrako efektua lortzen duzuela ere bai.
    Zertarako saiatu konbentzitzen horiek ez badaukate inongo eskubiderik gure herriaren etorkizunaz erabakitzeko? Eskubide hori soil-soilik independentistok dugu eta horrenbestez erabakia hartua dago aldez aurretik, %100 independentziaren alde, ez?
    Bada, zuen diskurtsoa sekulako pagotxa da etsaiarentzat. Hau esan ahal izateko izan ere: “ikusten zein totalitarioak diren abertzaleak? Garbiketa etnikoa egin nahi dute.” Gu independentziarekin zalantzan daudenak konbentzitu nahian eta zuek uxatzen. Horrelaxe zabiltzate.

    • “Zertarako saiatu konbentzitzen horiek ez badaukate inongo eskubiderik gure herriaren etorkizunaz erabakitzeko”
      …ez horiek eta ez guk ez du eskubiderik. Demokrazia independentziarekin hasiko baita eta zu oraindik ez zara enteratu.

    • “Hau esan ahal izateko izan ere: “ikusten zein totalitarioak diren abertzaleak? Garbiketa etnikoa egin nahi dute”
      Hori dagoeneko esaten du etsaiak, eta zuk errepikatzen duzu behin eta berriro.

  • Xabier Makazaga 2012-09-09 22:00

    Beste galdera honi ere ihesean zabiltzate Iparlazaleak, Iparlan “indarkeria” (violencia) jartzen duen asko eta askotan “indargintza” (uso de la fuerza) jarri beharko zukeen, bai ala ez? Eta horrenbestez, indargintzaren ezinbestekotasuna da azpimarratu behar dena eta ez indarkeriarena zuek egiten duzuen bezala, bai ala ez?

  • X. Makazagari:

    Esaten duzu: “…baina ez dakit nola esan dezakezun halako ziurtasunarekin gure erasoa “haiek jarri diguten arroila instituzionaletik” izango dela, eta soilik hortik…”. Bueno; beste askok bezala, hori ulertu diet bozeramaileei, eta mahai gainean beste alternatibarik ez egoteaz gain, agerian dago egungo legalizazioa kolokan jarri dezakeen edozein adierazpena, borroka moldea edo kidea baztertzen ari dela. Ez da oso kalkulu zaila egin behar hori ondorioztatzeko.
    .
    Egiten dudan galderari: “Zer gertatuko da Ibarretxeri egin ziotena guri egingo digutenean?” erantzuten didazu: “Berriro esango dut, indargintza mota asko daude indarkeriazkoak ez direnak eta horietaz guztietaz baliatu behar dugu gure helburuak lortzeko.”
    .
    Zehaztu ditzakezu beto espainiarrari aurre egiteko erabiliko diren “indargintza mota asko” horiek zeintzuk diren?
    .
    Hamarkada guzti horietan izan diren hauteskunde kanpainetan gogor aritu gara, beste borroka moldeetan bezala, ahalik eta emaitzarik hoberena lortzeko. Orain, berriz, gaineko borroka molde guztiak indargabetuta edota bere menpe jarrita bide instituzionala nagusiena bilakatuta PCE, IU, ERC, BNG eta enparauek hartu zuten bide berbera izan zela kritikatzea…… borroka armatuarekiko “fetitxismoa” bilakatzen duzu.
    Edo Andoni Olariagak esan zidan bezala “instituzioekiko …halako mesfidantza metafisiko bat dago”, eta “..barne eztabaidatik frustratua ateratzeak …” eragindako azterketa direla nireak.
    (https://zuzeu.eus/2012/08/23/barearen-ostean-dator-ekaitza-andoni-olariagak-idatzitako-tsunamiaren-ondorengo-bestondoazi-erantzun-bat/#comments)
    .
    “Fetitxismoa”, “frustrazioa”, “mesfidantza metafisikoa”…… Psikoanalisia doakoa ZuZeun !! Kar, kar, kar !!!

    Gonzalo Etxagueri:
    .
    Esaten duzu etikaren izenean borroka armatua (“indarkeria estrategikoa” ???)faxista eta antidemokratikoa dela…. Tira, balore etiko desberdina erabiltzen dugu; zanpaketaren aurkako borroka armatua etikoa eta demokratikoa da eta izan da hemen, Colombian, Saharan, Irlandan, Afganistan, Irak, Txetxenia,…. eta hainbeste lekutan eta garaietan….

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 22:17

      Zu eta Iñaki antzeko pareko zaretela esan dudanean zerbaitegatik esan dut. Egiten zaizkizuen galdera errazei ihes egiteko zuen aldetik beste galdera batzuk botatzeko taktika berbera duzuelako, hain zuzen.
      Hari esan diodan gauza berbera esaten dizut. Erantzun lehenik aspaldi egin dizudan galderari eta gustura asko erantzungo ditut ondoren zure galderak:
      Zergatik ez zaudete ados nik proposatzen dudanarekin:
      “Borroka ideologikoaren bidez, Estatu indarkeriak dituen milaka aurpegiak erakutsi eta salatu. Eta aldi berean indarkeria horri aurre egiteko erabiltzen ditugun indargintza motak inolaz ere indarkeriakoak ez direla erakutsi, horien beharra eta eraginkortasuna goraipatuz.”

      • Baina nola nahi duzu ados egotea esaldi akonplejatu horrekin ?

        • Gonzalo Etxague
          Gonzalo Etxague 2012-09-09 22:42

          Nola nahi duzue zuek ados egotea benetan pentsatzen duzuena esatera ausartzen ez bazarete? Nola egongo naiz ados bere idiologia ezkutatzen duenarekin? Fe kontua da?

        • Xabier Makazaga 2012-09-09 22:57

          Purrustada txapelketa antolatzen dutenerako prestatzen? Lasai, Iñaki, irabazita daukazun eta. Beste galderari ere beste purrustada batekin erantzungo diozu, baina tira, errepikatu egingo dizut, badaezpada:
          Beste galdera honi ere ihesean zabiltzate Iparlazaleak, Iparlan “indarkeria” (violencia) jartzen duen asko eta askotan “indargintza” (uso de la fuerza) jarri beharko zukeen, bai ala ez? Eta horrenbestez indargintzaren ezinbestekotasuna da azpimarratu behar dena eta ez indarkeriarena zuek egiten duzuen bezala, bai ala ez?

          • “Estatu indarkeriak dituen milaka aurpegiak erakutsi eta salatu”
            Eta gure Estatuarena balitz…orduan indargintza?

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-09 22:37

      Nik 22.1 iruzkinean idatzitako hitzez hitz: “indarkeria estrategikoa (beste aukera batzuk egon arren, eraginkorragoa delakoan indarkeria lehenestea)”. Ikusi parentesien artean definizioa ere jarri dudala, oso definizio argia eta zirrikiturik gabea. Ez zarete batere legalak, batere zintzoak. Nola konbentzitu nahiko dituzue independentistak ez direnak, independentistok ere konbentzitu nahi ez bagaituzue? Gurekin horrela jokatzen baduzue, nola jokatu nahi duzue besteekin?

    • Xabier Makazaga 2012-09-09 23:04

      Lasai, Gonzalo. Larreak ohikoa du hori egitea, zuri egoztea inolaz ere esan ez duzuna, eta horregatik erabaki nuen berarekin berriro ez eztabaidatzea, baina Iñaki bezalakoekin eztabaidatzen dudanez, bere purrustadak behin eta berriro jasanez, zergatik ez saiatu berriro Larrearekin? Ikusiko.

  • -“Borroka ideologikoaren bidez, Estatu indarkeriak dituen milaka aurpegiak erakutsi eta salatu….”: besteak beste, borroka ideologikoa da beti egin dugun borroka bat, etenik gabe eta, Estatuko gainontzeko nazioekin alderatuta behintzat, nahiko emaitza onekin. Beraz, berrikuntzarik ez zure aldetik.
    .
    -“….(Estatuaren) indarkeria horri aurre egiteko erabiltzen ditugun indargintza motak inolaz ere indarkeriakoak ez direla erakutsi, horien beharra eta eraginkortasuna goraipatuz….”… Oso ondo, demagun euskal herritar gehienek pentsatzen dutela gu jatorrenak eta aingerutxoenak garela, lehendakaritza lortzen dugu, demagun…. 600.000… 800.000…. botoekin. Eta Ibarretxeri bezala (edo Lizarra-Garaziren azken unetan bezala) ilegalizatuta izan eta kartzelara joango garela mehatzatzen gaituzte….. Zehaztu ditzakezu beto espainiarrari aurre egiteko erabiliko diren “indargintza mota asko” horiek zeintzuk diren?
    .
    Edonola ere, orain kritikatzen ari naizena da ezker abertzalearen egungo estrategia politiko-instituzionala eta ez zure proposamen pertsonalak.
    .
    Gaurkoz hau da nire azken iruzkina. Bihar gehiago.

  • Xabier Makazaga 2012-09-10 10:04

    Aurrena sekula erantzun landurik ematen ez duen Iñakiri erantzungo diot. Eztabaidatzea purrustadak botatzearekin konfunditzen duen Iñakiri, noizbait argudio landuren bat ematen saiatuko den esperantzan.
    Bada, Iparlazaleek onartu edo ez onartu, Iparlan “indarkeria” (violencia) jartzen duen asko eta askotan “indargintza” (uso de la fuerza) jarri beharko zukeen, eta horrenbestez indargintzaren ezinbestekotasuna da azpimarratu behar dena eta ez indarkeriarena zuek egiten duzuen bezala. Oso oker egin ere, Estatuari bere indarkeria ilegitimoa justifikatzen laguntzen baitiozue horrela.
    Hara nola beharko zuketen, adibidez, aipatu ditudan bi parrafo horiek:
    “Indargintza da gatazkak sortzeko eta konpontzeko bide natural, normal eta unibertsala. Errealitate politiko oro ?baita horren espezie juridikoa ere? indargintzaren gauzatze sozialean oinarritzen da; historia politiko oro, indargintza horren eboluzioan.”
    “Politika da indargintzaren bidez subjektuen izaera eta jokaera zehaztea. Politika oro indargintza aktual eta birtuala da, baina indargintza oro ez da politikoa. Ez da politikarik, eskubiderik ez araurik indargintzak sortu ez duenik. Indargintza aktual edo efektiboa indargintza birtual edo potentzialaren oinarria da. Indargintzarik gabe ez dago Estaturik, ez eskubiderik; oinarrizko eskubideak ez dira existitzen.”
    Eta bai, Iparlan bi parrafo horietan 10 aldiz “indarkeria” jartzen duen tokietan “indargintza” jarri beharko zukeen argi eta garbi. Hamarretan. Bai ala bai. Eta hori onartzen ez duzuen bitartean alfer-alferrik da zuekin eztabaidatzea.
    Egia esan, zalantzak ditut ea hori ulertzeko gai zareten, baina ez duzuenez inondik inora esaten ez duzuela ulertzen, pentsatu behar dut ez dela ulermen arazoa burugogorkeria baizik. Ulertzen al duzue indargintza mota asko ez direla indarkeriazkoak? Iñakik esan duena esan ondoren, “indargintzaren ezinbestekotasuna da azpimarratu behar dena” esan dudalako Sortun ez dudala lekurik izango, atera dudan ondorioa da ez duela zipitzik ulertu, baina hain purrustadazalea denez, auskalo.

  • Xabier Makazaga 2012-09-10 10:32

    Ondoren Larreari erantzuteko txanda. Zuk bai, zure iruzkinak lantzen dituzu, horretan ez duzu Iñakiren antzik, baina beste gauza askotan bai nahiz eta normalean ezingo duzuen elkar ikusi, berarentzat zu beti izan baitzara “oportunists-instituzionalista armadun eta armagabe” horietakoa ni bezala. Eta berdin da ezker abertzalearen gaur egungo estrategiarekin ados ez izatea, berdin-berdin jarraitzen duzu izaten Iparlazaleentzat oportunista-instituzionalista bat. ETAren tradiziotik gatozen guztioi buruz botatzen dituzten izugarrikeriak ezagutu nahi badituzu, Iparlazaleen biblia irakurri: http://iparlaeuskaraz.wordpress.com/
    Eta hala ere indarkeria baztertu izana berdin-berdin aurpegiratzen diguzue Iparlazaleek eta zuek; eta nola!
    Zer indarkeria mota erabili behar den zehazteko orduan elkarren kontra zaudete zeharo, baina indarkeriaren apologia egiterako orduan bat egiten duzue. Proposatzen duzuen estrategiari buruzko eztabaida saihesteko orduan ere bai. Horregatik ez didazue erantzun Borroka garai da!n.
    Dena den, han gehienak ez datoz zurekin bat Mugarri txostenaren defentsan. Indarkeriaren ezinbestekotasunean badirudi baietz, baina horretan ez. Zuk Mugarri txostenak zioena, estrategia politiko-militarrarekin jarraitzea, argi eta garbi defendatzen baituzu, ez? Oker banago zuzendu, mesedez.
    Bada, Mugarri txostenak zioen borroka armatuarekin jarraitzea guztiz bategarri zela EHZutik txostenean proposatzen zen indar metaketarekin. Azken batean, Mugarri eta EHZutiken artean alde bakarra borroka armatuarekikoa zen. Hori bai, Jagobak Borroka garai da! blogean argitu dizun bezala, “Ekinek erabaki zuen zer erabilera eman Mugarriri, eta herrietara ez eramatea erabaki zuen. Berez, ez zuen horretarako egin, zuzendaritzetan eztabaidatzeko baizik. Ontzat eman zuen Argitzen txostena eztabaida nagusirako. Mugarri idatzi zuen lagunak baietsiko zizun hori dena harekin hitz egiteko aukera izango bazenu.”
    Izan ere, nahiko argi geratu baitzen orduan, eta are argiago geratu da ondoren, ezin zitekeela Mugarri txostenak proposatzen zuena, EHZutikek proposatzen zuen gauza berbera, aurrera atera borroka armatuarekin jarraituz.
    Bide instituzionalak gainerako borroka molde guztiak indargabetu egiten omen ditu zure arabera. Borroka armatua, ordea, guztiz bateragarri zen beste borroka moldeekin, eta ez zituen inondik inora beste borroka moldeak indargabetzen. Bai? Azalduko al didazu hori, mesedez?
    Zuk kosta ahala kosta demostratu nahi duzu ezker abertzalearen gehiengo oso handi batek babesten duen bidetik ezinezkoa dela gure helburuak lortzea eta horretara bideratzen ari zara zure indar guztia. Horrek du zuretzat erabateko lehentasuna eta horretan xautzen dituzu indar guztiak. Ezker abertzalean etsipena zabaltzen, azken batean. Ezkortasunean tematu nahi baduzu, ez harritu inor gutxi konbentzitzea. Eta proposamen baikorrak egiten saiatuko bazina?
    Jagobak esan dizun bezala, “Zintzoki arituta, aitortu behar da nagusitu den norabidea denbora luzez indartzen joan dela ezker abertzalean, ezker abertzale osoan, baita ETAn ere. Eta prozesu korapilatsu horren ondorio da estrategia aldaketa. Abstrakzioa egin nahi baduzu, egin ezazu. Makina bat txosten, idazki eta denetarik dago… edozeri eutsi nahi badiozu. Hor kokatu nahi baduzu zure burua, erreminduta, ezer gutxi dago esateko, ezta?”
    Eskatzen didazu zehazteko beto espainiarrari aurre egiteko erabiliko diren “indargintza mota asko” horiek zeintzuk izango diren. Nik desobedientzia zibilean esperantza handiak jarriak ditut eta horregatik luzatu dut behin baino gehiagotan oso proposamen zehatza horri buruz. Eta horregatik esan zituen Arnaldok esan zituenak.
    Hitz egin eta eztabaida dezagun desobedientzia zibilaz eta baliagarri iruditzen zaigun beste edozein indargintza motaz beto espainiarrari aurre egiteko. Zuk ere proposamenak egingo bazenitu biziki eskertuko genizuke. Jar itzazu zure indarrak horretan, mesedez.

