Ilusio Ponpak jardunaldiaren 3. edizioa

Lea Artibai Ikastetxeak, Markina-Xemeingo (Bizkaia) goi mailako ikasketa zentroak,  “Ilusio Ponpak” jardunaldia antolatu du hirugarrenez hezkuntza berritzailea eta enpresa eta hezkuntza zentroen arteko kolaborazioa sustatzeko asmoz.

Enpresa, hezkuntza eta kirol munduko profesionalek hartuko dute parte jardunaldian, egoera latzen aurrean positibotasuna adierazgarriak dira eta.

Jardunaldia Renault Consultingeko zuzendaria den Antonio Fernandez-Alvarezekin hasiko da, orain gutxi 2013an Gaztela eta Leongo Giza Baliabide onenaren saria irabazi du VII.ena izan den edizioan. Pentsamolde aldaketa eta pertsonengan inbertitzea defendatzen du krisitik irteteko konponbide bezala.

Ondoren, ibilgailuen industrian erreferentea den Maier kooperatibako Pertsonen Departamentuko Aurkene Gabiola arituko da hizketan antolakuntza ereduen garapen estrategikoaren inguruan.

Jarraian, mendigoizale eta telebistako protagonista den Alex Txikon gainditzearen  garrantziaz eta erronka berriei aurre egitearen beharraz hitz egingo du. Lemoatar hau abentura zalea da oso, eta nahiz eta zortzimilakoak egitearen fama izan aizkolaritza eta  salto base bezalako diziplinak ere praktikatzen ditu.

Azkenik, motibazioan eta garapen pertsonaleko entrenatzailea den Carlos Andreu mintzatuko da. Tailerrak eta hitzaldiak eman dizkio mundu mailako 10.000 zuzendariri, gainera, unibertsitate eta negozio eskoletan dihardu irakasle eta hezitzaile lanetan eta “Del ataúd a la cometa” izeneko liburu bat idatzi du.  Baikortasunaren eta ilusioaren inguruan hitz egingo du “Baikortasuna eta ilusioa” izenpean.

Jardunaldia urtarrilaren 16an ospatuko da Lea Artibai Ikastetxeko Esperantza aretoan eta ehun bat profesional izango dira bertan. Ikastetxearen web orrian eman daiteke izena, ala ere, ezin baduzu joan #IlusioPonpak traolaren bidez jarraitu ahal izango da Twitter-en.

Ponpak

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude