Euskara eta umorea eskutik helduta

Askotan entzun behar izan dugu euskaldunok ez dugula umorerik, euskarak ez duela umorea jorratzeko balio. Alegia, euskara eta umorea bateraezinak direla. Futbolari buruzko txiste txarrekin konformatu behar izan dugu luzez, gaztelaniaz, gainera, gehienak.

Baina gure hizkuntzak eboluzio handia jasan izan du mendeetan zehar, garai bakoitzeko bizimoduari egokitu behar izan zaio. Eta egun, bizimoduak umorea eskatzen du, hau gabe, funtsean, euskarak ez lukeelako zereginik.

A language is alive if it has readers and speakers, if you can laugh in that language, among other things. #talkingfast#sxsw #indigenous

— ConexionSA (@ConexionSA) 2013 martxoa 9

 

Horregatik, eszeptiko guztiak isilaraztea lortu dute, euskara eta umorea eskutik helduta joan daitezkeelako: Izparringia.net sortu da! Euskarazko albistegi umoretsua jaio da, El Mundo Todayren eta The Onionen eredua jarraitzen duena, umorea oinarri zein xede izanda.

Izparringia

Erredakzioa hamar bat pertsonako taldeak osatzen du, baina parte hartzeko gogoa duen edonork kolaboratu dezake haiekin harremanetan jarriz. Betiere, albiste alternatiboak modu alternatiboan sortzeko gai baldin bada. Honek zer esan nahi duen jakin nahi izanez gero, Izparringia.net-era jo beharko duzu.

8 pentsamendu “Euskara eta umorea eskutik helduta”-ri buruz

  • Kaixo, ba ez zegok gaizki horri ez. Itxura ona dauka.

    Hau esanda eta kontuan izanda nire Euskara maila hutsaren hurrena dela, zera galdetu nahi dut erantzun diezadaken edonori.

    Datsegit ematerakoan gustoko dudala erraten ari naiz, baina Desatsegit ematen diodanean, lehen artikulua gustoko nuela baina orain ez errango balitz bezala iruditzen zait. Ez litzateke hobeto egongo Ezdatsegit hitza?Ez det esaten ezta existitzen denik ere eta Lehen esan dudan bezala nere Euskara maila ez da oso ona, bainan Desatsegit ikusten dudan bakoitzean berdina pentsatzen det . Ongi izan.

    • Amonamantangorri 2013-03-14 18:43

      Euskaraz “desatsegina zait” esaten da, erdaraz “me desagrada” esaten den bezalaxe, eta ez batean ez bestean ez du esan nahi “lehen gustatzen zitzaidan baina orain ez”. Izan ere, mutikoa, “des-” aurrizkiak ez du beti zerbait kentzea esan nahi, negazioa adierazteko ere erabiltzen da.

  • Eskerrik asko Amonamantangorri, datsegit: “Atsegin dut” bada Desatsegit ez nun ulertzen nola izan zitekek :” Desagradatzen didala, kasu horretan Desatsegit “Orain ez dut atsegin baina lehen…” bezala ikusten nun , baina egia esan ez dut pentsatu kasu hontan Des- hori dis- gazteleraz den moduan izan zitekenik. Milesker.