Euskal kapitalistek euskal independentzia ez maitatzearen zergatia

Euskal kapitalistek euskal independentzia ez maitatzearen zergatia

Uztailak 7 Madrildik etorrita egundoko oparia jaso dute euskal kapitalistek; azken hamarkada hauetan jasotako guztien artean hoberena.

Espainiako Erresumaren Gobernuak onartutako azken Lan Erreformak marka guztiak hautsi ditu; PSOEren gobernuek onartutako erreformak eta legeak onak ziren haien interesetarako, baina PPk ebatsitako azkena gaindiezineko mauka da (esklabotasuna kenduta). Langileen Lan Hitzarmenak zakarrontzira bota eta enpresariek nahi duten erara “negoziatzeko” legezko armategi ederra haien eskuz jarri du Espainiako Erresuman dagoen eskuma frankistaren Gobernuak. Olentzeroa eta Errege Magoak batera San Fermin egunean !!

Ez dute denbora galdu gure ugazabek Espainiako zerutik eroritako pagotxaz bailatzeko; hurrengo egunetan Euskadin gutxienez 150 enpresak hasiak ziren haien langileen lan baldintzen “egokitzen”, hau da: kaskartzen. Eta hau hasi baino ez da egin.

Ez naiz luzatuko azken Lan Erreforma honek langileei ekarriko dizkien kalteekin ezta, batez ere Gipuzkoan eta Gasteizen, sortu den eztabaida instituzionalarekin ere, guzti hori egun hauetan ohiko prentsan agertzen ari da eta.

Gertaera honek burura ekarri dit gure herriaren askapenerako garrantzitsua den gai bat: independentzia lortzeko euskal burgesiak, edo zati bat behintzat, jokatu dezakeen paperarena hain zuzen ere. Eta egia esanda, ikusita ze ondo zainduta dauzkaten haien interes ekonomiko eta politikoak Espainiaren menpe…. zertarako behar ote dute Euskal Herri independiente bat? Salbuespenak daude, noski, baina Confebask, Adegi, CEN eta abarrek nahiko ondo islatzen dituzte haien klasearen interesak eta egungo status quoren aldeko jarrera.

Baina ez dira soilik erakunde korporatibo enpresarialak haien klase ikuspuntua azaltzen duten bakarrak, alderdi politiko garrantzitsuenek haien artean dauden ñabardurak eta interesak adierazten dituzte: PP, UPN, PSOE eta EAJ alderdiak bereziki.

Hego Euskal Herriari dagokionez Euskal burgesiaren gehiengoak aspalditik bat egin zuen argi eta garbi Espainiako  merkatuaren batasunarekin; Negurik ondo sinbolizatzen duen bezala. EAJk ordezkatzen duen euskal kapitalismoaren sektorea izan zen nolabaiteko salbuespena. Ageriko espainolista ez baina independentista ere ez; azken hamarkadak izan dira jarrera horren erakusgarri praktikoa: ezagutu dugun autonomismo “pragmatikoa”. Alderdi egunean independentzia goraipatu (gero eta gutxiago) eta urteko gainontzeko egunetan Espainiarekiko kolaborazionismo politiko, ekonomikoa eta armatua gauzatuz.

Ez dago hain urrun Arzallusek Ezker Abertzaleari Euskal Herrian “Kantauriko Albania” egin nahi izatea leporatzen zioteneko garaia. Euskal langileari eta bere erakundeei zioten beldurraren erakusgarria, eta baita Espainiatik jasotzen zituzten pribilegioen isla ere. Eta horrela gaur arte; uztailak 7 jaso duten azken oparia beste bat da, eta ez da azkena izango.

 “Independentzia? Zertarako? Espainiak ondo baino hobeto babesten ditu gure  mozkinak”.

Euskal kapitalistek euskal independentzia ez maitatzearen zergatia

40 pentsamendu “Euskal kapitalistek euskal independentzia ez maitatzearen zergatia”-ri buruz

  • Oxandabaratz 2013-07-20 18:21

    Zorionak I. Larrea argitaratutako artikulu honegatik. Azkenean independentzia gaur egungo gai politiko bati lotuta, argudio konkretuekin aztertuta; eta ez azkeneko egunetan ZuZeu lepo bete dituzten txorrada horien moduan

  • Laburra eta zuzena, zertarako gezurretan ibili? Hauekin jai dakagu, “euskal kapitalismoa”bai, bai baina kapitalismoa.
    Izen eta abizenekin, artikulu bikaina.

