Nafarroako erresumaz aspertuta

Nabarra 1Euskaldunok geure burua konplikatzeko joera argia daukagu. Lehen adostua zegoen “Euskadi” izena, Euskal Herria bihurtu bide da, futbol selekzioaren afera bezalako polemika antzuak sortuz. Hori gutxi balitz, Nafarroako Erresumaz gogoratzea modan jarri zen iaz eta, bat-batean, herri honek Espaina eta Frantziarekin daukan gatazka politikoa 1512an jaio ei zen. Hari horri tiraka, Rolanderen gertaera aipatuz gero, baliteke Adan eta Evaren garaian Kontzertu Ekonomikoaren jatorria kokatzea eta Ortzi orojakilean berriro sinisten hastea. Batek daki.

Nire buruaren aurka harriak botatzen hasi baino lehen, ez dut ukatuko 1512an gertatutakoa erreferentziatzat har dezakegula, baina nekez kontsidera daiteke benetako eragina izan duela guk gatazka hori ulertzeko dugun maneran. Txikitan, nire aititeak karlista eta liberalak aipatzen zituen, berarentzat herri honen bilakaera politiko eta soziala ulertzeko abiapuntua baitzen arrotzatzat hartzen nituen gertaera horiek. Ez zuen haratago joan behar eta Errege Godoen zerrenda anekdota hutsa baino ez zen izaten. Guretzat, ostera, Guda zibila eta Franksimoa oinarrizko erreferentziak direla esango nuke, edozein eztabaida politikoak baitauzka abiaburutzat nahiz amaieratzat (edozein eztabaida politikoa irakurri/ entzun duenak badaki zer diodan, berdin du nondik hasi, beti frankismoa eta guda zibila gora eta behera amaitzen dugu estatu bat eratu nahi dugula justifikatzeko). Ez dago ukatzerik, beraz, eragin handia daukatela Historia ulertzeko dugun maneran. Haatik, 1512an Nafarroan gertatutakoa urrun zaigu.

Horregatik, Iñaki Perurenari JotDownen egin berri dioten elkarrizketa irakurritakoan, sentimendu bikoitza bizi izan dut; alde batetik, arrazoia dauka Perurenak, zeren eta oraingo egoera ulertzeko ezinbestekoa zaigun Historiara begiratzea. Argi dago, EAJ, PSOE, Sortu eta PP/UPN nonbaitetik datozela eta haratago joan behar garela herri honen bilakaera ulertzeko. Bestalde, hainbeste erreferentziaren artean itotzeko arriskua dugu, finean hizki salda bilakatzen baitira data horiek. Etxerako, nork bereari eutsi beharko dio baina kanpora begira “malguago” izan behar da — are gehiago jende arruntari kontatzen diozuna arrotz egiten zaionean– osterantzean, jai dugu herri honetan. Adibidez, euskal selekzioarekin gertatutakoak argi erakutsi zuen horrelako ika-mikek polemika artifizialak sortzera baino ez gaituztela eramaten; ofizialtasunaren kalterako. Gainera, eztabaida horiek ez dira kalean existitzen, politikan eta historian interes handia daukagunok baino ez zaigu axola selekzioari Euskadi, Euskal Selekzioa edo Euskal Herria deitzea.

Egia da historia katez kate eratzen dela, ostera, belaunaldi bakoitzak bere erreferentziak dauzka. Geurean, Nafarroako Erresuma estereotipo bat baino ez da (euskaldunon erresuma, hain zuzen) eta ez dut uste gaurko egoera politikoa aztertzeko balio handirik daukanik, ez kalean, ez eztabaida politikoan. Are gutxiago, kolono eta kolonizatuaren logikan murgiltzen garenean. Hau ez da Palestina, ezta Mendebaldeko Sahara ere. Hemen gizarte zibilak etxeko nahiz kanpoko indarkeria pairatu du eta herri honetan euskaldun peto-peto diren askok ez dute independentzia nahi. Denok dakigun kontu bat da, beraz, Euskal  Herria VS Estatua edo kolonia VS metropoli logika bultzatzeak gure burua engainatzea lekarke. Ez hori bakarrik, jende arruntari ez bazaio ardura orain dela 80 urteetan gertatutakoa, Amaiurren gertatutakoa bost. Hori horrela da.

Nafarroako
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

95 pentsamendu “Nafarroako erresumaz aspertuta”-ri buruz

  • Puntalizazio bat baino ez: oker ez banago, euskal selekzioaren afera zenbaitzuk tribializatu zuten, bilakatu zuten izen kontu hutsal bat (Euskadi edo Euskal Herria), baina benetan jokoan zegoena beste bat zen; hain zuzen ere, selekzio nazionala izatea (Euskal Herri osokoa eta ofizialtasuna aldarri) edo Euskadiko Autonomia Erkidegoko selekzio bat izatea (espainiar autonomia gehienek sortu moduan eta inolako aldarrikapenik gabe).

  • Bi dio axola nozbait estatua izan edo ez . Dena aldatzen du

  • Edurne Mindegia 2013-07-19 20:49

    Guztiz ados Enekorekin. Euskadi, Euskal Herria, Nabarra, Baskonia… herri beraren izenak dira. Euskadi eta Euskal Herria guztiz baliokideak, baina selekzioaren kontua bestelakoa zen. EAE-koa edo Euskadi / Euskal Herri osokoa zen.

    Izen bat edo beste, niri berdin zait, estatu independentea da berreskuratu behar duguna.

  • Esango didazu orduan, Jon Intxaurraga, euskaldunok estatu propioa izan genuenean zein zen estatu horren izena. Edo erromatarrak hona etorri zirenean nola deitu zioten gure hizkuntzari.

    Niri berdin zait independentzia lortzen badugu estatuari nola deitu. Baina orain ez esan gure historiak ez duela garrantziarik “jendeari axola ez zaiolako”.

    • Gonzalo Etxague

      Nola deitu zioten erromatarrek gure hizkuntzari?

      • Ez, “Lingua Navarrorum” nuen buruan baina hanka sartu dut leporaino, hori XII. mende ingurukoa zen.
        Hala ere, aurreko mezuarekin esan nahi nuena mantentzen dut. Historiari begira geldirik ez da egon behar, baina historiak badu bere garrantzia.

    • Jon Intxaurraga
      Jon Intxaurraga 2013-07-22 17:28

      Beste bat, nik dakidala euskaldunok ez dugu estaturik izan Historia guztian, ez behintzat guk ulertzen dugun eran (horren antzekoak “Lagi-zaharrak” izan ziren baina aro moderna ailegatu bezain laister kendu egin zizkiguten Iparraldean nahiz Hegoaldean). Nafarroako Erresuma existitu zen eta euskaldunok ere deseuzten lagundu genuen (Loiolako Iñigo Gaztelaren alde aritu zen borrokan, oker ez banago; ez hori bakarrik baina oso urriak ziren Erresumaren lurrak 1512an). Zintzoak izan gaitezen, beraz.

      Egia da Euskal Herria/ Euzkadi delako lurralde horiek Erresumaren barruan zeudela, baita beste lurralde batzuk ere (abertzaletasunak bazterrean utzi dituen lurrak, gainera). Abertzaletasuna, gainera, ez dator hortik, baina Foruak eten zirelako Hegoaldean (egia da, foruak edo “lagi zaharrak” Nafarroako Erresuman dute jatorria, Gaztela eta hainbat euskal lurraldeen akordioaren isla baitziren). Hortik dator abertzaletasuna, guk hori ulertzeko dugun manera, hots, “Jaingoiko eta lagi-zaharrak” ez datoz Nafarroatik, baizik eta Bizkaitik eta beste lurraldetara hedatu zen.

      Erromatarrei dagokienez, ados nago: “Lingua Navarrorum” izena jarri zioten geure hizkuntzari (euskarari, diot). Eta zer? On Kixoteren arabera, Azpeitarrak bizkaitarrak ziren eta, egun, inori ez litzaioke okurrituko Azpeitiko bati “bizkaitarra” deitzea. Era berean, oso bitxia litzateke arrotz batzuk ipinitako izena erabil dezagula. Geure hizkuntza “euskara” denez, Euskal Herria izango da geure herria (kulturalki behintzat) edo Euskadi (Euskal Herriko lurraldeak bat eginez sortuko lukeen euskal estatuari Aranak ipinitako izena, hau da, Euskal Herriak izan zuen lehen izen abertzalea; euskaldunoi burujabetza politikoa aitortzen zaigun lehena, alegia).

      Amaitzeko, ez dut esaten historioa garrantzirik ez daukala (testuan behin baino gehiagotan argitzen dudan kontu bat da). Aitzitik, historiari garrantzi handia ematen diot. Halere, izenarekin gora eta behera ibiltzea erabateko akatsatzat daukat eta hori “erakusteko” futbol selekzioaren izenaren harira sortu zen eztaibada antzua eta kaltegarria adibidetzat hartzen dut. Alde batetik, “Euskal Herriaren alde” sinatu zuten jokalari asko Espainako selekzioarekin trebatuak ziren eta bestalde, Espainako selekzioak mundu txapelketak irabazten zituen bitartean, gu erredikuluarena egiten ari ginen partidua jokatu barik. Ez gara tontekerietan ibiltzeko moduan, Are gutxiago, Espaina hain fuerte ibili den garaian.

      Hitz gutxitan: ezinbestekoa da jakitea euskaldunok batzen zituen erresuma zegoela eta Nafarroa zeukala izena, baina Euskal Herria/ Euskadi (eta horiekin lotuta dauden ikur guztiak) Nafarroa/ naparrak bilakatu nahi izatea erabateko akatsa da; jendeak iparra gal dezala eragiten baitu (zer gara? Euskaldunok? Naparrok?). Frantzian “Galia” eta Frantzia bereizten dakiten legez, bada, guk berdin Nafarroa eta Euskal Herria/ Euskadirekin.

      Nik hori uste dut, bederen.

      Ondo ibili

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-22 18:13

        Agur Jon Intxaurraga jauna:
        Prosper Boissonade jaunaren classiko liburuak zuk adierazi duzuna ezeztatzen du:
        “LIVRE Ier. La Navarre sous les dynasties de Foix et l’Albret: la guerre civile, pacification des États navarrais, lutte des influences française et castillane en Navarre (1479-1498).” Hor “des États navarrais” idatzita agertzen da. Ondorioz, prestigiodun authoreek nabar Statua aintzatesten dute, baina phorogak milaka, milaka eta milaka dira. Orain, conquistatu Statuaren berreraikuntzan gaude. Zuk hauta ezazu:
        Ala, colonialista?
        Ala, collaborationista?
        Ala, constitutionalista?
        Gure historia osoa aintzatetsi behar dugu, eta guk nabarrok catastroa Nabarroko Statuaren Erresuman eduki genuen, gaur egungo imperial catastroak Frantziar soveraniaren nahiz Espainiar soveraniaren menpekoak dira.
        ///
        Niretzat Euzkadia, Euskadia, Euskaria gure cultural Nationearen izena da. Nabarroa gure lurraldearen izena da. Bata eta bertzea ez dira kontra ethortzen.
        ///
        Eutsi, borrokatu eta irabazi.
        Izan ongi.

      • Arana ez zen izan lehen ‘abertzalea’ bai ordean abertzale hitz asmatu zuena. Gure herrian herrizale eta patriotak izan dira betidanik, pila bat. Eta ezagutzen zuten zein zer beren herria. Beraz, dogma bat gutiago.
        Bizkaiari gertatu zitzaion kasualitatea Arana bertakoa zela. Ez du zertan horrengatik dagokion garrantzia baino gehiago zertan txupaturik. (A, eta garai batetatik aitzinerat, asko diru!, xehetasun tipia)
        Nafarroak ez du deus nahasten; Euzkadi > Euskadi hitz berriak bai. Zuk aldiz azken hau premisa moduan, kontzeptu higiezin, ipintzen duzu, baina hori akats kultural berez zeureganatua duzulakoan nago, ezagutzen dut giroa eta garaia, baina hala da historikoki. Denborak erliebeak azaleztatzen ditu. Eta urte-multso iragan berriak, estutzen, zaharragoen aldean.
        Lasai baskongadetako euskalerritarrak Nafarroako konkistan parte hartu izanagatik damu hori: Nafarroa Garaiko nafarrak ere izan ziren, historiak hala dakar, eta ezin bestela, bi alderdi baitziren, eta baten aldekoak ziren Gaztelari atea ireki ziotenak.
        Nafarroa izan daiteke nahi duzuna, oso kontzeptu baliogarria da, eta, oso ona, ez du jabetza-titularrik. Berriz, ni ez nago prest Bizkaia izan dadila niretzat nahi dezazuna, ez dut gurtuko, ez-eta Euskadi behin-ere ordaintzen ez den opari ustela, erdi-emana, erdi-utzia.

        • Oxandabaratz 2013-07-23 12:45

          Inork ez du esan BIzkaia gurtu behar denik… ezta Arana jaunak ere ez zuen esaten: hasieran foruen ildotik Bizkaiko nazionalismoa hezurtu zuen, baina Euzkadi kontzeptua atera zuenean, ez zuen herrialde bat beste baten gainetik ezartzen: “Aranaren Euzkadi bizkaitarra” “Euzkadi bizkai-zentrista” eta hostia horrek aipatzen dituztenak gutxi irakurri dute Arana, portzierto, nire ildo politikokoa ez dena, baina zorra zaionari, zor.

          Zure probintzialismo antibizkaitarretik (Diario VAscoko eguneroko erosle zaitugu?) bai ez dugula ezer lortuko.

          Beste gauza bat: inbasioak gora eta inbasioak behera, XX mendeko inbasio bakarra, nafarrek Gipuzkoan eta BIzkaian egin zutena izan zen.

          • Gizona, probintzialista naizela ateratzen baduzu ondorio, hain erraturik zaude ezin nauzula ezagutu. Zer burubide makurretatik ondorioztatu duzu hori?
            ‘Inork ez du esan BIzkaia gurtu behar denik…’ … zuk zer dakizu zer uste duen mundu osoak? Nik atzematen dut baietz, zure ustearen kontrara. Metaforikoki ari naiz, espero dut ulertuko duzula.
            ////
            Antibizkaitarra deitu nauzu, dohainik, eta haatik. Nondik ateratzen duzu hori? Ni herrizalea naiz, eta ezin ninteke herriaren parte baten kontrakoa izan. Denak ditut maite. Hori horrela da, eta zuk ez dakizu kontrakorik deus.
            ////
            Nik zer egunkari erosten dudan ez dakizu, eta erosten dudana zergatik eta zertarako, gutiago; nik zer erosten duzun eta dakit. Baina egunkari batek zer dioen jakitekoz, agian zuk erosten duzu.
            ////
            Inbasio hitza hain libre erabiltzen baituzu, ‘XX mendeko inbasio bakarra, nafarrek Gipuzkoan eta BIzkaian egin zutena izan zen’, hola bada, kolonia nafargarai izugarria egon behar du beraz Bizkai-Gipuzkoetan, ez da? Zuk ez duzu Nafarroa maite. Bada oso ongi, ez ezazu maita, baina orduan . XX. mendea ez da gure historian puntu zeroa, eta hala ari denak, interesak ditu; hau ez diot logikatik, diot eskarmentuak erakutsi didanagatik. Zuk, bide horretatik, ez duzu lagunduko herri hau eraikitzen, baizik-eta betiko zaborrean lohiturik segitzea.

          • Oxandabaratz 2013-07-24 09:47

            Kaixo Fermin:

            Inork ezer esan gabe birritan aipatu duzu zuk “oinordekotzaz bizitzen saiatzen direnak” “txupatzen dutenak” eta abar. Zu izan zara hortan lehena, ez beste inor. NIk hor bizkaitarren kontrako aurreiritziak edota ehrra ikusten dut; eta fenomeno hau Euskal Herrian maleruski hain zabaldua dagoen probintzialismoarekin (abertzaleen artean zabaldua dago, eta baita ere Bizkaian, baina zu bizkaitarra ez zara) eta hau hauspotzen duen egunkari-talde mediatiko batekin lotu dut. Nahiko segida logikoa dena, bestealde (aurriritziak>probintzialismoa>egunkariak).

            Bestalde, Aranaren aldetikako oinordekotza aipatu izan duzu (askotan aipatzen den Arabnaren “Euzkadi bizkaitarra” topikoa), baina zer motatako bidesari da “nafar” deitzea euskaldun horori jentilizio hori Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan zabaldua ez dagoenean? Hori ez al da “oinordekotza-saria”?

            Bestalde 1512ko inbasioarena eta “baskongado” salduena ere hainbestetan erabiltzen den topiko bat da (agian autoewtimua igotzeko edo). Niri norbaitek kontuak eskatzen dizkidanean ondo begiratzen dut ea benetan zorrik al duda. Eta “salduez” hitz eginez inor ez dago aske.

            Bai nik Nafarroa maite dut, Gipuzkoa eta Lapurdi (eta Araba eta Bizkaia eta Zuberoa) maite ditudan bezala

            Agur bat

          • : Eskerrik asko, Sabino Arana bezala, lehena ni. Historiak aitortuko dit. Ha.
            Dena dela, hori erran nahi nuen eta hori diot berriz. ‘Erentzia’, eta ‘txupatzea’ hortik. Kontzeptuak horiek dira aipatu nahi nituenak aipatu ditudanean, baina ez itzazu har zuretzat, zuretzat ez badira, ezta? Paranoia litzateke. Zergatik hartu duzu kolpea? Ikuska ezazu…

            Errorea. Bizkaiari, sineskeria batetan oinarriturik, aitortze etengabe eta kitaezin eske zital halakoa, Bizkai maiteari kalte egiten diona, haren kontra nago. Pertsonekin bezala, pertsonaia bihurtzen da, eta faltsua da. “Pertsona”, estimu handitan dut. “Pertsonaia”, autore bakoitzaren arau.

            probintzialismoa>egunkariak).> Begirunetik, zuk porru galanta atera duzu arrazoipide aski ahul baten bitartez, eta hortik segidakoa. A zer detektibe. Adizu, eta gauza dexente egotzi didazu, ezagutuko baininduzukeen (aurkeztu gaituztea?); utz iezaiozu ohitura horri, oso desatsegina da.

            <…baina zer motatako bidesari da “nafar” deitzea euskaldun horori jentilizio hori Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan zabaldua ez dagoenean? Hori ez al da “oinordekotza-saria”?> Ez nire ikuspuntutik, baina ez dizut ukatuko ez dela faltako Nafarroa Garaian kontutik bizi nahiko lukeena, hala nola beste lurralde guztietan eta mundu osoan gisara. Neureaz ari naizenez, ezin bestela, aitortuko dizut zuretzat ‘bidesari’ den hori nik oparitzat hartuko nukeela, eta ba dakit Araba Bizkai Gipuzkoako anitzentzat ere ohorea litzatekeela, baina era berean beste batzuentzat nazka. Bai, nazka, gauzak diren modura. Bakoitzak nahi duena edo ezin duena senti dezala.

            Horretan berdin-berdinak gara. Eta herri hau ordainezinezko betiereko zor amaigabeez beterik dago, eta bere babesagatik kobratu nahi duen jendeaz mukuru.

            Zorionak. Nik mundu osoa maite dut, Euskalerri, aldameneko partea, harantzexeagokoa, eta azken puntaraino.

            Ene aldetik amaitzekoz, eta ez dut azken hitza erran nahi baina, nik ez dudala segituko jakinarazten dizut. Izan ongi.

          • Ufa, ez da erraza testua sartzea blog honetan. Hau da zuzena:

            ////Inork ezer esan gabe birritan aipatu duzu zuk “oinordekotzaz bizitzen saiatzen direnak” “txupatzen dutenak” eta abar. Zu izan zara hortan lehena, ez beste inor.///
            Eskerrik asko, Sabino Arana bezala, lehena ni. Historiak aitortuko dit. Ha.
            Dena dela, hori erran nahi nuen eta hori diot berriz. ‘Erentzia’, eta ‘txupatzea’ hortik. Kontzeptuak horiek dira aipatu nahi nituenak aipatu ditudanean, baina ez itzazu har zuretzat, zuretzat ez badira, ezta? Paranoia litzateke. Zergatik hartu duzu kolpea? Ikuska ezazu…
            ///Nik hor bizkaitarren kontrako aurreiritziak edota ehrra ikusten dut///
            Errorea. Bizkaiari, sineskeria batetan oinarriturik, aitortze etengabe eta kitaezin eske zital halakoa, Bizkai maiteari kalte egiten diona, haren kontra nago. Pertsonekin bezala, pertsonaia bihurtzen da, eta faltsua da. “Pertsona”, estimu handitan dut. “Pertsonaia”, autore bakoitzaren arau.
            ///Herrian maleruski hain zabaldua dagoen probintzialismoarekin (abertzaleen artean zabaldua dago, eta baita ere Bizkaian, baina zu bizkaitarra ez zara) eta hau hauspotzen duen egunkari-talde mediatiko batekin lotu dut. Nahiko segida logikoa dena, bestealde (aurriritziak>probintzialismoa>egunkariak).///
            Begirunetik, zuk porru galanta atera duzu arrazoipide aski ahul baten bitartez, eta hortik segidakoa. A zer detektibe. Adizu, eta gauza dexente egotzi didazu, ezagutuko baininduzukeen (aurkeztu gaituztea?); utz iezaiozu ohitura horri, oso desatsegina da.
            ///…baina zer motatako bidesari da “nafar” deitzea euskaldun horori jentilizio hori Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan zabaldua ez dagoenean? Hori ez al da “oinordekotza-saria”?>///
            Ez nire ikuspuntutik, baina ez dizut ukatuko ez dela faltako Nafarroa Garaian kontutik bizi nahiko lukeena, hala nola beste lurralde guztietan eta mundu osoan gisara. Neureaz ari naizenez, ezin bestela, aitortuko dizut zuretzat ‘bidesari’ den hori nik oparitzat hartuko nukeela, eta ba dakit Araba Bizkai Gipuzkoako anitzentzat ere ohorea litzatekeela, baina era berean beste batzuentzat nazka. Bai, nazka, gauzak diren modura. Bakoitzak nahi duena edo ezin duena senti dezala.
            ///Niri norbaitek kontuak eskatzen dizkidanean ondo begiratzen dut ea benetan zorrik al duda///
            Horretan berdin-berdinak gara. Eta herri hau ordainezinezko betiereko zor amaigabeez beterik dago, eta bere babesagatik kobratu nahi duen jendeaz mukuru.
            ///Bai nik Nafarroa maite dut, Gipuzkoa eta Lapurdi (eta Araba eta Bizkaia eta Zuberoa) maite ditudan bezala///
            Zorionak. Nik mundu osoa maite dut, Euskalerri, aldameneko partea, harantzexeagokoa, eta azken puntaraino.
            Ene aldetik amaitzekoz, eta ez dut azken hitza erran nahi baina, nik ez dudala segituko jakinarazten dizut. Izan ongi.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-23 10:53

        Agur Fermin jauna:
        ///
        Ez naiz bat ethortzen. Sabin Arana jauna ez da bat gehiago, eta soilikan Bizkaian jaio zitekeen. Gauzak diren bezala. APDan 1789.ean foruak abolitu zizkigutenean, Augustin Xaho jauna agertu zen; eta, ez da kasualitatea. NFEan 1841.ean foruak abolitu zizkigutenean, Juan Iturralde jauna agertu zen; eta, ez da kasualitatea. EAEan 1876.ean foruak abolitu zizkigutenean, Sabino Arana jauna agertu zen; eta, ez da kasualitatea.
        ///
        Euzkadi hitza ez zuen Sabino Arana jaunak sortu. Ezagun dugunez, Euzkadi hitzaren lehen aipamena XIX. mendekoa da, eta romantiko ethorrikoa da. Horrela, hitzaren garapena hau da: Euskaria >>> Euskadia >>> Euzkadia. Ni Euskaria hitza berreskuratzearen aldekoa naiz, Euskariak euskararen cultural Nationea adierazten du.
        ///
        Eutsi, borrokatu eta irabazi.
        Izan ongi.

        • Agur, Andoni agurgarri hori,

          Ez nioen Arana bat gehiago zenik, nioena zen, alegia, ez zela ez bakarra eta ez lehena, ez-eta aldare gaineko saindua (hori eransten dut orain).

          Bizkaian jaio zen, jaio zenean, eta orduko egoeran. Beraz, izan zen sistema espaziotenporal baten haurride, ederki dago. Baina Nafarroaren ideiaz ari ginela, ez dut koerlaziorik ikusten ondorio mamitsurik ematen didanik horrekin. Eta Bizkaiak ez zuen horrekin aktibo bat irabazi betikoz, ene aburuz, baina hau uste pertsonala da; ez zait erentzietaz bizitzen saitzen dena atsegin. Horrengatik, nire Nafarroak nafar berdintzat luke bizkaikoa, e.a.

          Baina nire testutxoan, ez dator holakorik, nik ere ez dut hori erran eta ez dut horren usterik eta ez dut pentsatzen; jakin dakit ezetz. ‘Abertzale’ hitza asmatu zuela erran nuen. (Hemen jendeak ez du idazten dena irakurtzen. Aurreiritziak lainotzen dio ulermena.)

          Zure Euskaria hitzaren bultzadaren haritik, horra nik zer uste dudan: ‘Euskalerri’. Ez da Euskal Herri-aren, Euskal Herria-ren, kontrakoa, zeren eta hitz-elkartutzat hartzen baitut, eta hor ‘atxea’ gal baitaiteke ‘atxezalea’ izanik ere. Baina politikoki Nafarroak ba du pisurik, eta askoz anizkoitzagoa izan daiteke, Euskalerri (eta Euskadi, Euskaria, e.a.), aldiz, oso etnikoa da, eta gure herriaren periferian ez dut egokitzen denik oso ongi ikusten. Dena den, eusk- erroko denen artean, niretzat, hoberena da. Ba dakit inork ere ez duela hori buruan, baina nik bai. (Soinuak ditut ez ote zuen Estornés Lasa-k horretaz zerbait aipatzen aspaldian)

          Nik ‘eutsi’, bai; ‘burrukatu’, batzutan eta nire modura zer den ere; eta ‘irabazi’, aspaldian irabazita sentitzen naiz.
          Agur bero bat.

          ///
          Eutsi, borrokatu eta irabazi.
          Izan ongi.

          • Gaizki atera zait idatzi nahi nuena; hauxe da:
            /////
            Agur, Andoni agurgarri hori,
            /////
            Ez nioen Arana bat gehiago zenik, nioena zen, alegia, ez zela ez bakarra eta ez lehena, ez-eta aldare gaineko saindua (hori eransten dut orain).
            /////
            Bizkaian jaio zen, jaio zenean, eta orduko egoeran. Beraz, izan zen sistema espaziotenporal baten haurride, ederki dago. Baina Nafarroaren ideiaz ari ginela, ez dut koerlaziorik ikusten ondorio mamitsurik ematen didanik horrekin. Eta Bizkaiak ez zuen horrekin aktibo bat irabazi betikoz, ene aburuz, baina hau uste pertsonala da; ez zait erentzietaz bizitzen saitzen dena atsegin. Horrengatik, nire Nafarroak nafar berdintzat luke bizkaikoa, e.a.
            /////
            ‘Euzkadi hitza ez zuen Sabino Arana jaunak sortu’, diozu.
            Baina nire testutxoan, ez dator holakorik, nik ere ez dut hori erran eta ez dut horren usterik eta ez dut pentsatzen; jakin dakit ezetz. ‘Abertzale’ hitza asmatu zuela erran nuen. (Hemen jendeak ez du idazten dena irakurtzen. Aurreiritziak lainotzen dio ulermena.)
            /////
            Zure Euskaria hitzaren bultzadaren haritik, horra nik zer uste dudan: ‘Euskalerri’. Ez da Euskal Herri-aren, Euskal Herria-ren, kontrakoa, zeren eta hitz-elkartutzat hartzen baitut, eta hor ‘atxea’ gal baitaiteke ‘atxezalea’ izanik ere. Baina politikoki Nafarroak ba du pisurik, eta askoz anizkoitzagoa izan daiteke, Euskalerri (eta Euskadi, Euskaria, e.a.), aldiz, oso etnikoa da, eta gure herriaren periferian ez dut egokitzen denik oso ongi ikusten. Dena den, eusk- erroko denen artean, niretzat, hoberena da. Ba dakit inork ere ez duela hori buruan, baina nik bai. (Soinuak ditut ez ote zuen Estornés Lasa-k horretaz zerbait aipatzen aspaldian)
            /////
            Nik ‘eutsi’, bai; ‘burrukatu’, batzutan eta nire modura zer den ere; eta ‘irabazi’, aspaldian irabazita sentitzen naiz.
            Agur bero bat.

  • “Euskal Herria VS Estatua edo kolonia VS metropoli logika bultzatzeak gure burua engainatzea lekarke”
    Zer nahi duzu? Euskaldunok gure askatasun nazionalarekin tematuta. Norbaitek galerazten digu ezta ?
    Adibidez zure artikulua, kolonizazioren eraginaren ondorio ez balitz, ez genuke ulertuko.

    • Gonzalo Etxague

      Zure iruzkina integrista xenofobo baten aldetik etorriko ez balitz, geuk ere ez genuke ulertuko.

    • Jon Intxaurraga
      Jon Intxaurraga 2013-07-22 17:41

      Aupa Iñaki,

      Ez nago zurekin ados. Artikuluan aipatu bezala, hemen logika hori ez dabil. Bestela, Iparraldeko %80a kolonoa izango litzateke (abizen euskaldun eta euskaraz egiten duten kolonoak, gainera). Nire iritziz, ez dauka koherentzia handirik; kolonorik gabeko kolonizatuak bailirateke Iparraldekoak. Gero, ez dakit zeintzuk diren kolono bat zer den ezartzeko irizpideak. Batzuen kasuan (poliziak, funtzionarioak…) argi daukat, halere beste batzuen kasuak ez ditut hain garbi. Esate baterako, Donostiako alkade izateko Odon Elorza (PSE) eta Ahaldun Nagusia izateko Olano (EAJ) bozkatu dituen donostiar bat zer ote da? Eta Elorza (PSE) eta Amaiur Mendizabal (Amaiur) bozkatu dituen gipuzkoar bat zer ote da? Nik uste dut Palestinan eta Saharan ez dutela horrelako arazorik.

      Egia da, herri honi ez zaizkio eskubide nazional denak aitortzen. Eta salatzekoa da, noski. Halere, euskaldun asko Espainian eta Frantzian eroso bizi dira eta hori onartu behar da.

      Nik horrela ikusten dut.

      Ondo ibili

        • Jon Intxaurraga
          Jon Intxaurraga 2013-07-23 18:18

          Aupa Iñaki,

          Kolonialismoa metafora lez erabiltzeak balio du, kulturalki eta politikoki oso gertaera antzekoak bizi baititugu herri honetan, baina ez dut uste hemen kolonizazio prozesua gertatu zenik (Foruek hori erakusten dute, gainera). Hemen ez dago kolonorik, are gehiago, hemengo espainolzale gehienen senideek hamaika mende daramate herri honetan (Basagoiti, Iturgaitz…), eta Espainatik etorri ziren asko euskaldunekin ezkondu ziren eta bilobek euskaraz ikasten dute gaur (Aitite Félix artikuluak bikain erakusten du).

          Ondo ibili

  • ole eta ole, bikain. Estatua egon izanak (ez Estatua izanak, nik behintzat ez neukan, duela bost mende ez dakit non zebiltzan arbasoak, baina akaso Gaztelan barreiatuta, deiturei erreparatuta), ez du ezer aldatzen, ez dizu eskubide gehiago edo gutxiago ematen, ez Westfalia aurreko erresuma izan bazinen behintzat. Estatua “berreskuratu”? Ez, ez, nik ez dut inoiz izan estaturik eta horregatik eratu eta eraiki nahi dut, izan ez dudan horretan jarri ilusioa, etorkizunean, ez Erdi Aroko amets txoroetan.

    • Historia politikarako arma bat da, hemen eta mundu osoan. Nazio bakoitzak ezberdin bizi izan ditu gertaera historikoak .Batzuk garai hartako sarraskien gainean eraikitako sistema zapaltzailearen zilegitasuna azaltzen saiatuko dira. Euskaldunok aldiz, okupazioaren ondorioak gaur egun eta 24 orduz egunero pairatzen ditugunok, beste modura azaltzen saiatuko gara, gure egoera tamalgarriaren gakoak ulertzeko behintzat.
      Nik ulertzen dut, EH nazioa denik ukatzen dutenek, inbasioa eta okupazioa noiz eta nola gertatu ziren gordetzen saiatzea. Halakoetan alferrikako ahalegina da gertakizunei lotzea. Ez zaie komeini jendeak jakitea okupazio militarra nola eman zen.

  • Andoni Lopetegi 2013-07-19 22:32

    Berreskuratzea, eraikitzea… gauza batek ez du bestea kentzen. Historian ukan dugu gure estatua, Nafarroako Erresuma, atxeman dezagun gure estatu modernoa, hau da, Euskal Herria, aurrekoa ahantzi gabe.

    • Bat nator zurekin Andoni, historiak gure egoera ulertzen lagunduko digu eta hori bere soilean ezinbestekoa da etorkizunari ganoraz begiratzeko.

  • Mendeetan zehar historioa ezkutatu edo aldatu digute, gero ta gehio dira hori saiestu ta gure historioa ikertu dutenak ta gauz gehio aurkitu dutenak ere.

    Bainan mendeetan zehar ezkutatua izan ta gero, orain ez omen da garrantzitsua, aupa gu.

    Eta noski, zerbait jakiten ez badezu nola interesatuko zaizu, bainan Nafarroko erresumaren historioa ez dula interesik erratea….. Gaur egun eta leku askotan pasatuko da, ume asko ez dute bere herrialdeko historia ikasi nahi, baina hori ez du esan nahi garrantzia ez duenik, gutxigo ikasi nahi ez dutelako.

    Eta Erreferentena, ni ez nun Frankismoa bizi, ta ni bezalaxe gehiengoak, orduan Frankismoa ere ez zun garrantzirik izan behar ez? Ahaztu dezagun.

    Nola Aterako dezu eztabaida baten Nafarroko erresumako gauz asko, jakiten ez baziren? Historialariak ere erratuak zeuden ta Nafar Erresumaren historioa ikertu ta gero, konturatu dira zer izan zen eta zer ez.

    Eta hori historialariak zirela, ba herri xumea…

    Eta ginena garrantzi handia daka, beste gauza da EH Independiente baten, izena garrantzitsuena izatea.

    Eta legearen ikuspuntutik ere, Nafarroko erresuma izan zen konkistatua ez Euskadi, ez bait zen esistitzen.

    Historioa jakin behar da, beste gauz bat da, dena historiarekin justifikatzea, historia gabe ere Independienteak izateko eskubidea izan beharko genukela uste dut, bainan erratea ez dela inportantea jendea ez dakilako…

  • Historiak ez duela garrantzirik? Ba hori horrela izateko estatu espaiñiarra temati dabil azken urteotan euskal herrian gertatutakoari buruz idazti beharreko historia euren interesen araberakoa izateko lanean ez?
    Nola esaten dute: Es importante escribir la verdadera historia de lo que ha ocurrido para que no olvidemos el sufrimiento que algunos vascos han sufrido por defender sus ideas políticas, aquí no existe un conflicto político, aquí lo que ha existido es un grupo terrorista que ha querido imponer sus ideas antidemocráticamente…
    Historia oso osa garrantzitsua da eta gehiago gurea bezalako estaturik gabeko herrien kasuan, kontsientzia nazionala lantzeko erabilgarria bait da.
    Baina hori gure sasi poltiko hauek ez dute ulertzen eta noski, horrela dabil herri xumea, galduta (ez dakigu konkistatu ziguten ala ez, ez dakigu zer zen nafarroa, ez dakigu nor den euskalduna, ez dakigu nor den nafarra, noiz emon zen EAE-Navarra banaketa, edo iparraldea nola geratu zen frantziaren menpe. Ez ditugu gure herrikideak identifikatzen…)
    Bai, historia lantzea oso beharrezkoa da askatusuna lortzeko egin beharreko bidean.

  • NIk idatzitakoa txalotzeko idazten dut

  • Guztiz asperturik nago aspertuez. Haziko zarenean ohartuko zara.

    • Gonzalo Etxague

      “Haziko zarenean ohartuko zara”!!!!! Ni Nafarroako erresumaz aspertuta egoteaz gain, batzuen euskara txatxuaz ere nahiko nazkatuta nago.

      • Zuk nola erraten duzu, ‘hazten zarenean’ ez baizik? Ez da modu bakarra. Ikas.
        (Erraten dizut ‘ikas’, ez ‘ikas!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!’, baina zure amorrazioa librea duzu, jakina)

        • Gonzalo Etxague

          Tira, amorrua ezjakintasuna ezkutatzeko baliatu nahi baduzu, on dagizula eta ez kalte. Hori bai, euskañolez oso zuzena dela aitortuko dizut.

          • Eta ez duzu ulertzen, gizona. Amorrua zurea dela, nik ez dudala. Nik pena sentitzen dut, ez baitakizu. Euskañola non harrapatzen didazu? Azal ezazu. Nola erraten da españolez nik errana, eta zer antza du nireak españerarekin? Tira, tira… Orojakilea zarelakoan, enorante inkultua iruditzen zaitzaizkit.
            A, eta ez gal denbora egiaren bila, ez diozulako zipitzik ere igarriko.

          • Gonzalo Etxague

            Tira, amorrotuta zaudela esango nuke, ez dakit, ba, ez dakit, ba… Baina amorrua nabaritzen dut zure erantzunetan, ez duzu uste? Udan klasean goizez ematen ditut, baina, tira, esango dizut -ko atzizkia ustez okerrez lotze duzula geroaldiarekin, euskal aditza eta aspektua ulertzen ez dituzun seinale,

          • Puf, zuk diozu, zu zara, inoiz ez hobeki errana. Irakur itzazu zure berriketa, eta ikusiKO. Orain ardiz otsoa? Otzandu zaituta?
            Eta -ko atzizkia zoragarri erabiltzen dut.
            Eta adios. Akabatu da.

          • Gonzalo Etxague

            Kar-kar-kar, hortaz, otsoa naiz? Ez zegok gaizki Fermin. Baina azken-azken-azken galderatxo bat: -ko atzizkia aditz komunztadura bezain zoragarri erabiltzen al duk? Zeren eta “Irakur itzazu zure berriketa” bezalakoak ez baititut oso zuzentzat jotzen, nik bederen, baina agian oker nagok eta gehiago ikasi beharko diat. Zer uste duk hik?

    • Jon Intxaurraga
      Jon Intxaurraga 2013-07-22 17:44

      Aupa fermin,

      Zuk esandakoari ondo deritzot. Haziko naizenean erantzungo dizut. Dena den, ez itzazu nahastu bat ez etortzea eta ez haztea, kontzeptu ezberdinak baitira.

      Ondo ibili

      • Ongi deritzozulako horrekin geratzen naiz. Ez, ez, ez dut nahasten bat ere, ez dut espero bat etortzea. Entzun dezazula bai, urteen ondoren oroitzen baduzu, zentzua emanen diozu agian. Eta osterantzean, horren ederto.

  • Antso Jakituna 2013-07-22 02:01

    Gonzalo…
    Gonzalo…
    Gonzalo…
    everything is quiet…
    ez harrotu…
    ez iraindu…
    shhh…
    (fanatiko)
    (eta kolonialista)

    • Antso Jakituna 2013-07-22 02:03

      Irabaztera goaz

      • Gonzalo Etxague

        Bai, hobe zenuke dena ingelesez egin, edo burua bizi dizun hiuzkuntzaz egin: espaiñolez. “Irabaztera goaz”!!!!! Baina nora zoazte irabaztera?

        • “Bai, hobe zenuke dena ingelesez egin, edo burua bizi dizun hiuzkuntzaz egin: espaiñolez”
          Aldapan behera eta izugarrizko abiadura hartuta, noraino iristeko kapaza den Gonzalo ikusteko irrikitan nago.
          Boh, igual ez.

          • Gonzalo Etxague

            Irrikan, Iñaki Amorrortu, irrikan, eta ez irrikiTAN.

          • Zezenketarik Ez 2013-07-23 01:05

            Ez izan sadiko Inaki…
            Nire gomendio marxo-kristaua Donald jaunari, aka “ahate zorabiatua”:
            erretira zaitez, entzun musika lasaia, idatz ezazu liburu mardul bat, edozer.
            Baina erretira zaitez.
            Kolonialismoa, kolaborazionismoa… iragana dira.
            Heldu konstituzionalismoa.
            Inork ez dizu oroitaraziko zertan aritu zinen ZuZeun.
            On egingo dizu.
            Etortzen ari denak azpian harrapatuko zaitu bestela.

  • Gonzalo Etxague

    Berriro arisTEApartyko sektarioak, fanatikoak, totalitarioak eta xenofoboa, Orreaga style, dena kakazten!

  • Denak zure kontra, Gonzalo gaixoa! Denak Orreagakoak!
    .
    Azalpena:
    1. Orreagarena da “kalea”, edo Zuzeu behintzat.
    .
    2. Gonzalok ez daki haizeak nondik jotzen dio ere.

  • Portzierto, mapa hori Federico Krutwig-ena da ez beste inorena, 1962 an “Vasconia” bere liburuan agertzen zena. GARAk egunkariarekin batera orain dela urte gutxi saltzen zuen liburuaren edizio berria.

    • Josu Lavin

      Oraindic ere salgai daduzcagu lehen editioneco aleac. GARAcoena ez da ossoa, appendiceac falta baitzaizquio.

  • Konkluzioa: GARA sektario, fanatikoak, totalitarioak, xenofoboa eta beste ez dakit zer da, ezta Gonzalo??

    • Gonzalo Etxague

      Berriro arisTEApartyko sektarioak, fanatikoak, totalitarioak eta xenofoboak, Orreaga style, dena kakazten! Noski, Kalean kolonoak eta kolaborazionistak, zuek geratzen zarete, bakar-bakarrik. Benitok abesten zuenez: “Zenbat gera, bat, bi, hiru…”

      PD: Xuxen, ezizen hori erabiltzen duzu, baina ez zara batere xuxena euskararekin. Zergatik erabiltzen duzue euskara txatxu hori?

    • Liburu hori Erroak bilduman argitaratu zuen Garak. Egile arras ezberdinak bildu zituen, Euskal Herrian eragin izan duten liburuen bilduma bat baitzen. Ez erabili hain argudio petralak, otoi

  • Zein euskara Gonzalo? Berriro tokitik kanpo? (denak ote gara krutwigtarrak orain ala?)
    Portzierto, a ze hanka sartzea!! Benito aipatu duzularik….irakurri ahal duzu bere iritzi politikorik?? Iparla-zalea da eta!! Benetan ari naiz.
    .
    Ez dakizu nondik haizeak jotzen dizun!

    • Gonzalo Etxague

      “Gonzalok ez daki haizeak nondik jotzen dio ere”, zuzena (gramatika) al da? Egokia (erdarakada) al da?
      “Konkluzioa: GARA sektario, fanatikoak, totalitarioak, xenofoboa eta beste ez dakit zer da, ezta Gonzalo??”, zuzena al da?
      “Zein euskara Gonzalo?”, zuzena al da?
      “irakurri ahal duzu bere iritzi politikorik?”, zuzena al da?
      “Ez dakizu nondik haizeak jotzen dizun!”, zuzena al da?

      *
      Bai, Benitoren “iritzi politikoak” irakurri ditut, “Plazer bat izan duk, Benito” liburuaz ari bazara. Hor Aristiren egoa elikatzen duen hausnarketa luze eta aspergarria daukagu, haririk gabekoa, %80 ideologia oriental merkearen onurak azaltzeko, egoa zein txarra den azaltzeko. Bitxia: Aristiren trikimailu ona Benitoren kontura bere egoa puzteko. Baina Benito iparlazalea dela diozu: Benito sektarioa al da? Fanatikoa al da? Totalitarioa al da? Benito xenofoboa al da? ArisTEApartykoa al da Benito? Nik Benitori ez diot halakorik entzun edo irakurri, zer pentsatzen duen jakin gabe, noski. Baina entzun edo irakurri, ez. Bestela, gizonak interneta zer den ez dakienez, ba, zaila du hemen esaten dituzuen astakerien berri jasotzea. Ondoriorik argiena da Benitok ez zuela liburu hori atera nahi izan, eta hobe kasu egin izan baliote!

      • Gonzalo Etxague

        PD: Orain ulertu al duzu Benitori hartutako abestia?

        • Ez dakit zeintzuk zareten aspergarriagoak, Orreagakoak ala eurei erantzuten zabiltzatenak… Egia esan, antzeko txorakeriak esaten zabiltzate. Benito sartzea horrelako eztabaidetan ez du, ez hanka, ez bururik. Begirune handiagoa merezi beharko luke gizonak denon partetik; bere iritzi politikoak A ala B izan.

          • Gonzalo Etxague

            Ramon, herri honetan xenofobia eta bazterketa bultzatu nahi dituztenei erantzutea beharrezkoa izan daiteke, nik uste dut baietz, baina ez dauka zertan izan dibertigarria, ezta? Baina badaezpada niri esan didazu. Nahikoa bitxia, bai.

  • Mikelek esaten zuen bezala: gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak….

  • Josu Lavin

    Gonzalo Etxague jauna,
    Naffarroaren contra al çaude?
    Adeitassunez

  • Norbaiti irakurri nion Iruñeko Erresuma -Nafarroa deitura ez zen orokortu Antso Jakitunaren garaia arte- izan zela euskaldunek antzinako garaietan sorturiko egitura politiko handiena, eta balizko euskal estatu baten ernamuina izan zitekeela. Izan zitekeen, baina ez zen izan, eta horren arrazoia ez dira soilik konkistak. Gainera, independentzia politikoa XVI. mendearen hasieran galdu zuen, hau da, estatu batzuk gaur ezagutzen ditugun eran eratzen hasiak zireneko garaian, eta ordurako geografikoki oso murriztua zegoen: gaurko Foru Erkidegoa gehi Behe Nafarroa. 1512ko Nafarroa Erdi Aroko erresuma bat zen artean, ez estatu moderno bat; hori gutxi balitz, interes eta lurralde zabalagoak beste nonbait zeuzkan dinastia arrotz batek gobernatua (nolabait esateko), eta barruko liskarrek eta ezinikusiek erdibitua… euskal tradizio banderizo onenaren arabera, dena esan behar.

    Nire ustez, kontu batek askotxori perspektiba galarazten die askotan: XVI. mendean eratzen hasi ziren estatu-nazio goiztiar horien artean Frantzia eta Espainia daudela, hain zuzen, baina Europako herri askoren bilakabidea oso bestelakoa izan dela. Orokorrean, inork ez du zalantzan jartzen Alemania eta Italia nazio direnik, baina estatalitatea atzo goizean bereganatu zuten. Aldeak alde, eta aldeok ez dira nolanahikoak, Euskal Herriak antz handiagoa dauka Alemaniarekin, bertan nazio-kontzientzia hizkuntzak eman duelako (naziak albo batera utziko ditut apropos), izan ere, Euskal Herria eta Deutschland esamolde guztiz paraleloak dira (euskararen eta “deutsch” hizkuntzaren lurraldeak, hain zuzen). Azken finean, Nafarroaren eztabaida honen atzean dagoena oso postulatu sinplea da: nazio baten ezinbesteko osagarria “estatua” da. Baldin eta estaturik ez badaukazu, edota lehenago eduki ez baduzu, ez zara ezer, ez zara existitzen. Baina Europaren historiak -ez soilik Frantzia eta Espainiarenak- hori gezurra dela erakusten du. Europako nazio gehienek, edo zehatzago esateko, bere burua naziotzat hartzen duten gizataldeek, historian zehar ez dute berezko estaturik eduki, eta daukatena oso berria da eskuarki. Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren arteko trantsizioan Europan hiru nazio-estatu eratzen hasi ziren, hirurak oso zanpatzaileak, bide batez esanda: Ingalaterra, Frantzia eta Gaztelan ardaztutako Espainia. Euskaldunen gurutze historikoa, nolabait esateko, hauxe da, estaturik gabeko nazio izanik (beste asko bezala), haietako biren artean egotea suertatu zaiela. Bihi txikia bi errotarri boteretsu eta gupidagabeen artean.

    Bestalde, esan liteke Nafarroa zahar hura euskal erresuma zela, baina arrazoi soil batengatik: biztanle gehienak euskaldunak zirelako; Fernando Mikelarena ikertzaileak kalkulatu duenez, XVI. mendearen erdialdera nafarren bi heren, gutxi asko, euskaraz mintzo ziren, hain zuzen. Bertako agintariek, ordea, euskara ez zuten inoiz oso estimu handitan eduki: Nafarroa burujabea izan zen zortzi mende luzeetan, hainbat hizkuntza erabili zituzten idatziz: latina, erromantze nafar-aragoiarra, okzitaniera, frantsesa, biarnera, gaztelania, baita hebreera ere, hau da, benetako Babelgo Dorrea da Nafarroako Artxibategi Orokorra, baina euskara behin ere ez. Joana erreginaren asmoei buruz, haren interes nagusia erreforma kalbinista bultzatzea zen, baina ordurako katolikoak ere konturatzen hasiak ziren euskara erabiltzearen garrantziaz euskal arimak bide zuzenetik gidatzeko (ez dakit Leizarraga lapurtarra zergatik den “nazionalagoa” Joan Beriain idazle nafarra baino). Gainera, kalbinismoak dexenteko hedadura izan zuen Zuberoa eta Behe Nafarroan, bereziki nobleen artean, baina gehiengoak Erromako katolizismoari eutsi zion, eta kalbinismoak laster erreka jo zuen Frantzia osoan -albretarrek interes zabalak zeuzkaten Frantzian, eta haien politika ezin da ulertu Frantzia osokoa kontuan hartu gabe. Gauzak zer diren, euskara berez landu nahi zuena, euskara beste hizkuntza guztien pare jartzeko, Etxepare dugu, zeina, jakina denez, gaztelarren aldekoa zen, beaumondarra. Bide batez esanda, nabar estatalismoaren aldekoek normalean ez dute apenas aipatzen, nahiz eta Eiherelarreko erretorea euskal klasikorik sinpatikoena dugun, eta ez dakit bazterketa horren arrazoia ez ote den euskaltzaleon aita pontekoaren “kolaborazionismoa”.

