Euskal gaizkileak: estudiante bizkaitarra
Euskal gaizkileak: estudiante bizkaitarra
.
“Hau da urkamendiko haizearen hotza!”
Sekulako indarra dute hitz horiek bata bestearen ondoan jarrita. Areago, pentsatzen bada laster batean soka batetik eskegita dilindan egongo dela hitzok esan dituena . Izugarria behar du kondenatuta zaudela norbaiti kontatzea edo, bederen, norbaiti kontatuko bazenio bezala deskribatzea.
Egia esan ez dakigu segur nongoa zen kantu zaharreko estudiantea, baina bertsoen aldaera gehienak Dima-Zornotza aldekoak direnez, han ingurukoa zela erabakitzeko atrebentzia ukan dugu sarrera honi titulua jartzeko orduan.
Izanak izan, ezin da jakin gauza handiegirik bertso zahar hauetan hiltzaileak berak kontatzen dituenez gainetik: hiru pezeta karta-jokoak galtzeagatik, beste estudiante bat hil zuela berak.
Ikasle gaztea dugu gertaera honetako protagonista, hemezortzi urte oraindik bete gabea. Ziegan daukate orain, bertan hiru urte dituela libratzeko batere esperantzarik gabe. Egindakoaz damu, ama eta arreba aipatzen ditu baita ere jaungoikoa. Eta kanpai baten hotsa, “igual izingo da urkamendikoa”.
Aitzina folk taldeak Kosinatik Kanberala albumean musikatu zuen: Estudiante Kondenatua.
.
(Dimako aldaera)
Estudiantea naiz/oraindino gaztea
amazortzi urte be/ kunplidu bagea
Iru pezeta zala/kartazko jokoa
bertan ilda itxi neuen/ estudiante majoa
Au zen kalabozoa/ilun eta triste
ni ona sartu nintzela/diradez iru urte
Pozik egin lezake/ beste arenbeste
libratzeko esperantza/baldin bagendu be
– Ama, gura dau berorrek/ ni libradutea?
Eriotza egin dot/ ezta posiblea
Atzo etorri jatan/ arreba gaztia
lastime emoten daustela/ onelan ikustea
Ai ene Jaungoikoa/ kanpaiaren otza
igual izingo da/ urkamendikoa
Au de urkamendiko/ aizearen otza!
Gure Jaunen aurrerako/ nik daukedan lotsa
Azkenean kantu bihurtutako bertso hauek, oso ezagun egin ziren Euskal Herriko bazter ugaritan, Bizkaia eta Gipuzkoan, batez ere, baina baita Nafarroan eta Iparraldean ere. Berari buruz ezagutzen dugun lanik zintzoena, Jabier Kaltzakortak egindakoa da. Bertan aurkituko dituzu aldaera guztiak eta baita nahi beste ñabardura ere.
“Estudiante Kondenatua” podcasta
.
Euskal gaizkileak seriea:
Euskal gaizkileak: Goizuetako Joxe Etxegarai
Euskal gaizkileak: Estudiante bizkaitarra
Euskal gaizkileak: Aiako Jose Frantzizko Tejeria
Euskal gaizkileak: Mendaroko Jose Larrañaga
Euskal gaizkileak: Luis Beaumont, Leringo Kontea
Euskal gaizkileak: Berueteko Goñi anaiak
Euskal gaizkileak: Martin Larralde
Euskal gaizkileak: Itziarko Luxiano, “Mekatxis”
Euskal Gaizkileak: Belateko lapurrak
Interesgarria bertan jartzen ari zaren seriea.
Pentsatzen dut Jose Larrañaga, ‘Hamalau Heriotza’ egin zituen haren berririk izango duzula, ez?
[…] Etxeberriak bertso hauek izan zituen hizpide duela bost urte idatzitako artikulu batean: “Egia esan ez dakigu segur nongoa zen kantu zaharreko estudiantea, baina bertsoen aldaera […]