  • Galdera bat: Lortu al daiteke independentzia euskal burgesiarik gabe?

    • Xabier Makazaga 2013-07-21 18:27

      Ene iritziz, ezinezkoa izango dugu Euskal Herriaren independentzia lortzea euskal burgesiarik gabe. Eta are ezinezkoago izango dugu lortzea, Euskal Herria jaio, bizi eta lan egin arren, gaur egun independentzia horren alde agertzen ez diren asko eta asko konbentzitzen ez badugu independentzia dela haientzat ere aukerarik onena.
      .
      Batzuek, ordea, diote Euskal Herria jaio, bizi eta lan egin arren independentziaren alde agertzen ez direnak, atzerritarrak direla eta ez dutela ezer esatekorik Euskal Herriaren geroaz. Jada independentistak garenok bakarrik dugula zer esana. Are gehiago, kolaborazionistak deitzen gaituzte Euskal Herria jaio, bizi eta lan egin arren independentziaren alde agertzen ez direnei guk dugun adinako eskubidea aitortzen diegunei Euskal Herriaren geroaz haien iritzia eman eta erabakitzeko. Ez al da horrela IkerA?

      • “Batzuek, ordea, diote Euskal Herria jaio, bizi eta lan egin arren independentziaren alde agertzen ez direnak, atzerritarrak direla eta ez dutela ezer esatekorik Euskal Herriaren geroaz”

        Euskal Herria nazio bat ez dela, ez bada Euskal Herriaren geroaren gainean zerbait esatea…
        Euskal Herria, espainiar (edo frantziar) herriaren zati dela esatea, ez bada gure etorkizunari buruz aritzea…
        Bere burua espainiartzat (ala frantziartzat) hartzeak ez al digu pistarik ematen nazio berekoak ez garela pentsatzeko?

        Artikuluari buruz, uste dut kontutan hartu behar dela baita ere inperialismoak modu zuzenean edo zeharkakoan hautatu eta moldatu duela nazio zapalduaren klase sozialen osaketa. (Zuzenean konfiskazioak, erasoak, atzerriratze behartuak, gerrak, …edo mesedeak, espainia edo frantziarentzat egindako lanaren ordainean etab).
        Bertako burgesiarentzat sistema inperialistak mugak, aginduak, betebeharrak baditu,…langileoi lanpostu batean jarduteko jarri dizkiguten bezala: (hizkuntza ordezkapena, geografia ukatua,..)

        • Alemania Espainia konkistatuko bazun, Alemaniarrak Espainiara joan ta semeak eukiko balituzte, gero seme hoiek Alemaniar direla errango bazuten… Espainiatarrak ontzat emango lukete hoien iritzia, Espainia Alemania dela errateko? Abertzalea ez den edonor, goiz edo beradu etsai bilakatuko da, Nazioa ukatzen didan edonor, Etsaia izaten jarraituko du…. Eta onartzen ez duenak izorrai, neretzako gure NAzioa ukatzea iraina eta mespresua da, ta dagoen konkista, errepresioa, torturak…. babestea. NITZAKO BEHINTZAT.

  • Eskubide nazionalek eskubide sozialak konstituitzen dituzte, eskubide sozialak eskubide nazionalen konstituienteak diren bitartean. Gauza bera dira. Ez dira batzuk besteen aurrean joaten.

  • EH askatu nahi izatea EH existitzen ez dela diotenekin…kontradikzio hutsa da, kapitalista edo langile izan. Espainiarrek Espainia altxatzeko nirekin kontatzea bezalaxe.

