Joanes Rodriguez (EHBildu): “Nik Arnaldo Otegi politika egiten nahi dut ikusi, Mandela bezala”

Joanes Rodriguez

Elgoibarko Udaletxearen parean jarri genuen hitzordua Joanes Rodriguez EHBildu koalizioko kidearekin. Beti aritu da han eta hemen konpromezu politikoa hartuz. Gazte mugimenduan ibili ostean, Aralar alderdian afiliatu eta pasa den Udal hauteskundeetan Elgoibarko zerrendaburu gisa aurkeztu ostean, EHBildun sinisten du, “ezberdinen arteko proeiktu sendo” gisa ikusten baitu. Horrez gain, Entrepreneurial Leadership and Innovation ikasketak egin eta taZEBAez proiektuan dabil murgilduta Mondragon Unibertsitatean. Hemen duzue U21 serieko azken elkarrizketa.

ELKARRIZKETA ZATIKA

1-Nolatan hasi zinen alderdi bateko gazte erakundean?

2-Klase politikoan sinisten duzu?

3-Zeintzuk dira gazteen arazo nagusiak?

4-Zergatik bozkatu behar dio gazte batek Laura Mintegiri?

5-Zer eskaintzen du EHBilduk EAJk eskaintzen ez duenik?

6-Zein politikari iruditzen zaizu eredugarria?

7-Euskal Herriko Mandela deitua zure herrikoa da hain zuzen.

8-Koalizio bateko kide zara, zer moduzkoa da alderdien arteko erlazioa?

9-Ezkerreko politikak gauzatzerako orduan ba al duzue eredurik Europan?

10-Desobedientzia zibilaren aroa dela diozue, baina gero Espainiak inposatutako banderak jarri.

ELKARRIZKETA OSORIK

ehbildu, elkarrizketak, Euskal Herria, hauteskundeak, joanes, joanes rodriguez, Laura Mintegi, rodriguez, u21, ZuzeuTB
ZuZeu

2012ko urriaren 21ean egingo diren EAEko hauteskundeen jarraipena egingo dugu aurrerantzean, ZuZeU21 izenpean. ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

26 pentsamendu “Joanes Rodriguez (EHBildu): “Nik Arnaldo Otegi politika egiten nahi dut ikusi, Mandela bezala””-ri buruz

  • 10.en galderan entzundakoak telita marinera…

  • IKARAGARRIA! Jesus Juan Imaz 2.0. Seduzitu egin behar da, OSO ONA!!!!!!!!!
    Orain dala 10 urte, bideo hau Donostiko Herrian jarriko balebe, tipo honek, ezingo leuke alde zaharrera hurbildu ere egin.
    Barriro diot, IKARAGARRIA!

    • Gonzalo Etxague

      Aralarrekoa izanda, ez dut uste isilik ere sar zitekeenik Parte Zaharrean.

      • Herria tabernan gela bat omen dago, duela 10 urte alde zaharrean hildako aralarkideen larruaz beteta. Neuk ikusi dut.

    • Eskerrik asko! šŸ˜‰

      • Barkatu, ahaztu egin dot orain denak balio dauela… Aro berrian bait gagoz.

        • Gonzalo Etxague

          Berriro ahaztu duzu zure helburuak abertzaleak konbentzitzea eta seduzitzea izan beharko lukeela, eta ez haginkada non sartu bilatzea, baina zuen ustez politika biolentzia erabiltzea denez, bada, biolentzia erabiltzen duzue beti, edonorekin eta edozertarako. Abagunea aprobetxatuko dut inoiz erantzuten ez dituzuen galdera horietako pare bat egiteko: polika biolentziaren bidez edo berorren mehatxuaz arerioak zure nahira onartzea bada (eta nahiak denak dira, baita udaletxeetatik piperpoteak kentzea ere; zer esanik ez, estrategia)…
          1) …zure nahiarekin bat ez datozen guztiak etsaiak al dira? Adibidez, Joanes?
          2) …etsaiak ez badira, zer egin daiteke etsaiak izan gabe zure nahiarekin ez datozenekin? Politika, behintzat, ez.

          • Atzoko eTB2-eko debatea ikusi zendun? Ba hor daukazu zure galderei erantzuna. Nik atzo amorrua, miƱa eta pena haundia sentitu neban nire herrikide zintzo bat, espaiƱol kabroi batzuek nola gutxietsi eta matxakatzen eben ikusita.
            Beste batzuetan ere esan izan deutsudan moduan, nik argi daukat nor dan nire herrikide eta nor ez. Baina atzo Pachi Lopezek “La democracia no solo es el juego de las mayorĆ­as, tambiĆ©n es el respeto a las reglas establecidas”, Basagoitik “No han condenado la violencia”, Maneirok “Derrota sin fisuras de ETA” eta Urkulluk “Tampoco nos encontraremos a la hora de lograr una naciĆ³n” bezalako espaƱolkeriak LASAI LASAI bota eta Mintegi andereƱoak “Si eres democrata nos encontraremos en el camino a la paz, seƱores estamos condenados a entendernos y a hablar entre todos, todos somos vascos, necesitamos un marco democrĆ”tico..”, bezalakoak esan ebazanean, pena haundia ere sentitu nebala ezin dot ukatu.
            NoraiƱo heldu behar da gure herriari egindako humillazioa, etsaiarekin negoziatu behar dan bakarra gure herritik alde egiteko behar dabezan ordu kopurua baino ez dala konturatzeko?

          • Gonzalo Etxague

            Ba ez, ez nuen ikusi eta ez dut ulertzen zergatik ikusi zenuen zuk. Hori bai dela denbora galtzea. Baina galderak zeuri egin dizkizut, ez Mintegiri, ez Urkulluri, ez Basagoitiri… Zeuri egin dizkizut. Badakit ez duzula erantzungo, erantzunik ez duzulako. Horregatik galdetzen dizut.

          • Gonzalo Etxague

            Badaezpada, hona hemen berriro galdera, zeuri eguindako galdera:
            Polika biolentziaren bidez edo berorren mehatxuaz arerioak zure nahia onartzea bada (eta nahiak denak dira, baita udaletxeetatik piperpoteak kentzea ere; zer esanik ez, estrategia)ā€¦
            1) ā€¦zure nahiarekin bat ez datozen guztiak etsaiak al dira? Adibidez, Joanes?
            2) ā€¦etsaiak ez badira, zer egin daiteke etsaiak izan gabe zure nahiarekin ez datozenekin? Politika, behintzat, ez.

          • Etsaiak diƱoanaren justu kontrakoa egiten hastea ez legoke txarto.

            http://www.gara.net/paperezkoa/20121018/367785/es/Democracia-no-es-solo-juego-mayorias-hay-que-respetar-ley

            Nola seduzitu/konbentzitu/animatu/zeureganatuko zeunke zuk “vasco democratico” hau eta beste guztiak?

          • Gonzalo Etxague

            Ezetz, Fermin, ez egin tranparik! Erantzun galderei ala ez erantzun, baina ez ibili adarra jotzen, mesedez! Ez jarri adibide gehiago, ez gomendatu liburu edo panfleto gehiago! Erantzun zure hitzekin ala ez erantzun! Erraz-erraz jarriko dizut: Zer naiz ni zuretzat? Etsaia naiz? Ni ez nago ados zurekin, orduan etsaia naiz? Erantzuna, inon egotekotan, zure buruan dago, ez bilatu kanpoan.

  • Bestalde, esan beharra daukat inposaketen kontra agertu nintzela eta ez dela elkarrizketa osoa agertzen. Herriak erabaki behar du bertan jarri beharreko sinbolo denak, herriak bai dauka beti azken hitza. Dudarik balego galdetu, baina ez eraso egin besterik gabe. Benetako demokraziaren alde eta desobedientzia zibilaren alde. Eskerrik asko.

  • Joanesek gogoeta ona egiten duela iruditzen zait, argudioak ematen ditu bere iritzia arrazoituz!!

    • Ba nik ez ditut argudioak ulertzen. Zerbait inposatuz gero, guk onartu behar dugu bestela “beraien jarrera berdina gaude eukitzen”? Orduan zertarako defendatzen du desobedientzia zibila? Desobedientzia beraien jarrera berdina izatea litzateke!
      Nire ustez Joanes galdera erantzuten zihoan bitartean putzu sakonean joan da sartzen (Mandela gora, Mandela behera) ta putzuan hondoratu da. Uste dut galdera berriro erantzuteko parada izanez gero ez lukeela berdina erantzungo.

      • Agian, erantzun osoa ikusiko bazenu, ez zenuke iritzi hori izango, baina ulergarria da. šŸ™‚ . Bestalde, Amets Arzallusen hitzak neure eginez; Euskaraz ari naizen oro ari naiz independentziaz eta bada gustatzen zaidanik, iraungitze data. Ikurrina bai, Espagnola ez.

        http://www.youtube.com/watch?v=-pgw9DSFUQU

        (Mandela eta Ghandi handiak dira oraindik ere beraien gogoetetan ez galtzeko, barkatu nahasmenak…)

        Besarkada bat eta lasai, irabazi dugu eta!

  • Eskerrik asko Marina! šŸ™‚

  • Ezezko sinbologian bakarrik gelditu ezin gaitezkeela esan nahi du. Guk euskaldun bezela, argi eduki behar degu (bai PNV, nahiz eta Urkullu aurreko gabean Mitegiri egindako erantzunean ez argi utzi, bai EHBildukoak izanda) independentzia lortu behar degula. Baina hori lortzeko, gure proposamenak duen alde onak jarri behar ditugu mahai gainean, Estatu Euskaldun Europear batek, kriston potentzialak ditu (Europako Kulturarik zaharrena, gizarte modelo ezberdin bat, kooperatibak) munduan gure lekua eduki dezakegu, errespetatuak izan, eta horrek kriston ongizatea ekarri dezake guretzat. Baina askotan espainako bandera ez dugulako nahi, Independentzia aldarrikatzen dugu edo EspaƱa caƱia gorroto dugulako.

    Mandela eta Ghandiren borrokei buruz zerbait jakinda, alde positiboak azpimarratzeko intentzioa ikusten diot Joanes Rodriguezeri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude