Euskaldunon aurpegiak eta Youtubeko mitozaleak

Euskaldunon aurpegiak eta Youtubeko mitozaleak“Europar guztiak euskaldunak dira jatorriz” eta antzeko adierazpen zalantzagarriak bazka dira makina bat mitozalerentzat, baita Euskal Herriko mugetatik at ere. Asko dira sarean euskaldunoi buruz ingelesez idatzitakoak, eta gehientsuenek euskaldunon berezitasun genetikoak edo euskararen exotikotasuna dute mintzagai. Horren erakusle da honako bideoa: “Faces of basque people (the original Europeans and true Hebrews of the Bible)” du izena. Ingelesezko akademiak behar baino lehenago utzi zenituztenontzat: Euskaldunen aurpegiak (jatorrizko europarrak eta Bibliako egiazko juduak”)

Besteak beste Arantza Quiroga, Fran Yeste eta Edurne Pasaban agertzen dira bideoan.

Ia 85.000 lagunek ikusi dute, eta 796 iruzkin ditu, zein baino zein bereziagoak. Bistan da halakoek munduan ezagun egiten gaituztela, baina zein da euskaldunez ematen duten irudia? Ez al da kezkagarria?

Euskaldunon aurpegiak eta Youtubeko mitozaleak

1986-(...)

3 pentsamendu “Euskaldunon aurpegiak eta Youtubeko mitozaleak”-ri buruz

  • Alukeria galanta!

  • Ez dut ulertzen ze aditzera ematen dan irudi hoiekin.
    Aurpegiak dira soilik, ze da kezkagarria? Ni izango naiz baina ez dut ulertzen.
    Mitoena… Ba azkeneko ikerketa genetikoak esaten dute UKkoak Euskal jatorria dutela pentsatzen zuten kontrakoa alegia. Ta ikerketa beraiek egin dute.
    http://www.tiempo.com/ram/2752/los-britnicos-descienden-de-los-vascos-de-la-edad-de-hielo/

    Klimari buruzko beste ikerketetan ere esaten da azkeneko glaziazioan hemen ta beste leku baten bakarrik bizi al zela.
    http://www.europaindigena.com/neol%C3%ADtico/iii-la-cultura-tradicional-vasca/16-el-euskera-la-lengua-ind%C3%ADgena-de-europa/
    2003an Scientific American errebista estatubatuarran Elisabeth hamer ta Peter foster zientzilariak ikerketa batzutan sostengatuz afirmatzen zuten Europako biztanleriaren 3/4ak errefugio glaziar hortatik datoztela.

    Nola ez dut ulertzen zer aditzera ematen dun bideoa nahiz ta izenburua The originals european izan ba beste zatiari buruz idazten dut.

    Ala ere berdin du nundik dator bakoitzak, UK duela milaka urte ez duela zerikusirik Euskaldunekin, duela asko beste kultura ta hizkuntza hartu zutela ta geo aldatu ere.

  • Edo ez… argi dago Europan diren erregio guztietan aurpegi “desberdinak” ikusten direla… nahikoa da pixkat bidaiatzea, eta aurpegiok sailkatzen saiatu direla batzuk. Ondokoa webgune interesgarria, Europako jendartearen aurpegiak hartuta. Gero, norberak bere iritzia eman dezala.

    http://anthroeurope.blogspot.com.es/