“Euskararik gabeko oposizioak” eta elkarretaratzea
Asko hitz egin da EITBko eta Ertzaintzako hitzkuntza eskaerei edo eskaera faltari buruz. Ildo beretik, Aingeru Epaltzaren idazkia…
Euskararik gabeko oposizioak
2009. urtetik, Nafarroako Gobernuaren A eta B mailako oposizio guztietan, ingeles azterketa bat egiten da, %10 arteko puntuazioa duena, lanpostuko eginkizunak edozein izanik ere. Gehienetan, plaza horietan ez da inoiz beharrezkoa izanen Ingalaterrako hizkuntza. Proba horietan, euskarari 0 puntu emanen zaizkio. Ingelesak ez du estatus ofizialik Nafarroan; bai ordea euskarak. Neurri hori aplikatu da, jadanik, 35 deialditan eta 210 lanpostutan, eta sindikatuek ez dute kasik batere protestarik egin -ELA, non egoten zara halakoetan?-. Euskararen aldeko mugimendu antolatuak ere oso gutxi egin du horren kontra. 2013. urtean, oposizioetako bi izangaik gora jotzeko errekurtsoak jarri zituzten bi deialdiren kontra, hizkuntzaren balorazio irregular hau dela eta. UPNren gobernuak isiltasun administratiboarekin erantzun zuen. Horretaz landa, Nafarroako Arartekoari kexa egin zitzaion. Gaia aztertu ondoren, Arartekoak hauxe gomendatu dio Gobernuari: “behar diren neurriak har daitezela, Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan sartzeko deialdietan ez dadin ingelesa edo beste edozein atzerriko hizkuntza euskara baino gehiago baloratu, kontuan izanik Nafarroako hizkuntza propioa dela, eta neurri batean koofiziala. Salbuespena izan daitezke lanpostu zehatz horiek non, beste herrialdeetako herritarrekin izan beharreko harremanak direla-eta, nahitaezkoa izanen den”. Nafarroako Gobernuak gomendio honi ez dio batere kasurik egin. Larunbat honetan, apirilaren 26an, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko oposizioa hasiko da NUPeko eraikinean. Ingelesarekin. Euskararik gabe. Halaxe nahi baitu UPNk Nafarroa.
Jatorrizkoa: Oposiciones sin euskera
Salatzeko elkarretaratzea:
Apirilaren 26an (larunbata), goizeko 8:30ean, oposizioko azterketa eginen den orduan
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kanpoaldean (Katalunia kalea, z.g.)
Deitzaileak: EHE eta Administrazioan Euskaraz Taldea
Amorrua da hitza.
Nik behintzat badut esperantza noizbait UPNri gainera eroriko zaiola euskararekin egiten ari den guztia