  • Xabier Makazaga 2013-07-21 21:06

    Eta bere burua aldi berean espainartzat eta euskal herritartzat dutenak, edo frantziar eta euskal herritartzat aldi berean, horiek ez al dira existitzen?
    .
    “Artaburuen” Pako Aristirekin eztabaidan, ulertu nion, bere iritziz, EHren independentziaren alde ez den oro independentziaren aurka dagoela eta horrenbestez EHren heriotzaren alde. Galdetu arren, ez zidan azaldu nahi izan nolatan diren hirurak beti sinonimoak: EHren independentziaren alde ez dena=kontra dago=EHren heriotzaren alde dago.
    .
    Galdetu nion, birritan galdetu ere, alde ez agertzea eta kontra egotea gauza bera al ziren berarentzat. Alfer-alferrik. Galdera deserosoa baita berarentzat nonbait. Oso argi dagoena da batzuentzat zuria eta beltza besterik ez direla existitzen. Grisa? Zer da hori? Euskal herritar eta espainiar, edo frantziar, sentitu aldi berean? Anatema!!!
    .
    Gaur egun independentziaren alde agertzen ez direnak konbentzitzen saiatu? Ezta pentsatu ere, horiek “etsaiak” baitira eta akats larria da “etsaia” konbentzitzen saiatzea. “Etsaiari” egurra!!! Harritzekoa dena da diskurtso hori zabaltzen ari direnak ez direla hain zuzen etsaiaren errepresioa bere gain jasotzen dutenak. Independentzia inolaz ere gauzagarri izan ez dadin egurra franko banatzen duen etsaiarena esan nahi dut.

    • “Eta bere burua aldi berean espainartzat eta euskal herritartzat dutenak, edo frantziar eta euskal herritartzat aldi berean, horiek ez al dira existitzen?”

      “Xabier Makazaga” Jon Juaristi; aldi berean espainiar eta euskal herritar? Bi nazio ? zure buruan bakarrik esistitzen dira horrelakoak.
      Aldi berean espainiar eta euskal herritar direla esaten dutenak, EH espainiaren zati subordinatutzat dute. Oso galduta ikusten zaitut.

      • Xabier Makazaga 2013-07-22 08:44

        Batzuek ez dakite nonbait munduan hamaikajende dagoela herritartasun bikoitza duena, ofizialki. Ez dira enteratu hainbat estaturen artean herritartasun bikoitza onartzeko hitzarmenak daudela.
        .
        Independentzia lortuko dugunean ez dugula halako hitzarmenik onartuko munduko beste edozein herrialderekin? Hori zure iritzia izango da eta zure iritziak beste edozein euskal herritarren adina zilegitasun izango du. Ez?
        .
        “Aldi berean espainiar eta euskal herritar direla esaten dutenak, EH espainiaren zati subordinatutzat dute”. Bai ala bai, beti ala beti? Zergatik? Zuk diozulako? Hori bai dela besteen ahotan jartzea haiek inolaz ere esan ez dutena. Batzuek zati subordinatutzat izango dute, bai, baina beste batzuek ez.

        • “Independentzia lortuko dugunean…” Oraingoz ez dugu lortu.Egungo errealitatetik ez al genuen abiatu behar ? Ba hauxe da egungo errealitatea : herri menderatua gara.

        • Batzuk bi Nazionalitate omen dituzte eta horregatik justifikatua dago Euskal Herritar eta Espainiar sentitzea edo izan nahi izatea, nere galdera zera da. Nola demontre izango dezu Euskal estatu baten Nazionalitatea ta Espainiarrena, Euskal Herria Espainiata Frantzia barrun dagoenean? Lehenego Espainiarra edo Frantziarra izango zea, ta geo bestea.

      • Oxandabaratz 2013-07-22 10:58

        Serbiar eta Jugoslaviar? Kroziar eta Jugoslaviar? Gaur egun, Bosniar eta Serbiar? Ez al daude?
        Eta Euskal Herriaz hitzeginez, Julen Zabaloren “Abertzaleak eta ezkertiarrak” liiburua irakurtzea komeni zaio baten bati…

  • Xabier Makazaga 2013-07-21 21:21

    Nik esana: “nabarmena da independentziaren alde ez dauden guztiak atzerritartzat dituztela eta haien ustez “atzerritar” horietako inortxok ere ez duela ezertxo ere esatekorik Euskal Herriaren etorkizunaz”.
    .
    “Artaburuen” Pako Aristiren erantzuna: “oso ondo laburbildu duzu nire ikuspegia”.
    .
    Nik esana: “independentziaren alde ez dauden guztiak atzerritartzat hartzea ez soilik da xenofoboa, diskurtso faxista ere badelakoan nago. Pentsamendu desberdina izateagatik, norbaiti herritartasuna ukatzea, faxista iruditzen baitzait”.
    .
    “Artaburuen” Pako Aristiren erantzuna: “Ez Xabier ez, hori ez da diskurtso faxista, diskurtso errealista bat da”.

  • Xabier Makazaga 2013-07-21 21:45

    “Artaburuen” Pako Aristirik dio besteen ahotan esan ez dituztenak jartzeko ohitura dudala, baina galdetu nionean zehazki zer jarri nuen oker bere ahotan ez zidan erantzun. Hori egiten didatenean, nik zehaztu egiten dut: Nork proposatu du “EH askatzea EH existitzen ez dela diotenekin”? Nik ez behintzat.

  • Xabierri:
    1- Zeu zara “independentziaren alde agertzen ez direnak, atzerritarrak direla” esaten duen bakarra. Oso astuna zara kontu honekin.
    2- Konbentzitua nago EH askea, España/Frantzia baino libreago, justuago, aurreratuago, aberatsago, kultuago, zoriontsuago izango dela. Jendea konbentzitzeko ez zait hori baino hoberik bururatzen. Horrekin norbait independentista egiten bada primeran! Gero eta gehiago hobe!
    3- Xoxobeltz-ek esan duen modura: “EH askatu nahi izatea EH existitzen ez dela diotenekin…kontradikzio hutsa da”. Tristura haundia ematen dit, hau España/Frantzia dela esaten dutenen iritziak, gurearen zilegitasun berdina duela irakurtzeak. Askatasuna eta zapalkuntza maila bereko bi proiektu dira zuretzat.

    • Xabier Makazaga 2013-07-22 08:27

      Nik asmatu omen dudan hori, “Artaburuen” Pako Aristirik argi eta garbi esan zuen, EHren independentziaren alde ez dagoen oro atzerritarra dela. Behin bakarrik ez zuen esan, gainera, berresan eta berretsi egin baitzuen. Topatun eta hemen, bietan. Eta ez da izan bakarra hori azpimarratu duena. Fermin Galfarsorok ere gogotik azpimarratu izan du, adibidez.
      .
      Aldiz, nik dakidanez behintzat, zuek bai asmatua duzuela birritan aipatu duzuen hori: “EH askatu nahi izatea EH existitzen ez dela diotenekin…kontradikzio hutsa da” . Atzo galdetu nuen, oso argi galdetu ere, nork proposatu duen halakorik. Erantzunaren zain nago.

  • Nekagarria zara oso Xabier, astuna, errepikakorra eta gezurtia.
    Mila lekutan luzatzen dituzu galderak eta gero ez duzu begiratzen erantzun dizuten edo ez.
    Jarri nizkizun besteren ahotan jartzen dituzun hitzen adibide batzuk. Bilatu itzazu berriz ere denok gogaitu aurretik, mesedez.

    Hemen jarri dituzun guztiekin honekin gelditzen naiz: “Batzuek ez dakite nonbait munduan hamaika jende dagoela herritartasun bikoitza duena, ofizialki. Ez dira enteratu hainbat estaturen artean herritartasun bikoitza onartzeko hitzarmenak daudela”
    HORI DA GAKOA XABIER, HORI! GUK EZ DUGULA HITZARMENIK EGITERIK!!! GUK EZ DUGULAKO ESTATURIK ESPAINIA ETA FRANTZIARI “ESKER”!!! HITZARMENAK ESTATUEN ARTEAN EGITEN DIRA. ESTATU BATEK HERRI BAT ZAPALDURIK DUENEAN EZ DAGO HITZARMEN POSIBLERIK!
    Hain zaila al da ulertzeko? Palestinar eta judutar, zenbat ezagutzen dituzu? Marokoar eta Saharaar, zenbat?
    Zu español eta belga bazara asko poztutzen naiz, baina hori ez da gure kasua.
    PD: Ez naiz nire bizitzan Urrestillan izan.

    • Xabier Makazaga 2013-07-22 10:34

      Ni ez naiz ez espainola ez belgiarra. Zu urrestildarra bai, ordea.
      Oihuka hastea ez da batere seinale ona.
      Nerbioso jarri al zara? Ba, ezki-ura hartu.
      .
      Flandiarrak %100 independistak ez diren bezalaxe, euskal herritarrak ere ez dira %100 independentistak zuk esan edo ez esan. Esan ez ezik, berresan eta berretsi egin baitzenuen, bai Topatun, bai hemen, zure lagun IkerAk orain ukatu egiten badu ere.

      • Horrela jartzen bazea arrazoi gutxigo dezu oraindik, ez dago Euskal Hiritartasunik beraz ez dago Euskal Herritarrik, Espainiar edo Frantsez hiritar izango dira, hori da ta bere hiritartasun legala, %100 independentistak ez direla? Eta? Horregatik ez gaude zapaldua? Ba bai, eta horrekin esan nahi duzu gure zapalkuntzaren alde daudenei eman behar diegula ze? Zapalkuntzaren alde daudenak zer dia ba? Ze errespetatu behar diegu?

        Munduko Euskaldunena izan zintezke baina Espainiaren alde dagoena Euskal Herriaren aurka dago ta naiz eta Euskaldun peto petoa izan, Euskararen desagerpenarako egiten du lan, hori delako Espainia betidanik nahi izan duena.
        Bakoitzak nahi duna pentsatu eta sentitu dezake, hori ez du esan nahi zentzurik duenik.

    • Xabier Makazaga 2013-07-22 11:31

      Egiten ditudan galderak erantzuten ez dizkidatenean, nik errepikatu egiten ditut, eta, ahal badut, hobeto zehaztu. Zuk, ordea, galdera errepikatu ordez nahiago izan duzu gezurretan jardun eta esan “Mila lekutan luzatzen dituzu galderak eta gero ez duzu begiratzen erantzun dizuten edo ez”. Gezurra galanta.
      Eta gezurraren ondoren zera esan didazu: “Jarri nizkizun besteren ahotan jartzen dituzun hitzen adibide batzuk. Bilatu itzazu berriz ere”. Bada, bilatu ditut, hamaikagarren aldiz bilatu ere, eta ez ditut inon topatu. Zeintzuk dira adibide horiek?

      Bilaketan nenbilela, hauxe topatu dut zure ahotan: “oso ondo laburbildu duzu nire ikuspegia, bai: Nire ustez euskal herriaren independentziaren aurka daudenek ez dute zer esanik EHren etorkizunaz. Zuk antza baietz uste duzu, EHren menderakuntzaren alde daudenek zer esana dutela uste duzu EHren etorkizunean. Eta gero harritu egiten zara kolaborazionista deitzen badizute?”
      .
      1.Nik ez nituen aipatu “independentziaren aurka daudenak” baizik eta “independentziaren alde agertzen ez direnak”. Galdegina dizut behin eta berriro zuretzat “alde ez agertzea” eta “kontra egotea” gauza bera ote diren. Zuk jakingo duzu zergatik ez diozun erantzun nahi galdera erraz horri.
      .
      2. “independentziaren alde ez agertzea” eta “EHren menderakuntzaren alde egotea” ere nabarmen parekatzen dituzu. Zergatik? Horiek ere sinonimoak al dira zuretzat, bai ala bai, beti ala beti?
      .
      Nabarmena da independentziaren alde agertzen ez diren asko eta asko kontra daudela, bai, baina ez naiz gai zehazteko horietako %ko zenbat diren kontra daudenak. Alde agertzen ez direnen erdia? Ez dakit. Bada, zergatik diozu ez alde ez kontra dauden horiek guztiak, asko zalantzarik gabe, EHren menperakuntzaren alde daudela?

      Bi adibide horietan, nire ahotan jarri dituzu nik esan ez ditudanak. 1) “independentziaren aurka daudenak” ez nituelako aipatu. 2) Are gutxiago aipatu nituelako “EHren menderakuntzaren alde daudenek”.

      • fuuuuu, marka da gero zurea…
        Ez dakit nola bilatzen dituzun gauzak gizon…
        constitutioneaz artikuluan jarri nizuna kopiatuko dizut orain:
        ºººººº
        Xabier, besteren ahotan jartzen dituzunen adibide pare bat:
        Hauek esan zenizkidan:
        “gizabanako guztiak taldeka banatzen dituzu “lagunak” eta “etsaiak” bereizteko. Idearioa onartzen ez duen oro etsaia da, kolono edo kolaborazionista. Euskal Herrian bizi diren pertsona guztiak hiru talde hauetako batean daude: kolonoak, kolaborazionistak ala estatalistak (Orreagaren idearioa onartzen dutenak). Horren arabera osatu behar da herritarren errolda berria. Helburua taldeen arteko talka eragitea da” “idearioa onartzen ez dutenei eskubide demokratikoak ukatzen dizkiezu…”
        Noiz esan ditut nik horiek?
        Esan dizut lehen ere ez naizela Pako Aristi. Zergatik tematzen zara horrekin?
        Zer behar dauka Aristik ezizen batez idazteko hemen, aurrez askoz hedapen gehiagoko komunikabidetan izen abizenez sinatuta esan dituenak esanda? Esandako horien ondorioz lintxamendu (oraingoz hitzezko bakarrik) kanpaina bat duzuenean bere aurka, faxista, xenofobo, arrazista, etab deituaz?
        Benetan Aristi naizela uste baduzu ez zara batere argia. Ez baduzu benetan sinisten intoxikatzaile hutsa zara, fede txarrez ari dena.

