Euskal Herriko ekoizpen militarraren 8 adibide

daddyhelpsbuildthem

Euskal Herriak punta-puntako ekoizpen militarra du gaur egun. Telebistan ikusten ditugun txikizioak eta heriotzak geure beharginen lanarekin osatutakoak dira. Jarraian gerra industriarako sortzen ditugun 8 tramankulu hilkor. 

Espainiako estatuko ekoizpen militarraren %15-20 inguru Hegoaldetik ateratzen da. Denek atzerriko herrien interesak babesten dituzte, izan Espainiakoak, Txinakoak, Brasilgoak, Venezuelakoak, Israelgoak… Euskal Herrian ekoizpena zeharo aldatu da azken hamarkadetan, lehen pistolak baziren errege, orain hegazkin nahiz helikopteroak dira gehien hornitzen ditugunak. Esan beharrik ez da arma hauen ekoizpenak enpresen mozkinak areagotzen dituztela. Aldiz, ekoizpen kantitateari eta salmentei dagozkien datuak eskuratzea lan aski zaila da. Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen ditu industria hauek, ikerketa eta garapen sektorean kokatzen direlako. 3.000 lagun inguru daude, zuzenean eta zeharka, industria militarrarentzako lanean Euskal Herrian. 100 enpresa inguruk ekoizten dute erabilera militarrerako, zazpi lurraldeetan. Hauek dira horietako batzuk: Sener, Saft, Maxam, Aernnova, ITP, ADS, SAPA, SAFT…

Gasteizkoak elkarteak 2008an argitaratutako Mercaderes de la Muerte: Made in Euskadi liburuan agertzen da, beste inon ez bezala, gerrei egiten diegun ekarpena. Esan beharrik ez dago, inork gutxik eskatu duela gerra industriaren etetea. Gure azken ekarpena armatuen erabilera: Frantziak Malin erabili dituen Eurofighter hegazkinak.

Beheko argazkiak industriek aditzera eman dituzten modeloen argazkiak dira, internet bilaketetan agertzen direnak. Ziur ez direla bertsio berberak, ezta kolore berberak. Baina, jakin, modelo horietan lanean ari direla ehunka pertsona Euskal Herrian. Tramankulu horien piezak egiten ditugu, heriotzaren produkzio katean gure esku prestuei esker.

Ekonomia, gerra, industria
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Euskal Herriko ekoizpen militarraren 8 adibide”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude