Euskal Herria elebidunen araberako tamainan (eta+)

Euskal Herria elebidunen araberako tamainan (eta+)

Zenbat euskaldun garen eta non gauden. Nork ez du inoiz norbere burua itaun horren aurrean jarri. 2012ko bosgarren azterketa soziolinguistikoak eskaini zituen orain arteko datu osoenak. ZuZeuk grafiko batean irudikatu nahi izan du Euskal Herria elebidunen araberako tamainan. Horretaz gain, beste hainbat datu bildu eta erakusgai jarri ditugu.

Euskal Herria elebidunen araberako tamainan

(egin klik handiago ikusteko)

Datuentzako Berria-ren 2012ko populazio datuak eta V. Inkesta Soziolinguistikoa (2012) gurutzatu ditugu.

Euskal Herriko elebidunen eta elebidun hartzaileen (euskara soilik ulertzen dutenak) ehunekoa:

Araba: %16,8+%16,8
Bizkaia: %25,4+%17,8
Gipuzkoa: %49,9+%16,4
Nafarroa: %11,7+%7,5
Eremu euskalduna: %59,3+%12,6
Eresuma mistoa: %9,8+%9,6
Eremu erdalduna: %2,3+%3,1
Iparraldea: %21,4+%9,1
Baiona-Angelu-Miarritze (BAM): %8,7+%6
Lapurdi barnealdea: %23,9+%10,5
Zuberoa eta Behe Nafarroa: %52,1+%14,1

Euskal Herriko datuak – Euskal Herria elebidunen araberako tamainan (eta+)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

19 pentsamendu “Euskal Herria elebidunen araberako tamainan (eta+)”-ri buruz

  • Garrantzitsuena erabilera da, eremu erdaldunetan bizi diren elebidunak azkenean elebidun hartzaile bilakatzen dira.

  • fermin morrokozoko 2013-10-21 07:41

    Nahi eta ez, hau ez da mapa bat, karikatura bat baizik. Cuis prodest?
    Kulero-saltzaileek ere beren merkatu ikerketak egiten dituzte (adibidea da).
    Euskalerriko mapaa garbi dago. Zain dezagun.

  • Datu hauek interesgarriak dira. Kataluniako independentistak prest daude, independentzia lortzekotan, katalan hiztunen %36 herrialde independente posibletik kanpo uzteko. Euskal Herrian, EAE independentea balitz, euskaldunen %16 geratuko litzateke herrialde independente posibletik kanpora.

    • fermin morrokozoko 2013-10-21 15:02

      Interesgarri ere da EAE independente balitz, zerbat sudurluze geratuko liratekeen at, bai-eta zenbat taxista, arrainjale, hilehori, e.a. Eta hori nola onartuko lukeen balizko bloke hori, ‘independentisteek’ (denak-bat, bat-denak).
      Ni, %1 horretako eta ‘akin, eta kuleroak saltzera, %99 horri. Ez naizateke bakarra.

  • Bitxia da… nire lurraldea (Lapurdi) ez da agertzen… eta beste bat, ezagutzen ez dudana aldiz, agertzen da…

    • Jakingo duzun bezala V. Inkesta Soziolinguistikoak ez zituen Iparraldeko hiru lurraldeak modu bereizituan aztertu. Mapa osatzeko egokiena Iparraldea bere osotasunean hartzea dela erabaki dugu. Halere, idatzizko datuetan jarri ditugu dauden datuak zehatz mehatz, alegia, BAM, Lapurdi barnealdea eta Nafarroa Beherea-Zuberoa.

  • Ongi interpretatzen ari banaiz datu absolutuez ari da. Bisualki alde batera euskal herriko mapa geografikoa eta bestetik elebidunena ikusita egiten duen efektua izugarria da. Interesgarria litzateke ikustea hau balore erlatiboetan (lurralde horren biztanleriaren arabera) jarrita asko aldatuko zen edo ez.
    Katalanekin egiten duzuen alderaketa horri dagokionez, haiek egin dezatela haiena. Elebidunak gutxiengo garen lekuetan ez gara ados horrekin, beraz ez kontatu gurekin horrelako bereizkerietarako.

  • Bai bitxia, bukaeran Bizkaia jartzen duzue hiztun gehien dituen lurralde moduan, Gipuzkoa ia maila berean dagoenean biztanleen ia erdia izanda, elebidun hartzaileak kenduta gehiago dituenean eta proportzioan portzentaia askoz haundiagoa duenean.

    • Deigarriak izan daitezkeen datu bi jarri ditugu, besterik ez. Zenbakiak ere hamaika moduz ikus eta irakur daitezke. Ondorioak mila. Aurreko batean giputx hutsak ginela esan ziguten, kolore zuri-urdinak erabiltzearren. Orain, bizkaitarrak garela? Ez da seinale txarra. Ea nork esaten digun arabarren alde gaudela, edo nafarrak estimatzen ditugula gehien, edo iparraldeaz gehiegi hitz egiten dugula. Hala balitz, gu pozik.

    • Beti eragin dit halako goragale bat regionalismo baldarrak eta, hain zuzen ere, horixe izan da euskaldunon galbide nagusienetakoa historian zehar.

    • Oxandabaratz 2013-10-25 22:03

      Gipuzkoa herrialderik euskaldunena izateak ez duelako berritasunik, beti izan delako hala (eta orain ere hala da). Bizkaian (eta Araban) eman den hazkundeak bai ordea, batez ere hirietan (egia da gehiago “jakite” edo “ulertze” mailan “erabiltze” mailan baino, horregatik hazkundea “elebidun hartzaile” horietan ikusten da). Niri ondo iruditzen zait esuakra galdu den tokietan euskara berreskuratzea eta hori destakatzea, srorpesa positiboak ondo datoz. Zuri ez?

      • Beti horrek “Betikoak” dakarkit gorora. Betik, bere esan betekoenean aintzat hartuko bagenu, eramanen gintuzke onartzera lurralde euskaldunenak Araba eta Nafarroa izan direla “beti”, eta ondoren Lapurdi eta Zuberoa, historian euskaldun kopururik handienak bereran bizi izan direlako. Gipuzkoa, ordea, ez da izan geron historian oso lurralde populatua, aitzitik, oso jende gutxi bizi izan de lurralde horretan, eta gaur egun ez daiteke euskaraz bizi leku anitzetan. Ez dezagun eraiki ez dagoen paradisurik eta ikus dezagun errealitatea.

        • Nagore:

          Ni bizkaitarra naiz, eta bertoko errealitatea ezagutzen dut ondoen. Baina sarri ibiltzen naiz Gipuzkoatik, eta nire ustea da gaur egun inon badaude euskaraz bizitzeko baldintzarik egokienak, Gipuzkoan dela. Euskararen harreman-sarea beste lurraldeetan baino trinkoagoa da han, eta gauza asko ditu alde: batetik, euskararen erdigunea da (geografikoa eta soziala), elebidun kopuruak gora egin du nabarmen, euskalgintzaren erakunde asko bertan daude (eitb 1en produkzio gunea, euskadi irratia, berria, argia…)…

          Zuberoan ez da sekula euskaldun kopururik handiena egon, hain zuzen ere, lurralderik txikiena eta biztanleriarik txikiena duena delako. Egia da, ordea, Zuberoa dela portzentajean probintziarik euskaldunena. oraindik ere, zuberotarren %60 euskalduna da, beste inon baino gehiago. Baina horrek tranpa “txiki” bat du. Euskaldunaren profila zeharo ezberdinak dira han eta Gipuzkoan (edo Bizkaian, Araban). Zuberoan euskalduna, bataz beste, 50 urtetik gorakoa da; gurean, ordea, gaztea da. Eta horrek etorkizuna asko baldintzatzen du: belaunaldi berrietan euskararen presentzia hain apala izanda, geroa kolokan dago han….

          Beraz, ez dut uste Gipuzkoa paradisua denik, ordaindik ezz baitaukagu paradisurik. Baina argi dago aurrerapausorik handienak han izan direla, eta euskaraz bizitzeko balditzarik egokienak bertakoak direla. Eta joera hori ondo finkatuz gero, irabazteko asko daukagu!
          Ondo izan.

  • “Elebidun hartzaileak” erdaldun konpletoak dira, etorkizuneko balizko elebidunak (banengo eta balitz…).
    Erabilera %3tik beherakoa, hots, hutsaren hurrengoa da Bilbon, Iruñean nahiz Gasteizen.
    Zer berreskurapenaz ari zara, Oxanda? Baikortasuna ona da… optimismo suizidan barna lerratu ezean.

    • Oxandabaratz 2013-10-27 14:31

      Baikortasuna transmititu baino, ZuZeuk datu hori zargatik nabarmentu izan duen azaldu nahi izan dut, aurreko forukide batek ZuZeuren irizpide hori zalantzan jarri izan duelako.

      Hiri horiei buruz, Bilbo eta Iruña ez ditut bertatik bertara ezagutzen, baian Gasteizen bizitzen egon nintzen zenbait urtetan, eta hiri horretan euskararen gorakada nabaria izan zen. Bai, egia da oso kopuru txiiei buruz ari garela eta handiagoa beharko zukeela, baina dena beltz margoztea ere ez zait zuzena iruditzen (Gasteizko kasuan).

  • Beltz ez. Gauzak diren bezala esan behar dira, mozorrotu edo gozotu gabe. Elebidunen proportzioa ehuneko 5etik 15era igotzea igoera itzela da, baina erabileran gorakadarik ez badago, ezer gutxirako balio du, eta gainera %15ean ataskatzen bada elebidunen proportzioa…
    Ohituta gaude oinarririk gabeko mezu “baikorrak” entzuten; aurrera goazela errepikatzen zaigu inguru ofizialetatik eta ez ofizial batzuetatik ere, datu partzialak emanez eta osotasuna ezkutatuz.
    Ez goaz ondo oro har. Soilik Gipuzkoan eman dira urrats benetan esanguratsuak aurrerantz. Badugu garaia zezenari adarretatik heltzeko, harrapatu baino lehen.

  • 30 urtez ari naiz euskaldunon kopuruak aztertzen. Ondorio batzuk, hauek:
    360.000 euskaldun inguru Gipuzkoan
    350.000 ” ” Bizkaian
    75.000 ” ” Araban
    67.000 ” ” Nafarroa Garaian
    50.000 ” ” Iparrean
    902.000 ” ” E H osoan

    badira ere ikasten ari diren 550.000 inguru eta hauetatik 50.000 +- euskalduntzat hartu daitezkeenak dena ulertzen dutelako eta denari erantun diezaioketneak, baina egoerarik aurkitu ez, Errixoan, Erriberan, Enkartazioan, eta edozein hiritako auzo oso erdaldunean bizi direlako.

    Azkenik, Enkartazio osoak (Ibar Ezkerra, Meatzaldea, Kadagua eta barnekaldea) daukan 300.000 lagunetatik 28.000 euskalduna da eta beste 78.000 ikasten ari da. 1976an Sodupe nere herrian 35 euskaldun bizi ziren, (%0´8 ozta ozta) banan banan kontatuak, gaur 300 inguru dira (%5´7). Beste 600 ikasten ari da. Beraz populazioaren % 5ak euskaldundu du bere burua. Enkartazioa izan daiteke jende gehien euskaldundu duen eskualdea.
    EH mailan euskalduntze abiada 8.300 euskaldun gehiagokoa da urtero. Abiada honetan 160 urte beharko genuke (Gaindegiaren datu zehatzak orain 7 urte: 167 urte), EH % 100ean euskalduna bilakatzeko. Egun 3.000 irakasle ari dira helduak euskalduntzen. Kopuru hori 5 aldiz biderkatuta, 15.000 lanpostu sortuz eta mantenduz, 12 urtetan daukagu populazio osoa euskaldun, ikasten ari diren 550.000 lagunek ere prozesua bukatuz. UEMA, EH Bildu, EAJ, EH Bai, Udalbiltzarako lana: Euskal Herriak 1 – Erdal Herriak 2. Euskaldun bakoitzak 2 erdaldun euskaldundu beharra. Ondarru, Tolosa, Azpeitia, Azkoitia, Markina, Beasain, Bergara, Lekeitio… Bermiotik, bere populazio erdalduna euskalduntzen bukatu bitartean, 100 irakasle inguru atera behar dira, Enkartazioa, Bilbo, Errioxa, Lautada, Añana, Lizarrerria, Erribera, BAM… euskalduntzen amaitzeko. Porozesua 10.000.000.000 (hamar mila milioi) kostatzen zaigu. Independentzia politikoaren prezioa.
    Gero, bartolara etzango gara.
    Bitartean lanera.
    Ondo idatzia ondo hartu eta txarto idatzia, parkatu.

  • 30 urtez ari naiz euskaldunon kopuruak aztertzen. Ondorio batzuk, hauek:
    360.000 euskaldun inguru Gipuzkoan
    350.000 ” ” Bizkaian
    75.000 ” ” Araban
    67.000 ” ” Nafarroa Garaian
    50.000 ” ” Iparrean
    902.000 ” ” E H osoan

    badira ere ikasten ari diren 550.000 inguru eta hauetatik 50.000 +- euskalduntzat hartu daitezkeenak dena ulertzen dutelako eta denari erantun diezaioketneak, baina egoerarik aurkitu ez, Errixoan, Erriberan, Enkartazioan, eta edozein hiritako auzo oso erdaldunean bizi direlako.

    Azkenik, Enkartazio osoak (Ibar Ezkerra, Meatzaldea, Kadagua eta barnekaldea) daukan 300.000 lagunetatik 28.000 euskalduna da eta beste 78.000 ikasten ari da. 1976an Sodupe nere herrian 35 euskaldun bizi ziren, (%0´8 ozta ozta) banan banan kontatuak, gaur 300 inguru dira (%5´7). Beste 600 ikasten ari da. Beraz populazioaren % 5ak euskaldundu du bere burua. Enkartazioa izan daiteke jende gehien euskaldundu duen eskualdea.
    EH mailan euskalduntze abiada 8.300 euskaldun gehiagokoa da urtero. Abiada honetan 160 urte beharko genuke (Gaindegiaren datu zehatzak orain 7 urte: 167 urte), EH % 100ean euskalduna bilakatzeko. Egun 3.000 irakasle ari dira helduak euskalduntzen. Kopuru hori 5 aldiz biderkatuta, 15.000 lanpostu sortuz eta mantenduz, 12 urtetan daukagu populazio osoa euskaldun, ikasten ari diren 550.000 lagunek ere prozesua bukatuz. UEMA, EH Bildu, EAJ, EH Bai, Udalbiltzarako lana: Euskal Herriak 1 – Erdal Herriak 2. Euskaldun bakoitzak 2 erdaldun euskaldundu beharra. Ondarru, Tolosa, Azpeitia, Azkoitia, Markina, Beasain, Bergara, Lekeitio… Bermiotik, bere populazio erdalduna euskalduntzen bukatu bitartean, 100 irakasle inguru atera behar dira herri bakoitzetik, Enkartazioa, Bilbo, Errioxa, Lautada, Añana, Lizarrerria, Erribera, BAM… euskalduntzen amaitzeko. Prozesua 10.000.000.000 (hamar mila milioi) kostatzen zaigu. Independentzia politikoaren prezioa.
    Gero, bartolara etzango gara.
    Bitartean lanera.
    Ondo idatzia ondo hartu eta txarto idatzia, parkatu.

  • Mila esker Urtzi datu interesanteak. Analisiaren emoitza betikoa da: Estatu bat duten hizkuntzek sano aurrera doaz, eta Gure Estatua bahitua dugunok, nafarrok, ez dugu etorkizun onik, are gutxiago Gure indarra ahuldu duten Nafar-lurraldeetan.