  • AIZUE!! UTZI BERRIKETARI! ETSAIA PAREZ PARE DATORKIGU!!

    • Xabier Makazaga 2012-09-10 13:39

      Bruselan errefuxiatuta nago. Euskal Herrian izaterik banu, zalantzarik ez beste zerbaitetan emango nituela ordenagailu aurrean ematen ditudan orduak, baina hemen tortura, Estatu terrorismoa eta beste hainbat gai aztertzeaz gain honetarako ere badut denbora. Eztabaidari izkin egiten ibiltzen garela esanez, Internet bidez bazterrak nahasten dabiltzan lau katu horiei ahoa ixteko egiten dut, hain zuzen ere. Dena den, hausnartu beharra daukat hori eginez ez ote naizen berez ez duten garrantzia ematen ari lau katu horiek proposatzen dutenari. Zerbait proposatzen badute behintzat, gero eta argiago baitago independentiston gehiengo oso, oso handi batek ontzat eta eraginkortzat eman ditugun indargintza motak gogor kritikatzea besterik ez dutela egiten. Eta indarkeria goraipatu. Indarkeria eraginkorra iruditzen zaielako? Hori argitzeko gai izango balira sikiera!

      • “lau katu horiei ahoa ixteko egiten dut”
        …aupa hi.

        • Xabier Makazaga 2012-09-10 15:27

          Hirekin eztabaidatzerik ez dagoenez, hi ebidentzian jartzearekin nahiko eta gehiegi. Ez, nabarmena denez, ez diat egiten zuei ahoa ixteko baizik eta ahoa ahalik gehien zabaldu dezazuen. Izan ere, zenbat eta gehiago zabaltzen duzuen are ebidentzia handiagoan jartzen baitzarete.

        • Xabier Makazaga 2012-09-10 15:48

          Eskertzen da aholkua, baina Iparlazaleak ez dira trollak ZuZeu haien propaganda-leku garrantzitsuena aukeratu duten independentista batzuk baizik. Haien ideiak ixilarazten ibiltzen garela salatzen jarduten diren independentistak. Iparla lekuko. Beraiekin eztabaidatuz elikatu egiten ditut? Beharbada. Hausnartuko dut.

          • Xabier, kolpe bat eman eta kartera lapurtu dizute. Zure lehentasuna, indargintza soilik erabiliaz, kartera zurekin kopartitu dezan lapurra konbentzitzea izango litzateke.
            Kartera berreskuratzeko, bide okerretik goazela adosteko fasean gaude nire ustez. Horren ondoren etorriko da zein -keriak edo/eta -gintzak balio digun adosteko fasea.

  • Xabier Makazaga 2012-09-10 16:17

    Iparlazaleen ustez, independentzia lortzeko, “bide okerretik goazela adosteko fasean gaude.” Zeintzuk erabaki dute bide okerretik goazela eta orain lehentasuna hori demok onartzea dela? Bada, beraiek. Zenbat dira? Lau katu. Baina egia berdaderoa beraiek dutenez, eta beste independentista guztiok, ia-ia denak, oker gaudenez, lehen-lehenik egin behar duguna oker, oso oker, gabiltzala onartzea da. Iparlazaleek arrazoi dutela onartuz, jakina.
    Berdin da demostratzen badiezu, demostratu diedan bezala, Iparlak esaten dituen gauza asko gezurrak direla. Beren Biblia denez eta Bibliak egia berdadero besterik esaten ez duenez, sinesgabeek hori onartzea beste erremediorik ez dugu salbatu nahi badugu.
    Joxe Azrmendi gehiago eta Biblia gutxiago irakurtzea gomendatzen diet bihotz-bihotzez.

  • Ainhoa Letamendia
    Ainhoaletamendia 2012-09-10 16:49

    Xabier, “lau katu”rena ez nuen espero.
    Gainera badakit ez duzula horretarako egiten. Badakizu nire ustez zergatik jarduten zaren gurekin eztabaidan? Azken finean ez zaudelako batere ziur oraingo bidetik ezer lortuko dugunaz. Baina lasai, ez zara bakarra, eta ez zarete “lau katu”. Asko zarete zalantza handiak dituzuenak gai honen inguruan. Kalera irtetea baino ez dago ezin egona gero eta nabarmenagoa dela ohartzeko. Ilusioaz hitz egiten digute, baina nik kalean ilusioa ez dut inondik ere ikusten.
    Balutxistan, eta Letonia ez zaizkizu adibide egokiak iruditzen. Adibide gehiago jarri nitzake, baina badakit alperrik izango dela eta ez naiz alferrik saiatuko.
    Seguru oraindik ere galderaren bat erantzuteke dudala, baina erantzuna hori izango den arren, galdera egin egingo dizut: Munduko zein herrik lortu du askatasuna zuk proposatzen duzun bidetik? Bada adibiderik gizateriaren historia osoan? Gu izango al gara lehenak?

  • X. Makazagari:
    Lehendabizi arituko naiz gako politikoei buruz eta bigarren zatian esan duzun hainbat bitxikeria erantzungo dut.
    .
    1-Espainiar betoari aurre egiteko honako hau proposatzen duzu: “Hitz egin eta eztabaida dezagun desobedientzia zibilaz eta baliagarri iruditzen zaigun beste edozein indargintza motaz…”. Gogorazten dizut desobedientzia zibilaz eta intsumisioaz burutazio eta hausnarketa ugari egina eta adibide moduan, gauzatuta dagoela aspalditik, eta intsumisioari dagokionez Herri Batasunaren hainbat Alkate ezgaitua (eta kartzeleratua?) izan zirela Estatu Espainarrari men ez egiteagatik; eta adibide gehiago dago. Hau da, gauzatzen genuen beste borroka molde bat zen. Berriro ere ezer ez berririk zure proposamenean, baina garrantzitsua dena: esaten ari zara EH Bilduk Lehendakaritza lortzen badu desobedientzia zibila eta intsumisioa bultzatuko dutela kontrolatzen dituzten instituzio guztietatik? Horrela bada pozten naiz, baina badirudi zure burutazio pertsonala baino ez dela.
    .
    2-Esaten duzu: “Bide instituzionalak gainerako borroka molde guztiak indargabetu egiten omen ditu zure arabera. Borroka armatua, ordea, guztiz bateragarri zen beste borroka moldeekin, eta ez zituen inondik inora beste borroka moldeak indargabetzen. Bai? Azalduko al didazu hori, mesedez?”. Honi buruz bi zehaztapen:
    .
    A-Bide instituzionalak, berez, ez du inolako molderik indargabetzen (zuk kontrakoa esaten baduzu ere), are gehiago, borroka molde hori hamarkada luzeetan gauzatu dugu beste moldeekin batera. Beste borroka moldeak indargabetzen dituena bide instituzionala gainontzeko guztien gainetik jarri ala indargabetu edo bere mesederako jartzea da. Orain egiten ari dena zehazki. Lo pillas?
    .
    B-Borroka armatuak, berez, hamarkada luze hauetan ez ditu beste borroka moldeak indargabetu. Urte luzeetan hauteskunde kanpainak gogotsu egin ditugu ahalik eta instituzio gehien lortzeko, eta bazeuden borroka molde bortitzak indarrean. Zeintzuk dira indargabetu dituena?
    .
    3-Borroka Garaia da ! blogetik MUGARRIri buruzko aipamena ekartzen duzu hona. Gai honi buruz eman dudan erantzuna interesatuta dagoenak hemen irakur dezake: http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/09/02/continuando-las-multiples-reflexiones-primera-parte/#comment-2254
    .
    4-Esaten duzu “ETAren tradiziotik” zatozela eta hala ere honako hau leporatzen didazu: “Zuk Mugarri txostenak zioena, estrategia politiko-militarrarekin jarraitzea, argi eta garbi defendatzen baituzu, ez? Oker banago zuzendu, mesedez.”….. Ejem! Jakin beharko zenuke gune hauetan ez daukagula (behintzat nik) hainbeste askatasunik benetan pentsatzen duguna esateko, espero dezagun Audientzia Nazionaleko inork ez irakurtzea esaten didazun hau: “….indarkeriaren apologia egiterako orduan bat egiten duzue….” Glup !! Eskerrak zatozen tradiziotik zatozela, bestela la ostia izango zen.
    .
    Edonola ere, eta zure sinplifikazioen aurrean saiatu naiz apur bat argitzen. Jagobak esaten duen “Había que hacerlo” (estrategia aldaketa)ren aurrean nik esaten dut ez zegoela zergatik egin behar ez egin den unean ezta egin den moduan ere. Eta Otegik oso garbi utzi zuen Bateragune epaiketan (*) nolako izan zen prozesua. Eta den dena 2010ean irekitzen zen hauteskunde zikloan legalak egon ahal izateko !! Eta berdin izan zitzaien ezker abertzalea apurtzeko kinka larrian jartzea.
    .
    Orain esandako bitxikeriei erantzuna emateko tartea da:
    .
    5- Diozu: “….Ezker abertzalean etsipena zabaltzen… xautzen dituzu indar guztiak”…. Joer! Zelako igarlea! Eta nola dakizu nire indar guztiak erabiltzen ditudala honetaz eztabaidatzen. Ez da zure kasua izango? Edonola ere, bai Jagoba bai zu lasaitu nahiko zintuzketet. Ezker Abertzalean etsipena zabaltzen bada ez da izango “lau katuk” “purrustaka” (zuk esaten duzun bezala) gaudelako interneten, baizik eta militantziak etsipenerako arrazoiak ikusten dituelako. Egoerak konbentzituko du jendeak eta ez hemengo eztabaida amaigabeak. Beraz, prozesu hau ondo baino hobeto baldin badoa ez zinateke hainbeste kezkatu behar nire iritziengatik, azken finean, ze garrantzia daukate errealitatearen aurka? Ala badaukate zer ikusirik errealitatearekin eta horregatik kezkatzen zara hainbeste?
    .
    Eta bide batez, bururatzen zait galdera bat; RuGalcabaren “votos o bombas” baliatuz nork zabaltzen zuen etsipena eta baliatzen zen Estatuaren jazarpenaz estrategia politiko-miltarra zalantzan jartzeko? Ah! ez! Hori eztabaida sanoa zen, ez nire “bazterrak nahasteko… zikinkeria” bezala. Zuena eztabaida sanoa, gurea zikina. Zergatik ez nau harritzen zure jokaerak?
    .
    6-Aholkatzen didazu “Jar itzazu zure indarrak horretan (proposamenak egiten), mesedez”. Proposamenak egin nituen, beste askok bezala, Zutik Euskal Herria!ren eztabaidan baina ez ziren bozkatu eta ez dira inon jasota geratu. Zenbat geunden alde ala kontra? Baten batek jakingo du, nik ez.
    .
    7-Edonola ere, eta lehen esan dudan bezala, denborak jarriko du gauza bakoitza bere lekuan, eta okertzen banaiz askoz hobeto. Bitartean gure herriaren askatasuna eta bidezko gizarte baten alde gaudenok ez daukagu inolako arrazoirik beso gurutzatuta geratzeko, leku asko dago lan egiteko, nahiz eta gure zuzendari berriek “estrategiatik kanpo” gaudela behin eta berriro publikoki errepikatzea.
    .
    8- Amaitzeko: esaten duzu hemen iruzkinak parra-parra sartzen dituzula: “…Internet bidez bazterrak nahasten dabiltzan lau katu horiei ahoa ixteko …” . Batetik argi dago garrantzi gehiegi ematen diezula interneten egiten ditugun eztabaida hauei. Bestetik argi dago ere ahal izango bazenu nire “ahoa” itxiko zenukeela baina zure zoritzarrerako…. ezin duzu (gaurkoz behintzat).
    .
    (*) Irakur dezagun Bateraguneren epaiketari buruz Argiaren Zuzendaria den Xabier Letonak esaten duena:
    .
    “…“BATERAGUNE auzia ere bere barne lehian erabiltzea erabaki du gaur egun ezker abertzalean nagusitasuna duen sektoreak, egunotan Auzitegi Nazionalean epaitua izan den horrek hain zuzen.
    Otegik inoiz baino argiago eta ozenago aldarrikatu du sektore horren eta ETAren artean dagoen leizea. Otegiren ahotik ikasi du iritzi publikoak Bateragune Ekineko egitura bat zela.
    Ekinek eta ETAk posible ikusten zutela metaketa soberanista eta jardun armatua bateratzea; Otegi, Rafa Diez eta Rufi Etxeberriaren taldeak ez….”
    (Aholkatzen dut artikulu osoa irakurtzea; ez da oso luzea baina bai oso mamitsua: http://www.argia.com/argia-astekaria/2284/hasi-da-barne-eztabaidaren-kontaketa).
    Era berean, nahiz eta nahiko alderdikoia izan, oso interesgarriak dira Garan sasoi berean Iñaki Altunak idatzitako artikuluak ere.
    (http://www.gara.net/paperezkoa/20110703/276418/es/Cuando-Brian-Currin-recibio-una-carta-de-ETA)
    (http://www.gara.net/paperezkoa/20110710/277919/es/La-disyuntiva-trampa-Rubalcaba-fracaso)

  • Ainhoa Letamendia
    Ainhoaletamendia 2012-09-10 16:54

    Ah, eta beste gauza bat esango dizut.
    Bibliaz eta sinesmenaz ez hitz egin niri. Ez dizut onartzen. Nik ez dut itsu-itsuan ezertan sinisten, dena jartzen dut zalantzan, den-dena. 18 urterekin HBri botoa ematera joan nintzenean ez nuen hainbeste pentsatzen, eta gainera inork ez zidan pentsatzeko eskatzen, baina gauzak ederki aldatu dira harrez gero.
    Eta gehiago esango dizut. Kontsigna bidez, eta helburua nola lortuko duten inoiz azaldu gabe euren liderretan fedea izateko eskatzen dutenak beste batzuk dira.
    Ez gara ados jarriko, badakit. Baina sekta moduko funtzionamenduaz ez gu akusatu. Hori ez dizut onartzen.

  • Eztabaida osoa irakurrita (masokista izaki, zer egingo diogu ba! :-)), azkenean nire ekarpena egitea pentsatu dut, norabide pare batean. Espero dut bazterrak dauden baino nahasiago ez uztea…
    Lehenik, uste dut Ezker Abertzalearen barne-gatazkentzat beste foro batzuk beharko liratekeela, ez hauek. Zilegia da estrategia, erabaki eta erabaki horiek hartzeko moduarekin bat ez etortzea, jakina. Zilegia ere mugimendu baten barnean minorian geratu eta gero iritzi propioak ematen jarraitzea, horiek aberasgarri baitira beti. Gustatzen ez zaidana da etxeko hautsak lau haizetara horrela harrotzea. Leialtasun exkaxeko jarrera iruditzen zait mugimendu horren kide direla diotenen ahoetatik. Garbi utzi nahi dut, nire ustez, ezadostasun politikoa eta trapu zaharrak bi gauza desberdin direla.Ezadostasunak ongi etorriak, trapu zaharrak ez.
    Maila politikoan, estrategia politiko erresistente batetik irabazle batera igarotzea kontraesan infinituz josia dago. Bideak aurrera egin ahala, berriak sortzen dira gainera, berriak eta handiagoak, eta handiagoak… baina estrategia irabazle batek baino ez ditzake sakoneko helburuak lortu, fase “irabazleetan” egiten da aurrera, eta erresistentziakoak nahitaezkoak badira ere, zentzurik ez lukete aurrerapausurik gabeko faserik gabe. Ustez, nahiko garbi azaltzen ari naiz ala? 🙂
    Kontraesanez ari garela, kontraesanei begira bizi direnak badaude. Ez kontraesan horietatik ikasi, eta kontraesan horiek erakusten digutena gure indarrari gehitu, eta aurrera egiten jarraitzeko, ez. Kontraesenei begira bizi dira haien gustukoak ez diren erabakien desegokitasuna etengabe frogatzeko. Eta kritika hau orokorra da, ez ezein pertsonari zuzendua, izatekotan, orokorra den neurrian, autokritika ere bada, beraz, neure buruari zuzenduta ere badago.
    Ezker Abertzaleak maila politikoan eman duen jauzi kualitatiboa ikaragarria dela hain iruditzen zait ebidentea! Eta jauzi horrek zer esan nahi du? Gure helburu estrategikoetatik (Independentzia, Sozialismoa) lehen baino gertuago egotea. (Luze eta aberats litzateke honi buruz mintzatzea, trapu-zaharrez beharrean).Horretarako balio dute estrategiek, eta horretarako da politika: bere arauekin, bere funtzionamenduarekin. Eta joko horretan bizi gara, -izan gara-, beti: politikaren joku-zelaian (borroka armatua bera ere definizioz baita politikoa). Erabil ditzagun arau horiek inteligentziaz, estrategia behar den guztietan aldatuz, hala ikusten badugu eta horretarako gai bagara.
    Inork kontraesanei “errebisionismo” deituko die; inork kontraesanei “saldukeria” eta baita “traizio” ere; inor hasiko da norbere kezka esistentzialak orokortzen; inork aipatuko ditu, arrazoiz, gaizki hartutako erabakiak, ondo egin ez diren gauzak, akats formalak… Entzun denei, eta jaso denen ekarpena. Baina ez dezagun ahaztu helburua irabaztea dela, eta horretara bideratu behar ditugula gure indarrak: mentalak, emozionalak eta fisikoak, behar direnean. Kontraesanen benetako balioa ulertu ez, eta distortsionatu egiten badugu, jai dugu, ordea.

    • Xabier Makazaga 2012-09-10 20:32

      Mila esker zure ekarpenarengatik. Masokista hutsa behar izan dena irakurtzeko eta ni are masokistagoa horiek guztiak idazteagatik.
      Aspaldi erabaki nuen Larrearekin ez eztabaidatzea. Ezker abertzaleko barne eztabaidan zer jarrera zuen jakin aurretik. Eman nituen horri buruzko azalpenak.
      Hemen Iparlazaleekin jarduten naiz. Badaramatzat egun batzuk beraiekin eztabaidan eta atzo halako batean Larrea azaldu zen atzo. Amua bota zidan eta eztabaidaren beroan tonto-tonto irentsi egin nuen. Nire errua. Ederki bainekien zer metodo erabiltzen dituen eta ene onetik ateratzen nautela metodo horiek.
      Bada, berriro ere ene onetik atera nau. Ikusi:
      http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/09/06/continuando-las-multiples-reflexiones-y-ii/?replytocom=2261#respond
      Ea behingoz ikasten dudan, redios! Gizon-emakumeak gara harri berberean behin eta berriro estropezu egiten dugun abere bakarrak. Ez ahal dut berriro bere amurik irentsiko!

  • Aupa Xabier! Ez dizut zuri egin kritika, zure ekarpenak borobilak iruditzen zaizkit. Gainera tartea uzten ari naiz Azurmendi aspaldiko partez irakurtzeko 🙂 Beste koadrilla horri “aio” esan nion aspaldi trolleotik eztabaidatik baino askoz ere gertuago daudelako. Ainhoa Letamendiarekin ez dut inoiz eztabaidatu beraz ez dut koadrilla horretan sartuko. Ea ba zerbait interesgarrira iristen garen! 🙂

  • Xabier Makazaga 2012-09-10 21:24

    Enekoren aholkua ondo hausnartu ondoren, « don’t feed the troll », Iparlazaleak gehiago ez elikatzea erabaki dut. Ikusi dut zertarako balio duen beraiekin eztabaidatzeak, ezertarako ez, eta nik bidea eman gabe ere berdin-berdin irekitzen dute ahoa ebidentzian geratuz. Beraz, amaitu dira nire aldetik orain arte Iparlazaleekin izan ditudan eztabaidak.
    Ez ahal zait Larrearekin gertatu berri zaidana beraiekin gertatuko!
    Eztabaidatzea oso gustuko dudanez, errazegi heltzen baitiet botatzen dizkidaten amuei. Prebentzio gisa, hobe izango dut ez azaltzea hemendik egun batzuetan. Hurrengora arte.

  • Euskaraz gara 2012-09-11 10:46

    Iruditzen zait Sotok baloiak kanpora bota dituela euskararen inguruko galderetan. Egia da PNV-PSE ituna kaltegarria dela euskararen berreskurapenerako eta bestelako joko-eremu bat antolatu beharra dagoela lehen bai lehen, baina Gararen ekarpena oso motza da “herria euskaldun bat “lortzeko bidean. Oso motza,aldekoa izan arren.
    Alderdi abertzaleek (espainolistek egina daukate) hausnarketa egin behar lukete lehen bai lehen euskararen berreskurapenerako, eta aukeran hedapenerako bideez, baina Garak ere bai.

    • Erabat ados nago diozunarekin. Iñakik erraza zeukan: aski zuen esatea ez dagoela bi egunkari euskaldunentzat lekurik, eta kontraesan horrekin bizi beharrean daudela; gainera, hori horrela izanda, gaur8 ateratzeak bere alde hitz egingo luke. Baina gauza gehiago ere esaten ditu, bere iritziak agerian utziz.
      Batetik, esaten du Garak euskaraz ez dakitenei euskararen egoera hurbiltzen diela. Hori horrela izango litzateke baldin eta euskarari buruzko gaiak erdaraz idatziko balituzte, baina Garan euskarari buruzko artikulu gehienak euskaraz idazten dira (irakurle euskaltzalea hunkitu nahian edo). Bestalde, esaten du Garan irakurtzen diren gauzak ezin direla beste inon irakurri eta hori dela Gararen ekarpena. Ados, baina artikulu interesgarri horiek denak euskaraz idatziko balira, irakurle ezkertiar horiek euskaraz ikasteko beharra sumatuko lukete. Zoritxarrez, Garak ezjakintasunean gozo bizitzen laguntzen die.
      Bestalde, gezur handi bat esaten du, bere postuan dagoen batetik entzunda oso larria, nire ustez: esaten du euskal karnetarekin bizitzeko aukera egin duenak bere buruan pentsatzen bakarrik egin duela, baina horrek ez duela egoera aldatzen laguntzen. Hori esaten duen testuinguruan, badirudi adierazi nahi duela euskaraz bizitzeko hautua egin duenak bere buruan pentsatzen bakarrik egin duela, eta ez egoera aldatzeko asmoz. Esan bezala, oso larria iruditzen zait karnetaren aipu hori. Berak badaki euskal karnetarekin bizitzeko hautua egin duenak, bere buruarekin koherente izateko asmoz egiteaz gain, egoera aldatzeko itxaropenez egin duela. Horregatik egin zuten hautu hori hainbat iheslarik Euskal Herrira itzuli zirenean; horregatik zuen Bai Euskal Herriari plataformak pauso hori karnetaren aferaren estrategiaren azken pauso bezala. Eta hori Iñakik badaki. Eta hori jakinda, horrelako baieztapen bat egitea (iheslari horien hautua eta Bai Euskal Herriari-ren estrategia gutxietsiz eta baliogabetuz), benetan asmo txarrekoa iruditzen zait. Baina, gainera, hori egin du euskaraz bizitzeko hautuarekin parekatuz, nolabait adieraziz Euskal Herria ez duela euskaraz egiten duenak euskaldunduko, baizik eta Garak bezala jokatzen dutenek (euskararen defentsa erdaraz eginez). Gauza jakina da euskaraz bizitzeko hautua egin duenak, bere buruarekin koherente izateko asmoz egiteaz gain, Euskal Herria euskalduntzeko modu bakarra delako egin duela.
      Azkenik, gogora ekarri nahi dut duela gutxi Joseba Alvarezek erabili.com-en argitaratu zuen artikulua ( http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1346919499 ), non salatzen baitu Euskal Herriaren askapen prozesuan euskarak ez duela hegemoniarik, eta egoera hori aldatzera deitzen baitu. Gauza jakina eta nabarmena da euskara ez dela hegemonikoa askapen prozesua aurrera daraman indar politiko nagusian, eta Garak horretan duen erantzukizunaz hausnartzera dei egingo nioke Iñakiri.

      • Gonzalo Etxague
        Gonzalo Etxague 2012-09-11 17:11

        Arazoa horretan datza: “Euskal Herriaren askapen prozesuan euskarak ez du hegemoniarik”. Horren adibide Gara egunkaria da, eta hemen krikita merezi dute Iñaki Sotok horrela erantzun duelako. Hala ere, arazoa orokorra da, eta kezkagarriena da sektore independentistetan ere horrelakoa dela. Espaniatik hego haizea ere onartu behar ez dela diotenek ez daukate inolako arazorik erdara lehenesteko.

  • Makazaga, Makazaga……

    Ohi bezala denetarik leporatzen didazu; orain maltzurkeria eta joko zikina egiten dudala. Baina hemen norbaitek gezurra esatekotan zeu zara. Bai, ohartu zara akats bat egin duzula, baina benetan pentsatzen duzuna agertzen duzulako: “ahoa itxi” ni bezalako “lau katu” horiei. Eta argi dago nori buruz ari zinen hitz egiten; nirekin eta beste batzuekin ari zinen eztabaidan. Hona hemen zure iruzkin osoa eta mozketarik gabe (28.1):

    “Bruselan errefuxiatuta nago. Euskal Herrian izaterik banu, zalantzarik ez beste zerbaitetan emango nituela ordenagailu aurrean ematen ditudan orduak, baina hemen tortura, Estatu terrorismoa eta beste hainbat gai aztertzeaz gain honetarako ere badut denbora. Eztabaidari izkin egiten ibiltzen garela esanez, Internet bidez bazterrak nahasten dabiltzan lau katu horiei ahoa ixteko egiten dut, hain zuzen ere. Dena den, hausnartu beharra daukat hori eginez ez ote naizen berez ez duten garrantzia ematen ari lau katu horiek proposatzen dutenari. Zerbait proposatzen badute behintzat, gero eta argiago baitago independentiston gehiengo oso, oso handi batek ontzat eta eraginkortzat eman ditugun indargintza motak gogor kritikatzea besterik ez dutela egiten. Eta indarkeria goraipatu. Indarkeria eraginkorra iruditzen zaielako? Hori argitzeko gai izango balira sikiera!”

    Bai “lau katu” esaten diguzu zurekin eztabadaidatzen ari garenoi, ñabardura edo bereizketarik gabe.

    Bai, X. Makazaga, oso ondo azaldu duzu pentsatzen duzuna, eta hemen gezurtiren bat edo maltzurkeriaz aritzen den norbait baldin badago, zeu zara. Noiz esaten zenuen gezurra, hori idatzi zenuenean ala orain baloiak kanpora botatzen?

  • Xabier, ez erori probokaziotan. Zure hitzak garbiak izan dira. Eztabaida irabazi duzu, Larrearen mezu hau da horren seinale. Gorde indarrak gauza inportanteagotarako.

  • Kaixo Jon Ansa.
    .
    Zuk esaten duzun gauza batzuk komentatu nahi ditut:
    .
    Diozu: “Zilegia ere mugimendu baten barnean minorian geratu eta gero iritzi propioak ematen jarraitzea, horiek aberasgarri baitira beti. Gustatzen ez zaidana da etxeko hautsak lau haizetara horrela harrotzea. Leialtasun exkaxeko jarrera iruditzen zait mugimendu horren kide direla diotenen ahoetatik. Garbi utzi nahi dut, nire ustez, ezadostasun politikoa eta trapu zaharrak bi gauza desberdin direla.Ezadostasunak ongi etorriak, trapu zaharrak ez.”.
    .
    Honi buruz iruzkin pare bat:
    .
    1-“…minorian…” aipatzen duzu. Bozketarik egin zen Zutik Euskal Herria!ren eztabaidan? Aurreko eztabaida estrategikoetan bezala txosten alternatiboak eztabaidatu eta bozkatu ahal izan genituen?) Zenbatekoa izan ginen “minoria” hori? (Galdera erretorikoak dira, bertan egon bainintzen)
    .
    2-Diozu: “…Gustatzen ez zaidana da etxeko hautsak lau haizetara horrela harrotzea… . Leialtasun exkaxeko jarrera iruditzen zait mugimendu horren kide direla diotenen ahoetatik…”. Era zintzoan esaten duzula iruditzen zait, baina galdera bat; esaten duzunak balio du kide guztientzat? Zuk esandakoa askotan irakurri dut…. baina beti nirea bezalako kritikak agertzen direnean soilik, eta bitxiena dena, Bateraguneko (*) epaiketan “trapu zaharrak” (bide batez bere ondoan zeuden EKINeko kideak seinalatuz) Otegik urbi et Orbi zabaltzea oso jokaldi politiko trebea iruditzen zaie nire leialtasun eza kritikatzen dutenei. “Leialtasun eskasekoa” izan zen Otegi ala politiko trebea?
    Bai, ados nengoke zurekin niretzat funtsezkoa zen eta epaiketa horretan (eta hain publikoak izan ez ziren gertaeretan) mila zatitan puskatu zuten leialtasun hori beteko bagenu GUZTIOK, baina gure aurpegi publikorik nagusienak kontrakoa egiten badu eta ontzat ematen bada…..
    Nire jokaera “zikina”, “bazterrak nahastea” eta abar deitzen dutenen aldetik ez dut irakurri Otegiri buruzko ezta kritikarik txikiena ere. Beraz, zentzu horretan Otegi bezain “desleiala” naiz ni; aitortzen dut.
    .
    Ados nago kontu horiek iragan (hurbileko) kontuak direla, horregatik berriro planteatzen dut etorkizunera begira kezkatzen nauen kontu bat:

    -“….demagun euskal herritar gehienek pentsatzen dutela gu jatorrenak eta aingerutxo zerutiarrena garela…. lehendakaritza lortzen dugu, demagun…. 600.000… 800.000…. botoekin. Eta Ibarretxeri bezala (edo Lizarra-Garaziren azken unetan bezala) ilegalizatuta izan eta kartzelara joango garela mehatxatzen gaituztela….”
    .
    Arriskutan jarriko da orain kosta ala kosta babesten eta beste borroka molde gainean jartzen ari den legalizazioa eta instituzioetan esku hartzea? Ez dago, behintzat ez dut ezagutzen, erantzun ofizialik. Hau ez zait iruditzen kontraesan teoriko bat, aurrean daukagun oso aukera posiblea baizik.
    .

    (*)
    “Eztabaida hauetan behin baino gehiagotan agertu dut kronikatxo, baina oraindik ez dut irakurri inolako baloraziorik ezta kritikarik ere honi buruz:
    .
    “…“BATERAGUNE auzia ere bere barne lehian erabiltzea erabaki du gaur egun ezker abertzalean nagusitasuna duen sektoreak, egunotan Auzitegi Nazionalean epaitua izan den horrek hain zuzen.
    Otegik inoiz baino argiago eta ozenago aldarrikatu du sektore horren eta ETAren artean dagoen leizea. Otegiren ahotik ikasi du iritzi publikoak Bateragune Ekineko egitura bat zela.
    Ekinek eta ETAk posible ikusten zutela metaketa soberanista eta jardun armatua bateratzea; Otegi, Rafa Diez eta Rufi Etxeberriaren taldeak ez….”
    .

    http://www.argia.com/argia-astekaria/2284/hasi-da-barne-eztabaidaren-kontaketa

  • Larrea: zurekin hemen termino politikoetan baino ez dut hitz egingo, segur asko ikasiko nukeela eztabaida horretan. Baina Urliak Berendiari halakoa esan ziola asanblada batean, ez dakit zer txosten ez dakit non galdu zela eta halako ez dakit nork ez dakit zer bota zuela han eta hemen… horretaz nahi duzuna, baina ez hemen, ahal dela soziedade batean eta ahal dela patata tortilla baten bueltan

  • Xabier Makazaga 2012-09-11 15:28

    Larrearenak ez du erremediorik.
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/09/06/continuando-las-multiples-reflexiones-y-ii/?replytocom=2278#respond

    Bertan, oso joko zikina erabiliz, blog horretakoei ahoa itxi nahian nabilela leporatu dit:
    “Hona hemen X. Makazagaren motibazioa hemen eztabaidatzeko (Berak aitortuta eta ez nik psikoanalizatuta): “Eztabaidari izkin egiten ibiltzen garela esanez, Internet bidez bazterrak nahasten dabiltzan lau katu horiei ahoa ixteko egiten dut, hain zuzen ere”. Beldur apur bat ematen du, ez?”

    Nire erantzunak bertan daude. Argi eta garbi utzi dut ZuZeun nik idatzitako hori Iparlazaleei zuzendua zegoela, inolaz ere ez Borroka garai da! blogean dabiltzanei zuzendua, berak hain maltzurki esan bezala. Besteak beste, hau argitu dut:

    “Larreak aipatzen duen iruzkin horretan badago zerbait argi eta garbi erakusten duena nori zuzendua zegoen. Hara zer aurpegiratu nien: “gero eta argiago baitago independentiston gehiengo oso, oso handi batek ontzat eta eraginkortzat eman ditugun indargintza motak gogor kritikatzea besterik ez dutela egiten.”

    Iparlazaleei behin eta berriro esan diet independentista gehien-gehienok ontzat eta eraginkortzat eman dugula hauteskundeetara baturik aurkeztea, gure indarra bozen bidez erakustea eta erakundeetan parte hartzea haietaz baliatzeko independentziarako bidean.

    Iparlazaleek guztiz kontra daude, abstentziora deitzen dute, instituziotan parte ez hartzera eta abar. Horregatik errepikatu izan diet behin eta berriro independentiston gehiengo oso, oso handi batek ontzat eta eraginkortzat eman ditugun indargintza motak gogor kritikatzea besterik ez dutela egiten. Larreak aipatzen duen iruzkin horretan diodana, hain zuzen ere.

    Borroka garaian zabiltzatenoi, Larrea tartean, aurpegiratzen ahal dizuet horrelakorik? Inolaz ere ez. Gehiengoak hemen kritikatzen duenak ez baitu ezer ikustekorik horrekin. Ezertxo ere ez.

    Beraz, zein da hemen gezurretan dabilena, Larrea ala ni?”

    • X. Makazarenak ez duzu erremediorik. Duela ez asko Borroka Garaia da! Blogeko egile eta parte hartzaileei buruz honako hau esan zenuen:
      .
      “..Jakinminez” ezizenarekin iruzkinak egiteari utzi nionean esan nuen “litekeena da hau ez izatea niretzat lekurik egokiena eztabaidarako. Zer egingo diogu, bada, saiatu naiz behintzat.”
      Berriro ere beste horrenbeste esatea beste erremediorik ez dut ikusten, tamalez. Alfer-alferrik bainabil hemen. Eta blog honi gero eta itxura txarragoa hartzen diot, gainera. Nire azken iruzkina duzue hau. Agur….”
      http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/09/02/continuando-las-multiples-reflexiones-primera-parte/
      .
      Jarraian norbaitek zure aldeko iruzkin bat idatzi eta gero hobeto sentitu zinen eta jarraitu duzu parte hartzen.
      .
      Orain ZuZeun eta Borroka Garaia da! blogean nirekin eta beste batzuekin eztabaidatzen zenuen bitartean, “lau katuei ahoa ixteko” nahia azaldu duzu. Baina zorionez, azaltzen diguzu ezetz, gu ez gaudela “lau katu” horien barruan; hainbeste gorrotatzen dituzun beste batzuei buruz ari zinen. Ez dakit konturatzen zaren benetan zer frogatu duzun.

  • Bla bla bla.
    Hemen segi dezagun diskutitzen ea karramarroek zakil deposintea edo kuranmikosoa duten.

    Bitartean agian Eskozia, Katalunia, edo auskalo nor joango dira independentziarantz. Zergatik? Haiek nahi dutelako edo masa kritiko bat dutelako horren alde. Guk ez dugu nahi, ez dugu masa kritikorik.

    Orain, segi karramarroen zakilez mintzatzen. Eskerrik asko.

    • Kaixo Indalex.
      .
      Eskoziaeta Quebecek independentzia eta Irlandan batasuna lortu dezakete erabakitzen dutena erabakitzen dutela Kanada eta Ingalaterra onartzeko prest daudelako.
      .
      Guk, katalanek bezala, latzago daukagu, gehiengo absolutua lortu arren.

      • Gonzalo Etxague
        Gonzalo Etxague 2012-09-11 16:40

        Horixe baietz! Orain ondo esan duzu. Haiek gehiengoa baino ez dute behar, baina guk Espania daukagu aurrean. Batak ez du beste kentzen, ordea. Beraz, guk bi baldintza behar ditugu: gehiengoa lortzea eta Espainia gainetik pasatzea.

    • Xabier Makazaga 2012-09-11 17:14

      Nire aldetik erabakia dut jada ez Iparlazaleekin ez Larrearekin eztabaidatuko dudala inoiz gehiago. Erabakia eta argi esana.

    • Zoidberg doktorea 2012-09-11 21:45

      Indalex maitea,
      argi dago ez daukazula ideiarik ere karramarroen ugalketari buruz.
      Benetan gai interesgarria da, izatez karramarro arrek bi zakil dituzte, baina espermatoforoen garraioa pleopodo izeneko hankatxoen bidez gauzatzen dute. Ugalketa sexualerako egokitutako pleopodo hauek gonopodo bezala ezagutzen dira eta espermatoforoak karramarro emearen gonoporora bideratzeko ardura dute.
      Beno, hurrengo batean jarraituko dugu, ze pittirri jartzen ari naiz.
      Aio

      • Gonzalo Etxague
        Gonzalo Etxague 2012-09-11 21:53

        Ta gero esango dute eztabaidatzeak ez duela ezertarako balio! Redio! Hori Don Cangrejori buruz, baina Patricioz edo Bob Esponjaz ez dago zer esanik?

        • Zoidberg doktorea 2012-09-11 22:27

          Kaixo Gonzalo,
          barkatu atzerapena, ummmm, egiteko batzuk nituen.

          Zure galderari erantzunez belakien eta itsas izarren bizitza sexuala (edota asexuala) oso aberatsa da. Sexu bidez ugaldu daitezke baina baita asexualki ere eta hermafroiditismorako joera ere badute. Ez direla aspertzen alegia.

  • Jon Ansa:
    .
    Nire aurreko iruzkinean politikoa ez zen zerbait esan dut?
    .
    Agian txarto ulertu dut, horrela bada zuzendu iezadazu, mesedez, baina Bateragunen Otegik egin zuena “… Urliak Berendiari halakoa esan ziola asanblada batean…” parekoa da zuretzat?
    .
    Orduan “…Gustatzen ez zaidana da etxeko hautsak lau haizetara horrela harrotzea… . Leialtasun exkaxeko jarrera iruditzen zait mugimendu horren kide direla diotenen ahoetatik…” esaten duzunean soilik niri buruz ari zara?
    .
    Edonola ere, aurreko iruzkinean honako hau planteatu dut:
    .
    “Ados nago kontu horiek iragan (hurbileko) kontuak direla, horregatik berriro planteatzen dut etorkizunera begira kezkatzen nauen kontu bat:
    -“….demagun euskal herritar gehienek pentsatzen dutela gu jatorrenak eta aingerutxo zerutiarrena garela…. lehendakaritza lortzen dugu, demagun…. 600.000… 800.000…. botoekin. Eta Ibarretxeri bezala (edo Lizarra-Garaziren azken unetan bezala) ilegalizatuta izan eta kartzelara joango garela mehatxatzen gaituztela….”
    .
    Arriskutan jarriko da orain kosta ala kosta babesten eta beste borroka molde gainean jartzen ari den legalizazioa eta instituzioetan esku hartzea? Ez dago, behintzat ez dut ezagutzen, erantzun ofizialik. Hau ez zait iruditzen kontraesan teoriko bat, aurrean daukagun oso aukera posiblea baizik.”

  • Xabier Makazaga 2012-09-11 21:05

    Larreak jai dauka bere amua irentsi eta berriro berarekin eztabaidan hasiko naizela pentsatzen badu.

    Borroka garaia da! blogean erabilitako joko zikin berbera errepikatzen ari da hemen. Hara zer dioen:
    “lau katuei ahoa ixteko” nahia azaldu duzu. Baina zorionez, azaltzen diguzu ezetz, gu ez gaudela “lau katu” horien barruan; hainbeste gorrotatzen dituzun beste batzuei buruz ari zinen.

    Argi eta garbi zegoen nik egindako iruzkinean zer esan nahi nuen “ahoa itxi” nahi niela esan nuenean: eztabaidari izkin egiten diogula esaten zebiltzanez, haiekin eztabaidatu eta argudioak eman argi gera dadin nor den argudioak eman eta galderei erantzuten diona eta nor galderei izkin egiten diona. Egiten ari diren salaketa gezurrezkoa dela erakutsi nahi nuen horrela, horrenbestez gehiago halakoak esaterik izan ez zezaten. Horri deitzen diot nik “ahoa itxi”.

    Ez du, bada inork pentsatuko esaldi horrek beste zentzu bat duela? Bada, horixe nahi izan du irudikatu Larreak bai hemen bai BGD! Blogean. Mehatxu egin diedala. BGD!n hala esan baitu: “Beldur apur bat ematen du, ez?”

    Iparlazale batek berehala erantzun zidan: “lau katu horiei ahoa ixteko egiten dut” …aupa hi.

    Eta nik bat-batean erantzun:
    “Nabarmena denez, ez diat egiten zuei ahoa ixteko baizik eta ahoa ahalik gehien zabaldu dezazuen. Izan ere, zenbat eta gehiago zabaltzen duzuen are ebidentzia handiagoan jartzen baitzarete.”

    Hori da benetan gertatu zena eta hara non Larreak irudikatu nahi duen “lau katuei ahoa ixteko” mehatxua egin nuela “hainbeste gorrotatzen” ditudan Iparlazaleen kontra. Berriro ere Borroka garaia da! blogean erabili duen joko zikin berbera:

    1. Nik ez ditut inondik inora gorrotatzen Iparlazaleak.
    2. “Ahoa ixtea” esaldia azaldu dudan zentzuan eta testuinguruan erabili nuen eta ez Larreak maltzurki irudikatu bezala.

    Bota ditzala nahi gainera amu, nik horrelako tipo batekin ez dut berriro eztabaidatuko ezta erotuta ere.

  • X. Makazaga:
    .
    Hamaikagarren aldiz errepikatzen duzunez “nire amua” ez duzula irentsiko erantzuteko (ala zure amua irensteko?) beharra ikusten dut. Nire iruzkinak, zuzen ala oker, zureak bezain errespetagarriak dira. Iruzkinak dira, nire iritzia; ez “amuak”. Zureak bezalakoak.
    .
    “Lau katuei ahoa ixtea”aren kontuarekin honako hau utzi duzu agerian, edo behintzat irudi hori eman duzu: ez duzula nahiko webgune honek baino askoz hedapen gehiago daukaten komunikabideetan zure idazkiak eta ideiak argitaratzearekin. Oso txarto hartzen duzu zuretzat jasanezinak diren iritziak hemen agertzea: “…baina Iparlazaleak ez dira trollak ZuZeu haien propaganda-leku garrantzitsuena aukeratu duten independentista batzuk baizik …” (28.1.2.1).
    .
    “Ahoa ixtea”rena zein punturaino erretorika den ala benetako asmoa azaltzen duen norberak irudika dezan, baina honi gehitzen badiogu Borroka Garaia da ! blogean esan zenuena (hemengo 41.1 iruzkinean) eta niri buruz erabiltzen duzu tonua…. bai, beldur apur bat sentitzeko modukoa da, eta ulertu “beldur” hau zure “lau katuei ahoa ixtea”ren maila erretoriko berean.
    .
    Eztabaida honetan gauza asko esan dugu; esaterako eta zugandik etorrita eta gune publiko batean egonda honako honek harritu ninduen gehien: “..baina indarkeriaren apologia egiterako orduan bat egiten duzue…. estrategia politiko-militarrarekin jarraitzea, argi eta garbi defendatzen baituzu, ez? Oker banago zuzendu, mesedez…” (27). Halako harrikadak bota eta gero ez zinateke kexatu beharko maila berean erantzuten badizute.
    .
    Amaitzeko; noski, ni bezala, librea zara eztabaidatzeko, ala ez, nahi duzun jendearekin, baina hobe pentsatuko bazenu munduak ez duela bueltarik ematen zure inguruan; nik ez dizut eskatu nirekin eztabaidatzen hasteko, ni hemen beste edonor bezala hitz egiten ari naiz. Beraz, egin ezazu nahi duzuna baina mesedez ez gutxietsi besteen iritziak eta iruzkinak.

  • Xabier Makazaga 2012-09-12 12:53

    Jarrai dezala Larreak nahi adina iruzkin idazten agerian utzi dudan bere jarrera manipulatzailea eta joko zikina zuritu eta ni kakazteko. Iruzkin hau dut azkena non bera edo berak niri buruz esandakoak ezertarako aipatzen ditudan. Esan ditzala esan nahi dituen guztiak niri buruz. Paso!!!

  • Joeerrr…. berriro??? Baietz gizona, baietz; zuk egiten baduzu “kritika sanoa” da; nik egiten badut, berriz, “kakaztea” da.
    .
    Kaka zaharra, berriro irentsi dut zure “amua” !!

  • Nahi duzuena esan dezakezue, baina arazo HANDIENA masa kritikoa da. Masa kritikorik eza, lurraldetasunaren korapiloa eta ustez abertzaleak diren euskal politikoen borondaterik eza. Hemen ez da EZER egin independentziaren alde.
    Eskozia eta Quebecekin dagoen diferentzia nagusia hori da, eta ez estatuaren jarrera. Nazioarteari erakutsiz gero maioria garela, Espainia ez litzateke ataka gozoan egongo. Kataluniak atzo propaganda keinu bat egin zuen gutxienez, guk hori ere ez.
    Baina noski ez gara maioria, minoria gara.

    Zuek segi karramarroen zakilez mintatzen, baina arazo larriena horixe da

    • Gonzalo Etxague
      Gonzalo Etxague 2012-09-12 14:09

      Ez nago ados. Nik esango nuke masa kritiko hori badagoela, eta aspaldidanik, agian masa hiperkritikoa daukagula, eta hain kritikoa izatea ere ez dela ona. Kontu bat da orain arteko lanak independentzia ekarri ez izana esatea, eta beste bat independentzia lortzeko ez dela ezer egin. Orain kataluniara begira jar gaitezke, baina atzo arte haiexek begiratzen ziguten guri inbidiaz independentzia lortu nahian hain kementsuak izategatik. Kementsuak bai, baina bide zuzenean ez. Hemen daukagun arazo historikoa abertzaleen artean elkar mokoka ibiltzea da, etengabeko zatiketa. Azken 30 urteotan erabili dugun indarra elkarrekin eta batuta erabili izan bagenu, orain askoz ere hobeto egongo ginateke, agian independentzia lortuta. Nik bi aldeei zer leporatu ikusten dut. Orain masa kritikoak elkarlana eskatzen du, abertzale guztion elkarlana. Bide horretan lan egiten ez duena bazterrean geratuko da.

  • Eztabaida honen harira Catalunyako aurtengo Diada izango litzateke eredu, nondik jo behar den eta nondik ez den egin bide hori jorratzeko. Diadako manifestazioa martxotik ari izan da bere prestaketa antolatzen, herriz herri egin dira antolaketak eta eguna iritxitakoan batera joan dira manifestaziora kolore askotako jatorria duten jendeak, baina ez bakoitza bere aldetik baizik eta aurre lanean oinarritutako adostasunak helburu lez harturik. Garbi dago adostasunak jorratu behar direla eta ez ibili mokoka gure banderizo ohiturei jarraikiz, nehiko egiteko izango dugu eta helburua lortu nahi badugu, bestela jai dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude