Otso gaiztoa elikatzen dute

Lobos

Behin baino gehiagotan aditu dugu espainiar eskuinak bi arima dituela, bi otso. Ikusi besterik ez da egin behar Carlos Iturgaitzek Borja Semperri leporatzen diona, eta gaurko prentsan irakurri dezakezuna. Ez dira berriak hitzok. Intereconomian bertan ere Bilduren lagun izatea leporatu diote kaioen alderdiko hainbat kideri. Hori eta ETA izatearen artean ez dago alde handia, badakizue. Eta guk ZuZeun ere izan dugu horren berri lehen pertsonan.

Baina ezker abertzaleak otso zintzoa elikatzen segitzen duen bitartean, eskema berriak bere eginda aurrera egiten duen bitartean, Alderdi Popularrak, Espainiako Gobernuak, Nafarroakoak eta, praktikan, baita Eusko Jaurlaritzak ere otso gaiztoa elikatzen segitzen dute. Gaurko prentsari erreparatu besterik ez diozu egin behar horretaz jabetzeko. ‘Noiz arte?’ galdetzen du Alberto Moyanok gaurtxe, Quosque tandem artikuluan.

Noticias de Navarra: Bizarrak eta Kañak pista, Arrantzaleetara iristeko

Naiz: Los detenidos por colgar la ikurriña pasan hoy delante del juez

Argia: Sei pertsona atxilotu ditu poliziak Iruñean

Argia: Segiko kide izatea egotzitako 40 gazteen aurkako epaiketako bigarren saioari ekin diote

Berria: Gazte mugimenduko auzipetuek gaur amaituko dute deklaratzen

Berria: Txupinazoan ikurrina jartzea egotzita, sei lagun atxilotu ditu Poliziak Iruñean

Berria: Rajoyk ez du erantzun Espainiak ‘Parot doktrinaren’ balizko aurkako ebazpen bat beteko duen

Bietan zer otsok irabaziko du ordea? Onak ala txarrak? Zintzoak ala gaiztoak? Mariano Ferrerrek kontatutako errefrau edo anekdotatxo honek du erantzuna:

Buruzagi indigenak bi haur ditu aurrean arretaz begira. Lehenago beste belaunaldiekin egin bezala, mundua nolakoa den azaltzeko, esaten die pertsonaren baitan bi otso daudela; bata, gaiztoa, ankerkeriarena, berekoikeriarena; eta bestea zintzoa, poztasunarena, elkartasunarena, eskuzabaltasunarena… Eta adi entzuten ari diren haurrek galdetzen diote nagusiari, “bietan zeinek irabazten du?” Nagusiak begietara zuzen esaten die: “Elikatzen duzuenak”

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Otso gaiztoa elikatzen dute”-ri buruz

  • Ainhoaletamendia 2013-10-16 16:57

    Espainian eskuinak eta ezkerrak (azken honen arrastorik gelditzen dela suposatuz gero) bat egiten dute gure herriarekiko zapalkuntza estrategian.
    Haien artean onak topatzeko esperantza hutsak elikatzen du otso gaiztoa, praktikan aurkitu dezakegun bakarra.