Euskal Herria populazioaren araberako tamainan (eta +)
Euskal Herria populazioaren araberako tamainan (eta +)
Bizkaia nabarmen handitzen da mapa honetan, Nafarroa ñimiñotu eta Zuberoa ia desagertu. Lurraldeen tamaina biztanleriaren araberakoa balitz itxura hau luke Euskal Herriak. Berriak sarean duen estilo liburuko datuak hartzen ditu oinarri, 2012koak. Hexagono bakoitzak 15.000 lagun irudikatzen ditu. Maparen eskuinean agertzen da Euskal Herriko eremu mapa erreala, bihurtutakoarekin alderatzeko.
Aurreko mapa osatzeko, grafiko bitan ekarri dizkizugu Euskal Herriko biztanleriaren banaketa eta populazioaren dentsitatea, biak ere lurraldeka.
Grafikoak osatzeko datuak
Lurraldez lurraldeko biztanleria, eta horrek Euskal Herria osotik hartzen duen ehunekoa:
Euskal Herria: 3.127.326
Bizkaia: 1.158.794 (%37)
Gipuzkoa: 712.097 (%22)
Nafarroa: 644.566 (%20)
Araba: 324.556 (%10)
Lapurdi: 241.479 (%8)
Nafarroa Beherea: 30.609 (%1)
Zuberoa: 15.225 (%0,5)
Eremua metro koadrotan:
Euskal Herria: 20.950
Nafarroa: 10.421
Araba: 3.316
Bizkaia: 2.236
Gipuzkoa: 1.980
Nafarroa Beherea: 1.325
Lapurdi: 855
Zuberoa: 814
Lurraldeen itxuraldaketak populazioaren dentsitatearekin dauka harreman zuzena:
Bizkaia: 518 biztanle kilometro koadroko
Gipuzkoa: 359 biztanle kilometro koadroko
Lapurdi: 282 biztanle kilometro koadroko
Euskal Herria: 149 biztanle kilometro koadroko
Araba: 97 biztanle kilometro koadroko
Nafarroa: 61 biztanle kilometro koadroko
Nafarroa Behera: 23 biztanle kilometro koadroko
Zuberoa: 18 biztanle kilometro koadroko
Hontara ezkero: euskal hiztunen EH-ko mapa bat ere eskertuko genuke. Oso ona, orain artekoa!
Hemen duzu:
Euskal Herria elebidunen araberako tamainan (eta +)
https://zuzeu.eus/2013/10/20/euskal-herria-elebidunen-araberako-tamainan-eta/