Katalana mundura Guardiolarekin (eta abar)

Jada badira egun batzuk oporraldia amaitu eta bizitza errealera itzuli ginela, baina oraindik ere lankide eta lagunek edozein aukera baliatzen dute euren bidaia paregabeez mintzatzeko. Tortura jasanezin horri izkin egiteko modu bakarra etengabe hizketagai erakargarriak proposatzea omen da, baina horren da zaila… Besterik ezean, azken egunotako gertakari interesgarrienak ezagutzeak lagunduko dizu eginkizun ia ezinezko horretan:

Noren poltsikora doaz Ocho apellidos vascos filmarekin irabazitako sosak? (argia.com)

Honez gero denok dakigu zein den inoizko film espainiar ikusiena, baita bere arrakastaren datuak ere. Baina norentzat da urrezko arrautzak jartzen dituen oiloarekin irabazitako dirua? Espainiar estatuak esaterako, 8 miloi euro jaso ditu BEZari esker.

OCHO

Joseba B. Lenoir Willis Drummond taldeko kide berria (kazeta.info)

Willis Drummond taldeko kide berria izango da Joseba B Lenoir beratarra, eta hamar eguneko bira eroa egingo dute hura zaleei aurkezteko. Horrenbestez, Joseba Irazoki eta Xabier Solanorekin berdindu du proiektu gehien dituen euskal musikari gisa.

Guardiola katalanaren erabileraren alde, UEFAren irizpideen kontra (argia.com)

UEFAk hala ez egiteko esanda ere, Guardiolak katalanez galde diezaiokela baieztatu dio berriki kazetari kataluniar bati. Datorren urtean ikusiko ote dugu Valverde euskaraz egiten Champions partiden aurretik?

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.