  • Eta barkamenak bide batez I.Larreari aurreko iruzkinean bere artikuluari aipamenik egin gabe idazteagatik.
    Begibistakoa da esan dituzunak badutela zentzurik, baina dena den, zuk diozun bezala “salbuespenak daude”. Edozein kasutan ere, nire ustez eztabaida beste puntu batean kokatu beharko genuke, independentziarako estrategian hain zuzen.
    Hemen eta orain horrelakorik balego, izango bagenu herri gisa ordezkatzen gaituen klase politiko bat, independentziarako estrategia batekin, dena argituko litzateke. Orduan ikusiko zen benetan nor igotzen den askatasunera doan autobusera eta nor gelditzen den eroso Espainiaren (Frantziaren) mende. Askatasunerantz goazen guztiak, edo ia guztiak, langileak bagara zer beldur eduki diezaiokegu askatasunari? Ez al da hori nahikoa berme gure herri askatuan langileok gaur egun bizi ditugunak baino askoz baldintza hobeak izango ditugula ondorioztatzeko? Jar dezagun martxan independentziarako estrategia behingoz! Langileak bakarrik igotzen bagara, gero ez ote gara burgesiari (eta hipotesiaren lojika jarraituz, burgesia ESPAÑOLARI) boterea oparitzeko bezain inozoak izango, ez?
    Gaur eta hemen langile borroka ere independentziatik pasatzen da.

  • “EHren independentziaren alde ez dagoen oro atzerritarra dela”, ez du zentzurik esaldi horrek: norbait atzerritarra izateko Gure Estatua berrezkuratu behar dugulako lehenago. Orain, Karnetak, espainolek eta frantsesek ematen dute/digute, eta Espainaren Alde edo integratuta ez dauden oro, nahi badute, kartzelaratu edo atzerriratu lezakete (eta maiz egin dute).
    .
    EHren independentziaren kontra dagona: gure Herriak jasatzen duen zapalkuntza defendatzen du (ipini zuk izena, niri inperialista irtetzen zait). Eta Gure Herriaren zapalkuntzaren aurrean ixiltzen dena ere: zapalkuntzaren zati bihurtzen da.

    • Xabier Makazaga 2013-07-22 11:36

      Mesedez, abisatu Euskaltzaindiakoei “atzerritar” hitza hiztegitik kentzeko independentzia lortzen dugun arte. Mundialak zarete aitzakiak bilatzen. Benetan mundialak!

  • Oxandabaratz 2013-07-22 11:08

    I. Larreak independentziaren aurkako arazo larri eta ERREAL bat mahaigaineratu du. Beste batzuk aldiz nahiago dute fantasietan ibili, etorkinak direla eta ez direla… pena bat.

    • Xabier Makazaga 2013-07-22 11:48

      Ene ustez, hauek zabaltzen ari diren diskurtsoa ERE independentziaren aurkako arazo larria da . Oso larria. Haiei esan beharrekoak sarrera honetan esatea desegokia izan dela? Badaitake. Hauei ezer esatea alfer-alferrikakoa izan daiteken bezalaxe. Saiatuko naiz lehenbailehen bukatzen hemen beharbada hasi behar ez nuena. Eta hemendik kanpora ere bai, seguraski, azken batean ene kritikak hobeto mozorrotzeko baliatzen dituztelakoan bainago.

      • Oxandabaratz 2013-07-22 13:02

        Ez, prezeski ez ze zuk diozunagatik; baizik eta mehatxu erreal bat (eta ez soilik independentziari, baizik eta ongizateari) balizko mehatxuez estaltzen dutenek diotenagatik

        • Kaixo Oxandabaratz.
          .
          Interesgarria iruditzen zait aztertzea CiUk ordezkatzen duen Kataluniako burgesia sektorearen eboluzioa eta kontraesanak azken urteotan. Antza denez haietako batzuk ondorioztatu dute hobeto datorkiela independentzia Espainiaren menpe jarraitzea baino. Baina beste batzuk independentziaren aurka daude eta CiUren barruko tirabirak omen daude.
          .
          Honekin zerikusirik daukan artikulua argitaratu zuen Garak atzo igandean:
          .
          “Duran i Lleida busca aliados en Sabin Etxea”
          .
          “Las relaciones entre CiU y PNV no pasan por su mejor momento. Tampoco las de los dos socios de la federación catalana, ya que Unió no ve con buenos ojos el giro independentista de Convergència; en cambio, pone a Iñigo Urkullu como ejemplo del nacionalismo moderado…”
          .
          http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130721/414338/es/Duran-i-Lleida-busca-aliados-Sabin-Etxea

        • Xabier Makazaga 2013-07-22 16:35

          Gaizki ulertu zaitut lehen. Hemen sartu aurretik oso zalantzan egon naiz sartzearen egokitasunaz, beste gai bat jorratzeko artikulua baita, baina beste horiek atzo ihes egin zidatenez… Desegoki jokatzen ari ote nintzen zalantza hori nuen buruan, eta horregatik ulertu dut zure iruzkina ulertu dudan moduan.
          .
          Beste zalantza handi bat ere izan dut egun hauetan buruan. Zerbaiterako balio al du horiei esan beharrekoak esatea? Azken batean, kritiketatik ikasi egiten baitute, diskurtsoa hobeto janzteko, baina ez inolaz ere sakoneko diskurtsoa batere aldatzeko. Jada ez dute aipatzen Iparla, indarkeria ere ezer gutxi, kolonoena ere alboratuko dute, independentziaren alde ez daudenak atzerritarrak direla esatea ere bai…
          .
          Onena izango dut integrista xenofobo hauei kasu puineterorik ez egitea. Ez hemen ez beste inon. Segi jatorrizko gaiarekin, interesgarria baita. Eta horrekin nolabait lotuta, beharbada interesatuko zaizu artikulu hau: http://www.nabarralde.com/es/component/content/article/9355. Egilea nor den ez badakizu, beste horiei galdetzen ahal diozu. Bereziki, IkerA-ri.

          • Asko gustatu zait artikulua, ados nago.
            Ez zaizu arrazorik falta, saiatzen naiz kritiketatik ikasten eta hortik diskursoa hobetzen. Adibidez “atzerritar” hitzarekin egoskortu zarenez, eman dit zer pentsatua. Niretzat atzerritarra kanpotik etorritako da, baina oker egon ninteke. Bertako bat izan al daiteke hemen atzerritar?

          • Oxandabaratz 2013-07-23 12:34

            Artikulu hori interesatu? Sekulako txorakeriak esaten ditu eta! “Gure Estatua izan arte, utikan langile borroka”, ba besno, ba oso ondo; ziur aski BBVAko akziodun handi izango da Alots Gezuraga delako hori…

  • Pako Aristiren azken artikuluak ekarri dituen eztabidetan, atzerritar, ernegatu, traidore, kolono, kolonialista, kolaborazionista… terminoak agertu dira. Beraz Xabier, ezin da horrela sinplifikatu.

    Gaiari helduaz, independentzia lortzeko independentista oro behar dugula pentsatzen dut, langile, burges edo dena delakoa. Horregatik, pentsatu beharra dago elkarlanerako zer egin behar dugun, eta elkarlanerako oztopo izan ez dadin zer ez dugun egin behar.

    • Xabier Makazaga 2013-07-22 12:03

      Batzuei tristura haundia ematen dizue zera irakurtzeak, “hau España/Frantzia dela esaten dutenen iritziak gurearen zilegitasun berdina duela”. Bada, niri tristura handia ematen didana da, abertzaleon artean ere, EGIA BERDADEROEN propagandistak daudela ikusteak. Integristak.
      .
      Kartzelan espainierara itzuli nuen Joxe Azurmendiren “Indarkeria eta balio berrien bilaketa” irakurtzea gomendatzen dizuet. “Euskal Herria krisian” liburuko lehen saiakera da. Sarean, hitzaldi baterako idatzi zuen lehen bertsioa dago:
      http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/Indarkeria-eta-balio-berrien-bilaketa.pdf
      .
      Eta bide batez esan, “Abertzaleon batasuna” proposatzerako orduan, hobe izaten dela hain garbi ez esatea frantziar eta espainiar estatuak “legitimatzen” ditugunon aurka lortuko duzuela independentzia, Asier Ezpeletak egin zuen bezala.

  • Xabier, Faxista gure Herriak jasaten duen zapalkuntza babesten dutenak izango dira, ez zapalkuntza horretatik libratu nahi diranak, Faxista Espainia sostengatzen dutenak dira, beste Nazio kartzelen modun, beraz inori Faxista deitu baino lehen, agian zure buruari begiratu beharko zenioke, zuk bait zera herri honen zapalkuntzarekin ados daudenak defendatzen dituena. Berdina zu bezala pentsatzen dutenentzako.

    Euskal Jatorrismoa (hobeto esanda Euskal Tentelkeria), ez da gauz ona naiz ta askok horrela margotu.

    • Xabier Makazaga 2013-07-22 12:19

      Zuri ere gomendatzen dizut Joxe Azurmendiren saiakera hori irakurtzea, Sugar. Horra zatitxo bat:
      “Guri Elizak esan digu beti zer zegoen ongi eta gaizki, nola behar genuen jokatu, nola salbatu gure Ni edo arima. Balioak kontzientzian daudela edo balioak subjektuak ipini dituela entzunez gero, goardian jartzen gara, gure baliotxuok ukatu edo deusbaliatu egin nahi dizkigutelakoan, eta baliotxuokin batera gu geu. Artea subjektiboa izatea, bale. Baina Zuzenbidea, gure askatasuna, gure borroka, bizitzaren balioa, Giza Eskubide Naturalak beraiek (ez dago torturatzerik!), Euskal Herriaren eskubide nazionalak ere bai, ezin onar genezake dena “erlatibizitzea” eta airean uztea. […]
      .
      Gure eskubide historikoak, Gernikako Juntetxean edo, armairu zaharren batetan daude seguruenik (egia da, inoiz ez ginela horixe pentsatzera jarri), larruzko pergamino batean gordeta Baina gauza objektibo eta seguruak dira derrigor…
      Objektibo eta seguruak bai, baina kontzientziaren emaitza objektibo eta seguruak hain zuzen. Ez daukate beste etorkirik ez egonlekurik gure kontzientzia hauskor, erlatibo hauxe baino. Aski dute, ordea, hor timko egotea aski tinkoak izateko eta beren razionalitatea aski objektiboki garatzeko.
      .
      Gure esku dago, beraz, balioen mundua; guk munduan hartzen dugun jarreren menpe dago, gure hautapenen, gure gogoaren edo kontzientziaren menpe. Bide bat ala besteren artean arrazoiak haztatu, azkenean zio absoluturik ez baita egongo, arriskatu eta hautatu egin beharko dugu. Handik aurrera, Descartesek zioen tinkotasun absolutuz jokatu beharreko abentura hasten da: giza bizitza den abentura etiko, politiko, humano…”

  • Eta burgesiaren kontuan, Globalizazioarekin jada ez dira hain beharrezkoak lehen esaten zuten beharrezkoak ziren barne merkatu izugarri hoiek (nitzako lehen ere ez zian beharrezkoak baina aberatsak horrela esaten zuten), beraz, ez dakit nundik hartuta izango dituzte Espainiar burgesiak Euskal Burgesiari (ni ez ditut bereizten baina beno) baina ekonomiak ematen dituen posibilitatengatik ez du zertan izan behar, agian Espainiatar sentitzen dira, auskalo.

  • Euska herriaren alde ez daudenak kontra daude. Faxistaren kontra ez daudenak,direktuki edo ez faxismoaren alde daude. Ez da zaila ulertzeak.

  • Pertsona batek amildegi batetik dago zintzilikatua, beste pertsona bat dago handik 2 metrora dena ikusten, pertsona horri berdin zaio amildegian zintzilikatua dagoen pertsonaren bizitza, ez du maite, gorrotatzen…
    PErtsona horrek bere gauza ez denez ez du ezer egiten.

    Ze ardura izango like pertsona horrek bestea erori ta hiltzen bada? Zerbait ez egitea zerbait egitea da.

    Ni ere itxaroten nago eta nork erantzuten didan Euskal Herria ordez, Alemania, Italia,… edo jarriko bagenun.

    Beraien biztanleek burujabetasuna edo independentzia galdu baino lehen edo berreskuratzeko ze ikusiko zuketen zilegi? Ba baita guda mundiala ere.

    Baina EH danean…. hor jatorrak izan behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude