Zer bozkatu duzu Europako Hauteskundeetan?

Zer bozkatu duzu Europako Hauteskundeetan?

Bai. Badakigu bozka sekretua izan ohi dela. ZuZeun ez dizugu sekretua hausteko eskatuko, ez eta neholako nortasun agiririk ere. Jakin nahi genuke soilik, ZuZeularion tribuak zer bozkatu duen, gaur, maiatzak 25 dituela, ospatutako Europar Hauteskundeetan.

Zer bozkatu duzu Europako Hauteskundeetan?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Zer bozkatu duzu Europako Hauteskundeetan?”-ri buruz

  • Abstentzionista 2014-05-29 21:44

    Nik abstentzio aktiboa egin dut.
    Iparraldeko anitzi lotsagarria idurituko zaio. Alta, asumitzen dut osoki.
    Hasteko ez nukeen jakingo nori bozka, indar abertzaleak ez baitziren aurkeztu batetik eta bestetik PNV bozkatzea ez baitut batere ikusten, urte guzian iparraldean ez baitute deus egiten (ez on, ez txar, deus) eta joko honetan bozka peskezian besterik ez baitira ibili.
    Bozka nezakeen Alderdi Antikaptalistarentzat? Agian bai.
    Gero, argiki erran dezadan, jadanik herrian berean hain dezepzionagarriak zaizkidan alderdi eta programek, oroz gainetik hautatuak izan bezain laster ahantzi promesa eta engaiamenduak direla, ez nituzke ikusi nahi ere, ez ditut imaginatzen deus onik egiten etxetik urrunago.
    Sustut, ez dut sinesten Amets europar horretan eta ez dut sinesten sistema honetan.
    Horren guziarengatik ez dut bozkatu.
    Eta gainera, emaitzak entzutean ez dit deus egin. FNaren aitzinean esakndalisaturik agertu den jendeak irria eragin dit. Indignatu horietarik anitz ez baitziren atera bozkatzera eta beste anitz atera ziren (eta agian FN boskatu ere) Maskarada ederra da kontu hau guzia.

  • Iparraldeko partidu politikoak falta dira.
    Nik berde bozkatu nuen.

  • Xabi, aurrekoan salatu nuen nik ere espainiar perspektiba koloniala baizik ez zela aintzatesten inkestan. Baina, antikolonialistok ez gara oso maitatuak Zuzeun: ez zidaten erantzun, ez kasurik egin. Badakizu Nabarroa ez omen da Frantziaren eta Espainiaren kolonia bat. Euskaldunok ez bagaude kolonizatuta, are gutxiago euskalgabe frantziartu nahiz espainiartuak! Eta, noski, gure hirietako basi militar inperialetan ez dago konkistez gero iritsi den kolono armaturik! Hohoho…
    .
    Hala ere, PADko hiritarrok xantaia emozionalean potentziale haundiagoa duzue. Espainia-zentrismoa, EAE-zentrismoa, Gipuzkoa-zentrismoa… eguneroko platerean irentsi beharra. Agian gehiago funtzionatuko dizu.