    Bere historia luzean erresuma lurralde askotara zabaldu zen. Batzuk, gaur inork ez luke euskal lurraldetzat hartuko, hala nola Errioxa edo Aragoi -zentzuduna den inork, esan nahi dut, goiko mapa horrek izu ikara ematen didalako, gogora dakarkit “Serbia Handia”, edo Grezian “Urrezko Egunsentia”ko faxistek hain maite duten Megale Hellas edo Grezia Handia; bestetzuk, bereziki Gipuzkoa eta Araba, erresumari lotuak egon ziren garai batzuetan, baina ez zen beti hala izan, 1200ko konkistaren baino lehenago ere. Gipuzkoa eta Araba gaur Gipuzkoa eta Araba dira -barkatu pellokeria-, ez Nafarroa, eta are gutxiago Nabarra. Bien hiruburuei Nafarroako errege batek foruak eman izana kontu jakingarria da, interesgarria (eta aldi berean, ez arantzarik gabekoa, ikus beherago), baina iraganeko kontu bat. XV. mendeko kronista batek idatzi zuen bezala: “En el tiempo que la villa de Vitoria era en el reyno de Navarra…”. En el tiempo que, ez orain.

    Asko aipatzen da “lingua navarrorum” esamolde famatua. 1167ko agiri batean azaltzen da, euskararen sinonimo gisa; erromatarrek ez zuten euskara zuzenean inoiz aipatu, bide batez esanda, ez iritsi zaizkigun iturri erromatarretan, behintzat, izan ere euskararen lehen aipu esplizitua nahiko berantiarra da, IX. mendekoa, al-Himyari historialari arabiarrarena. Beste agiri nafar batzuetan, bestelako izendapenak ditugu euskara izendatzeko: “basconea lingua”, “lingua rusticorum”… Ekuazioa oso sinplea da: “navarri” = “rustici”, eskuarki nekazariak, laborariak, basa-jendea. Izan ere, XII. mendean “navarri” horiek ez ziren erresumako biztanle guztiak, ezta hurrik eman ere, baizik eta euskaraz egiten zutenak. Gehienak seguru aski bai, baina ez guztiak. Erribera aldeko biztanleek XIII. mendean ez omen zuten euren burua “navarro”tzat jotzen, eta mende berean idatzitako Nafarroako Foru Orokorrean “navarro” eta “bascongado” guztiz sinonimo dira. Beraz, garai haietaz ari garela “navarrus” gentilizioari ezin diogu eman inolako kutsu estatalik eman. Are gehiago, “estatu” hitza erabiltzea, gaur ematen diogun zentzu politikoarekin, sekulako anakronismo erraldoia da IX, XII edo XV. mendeez aritzen garenean, baita geroago ere. XII. mendeko Nafarroan ez zegoen inolako “estatu”rik, ezta garaiko Gaztelako Erresuman edo Germaniako Erromatar Inperio Santuan ere.

    Eta hor daukagu euskararen eta euskaldunen historiaren kapitulu ilun bat: navarri / euskaldunen bazterketa Nafarroako Erresuman bertan. Kontu jakina da Nafarroako erregeek foruak eta pribilegioak eman zizkietela “frankoei” (nahiz eta “franko” gehienak Okzitania aldekoak ziren) hiribildu berrietan bizitzen jar zitezen. Baina aldi berean, “navarri” horiei hirietan bizitzea debekatu zieten: Lizarra eta Donostiako foruek, kasu, debekua jasotzen dute modu esplizituan. XI. mendearen bukarean, Alfontsok, Iruña eta Aragoiko erregeak, Pierre Andouque-koa jarri zuen Iruñeko artzapezpiku, eta Monjardin-go burgua birpopulatzeko agindu zion, Lizarratik gertu. Klerigoak hala kontatu zion erregeari gutun batean: “Sicut vos dixisti mihi, omnes Navarros expulsi, in eorum locum Francos introduxi…”, hau da, “Zuk agindu zenidan bezala, nafar guztiak kanporatu nituen eta haien ordez frankoak kokatu nituen”. Kontu jakina da, baita ere, Iruñean euskaldunek euren ghettoa zeukatela, Navarreria famatua, eta frankoen burguetan -San Zernin eta San Nikolas- bizitzea debeku zutela. Halako batean San Zerningo burgesak kexu azaldu zitzaizkion Antso Jakitunari, “navarri” batzuk euren artera bizitzera aldatu zirela-eta, eta Arrano Beltzaren erregeak basa-jende hura kanporatzeko agindua eman zuen. Omnes navarros expulsi… Esanak esan, Nafarroako gaurko agintariek -eta oro har Euskal Herriko klase agintariek- euskarari dioten estimu eskasak sustrai sakonak ditu. XIII. mendetik aurrera, Nafarroako errege-erreginak jatorriz kanpotarrak izan ziren eskuarki, frantsesak, baina halakoak agindu zituztenak bertakoak ziren, Antso Handia ditxosozkoaren odolekoak. Ez da kasualitatea Gaztelako Alfontso VIII.ak, Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea konkistatzean, erresistentzia bakarra hiribilduetan aurkitu izana, hots, Koroaren horrenbeste pribilegio eta begirune jaso zituzten frankoen habietan, ze ez du ematen konkistak biztaleria gehienari axola handirik zionik. Geroago asmatutako “voluntaria entrega” famatuaren historia gezurra da neurri handi batean, baina handik eta hemendik ondorioztatu daiteke Gipuzkoa eta Arabako jende dexente ez zegoela oso pozik frankoen mesederako politika horrekin. Izan ere, ez dakit inork pentsatu duen garai hartan Aloña edo Aralarko artzain batentzat ze alde zegoen bildotsak Nafarroako Antsoren izenean edo Gaztelako Alfontsoren izenean kentzen bazizkioten. Jauntxo kontuak izango ziren berarentzat. Baina, badaezpada ere, Gaztelako erregeek lezioa ondo ikasi, eta Araban eta Gipuzkoan hiribilduak sortzen jarraitu bazuten ere, norabidez aldatu ziren: frankoak urrunetik ekarri gabe, inguruko nekazariak bultzatu zituzten han bizitzen jartzera. Bai, hiribildu berriei erdal izenak jarri zizkieten, baina horretan Nafarroako erregeek ere berdin jokatzen zuten. Nik dakidala, Gasteiz zaharrari Victoria izena jarri ziona Antso Jakituna izan zen, ez Gaztela edo Espainiako inongo erregerik. Historia kontatzekotan, osorik kontatu behar da, ez soilik gure interesen araberako alderdiak -“historia” serioa egiten saiatzen bagara, behinik behin, eta ez zenbait datu historikoz hornitutako diskurtso politiko jakin bat. Donostiako kale handienetako batek Antso Jakitunaren izena darama, baina ez dakit zenbat gogoratzen den errege horrek euskaldunei debekatu ziela hirian bizitzea “kolono” frankoen baimenik barik. Oinarri horien gainean ez dakit zer nolako etxerik eraiki daitekeenik. Agian ezikusiarena egitea onena da, baina iraganeko agiri idatziak temosoak dira, hortxe daude aurreiritzirik gabe irakurri nahi dituenarentzat. Bide batez esanda, kontu penagarri hauek Arturo Canpion irakurriz ikasi nituen, besteak beste, historialari eta euskaltzale nafarra asko aipatzen da, baina ez dakit aipatua bezain irakurria den.

    Baina, hala ere, euskararen galera historikoa ezin da esplikatu kanpotarrei errua beti egotziz: nik dakidala, XIX. eta XX. mendeetan inmigrazio handiena izan duten bi lurraldeek, Bizkaia eta Gipuzkoak, euskarari eutsi diote. Araba eta Nafarroaren gehienean, ordea, hizkuntza kanpoko inor etorri gabe galdu zen XVIII eta XIX. mendeetan, bi lurralde horiek industrializatu baino askoz lehenago. Kolonizazioaren diskurtsoaren arabera, bidezkoa izango litzateke Eibarren euskara zeharo galdu izana eta Zaraitzun gorde izana, baina alderantziz da.

    Nafarroako errege horiei inongo (euskal) nazio asmorik egoztea zentzugabekeria hutsa iruditzen zait, eta historiak erakusten duena bortxatzea da. Euskal estaturik izatekotan, etorkizunekoa izango da; antzinako garaietan, behintzat, nik ez du halakorik topatu. Euskal Herrian beregaineko erresuma bat egon zela, ezin uka, Nafarroa (eta Euskal Herrian horrek ez du esan nahi Euskal Herri osoan) baina nik argi daukat: euskal jendeak ez du inoiz estatu izena merezi duen inolako egiturarik eduki. Baina, estatu bat eduki ahal izateko, hain garrantzitsua al da behiala estatu bat eduki izana? Ederrak gaude autodeterminazio-eskubidea gauzatu ahal izateko Erdi Aroan “estatu” propioa edo halako bat eduki izana derrigorrezko baldintza baldin bada. Gaur egun, Nafarroa beste euskal lurralde bat dugu, hala da nire aburuz, baina arazoa, benetako arazoa, oso bestelakoa da: zenbat nafarrek hartzen dute euren burua euskalduntzat? (edo “vasco”tzat nahi bada). Zenbat leudeke prest beste euskal lurraldeekin bat egiteko? “Sí, pues mi abuela ya te era vasca” entzun nion behin Izabako andre bati. Gainera, historia edo noreberak historiatzat hartzen duena politikan erabiltzea oso labainkorra da: 1938an Hondarribiko udala hiria nozbait Nafarroa zela baliatu zen Caudillori eskakizun bat egiteko: arren, “Muy Noble, Muy Leal y Muy Siempre Fiel Ciudad de Fuenterrabía” Gipuzkoa gorri-separatista etoi eta traidoretik atera eta Nafarroa txit leialarekin batzeko. Eskerrak Patxik ezetz esan zuen… Askotan ze itsusia den historia, ezta?

    • Mila esker, menditarra. Ahalegin handia egin duzu.
      Kontu bat: Hain mezprezagarria izan ‘navarrus’ kontzeptua, eta gero ‘Reyno de Navarra’-rekin zergatik segitzen zuten? Aldatzea zuten izena, eta ez zuten egin. ‘Navarra/Nafarroa’ izena hots-handikoa izan da luzaz Nafarroan, jendea tentea jartzen duena, asko bai bederen; sakona eta errespetokoa. Orduan? ‘Navarri’ak mezpezatzen ari ziren bitartean, Nafarroako errege-erreginak ziren lasai? Harrapatzen didazu? Izenek pisu astuna eduktzen dute.
      Arriskutsua iruditzen zait argumentu historikoak harilkatzea, zeren-eta behar bada eleberriak sortzen baititugu ohartzeke. Navarri-en erreinua bazen, seguru ‘rustici’-en erresuma zela? Mmmmm.
      Dena dela, Nafarroaren erreinuari buruz ari izatean, arinkeria hutsa litzateke uste ukatea egun inork deus espero duela errege-erregina zehatz horiengandik. Gutiz gehienak hemen errepublikarrak gara. Kontua ez doa hortik.
      Kontua da mito berri bat sortzea XIX-XX, mendean, aspaldiko beste bat zaharra eta dotore-ustekoa dagoenean, behar bada ez dagoela zertan.

      • Fermin, egin didazu galderari ezin diot erantzun. Agian Antso Jakitunari berari egin beharko zenioke. Donostiari emandako foruaren hasieran honela irakurtzen da: “… ego Sancius, Dei gratia rex Navarre…”, baina geroago honako hau irakurtzen da: “Et ut clericus nec navarrus sit populator in populacio nisi voluntate regis et consilio omnium vecinorum”, hau da, “Ezein eliza-gizon eta nafar ez dadila hiri barruan bizi, erregeak eta herritar guztiek hala erabaki izan ezik”; eliza-gizonak ez ziren oso estimatuak hiribildu berrietan, zerga gutxiago ordaintzaz gain justizia sekularraren menpe ez zeudenez nahi zutena egin ahal zezaketen eta gaizkile asko apaiztu egiten ziren, justiziari itzuri egiteko, baina ez dago hain argi navarri gizajoek zer egiten zuten hain gaizki tratatuak izateko. Bai, bitxia da sandiak Xko erregea bere buruari esan eta segituan Xtarrak baztertzea, baina kontuok zuritzeko erregeri eskatu, ez niri.

        • Ez nizkizun kontuak eskatzen, baina orain pentsatzen hasita, izkiribatu duzun kondaira luze horren ondoan, egin nezakeela iruditzen ari zait. Den-dena lotu loturik eman duzu, ustez zuzen zuzen interpretaturik, eta zirrizku bat ireki dizudanan, Antso Jakitunarengana bidali nauzu. Ez, adizu, hori ez.
          Ni ez naiz aditua Historian, baina xerbait bederenik solas naiteke. Berez, ez ote litekea hiribildu horietan bizitzea ez zela inongo oparia garai haietan? Beharbada ikuspegi urbano moderno batetatik begiratzen diozu, eta urte haietan aldiz hiri sortu berri horiek ez ziren desiragarriena izanen nafar/euskalerritarrentzat. Hipotesi huts. Bitxia eta inprobablea, baina ‘ez dakit zergatik’ derrepente, soka luze horren ostean… ez doakio, egia erran.
          Dena dena, nik estimazioz erantzun dizut, beraz ez ezazu gauzá kontu eske moduan, nahi baduzu.

          • … beraz ez ezazu gauzá kontu eske moduan har, nahi baduzu

          • Fermin, Historia edo “kondaira” ez da batere gauza monolitikoa, zirrikutu asko ditu eta, nahiz eta datu eta agiri errealak erabili, historiaren interpretazio orok fikziotik asko dauka. Bakoitzak bere aurrebaldintzak eta pentsamoldeak dauzka, eta kontu bat ez dute bi lagunek berdin ikusiko. Hala ere, norberak egin dezakeena -egin beharko lukeena- objektibo izaten saiatzea da eta egia berdadero bakarraren jabea ez dela aitortzea. Baina arazoa oso bestelakoa da, ze askori interesatzen zaiona iragana ezagutzea da, baina jende dexenteren asmoa oso bestelakoa da: iraganaren halako kontakizun bat gaurko interesen arabera moldatzea. Batzuk basora goaz ea zer topatuko dugun, izan perretxiko, izan marrubi, izan masusta, baina bestetzuk soilik onddo beltzak harrapatzera doaz, eta baldin eta onddo beltzik topatzen ez badute, gauza dira supermerkatuan erosteko, gero mendian harrapatu dituztela esan ahal izateko. Berriro diot, inor ez da egiaren jabe bakarra, baina zintzotasunez jokatzearen alde egon daiteke beti. Jakin badakit goian emandako gauza asko ez datozela bat Nabarra Itsastarraren kondairarekin, baina ez dira nik asmatuak; Nafarroako euskararen historiari buruzko gauza asko Arturo Kanpion, Aingeru Irigarai “A. Apat-Echebarne” edota Jimeno Jurío irakurriz ikasi nituen, besteak beste. Zer ziren horiek? Kolonialistak? Kolaborazionistak? Norbaitek idazten baldin badu 1512. urtean euskara debekatu egin zutela eta hurremgo 500 urteetan euskaldunei sistemakoki debekatu dietela euskaraz mintzatzea, idaztea etab., etab., ba sentitzen dut baina horrekin ezin naiteke ados egon (euskal literaturaren edozein historia hartu eta orri-pasa aritzea nahiko da ados ez egoteko). Debekuak egon direla? Bai, noski, baina zehaztu behar da non, noiz, nola eta nork; orokorrean, antzinako euskal idazleak kexu azaltzen dira maiz euskararen egoera tamalgarria zela-eta, baina ez debekuengatik, baizik eta haien herrikideen ta bereziki klase agintarien utzikeriagatik. Ba aski da euskararen historia jorratu duten egile askoren lanak irakurtzea (eta haietako asko “abertzale finak” ziren, garai batean esaten zen bezala) hori esatea sinplekeria galanta dela konturatzeko. Nola uztartu horrebestetan erepikatzen ari den mantra moduko hori datu soil batekin, antzinako garaietan euskararen hiztunak babestu zituzten erakunde ia bakarrak Nafarroa konkistatu eta okupatuarenak izan zirela? (Nafarroako Erret-Kontseilua 1594an Nafarroa Garairako, eta 1611ko Forua Behe Nafarroarako, hain zuzen: xehetasunak, berriz ere, Jimeno Juríoren “Navarra, historia del euskera” liburuan). Euskaldunen eta oro har euskararen iragana kontatzean, oso ohikoa da bi munstrorekin topo egitea: bata, gure zoritgaitz guztiak Kanpoko Gaizkile Nagusiari egozten dizkiona, eta bestea, autoflageloa (abertzaleak oso emanak gara geure burua flagelatzeari), erru guztia euskaldunen zabarkeriari leporatzen diona. Eta bata bestea bezain kaltegarria iruditzen zait.

            Baina orokorrean aitortu beharra daukat historia “estatalista” horiek aspertu egiten nautela. Nazionalismo espainiarraren dogmetako bat hauxe dugu, adibidez, bisigodoek menderaturiko Hispania erromatarra jada lehen “estatu” espainola izan zela ( hori bai, euskaldunen lehen “terrorismoari” aurre egin behar izan zion, norbaitek idatzi zuenez). Gero, dakigunez, “konkistatuak izan ginen”, edo Aznar I.ak esan zuenez, “a mi ningún musulmán me ha pedido perdón por haber invadido mi país durante ocho siglos”. Ba, niri behintzat diskurtso hori eta Nabarrismo Estatalistarena igoal-igoalak iruditzen zaizkit, pentsamolde berbera da. Bide batez, tesi oso bat idatz liteke “gu” izenordearen erabileraz: argi daukat “ni” ez nintzela konkistatua izan ez 711n, ez 1512an, ez nintzelako han egon.

            Egiten duzun galderari buruz, frankoen etorrera ez zen Nafarroaren esklusiba izan, fenomenoa iberiar peninsulako erresuma guztietan gertatu zen. Azken buruan, erregeei eredu ekonomiko hiritarra bultzatzea interesatzen zitzaien (“hiritarra” XI eta XII. mendeetako patroien arabera, noski), eta frankoak, kanpotar izanik, oso interesgarriak ziren, erregeren borondate eta mesedeen menpe zeudenez, manukorragoak ziren (teorian). Bertako biztanleek, ordea, euren pribilegio, foru eta elkartasun-sare zaharrak zeuzkaten, eta ez ziren hain moldakorrak, azken buruan garai haietan errege baten boterea eta ahalmena oso mugatua zen, eta zergak txanponetan ordaintzen zituzten franko horiek oso baliagarriak ziren botere ahul hura sendotzeko. Azken buruan, erregeek eurek judatarrak ere babestu egiten zituzten arrazoi beragatik. Frankoen eta bertakoen arteko tirabirak ere ez ziren euskal lurraldeen esklusiba, baina bertakoak baztertzeko neurriak Euskal Herrian beste inon baino askoz gogorragoak izan ziren, eta hori gustatu ala ez gustatu, agiriak mintzo dira.

            Adibidez, diskurtso horretan non sartuko ditugu Nabarreriako Gerraren gertakizun odoltsuak, non Iruñeko Nabarreriako biztanleek nori eta Gaztelako Alfontso X.ari laguntza eskatu zioten?
            http://eu.wikipedia.org/wiki/Nabarreriako_Gerra
            Inori otutzen baldin bazaio “navarri” horiek harrezkero mentalki kolonizatuak zeudela, edota “kolaborazionistak” avant la lettre zirela, pentsa beza lehendabizi haien egoera ez zela txantxetakoa: Nabarreria bera suntsitua izan zen eta 50 bat urtez despopulaturik geratu zen, eta biztanleriaren zati handi bat beste burguetako biztanleek eta haiek deitutako armada frantsesak sarraskiturik.
            Nafarren gentilizioari dagokionean, argi dago denboraren poderioz bere konnotazio linguistikoak galduz joan zela, eta azkenik erresumako edozein biztanle izendatzeko balio izan zuela. Eta gauzak zer diren, frankoen eta “navarri” horien arteko arrakalak eta espak ere urtuz joan ziren, eta XVI. eta XVII. mendeetan San Zernin eliza Iruñeko euskaldunen tenplu kuttuna zen, bertako abadeak euskaraz jakitera derrigortuta zeudelako (hori ere, “okupazio” garaian). Ze gizarteak denboraren joanean aldatuz doaz, baita izenak ere. Alabaina, kondaira estatalisten oinarrizko baldintza bat izenen aldaezintasuna dugu, hain zuzen: “nafar” eta “Nafarroa”-k (edo “nabar” eta “Nabarra”, berdin dio) gauza bat esan nahi zuten IX. mendean, gauza bera XII. mendean, eta 1512an, eta gaur ere. Aznar batentzat ere, “España” (edo Hispania) gauza bat zen bisigodoen garaian, eta 1492an, eta 1808an, eta gaur ere, beti berdin, funtsezko aldaketarik gabe, kanpoko erasoak eta barruko etsai gorri-separatistak salbu. Geuk ere onartu behar genuke “Euskal Herria” esatean gauza batean pentsatzen dugula, baina Lazarraga, Leizarraga edo Axularrek beste batean pentsatzen zutela gauza bera idaztean: hitz berak, lurralde bera, baina konnotazioek ez dute zertan berdinak izan. Izan ere, neurri handi batean bi kontakizun estatalistek elkar elikatzen dute: lehengo batean norbaiti irakurri nion “Espainiak” Araba eta Gipuzkoa lapurtu zizkiola Nafarroari 1200an. “Espainia”, horrela, besterik gabe, 1200an existitzen zela nazionalista espainiar batek baino ezin du sinetsi, edo haren jokoan erortzen den abertzale euskaldun edo katalan batek. Garai hartan, Gaztelako Erresuma ez zegoen Leongo Erresumarekin ere batuta, pentsa…
            Baina nago eztabaidok alferrikakoak eta antzuak direla neurri handi batean, ez da nire asmoa inor konbentzitzea, baina hori bai, baso aldera noalarik ez diot ezer exijitzen basoari hara joan baino lehen.

    • Gonzalo Etxague

      Bikain!!!
      Baina oraindik ere, eta kontuak soka luzea dakarrela ahaztu gabe, azken urteotan batzuek sortu dituzten artifizioaen nondik norakoak ulertu behar dira; zergatik?
      *
      1) Nabarraldekoek-eta etsaiari erantzun eta arrazoia ukatzeko asmoz, nabarrismo espaniazalearen kontakizun historikoa gezurra zela frogatu zuten, asmatua zela, faltsutua, alegia. Bulda famatu hura bezain faltsutua. Tamalez, benetako Historia ikertu eta kontatzen saiatu beharrean, etsaiaren huts berbera errepikatu zuten segidan, euskal nabarrismoaren araberako historia asmatu, etsaiarenaren kopia, txanponaren infrentzua erakutsi. Santi Leonék ederki azaldu zuen “Euskal Herrri imajinario baten alde” liburuan. “Boterearen eraztuna” suntsitu ordez, ezin izan zioten berenganatzeko tentazioari eutsi, menpean hartuko zutelakoan, eraztunak haiek menpean hartuko zituela konturatu gabe. Barkatu frikikeria. Horren atzean, bestalde, asmo inozentea zegoen: “horrela nafarrei erakutsiko diegu ez direla espaniarrak, aurretik lurraldea jan eta azkenean estatua lapurtu zietela. Orain engainatuta bizi direla. Horrela, nafarrek ez dute arazorik izango Euskal Herriko gainerako lurraldeekin bat egiteko, haiek egin behar baitute bat Nafarroarekin, dena Nafarroa baita”. Aurreikustekoa zenez, artifizioa erabat alferrikakoa izan da nafar espainazaleak “bide onera” ekartzeko.
      *
      2) Aurrekoaren ondorioz, kontakizun historiko ia mitikoa dugu sortua, euskaldun independentisten zerbitzurako edo, batez ere, oso aproposa ehundaka liburu eta komiki saltzeko, ehunka hitzaldi egiteko, ehunka artikulu idazteko… Espaniar eta frantziar inperialismoek ederki sartu digute ziri estatuek kontakizun historikoa behar dutela estatuaren sustraiak historian barneratzen direla frogatzeko, euren burua zuritzeko, alegia. Eta gutako askok ederki sinistu ere. Baina horrelakoak ez dira erabat gaitzesgarriak neurriz erabiltzen badira: mitoa edo kontakizuna faltsua, asmatua edo zalantzazkoa izan daitekeela onartzen da, baina aldi berean politikoki erabiltzen da nazio kontzientzia indartzeko, baina neurriz erabili behar da, erabat sinistu gabe.
      *
      3) Eta orain arte kontu hauek historialari eta sasi-historialari astun batzuen kontua baino ez zen: kontu frikiak jende frikiarentzat. Baina, hara non batzuk asmatutako kontakizunak gordetzen zuen baliabide politikoaz konturatu diren! Ez dira ondorio batzuetara iritsi Historiatik abiatuta. Kontrako bidea egin dute: Historian, kontakizun historiko oker horretan, aitzakia topatu dute aldez aurretik pentsatzen zutena zuritzeko. Historia manipulatua aitzakia da, ez abiapuntua. Euskal nabarrismoaren ipuinak ezin hobeto etorri zaizkie. Hortaz, “Nafarroa euskaldunen estatua bazen, Espainiak eta Frantziak bidegabeki konkistatu bazuten, 500 edo 800 urte iragan arren, guk orain errekonkista egin behar dugu, gure estatua berreskuratu. Gure eskubidea da, eta eskubideak ez dira iraungitzen, eskubideak ez dira bozkatzen. Eta, jakina, asmo zilegi honen kontra dauden guztiak edo kolonoak edo kolaborazionistak dira”. Ikuspuntu hau, noski, sektarioa, fanatikoa, totalitarioa eta xenofoboa da, aurretik esan daukat. Integrista, alegia. Baina integrismo horrek ez dauka oinarririk Historian, aurretikoa baita, noberarena, eta gero aitzakia asmatzen zaio.

    • 1-Nafar erresumaren inbasioa edo konkista (zure hitzetan) gertatu zen. Zure ustez konkistaz gain beste gertakari batzuk ere eragina izan zuten erresumaren gainbeheran. Gertakari horiek auzo erresumen asmo inperialistekin loturarik batere ez dutela ustea, ez al da makina gehiegi behartzea?
      2-Nafarroa erdi aroko erresuma zen eta ez estatu modernoa, hau da, bere garaiko estatu bat.
      3-Erdi Aroa eta Aro Modernoaren trantsizioan hiru estatu-nazio eratzen hasi ziren (Frantzia, Espainia eta Ingalaterra) Zergatik aipatu gabe utzi Bretainia, Nafarroa eta Eskozia?
      4-Eztabaida honen atzean dagoena, hauxe da; nazio batek irauteko, berezko estatua behar duen ala ez.
      5- Erresuma lurralde askotan hedatu zen. Gaur egun inork ezin omen du Errioxa edo Aragoi euskal lurraldetzat hartu. Gaur egun, batzuk euskal lurraldea EAEra mugatzen dute. Hainbeste mendeetako okupazioak bere eragina izango du, ezta?
      6-“Lingua rusticorum” horrekin berriz, irakurleari trufa egin nahi diozula dirudi. Latinaren, elizaren,..boterea ahanztea deliberatua baizik ezin du izan.
      7-Kolonizazioa ez da bakarrik ematen jende multzo handiak lekualdatuz . Zaraitzun hizkuntzaren galera ez dela okupazioaren ondorio defendatzea, sinesgaitza egiten zait altura hauetan; eta Eibarren eutsi diogula?
      Ermua, Sestao edo Angelu aipatu zenitzakeen. Kontraesanetan erortzeko beldur?
      8- Jakina estatu bat izateko ez dela ezinbestekoa aurretik izatea. Inork ez du hori esan (Espainiarrek bai, esaten dute, baina prest daude iritziz aldatzeko). Euskaldunok argi izan behar dugu ideia hori. Guk estatua izan dugu baina estrategia politiko egokirik gabe ez dugu berreskuratuko. Garai batean izan bagenuen ere, arazo politikoetan “arrazoiaren” jabe agertzea ez da ezerren garantia. Politika ez baita zuzenbidea .
      9-Bukatzeko, gertakari anekdotikoak, 8 mendeetan zehar aurrera eta atzera, interesatzen zaizkizun egiazko ala gezurrezko (XV. mendeko kronistarena Donostia ez dela Nabarra esaten pasada bat izan da) datutxoekin osatutako porrusaldak ezin du ezkutatu herri honen historian, beste edozein herrik bezala, berezko antolakuntza politikoaren defentsa (eta ez ezaugarri bitxi batzuk; isolamendua,hizkuntza berezia,basatiak garela,..) izan dela bizirik ekarri gaituena XXI. gizaldira.

      • XV. mendeko kronistak Donostia ez, Gasteiz aipatu zuela.

      • Bai, konkista bat bat egon zen, handiak txikia irensteko joera gupidagabeak gidaturik. Paloteado de Monteagudok dioenez, “La Navarra en aquel año / fue mucho lo que perdió, / pues perdió la independencia, / prenda de inmenso valor”, baina horrek ez du balio -nire ustez- Euskal Herri osoaren bilakaera historikoa azaltzeko, eta are gutxiago ez dakit Erdi Aroko zein estatu berreskuratu behar dugula egun osoan esaten ibiltzeko.
        Hitzekin jolasten ari zara; Nafarroa, eta Erdi Aroko beste edozein egitura politiko, ezin da estatutzat hartu guk ORAIN ematen diogun zentzuan. Ez bihurritu nire hitzak.
        Orduko Bretainia, Eskozia eta Nafarroak ez zituzten nazio-estatu baten baldintzak betetzen; ezta Espainiak edo Frantziak ere, nik esan dut azken horiek estatu-nazio gisa eratzen hasiak zirela. Berriz ere, ez bihurritu nire hitzak.
        Desbideratzen ari zara; askoren aburuz, estatu bat iraganean eduki izanaren garrantzia da gakoa. Nahiz eta, denok dakigun bezala, eztabaida ez da historiografikoa, politikoa baizik. Berriz ere, nire hitzak bihurritu dituzu.
        Nik Nafarroa euskal lurraldetzat daukat, baita Iparraldeko lurraldeak ere. Berriz, ere nire hitzak etab.
        Nik ez diot inori burlarik egin. Garai hartako agiri txit nabarroek diotena ekarri dut hizpidera, baina nik ez ditut asmatu. Gustatzen ez zaizkizula? Eta zer nahi duzu nik egitea?
        Sestao eta Angelu euskal eremuaren ertzean kokaturik daude, eta biak erdaldunduak zeuden XVI-XVII. menderako, adibide txarrak dira. Bai, Ermuan Ondarroan baino euskara gutxiago entzuten da, eta Eibarren Aizarnazabalen baino, eta? Baina nik oro har Bizkaia eta Gipuzkoaz hitz egin dut. Ez desbideratu okupazio hitza aipatuz: Zaraitzun, edo Erronkarin, edo Erroibarrean (Orreaga barne), edo Orbaibarrean, edo Lizarraldean, edo Arabako lautadan, etab. etab., euskara galdu zen”kolono”rik edo kanpoko langile etorkinik etorri gabe (Sestao eta Ermua aipatzea ez da kasualitatea, e?). Nafarroari dagokionez Jimeno Juríoren hainbat lan irakurtzea aski duzu horretaz konturatzeko. Gauzak lurraldeka ikusita, “kolonizazioa”k ez du euskararen galera historikoa azaltzen, ezta gutxiago ere.
        Hain zuzen ere, Nabarra Itsastarrak ez dirudi oso estrategia egokia denik, jendea aspertzeko ez bada edo interes aitorrezinak ezkutatzeko, hala nola euskal estatu bat eraikitzea ez dela Euskal Herriko biztanle guztien esku utzi behar, baizik eta euskal estatu horren aldekoen esku soilik (eta ez guztiena).
        Post baten iruzkina ez da tokirik egokiena denbora eta orri asko eskatzen dituzten kontuak argitzeko -nire post horren luzerak gizalegearen neurriak urratu ez ote dituen beldur naiz eta honako hau ildo beretik doa-, eta halakoetan gauzak bururatu ahala idazten dira. Baina 824-1512 arteko Nabarra txit loriatsuan bertako agintariek euren menpeko gehienen hizkuntzari bizkarra sistematikoki erakutsi izana ez da anekdota hutsa -zoritxarrez, klase agintarien hoztasuna euskararenganako Euskal Herriaren historiaren konstante bat izan da hori salbuespenak salbuespen, ze salbuespenak egon badaude, baina salbuespen dira. Euskararen lehen debekuak Espainiako agintari zentralen eskutik XVIII. mendearen bigarren erdialdean etorri ziren (eta Nafarroan bertako batzuek harrera beroa egin zieten, bide batez esanda, irakur berriz ere Jimeno Jurío), baina ez ziren orokortu XIX eta XX. mendea arte. Eta “navarri” horien bazkerketa ez da datutxoa, datu soila baizik. Gustatzen ez zaizula? Deserosoa dela? Eta zer nahi duzu nik egitea? Kontuak eskatu errege, erregina, apezpiku, batzarkide, ahaide nagusi eta iraganeko jauntxo horiei, ez niri. Etxeberri Sarakoak bere liburuaren atal mingotsenari “Eskualdun eskuararen arbuiatzalleak” jarri baldin bazion izenburu, zerbaitengatik izango zen.

        • “…interes aitorrezinak ezkutatzeko, hala nola euskal estatu bat eraikitzea ez dela Euskal Herriko biztanle guztien esku utzi behar, baizik eta euskal estatu horren aldekoen esku soilik (eta ez guztiena).”

          Euskal estatuaren antolakuntza eta defentsa, euskal estatu horren aldekoen esku soilik utzi behar dela ? Jakina.
          Nork (ber)eraikiko du ba, aurka dagoenak? Hori, ez da inolaz ere, ezer aitorrezina; euskal estatua antolatzeko ezinbesteko oinarri estrategikoa baizik.

          • Eskerrik asko azalpenagatik. Orduan ez du merezi eztabadaika jarraitzea, gauza guztiz ezberdinez ari baikara.

    • Negazionistarentzat:

      Iruineako edo Nabarroako Estatuaren Erresuma baskoiek fundatu zuten egitura politiko soberano bat izan zen, hau da: estatu bat. Foru-legeak, zergak, katastroa… Bilaketa gehiagotan hasi gabe, gorago eman den Prosper Boissonaderen aipua hemen duzu: “LIVRE Ier. La Navarre sous les dynasties de Foix et l’Albret: la guerre civile, pacification des ÉTATS NAVARRAIS, lutte des influences française et castillane en Navarre (1479-1498)”. Edozein entziklopediak ematen duen estatuaren definizioa ikus dezakezu. Modernoa? Bere garaiko gainontzekoak bezalakoa. Zer espero zenuen, bada, Giza eta Hiritar Eskubide Unibertsalen Karta? Edo, zer nahi duzu, Europar estatu guztietako goi-klaseek hizkuntza ofizial modura latina (eta beranduago erromantzeak) erabiltzen zuten garaian, Nabar agintariek hizkuntza bernakularra erabil zezaten eginkizun ofizialetarako? Dena dela, hor dituzu garaiko goi-funtzionarioek elkarren artean euskaraz gurutzatu gutun pertsonalak, edo Hendrike II.a Nabarroakoa lingua navarrorumean edukatzeko nahia adierazten duen idazkia, edo beha zein estatutan argitaratu ziren euskarazko lehen liburuak. Leizarraga bai, baina baita Etxepare bera ere. Hasteko, ez dago argi zergatik kartzelaratu zuten, baina Gaztelar errege katolikoa defendatzeagatik izan bazen ere, Jon Juaristi edo Luis Haranburu Altuna bezalako kolonialistek ez al dute euskaraz idatzi? Ez dago kontraesanik, beren baitan ez bada. Izanak izan, Linguae Vasconum Primitiae Nabar Erresumaren babespean argitaratu zen.

      Diozu, gainera, Nabarroako Euskal Estatuaren Errepublika defendatzen dutenek ezinbestekotzat jotzen omen dutela gaur estatu bat eraikitzeko garai batean ere ukan izana. Ez duzu ulertu. Inork ez du defendatzen herri bezala inoiz estaturik ukan ez bagenu etorkizunean izan ez genezakeenik. Berain, ez da inondik ere gauza bera herri batek inoiz ukan estatua beste bi herriren estatuek militarki eta ilegitimoki inbaditu, okupatu eta konkistatu izana. Eta horren ondotik etorri kolonizazioa. Honela, HISTORIA bada ilegitimitatea ematen diona inperioetako konkistatzaileen proiektu politiko kolonialistari, BORONDATEA da legitimitatea ematen diona gaur egun euskarak biziraun duen administrazio kolonialetako nabar herritarron proiektu politiko konstituzionalistari. Historia, eta Borondatea. Nabarroa Historikoa, eta Nabarroa Imaginarioa. Soberano bagara, Estatu bagara, bi-biak baitira geure, ez bihartik, baina atzotik. Geure iragana definitzen duen HISTORIA, eta horren gainean imaginatutako BORONDATEA.

      Izan gaitezen zintzo, esan dezagun argi zein den gureproiektu politikoa. Frantziar eta Espainiar kolonialismoa bere horretan mantentzea, edo modu zolian harekin kolaboratzea, edo Nabarroako Euskal Estatuaren Errepublika konstituitzea, ez bihartik, baina atzotik. Kolonialista, kolaborazionista ala konstituzionalista. Zer zara?

      Eutsi, borrokatu eta irabazi.

    • Horia hitza asmatu arte ez zan horia esistitzen? Ba bai esistitzen zela, Makiavelok estatua definiztu zunean, berak emandako azalpena bat dator aintzinako Egipton zegoenarekin baita Erromatar garaian zegonarekin, Romarekin berdina (hiri estatua izan zen), ta beste askok ere.
      Lehen zeuden estatuak ez ziala orain dauden bezalakoak? Ba bale bainan estatua ziren. Hitza edo estatuaren definizioa berandugo asmatu zela? Eta?

    • Draza Mihailovitx 2013-07-27 20:46

      Oso ondo idatzia, menditarra!! Zu bezalako gehiago behar dugu abertzaleen artean.

      Kontutxo bat soilik: “Serbia Handia” proeiktua oso polemikoa da, baina gogora ezazu, batez ere serbiarrak etnikoki gehiagoa diren lurrak (Krajina, Bosniako Republika Srpska eta Montenegro, zein gutxira arte euren burua “zerbiar” bezala ikusten zuten, eta noski Kosovo, baina hori beste kontu bat da) Serbiarekin batzea dela, hau da, baduela autodeterminazioko puntu bat (Kroaziak edota Bosniak Jugoslaviatik banatzeko eskubidea badute, zergattik ez Krajina serbiarrak kroaziatik edota Republika Srpskak Bosniatik?). Ezpal asko dituen kontua da, eta ez dut proiektu hau defendatu nahi, baian demokratikoagoa iruditzen zait Velika Srbija, mapa horretako Nafarroa Osoa baino.

  • Jon Intxaurragak idatzitakoa urrun zaigu (zilegi bekit niri ere pluraleko lehen pertsona erabiltzea baieztapen borobilak botatzeko).
    Ulertzen dut Nafarroako erresumaren matrakaz aspertuta egotea, (bosgarren mendeurrenaren aje pixka bat dugu denok, hain zuzen), eta ni ere ez nator bat Orreagaren ildoarekin (ezagutzen dudan apurragatik) edo Nafar Estatuaren proposamena berritasun bezala dakartenekin, estatu baterako proiekturik edo nahirik aurretik egon izan ez balitz bezala.
    Alabaina, Nafarroaren konkista edo Amaiurko gertaerak urrun zaizkigula esatea nafarrak ez ezagutzea da, eta gerra zibilak oraingo azterketa politikoan eragin handiagoa izateak ez du esan nahi nafarrontzat aurrekoek, baita karlistaldiek ere, garrantzitsuak ez izatea nafar eta Euskal Herriko izatearen mundu-ikuskera eratzeko. Eta nafarrokin ez ezik, gauza bera gertatzen da Nafarroakoak ez diren beste euskaldun askorekin ere, beren burua nafar maritimotzat jo zein ez.
    Bukatzeko, “Euskadiko Selekzioa” hain adostua bazegoen, nolatan piztu zen eztabaida? Ez zen hain adostua egongo, ezta? Bide batez, nafar askok oso urrun ikusten dugu “Euskadi” hori (eta pluraleko lehen pertsona hemen erabiltzea ez da lizentzia bat, konstatazio bat baizik).
    Ondo bizi eta zaindu epe luzeko oroimena.

  • Nire hiperergatibitatea zuzendu behar dut: “ez du esan nahi nafarrontzat aurrekoak, baita karlistaldiak ere, garrantzitsuak ez izatea”

  • jeanbastida 2013-07-24 15:53

    NAFFARRERA = LINGUA NAVARRORUM = NAFFAR HIZCUNÇA NATIONALA = NAFFARROA (OSOA) = NAFFAR STATUA = NAFFAR STATUAREN BERRESCURATZEA = NAFFAR HARMARRIA = LEIÇARRAGA, AXULAR…
    ///
    EUSKARA BATUA = LINGUA JATHORRORUM = COMMUNITATE AUTONOMO ESPAINOL TRIPROVINCIAL BATECO MORDOILO COOFFICIALA = ÇAZPIAC BAT = ICURRIÑITA = CHIRINGUITO MARXISTOIDE FRANCO-ESPAINOL-VATICANISTA = INSTITUTIONE FRANCO-ESPAINOLETAN PARTE HARCEA = TAKOKOLO, FRIKIRRITX ETA POTORROTX

    • Oxandabaratz 2013-07-27 19:47

      Hala hitz egiten duzu euskarare alde lan egiten duten eta horregatik gorriak pasa dituzten kultur eragileetaz? Zu bai espainola!!

      “Chiringuito marxistoide vaticanista” zer den azalduko duzu egunen batean…

      • jeanbastida 2013-07-29 20:35

        Bai, halaxe hitz eguiten dut persona batzuez cein oker baitabilça, eta okerrean tematzen, arrogantqui gainerat. Espainola çure ama dateque, majotto hori, jathorrista hori.
        Chiringuito marxistoide franco-espainol-vaticanista Bildu-Amaiur-Sorthu da, cein Naffarroarequilaco traidoreac baitira, Naffarroaren alde ez eta bercelaco gauça ‘freaky’-en alde baitaude aspaldidanic, nola Çazpiac bat-en, icurriñitaren…
        Naffarroaren garaia ari çaiçu abailan ethorcen, jathortto hori, naffar Statuaren berrescuratzearen garaia, eta ohartu ere ez çara eguiten. Naffarroc Statu batez goçatu guinen, eta berriz dugu ukanen.
        Goiti naffar Statuaren berrescuratzea!
        Goiti naffar harmarria!
        Goiti naffarrera, erran nahi baita, naffar hizcunça nationala!

        • Bakantzak behar dituzu, Jean! Eutsiozu beste pare bat egunez leher egin gabe, faborez. Denentzat mesede…

        • Oxandabaratz 2013-07-30 11:56

          Zure mezuan argudio baino irain gehiego aurkitzen ditut, “ama” dela eta gainera. Nolako estilo espainol petoa erabiltzen duzun eztabaidatzeko!!

  • Politikoki jeanbastidari ez zaio arrazoia falta. Herri honek arrazonamendu politikoa berreskuratu behar du.

  • Peru Dulantz 2013-07-30 12:31

    Hau bai aspergarria! Segi horrela, lagunok. Bide horretatik, UPNk “nafarreraren akademiko” egingo zaituzte…

  • Izarpezelai 2013-08-05 18:48

    Aspalditik konturatu nintzen ni: hiper-nabarrista horiek UPNkoak bezain arriskutsuak dira, eta anti-abertzale galantak. Ez dute Euskal Herrian sinisten, Erdi Aroko kontuak besterik ez dituzte buruan, eta min itzela egiten diote euskal abertzaletasunari. Urzainqui jauna izan zen lehena, gero Nabarraldekoak etorri ziren, orain hainbat herritan “Napar Zuzterrak” izeneko talde esoterikoak agertzen ari dira… Abertzaletasun modernoa arbuaitzen dute, gure Aberriaren izena aldatu nahi dute, baita gure Herriaren mugak ere (Akitania osoa, Aragoia, Errioxa, FOix-eko konderria….zer nolako Euskal Herria nahi dute horiek?).

    Behin eta berriz errepikatzen duten mantra: “euskaldun guztiok nafarrak gara”. Jakina da gezur bat mila aldiz errepikatuta azkenean denek sinisten dutela (Goebbels-ek dixit). Ba ez. Lapurdi ez da inoiz nafarra izan, ezta Zuberoa edo Bizkaia ere. Eta Araba eta Gipuzkoa izan badira urte batzuetan, Errioxa, Aragoi edo Burgos bezalakoak izan dira, Euskal Herritik kanpo dauden lurralde horiek bezalakoak. Euskal independentistok nahi dugun Estatua (“Zazpiak Bat”) inoiz ez dugu izan, Nafarroako Erresuma beste gauza bat izan zen (EHko zati bat hartzen zuen, baina baita EHtik at dauden lurralde batzuk ere)

    Gainera, ez dut ulertzen zergatik ematen dioten hainbeste garrantzia Historia urrunari. Historia ezagutu behar da, jakina, baina Historiak ez du gure geroa baldintzatu behar. Euskaldunon gogoa eta borondatea dira gakoak, guk nahi duguna izango gara, Estatu zanpatzaileen nahiari aurre eginez. Historiak ez gaitu Nazioa egiten. hizkuntzak egiten gaitu Nazioa. Nabarrista horiek euskarari garrantzia handiagoa emango baliote (Historiari eman beharrean) hobeto ibiliko ginateke.

    Neo-nabarrista horiek premisa faltsu batetik abiatzen dira: Estatu bat edukitzeko, Estatua eduki behar izan dugu lehen. Gezurra. Hori hórrela balitz, ez Kosovok, ez Quebec-ek, ez Flandriak edo ezta Kataluinak ere ezin izango zuten inoiz independenteak izan. Gehiegizko garrantzia ematen diote Historiari. Historia gauza guztien gainetik jartzen dute, eta hori faxismo hutsa da Herriaren gogoaren gainetik jartzen denean (Historiari kasu eginez, Trebiñu eta Gibraltar Burgos-ekoa eta Espainakoa -hurrenez hurren- izango lirateke, nahiz eta haien biztanleen nahia beste bat izan). Ildo horretatik zihoan Serbiako inperialismoa ere, argudio historizistak erabiliz Kosovo eta Kroaziaren aurkako borrokan. Kontuz horrekin.

    • Arrixxkue! Kontuuuz! Arrixxkue!
      Ez.

    • Draza Mihailovitx 2013-08-06 10:13

      Ados zurekin, Izarpezelai, azken parrafoa izan ezik. ezagutzen ez denaz hobe hitz borobilik ez egitea.

    • jeanbastida 2013-08-06 16:40
      • Antiabertzaleak? Antza, zure ustez ez da posible nafar abertzale soilki izaitea, zeren, edo Zazpiak Bat delakoaren abertzale zara edo ez zara deus ere. Ni, Izarpezelai, abertzale nauzu, nafar abertzale, Nafarroa Osoarena.
      • Nik ezperen ez dut Euskal Herrian sinesten; bai, ordea, Nafarroa baitan. Gaineratiko nafartzaleek Euskal Herrian sinesten duten ala ez, ez dakit eta ez dit axola; hori bai, denetik dago.
      • Erdi Aroko kontuak bertzerik ez ditugula buruan? Nork du hori zehazten, Izarpezelai, zeinek erabakitzen du zer den antzinakoa, atzendu beharrekoa… eta zer batere gaurkotasunik galdu ez duen afera bat, oroitu beharrekoa? Zerorrek akaso? Eta, hala bada, zein autoritaterekin? Jesukristok dizua eman?
      • Min itzela egiten diogula euskal abertzaletasunari? Jakina, etsai baita Nafarroako Estatuaren berreskuratzeko bidean, nola espainiar abertzaletasuna ere.
      • Aberriaren izena aldatu nahi dugula? Aizu, zein izen dokumentatzen da lehenago historian: Nafarroa ala Euskal Herria?
      • Historia kontuez ideia anitzik ez duzula bistan da.
      • Historiak ez duela geroa baldintzatu behar denok dakigun gauza da. Ados horretan, beraz.
      • “Historiak ez gaitu Nazioa egiten. hizkuntzak egiten gaitu Nazioa”. Hori nork du deliberatu? Zerorrek? Hori, nazioneak hizkuntzek egiten dituztelako kontua, XVIIIgarren gizaldian sorturiko mitoa da eta gauza erabat subjektiboa da. 3000garren urtean ere bertzelako mitorik izanen da, gaur egungoen aldean ezberdinak. Meteorologiak edo erabakiko duke zer den eta zer ez den nazione epoka horretan.
      • Nafarroan, Nafarroa Osoan hain zuzen, euskal hizkuntza bat mintzatzen da, hiru erromantze nafar (gaztelania, aragonesa eta gaskona) eta baita sortzez nafarra ez den erromantze bat ere (frantsesa).
      • “Neo-nabarrista horiek premisa faltsu batetik abiatzen dira: Estatu bat edukitzeko, Estatua eduki behar izan dugu lehen”. Hori ez diot nehoiz ere aditu ezein nafartzaleri. Hortakoz, zerorrek duzu asmatu. Argiki diot hurrengoa: Estatu bat edukitzeko ez da batere beharrezkoa Estatu bat eduki izana lehenago. Izan ere, beti dago une bat historian zeinetan herri, nazione, jende… bat den lehenbiziko aldiz independente. Nafartzaleon ikuspuntua ondokoa da: Estatu bat eduki genuen, Nafarroa, eta ez dugu Estatu bat sortu nahi, bainan eduki genuena berreskuratu.
      • Eta hemen utziko dut guzia, nekeza baita arras uneoro bertzeen hitzak zehazten aritu behar hau.
  • Jarraitu bakarrik hitz egiten, daukazun modu bakarra hitz egiteko….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude