Euskararen presentzia Iruñerriko saltokietan
Zuzeu-ko eztabaida baten haritik, tematu naiz eta konparazio hau egin dut:
Euskararen presentziarik saltokietan?
Saltokia | Karteletan | Marka zuriko arrozaren etiketan, esaterako | Marka zuriko espagetien etiketan, esaterako |
Eroski hipermerkatua | BAI | BAI | BAI |
BM (Buztintxuri auzokoa) | BAI | EZ | EZ |
Mercadona (Buztintxuri) | BAI | EZ | EZ |
Carrefour | EZ | EZ | EZ |
DIA (Buztintxuri) | EZ | EZ | EZ |
E.Leclerc hipermerkatua | EZ | EZ | EZ |
Eroski, BM, Carrefour eta E.Leclerc-en kasuan, saltokirik handienak dira. Mercadona eta DIAren kasuan, edozein; denak ere tamaina bertsukoak dira.
Egunones,
barkatuko didazu, Naparroan, baina taula horren balioa eztabaidagarria iruditzen zait.
Izan ere, nahi beste luza dezakezu Eriskiren “bai” kopurua eta besteen “ez” kopurua, erabili duzun formula erabiliz gero. Edonola ere, beste saltokietan ere, badira euskaraz etiketatuta dauden salgai jakin batzuk. Gutxi, baina badaude.
Uste dut hizkuntza paisaiaren gaineko azterketa bat, xumea izanagatik, ezin dela mugatu marka “zurietara”.
Barkatu, moztu egin zait.
Izan ere, produktuen etiketajea, garrantzitsua izanik ere, saltoki bateko hizkuntz paisaian beste adierazle batzuen itzalean geratzen da. Saltokiko hizkuntz paisaiaren gutxieneko azterketa batek iragarkiei, apaletako etiketei, ahozko mezuei eta abar, erreparatu beharko lieke lehenik.
Etiketajeaz ari garela, gograrazi nahi nizuke Eroskiren kasuan lau hizkuntzatan etiketatzen dituela, eta hori dela egiten duen ahaleginik handiena, euskarari dagokionez.
Azkenik, azpimarratu nahi nuke ez dudala ezertxo ere Eroskiren aurka. Hori bai, usteldu egiten nau “hemengoa”, “gurea”, eta bestelako adjetiboen erabilera ohikoa, euskarari toki mixerablea ematen diolarik.
Beste saltoki batzuek toki are mixerableagoa ematen diotela? Zalantzarik gabe. Baina Eroskiren utzikeria ez du estaltzen horrek.