Etxebizitzak erosteko muga EHra ekarriko bagenu?

Zer gertatuko litzateke Zarautzen, Lekeition edo Hendaian etxea erosteko baldintza gutxienez bost urtez bertan modu iraunkorrean bizi izatea balitz?

Apurka apurka, gero eta “udako etxe” gutxiago legoke, eta behera egingo luke etxebizitzen prezioak ere; bertan jaiotakoentzat errazagoa litzateke euren herrian etxea erosi ahal izatea; eta pixkanaka, urte osoan zehar herriotan bizi den biztanleen kopuruak gora egingo luke, soilik turismora bideratzen ez diren negozioen mesedetan.

Turistak uxatuko lituzke apika, eta izango luke beste ondorio ekonomiko kaltegarririk ere, baina alde onek pisu gehiago dutenez gero, mereziko luke. Hori da, bederen, korsikarrek uste dutena. Izan ere, Korsikako Asanbladako 51kidetik 29k baiezkoa eman diote aipatu proposamenari. Orain Frantziako Parlamentuak bozkatu beharko du.

Etxebizitzak erosteko muga EHra ekarriko bagenu?Euskal Herriko gazteen batez-besteko soldatek ez dute egungo salneurrietan etxebizitzarik erosteko ematen, eta ezta, hainbat kasutan, alokairua ordaintzeko. Hori hala izanik, galdera mordoa bururatzen zaizkit. Hona batzuk:

  • Halako neurriak beharko ditugu euskal kostaldea magnate eta multinazionalen jabeen erreinu bihur ez dadin?
  • Noiz da muga inposizio, eta noiz justizia?
  • Badu inork nahi adina etxe inongo mugarik gabe erosteko eskubidea?
  • Eta jaio den herrian bertan etxebizitza erosi ahal izatekoa?
Etxebizitzak erosteko muga EHra ekarriko bagenu?

2 pentsamendu “Etxebizitzak erosteko muga EHra ekarriko bagenu?”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2014-04-26 09:07

    Baina horrela gure herrira bizitzera (eta ez uda pasatzera) etorri nahiko lukeen jendearentzat ezinezkoa litzateke bertan etxea erostea. Horrela migrazioa (gure herrirakoa, ez gu kanpora joatekoa) etengo genuke eta hori ez zait zilegi iruditzen.
    Gainera, sistema horrekin, gure herrikoak izan eta dirua edukitzeagatik etxebizitza pila bat erosi eta horiekin espekulatu nahi duenari ez genioke trabarik ipiniko…
    Bigarren etxebizitzak eta gehiegizko turismoari mugak jartzea ondo iruditzen zait, bina horretarako beste bide batzuk bilatu beharko lirateke.

  • Pentsatzekoa da adibidez Herrialde Katalanetako kostaldean (Peñíscola, Benidorm, Xavia, Girona..) etxeak dituzten euskaldunak ere partidan sartuko liratekeela ezta? Han ere badute bertako hizkuntza, hara joaten diren euskaldunen %99 horretaz enteratzen ez den arren..