Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua arautuko duen Dekretua onartu dute

“Gobernu Kontseiluak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautuko duen Dekretua onartu du. Era horretan, 297/2010 Dekretuak, euskararen ezagutza-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denak, aurreikusitakoa betetzen da; hark lehen azken xedapenean ondorengoa jasotzen du: kontuan hartuz Sail edo Erakunde bakoitzak euskara tituluen eta ziurtagirien erregistro propioa duela, hartuko diren neurriak erregistro horiek era uniformean jaso ahal izateko bideratuko direla eta erakunde publikoek erraz kontsulta ditzaten.

Dekretu horren helburua Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzea da.”

Etzeb

(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.