Euskadiko Orkestra eta ELA, tonu egokian

Euskadiko Orkestra eta ELA, tonu egokian –

Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiaren azken posta dakart hona, ez galtzeko modukoa iruditu zaidalako:

Joan den larunbatean, Euskadiko Orkestrak Gasteizen eman zuen kontzertuaren atsedenaldian, espero ez nuen zerbait gertatu zen. Banekien bezperan langileek akordioa lortu zutela zuzendaritzarekin, eta horrela amaitu zela lau greba egun eragin zituen gatazka. Bada, EOSeko enpresa-batzordeko kide bat etorri zitzaidan eta agurtu egin ninduen. Zorionak eman nizkion lortu zutenagatik, eta berak galdetu zidan ea argazki bat egin nahi ote nuen berarekin eta ELAko gainerako ordezkariekin. Baietz esan nion noski.

Euskadiko Orkestra eta ELA, tonu egokianPrincipal antzokiko alboko pasaleku batean elkartu ginen biok beste musikariekin, bakoitzak bere instrumentua zuela. Pozarren zeuden, eta beren esker ona jakinarazi zidaten gatazkan lagun izan zuten ELAko arduradunak egindako lanagatik. Nirekin argazkia eginez sindikatuak egindako hurbileko lanarekin identifikatzen ari ziren, eta agian konturatu gabe, adierazten ari ziren ere antolatuta egoteak ematen duen indarra; beren indarra, alegia.

Kontzertua bukatu zenean telefonoz ELAko arduradunari dei egin nion. Kontatu nion argazkia egiteko proposamenak zenbat poztu ninduen, eta enpresa batzordea bere lanarekin oso gustora geratu zela.

Gure bizipenak nola kontatzen ditugun benetan garrantzitsua da. Izan ere, sistemak gutxietsi egiten baitu lan gatazken errelatoa, normalean galtzaile direnena. Albiste izan daitekeen bakarra produktibitatea, lehia eta kontsumoa da. Errealitatea deskribatzea ezin da albiste izan, oso apurtzailea delako eta komeni ez zaielako. Komunikabideetan sarriago agertzen dira instituzioen propaganda eta ELAren aurka agintari politiko batzuk eta patronalak botatzen dituzten astakeriak. Hauek izaten dute oihartzuna, eta indarrak zein desorekatuta dauden agerian uzten dute.

Horregatik, argazki hori egitea bezalako gauzak gertatzen direnean burura datorkizu gizarte injustu honetan nor ari ote den tonu egokian. Nire ondorioa, Orkestrako lagunak doinua oso ondo hartu dutela; musikariek, baina baita ELAk ere.

Euskadiko Orkestra eta ELA, tonu egokian
Euskadiko orkestra, greba, kolektiboa, langile klasea, musika

36 pentsamendu “Euskadiko Orkestra eta ELA, tonu egokian”-ri buruz

  • Ze beharrezkoa dugun Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, bere 105 kide euskaldun, frantziar, poloniar, zeelandaberritar, estatubatuar, errusiar eta errumaniarrekin, denak gure zergen kontura bizitzen eta nere herrian behintzat sekula santan kontzertu bat eman ez dutenak, ez bainaiz hiriburuan bizi. Eskerrak ELAk langile xume hauen alde gogor jarri den. Ez dut ulertzen nola gero eta gehiago ematen dieten bizkarra langileek sindikatuei.

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2012ko aurrekontuan: 7,55 milioi euro Eusko Jaurlaritzak emanak. Ordutik hona jakin nahiko nuke. Bitartean, eskoletan ordezko irakaslerik ez. Gora ELA.

  • Bai Eduardo. Jaurlaritzak hezkuntzan burututako murrizketen errua musikariena izango da. Poloniarrena bereziki. Ah! Eta ELArena. Hori baita zure idatzi “mamitsuaren” helburua, ezta?

  • Hatzak ilargira apuntatzen duenean, Ekaitzek hatzari begiratzen dio.

  • Erruki jauna…

  • Unai Oñederra

    “Musika klasikoa, historian zehar jende langileak egin du. Erreprozidade kontu batengatik bakarrik hori gure ondarea da, musika hori gurea da, musikariak langileak izan direlako. Beethoven hil zen oso kalitate txarreko ardoa edaten zuelako; Mozart txakur bat bezala hil zen; Paganiniren kontzertuetako orkestrazioak oso sinpleak dira azken momentuan ematen zituelako besteek ez kopiatzeko… Musika klasikoaren historia, bai jotzaileena eta bai konpositoreena, langile jendearena da” Hik Hasi aldizkariak Hedoiri egin zion elkarrizketa haua ere gomendatzen dizut Eduardo (esan bezala benetako interesik baduzu): http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20171108/Hedoi_Etxarte:_Asko_irakurtzea_eta_asko_eztabaidatzea_da_gelditzen_zaiguna

  • Unai, hain konbentzitu nauzu Beethovenen ardoaren kontuarekin ezen ez daukat Etxarterena leitu beharrik ere. Are gehiago, datorren urteko IRPFa ordaintzerakoan, “eliza edo ong” kasilla horretan “Euskadiko Orkestra Sinfonikoa” jarri behar dut. Edo zure “ELA”, oraindik ez daukat klaru. Garbi daukadana zera da, gutxiena uste dugunean, hain beharrezkoa diren eta gure dirutik 7,7 milioi euro besterik hartzen ez duten musiko horiek, barrikadak jartzen hasiko direla eta errepideak mozten, beren lan baldintza beldurgarriak salatzeko. Eta han egongo da zure ELA, haiekin argazkia ateratzeko amorratzen megafonotik Paganiniren orkestrazio oso sinple horietako bat entzuten den bitartean.

    • Unai Oñederra

      Suposatzen dut ez duzula jarri dizudan Berriako artikulua irakurri. Diozunari primeran datorkio artikuluaren amaiera “behar al du berdin gizarteak ikatza eta Guridi? Galdera erantzutea zaila zen sozialismo errealean, imajinatu kapitalismoan. Luxu komunal bat, ala Susan Buck-Morss-ek idazten duen bezala: «artea da hezkuntza politikorako tresna bat benetan existitzen den langileriaren kontzientzia eraldatzeko»”.

  • Bai, irakurri dut, eta flipatu ere bai honako honekin topo egin dudanean: «EHZ jaialdiarekin bat EHko jaialdi herrikoiena da abonu denboraldia». Etxarte eta zu, zu eta Etxarte, esango nuke burbuila batean bizi zaretela. Edota beste guztiok tontoak garela pentsatzen duzuela. Jo dezagun, beraz, datuetara, zuk -daukazun lanbidea edukita- nik bezain ongi ezagutzen dituzun datuetara. Begira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak milioiak jasotzen ditu (7 milioi euro baino gehiago urtero) Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Eta Eusko Jaurlaritzak gure poltsikuetatik hartzen ditu. EOS-en aurrekontuaren %85a suposatzen du Jaurlaritzaren subentzioak, alegia, ia erabat herritarrok ordaindutako orkestra multinazionala da. Eta Etxarte jaunak ez digu ba esaten, lotsagorritu gabe seguru asko, «abonu denboraldia Euskal Herriko jaialdi herrikoiena» dela. Con dos c… Eta zerekin konparatuko, EHZ Jaialdiarekin, katiuskak jantzita eta traktorearekin tiraka herritar soil batzuk eszenarioak dilubiotik salbatzen saiatzen diren jaialdi horrekin.
    Benetan, uste det “euskal inteligentsia” ustezko hori errealitatetik milaka kilometrotara dagoela, zaudetela, “sindikalista” liberatu asko barne. Edo ez zaudete eta beste guztiak engainatu nahi gaituzue. Besterik ez zait bururatzen.
    Susan Buck-Mors-ek ez dakit zer idatziko zuen, baina benetan uste badu, eta zuk eta Etxartek berarekin, «artea dela hezkuntza politikorako tresna bat benetan existitzen den langileriaren kontzientzia eraldatzeko», ez dakizue asko XXI mendeko euskal langileei buruz, gizajok.

  • Unai Oñederra

    Ongi ulertu badut, EOSen greba eta garaipena dela eta bi kritika dituzu:
    1. EOSekoek lan baldintza oso onak dituzte. Beraz, murrizketak badituzte, lau lanpostu kendu eta “bekarioekin” ordezkatzen badizkiete, ez dute antolatzeko, grebara joateko eta borrokatzeko eskubiderik. Edo eskubidea badute, ez da langile borroka gisa ulertu behar, probilejiatu batzuen kapritxo moduko bat bezala baizik.
    1.1. Non dago lan baldintzen listoia langile bat benetako den edo ez jakiteko? Ez al da langile pribilejiatuen diskurtso hori langileak banatzeko diskurtso neoliberala?
    1.2. Murrizketak eta lanpostuak bekariekin ordezkatzea ez dira egiten aurreztutako dirua prekarioei, langabetuei, pobreei emateko, baizik eta zergetan enpresei opariak egiteagatik eta egiteko, zorra ordaintzeko, gastu araua onartu delako.
    1.3. Bi aukera zituzten EOSekoek: burua makurtu eta guztia irentsi edo gauzak aldatzen saiatu. Bigarrena egin dute, eta eredu izan daitezke gauzak ezin direla aldatu sinetsita bere errealitate gordina irensten dabiltzan beste zenbait kolektiborentzat. Antolatuz eta greba eginez gauzak alda daitezke! Grebek balio dute zerbaitetarako!
    2. ELAri kritika egiten diozu langile hauek antolatzeagatik. Ulertuko nuke kritika hau, langile pribilejiatuak direla pentsatzen duzunez, ELA sindikatu korporatibista balitz. Hau da, Hegazkin pilotuen sindikatu den SEPLA bezala, pilotuetaz soilik arduratzen da eta beste langile guztiak bost axola zaizkio. Baina ELA klase sindikatua da, eta EOSen bezala antolatuz eta borrokatuz garaipenak lortu ditu Hoteletako garbitzaileekin, Museoko azpikontratatuekin, zahar-etxeetako langileekin, lorazainekin, kiroldegikoetako azpikontratatuekin, errepideetako langileekin, Kaikuko azpikontratatuekin, AHTko langile azpikontratatuekin…
    ELAk sinisten du gauzak alda daitezkeela, eta botereak inposatzen dituen baldintzak sumisioz onartu ordez zutitu eta gauzak hobetzen saiatzen den langile kolektibo oro antolatzen saiatuko da, horretarako baliabideak eskainiz.Eta nola ez, lortzen den garaipen oro ospatuko dugu #emanbostekoa garaipenari! :))

  • Hori da, ondo ulertu dezu, justu 1. puntuan esan duzuna.

  • Bekarioak ez dira langileak? Lau bekario horiek bota arte ez zarete lasai geratu? ELA -eta beste sindikatuak- zer daude, lanpostu fijoa eta hamabost paga dituzten langileen zerbitzura bakarrik? Alegia, zure sindikatu horrek -eta besteek- zer langileren alde jartzen zerate, zuen kuota pagatzeko moduan daudenen alde edo benetan beharrean daudenen alde? Nola hasiko dira gazteak lan munduan, ELAk haiek bota arteko bakerik ez badu izaten? Ze sindikatura joan behar dute babes eske lau bekario horiek? Langile pribilegiatuen alde jarrita ez al da ELA «langileak banatzeko diskurtso neoliberala» ari? Guardia zibil mordo batek ELAn afiliazioa eskatuko balute -funtzionario publikoak izaki eskubidea izango dute- ELAk beso zabalik hartuko lituzke, «langileak banatzeko diskurtso neoliberala»ri aurre egiteko? Hirugarren aldiz aipatuko dizut: esango dezu argi eta garbi hemen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa gure zergetatik bizi dela, bekario horiek eta horien gurasoen zergak barne?

  • Eta orain beste gauza bat eskatuko dizut, ELAko aparatukoa izanik gaia ezagutuko dezulako: esango diguzu EOSeko arduradunek zer argumentu eman zuten lau musiko konkretu horien ordez lau musiko bekario hartzeko? Zure ustez, gastu arauak ez da onartu behar? Hortaz, zergatik ez da hasten EOS bere kontura funtzionatzen, boloak bilatzen, kultur etxeei kontzertuak eskaintzen, eta horretatik bizitzen? Nola musika klasikoa hain popularra den, dudarik ez dago subentzioen beharrik ez dutela izango. Eta hala diru publiko gehiago geratuko da ospitaletarako eta eskoletarako. Ala ez?

  • Alferrik ari haizela uste diat, Unai.
    Eduardok argitu beharko liguke zein diren herritarron diru publikoa merezi duten langileak eta zeintzuk ez. Zeintzuk defendatu beharko lituzkeen sindikatu batek eta zeintzuk ez.
    Portzierto, Eduardo, ordezko irakasleak Euzko Jaurlaritzak kendu ditu. ELAk ordezko irakasleak birjartzearen alde ari da borrokan.
    Eta portzierto, oker ez banago, 90.000tik gora afiliatu dauzka ELAk, eta %40ko ordezkaritza langileen artean. Ez dira datu txarrak langileek “bizkarra emanda” eta burbuila batean bizitzeko…
    Baina tira, esplikatu egiguzu denoi errealitatea, Eduardo.

  • Ekaitz, ez badakizu nik esplikatuko dizut: ELAren afiliatuak, eta LABekoak, eta UGTkoak, eta CCOOkoak, eta STEE-EILASekoak, denak, abokatu bulegotzat daukate sindikatua. Eta sindikatuak hori bihurtu dira, zerbitzu enpresa bat. Langile kontzientzia ZERO da eta hemen bakoitzak bere babarrunak atera nahi ditu eltzetik. Yupiren munduan bizi nahi badezu, aurrera.

  • Amigo!
    Hasi haiz “esplikatzen” azkenean. Hire ustez langile “pribilejiatuak” dira lan baldintza duinak dituztenak, eta “benetako beharrak” dituzten langileak dira, zure lagun neoliberalen erabakiei esker misierian edo prekarietate gorrian bizi direnak.
    Bada, ELAk horiek ere defendatzen ditu nik dakidala. Zure lagunen erasoetatik hain zuzen.
    Ondo ibili “abarken” gainean.

  • ELA, CCOOren eta UGTren pare jartzea ere… Hi bizi haiz hi jupien munduan gero.

  • Ekaitz, neri hika hitz egiteko lagunak izan behar genuke, eta ez gara. Hori hasteko. Abarkak erabilitako naiz, eta harro asko nago. Zuk mokasin finak erabiliko dituzu, eta ondo ibili horien gainean, despatxutik despatxura eta EOSen kontzertutik kontzertura, oso pentsalari sakonen entseguak irakurtzen dituzun bitartean. Bai, parean jartzen ditut: langileen arazoei dagokienez, zer zerate ba zuek, eliteko sindikatua, inor baino listoagoak eta saiatuagoak?

  • Arrazoi duzu. Ez gara lagunak. Ezta hurrik eman ere.
    Abarkak erabili ditut nik ere, eta tarteka erabiltzen ditut oraindik ere.
    Eliteko sindikatua ez. Langileen eta zure lagunek zapaldutako jendearen sindikatua da ELA.
    Nahi duzunean esplikatuko diguzu lehen galdetutakoa.
    Ongi ibili moketatik moketara.

    • Edukazio pixkat ikasi dezu behintzat, ez da gutxi.
      Nahi duzuenean esplikatu diguzue guztioi lehen galdetutakoa.

  • Zuri ikasia ez da izango bada.

  • Ja, ja, ja…! Utzi dezagun hementxe, ondo segi.

    • Nire ezjakintasunetik: langileen baldintzen aldeko borrokaz haratago, bultzatzen al ditu ELAk kooperatiben eraketa, elikagaien salmenta zuzena edo baserri-etxaldeen belaunaldi aldaketa bezalako proiektuak? Eskerrik asko

  • Unai Oñederra

    ELA Fiareko bazkide da orain urte batzutik hona, eta kontuak ditu bertan. Goienerreko bazkide da eta bere egoitza guztietan Goienerrek hornitzen du elektrizitatez, eta kanpaina bat martxan du ELAkideak Goienerreko bazkide egin daitezez. ELA Koop57 finantza etikoen zerbitzu kooperatibako bazkide da Manu Robles-Arangiz Fundazioaren bitartez eta parte hartzen du kooperatibako zuzendaritza batzordean eta batzorde sozialean. ELAk EHko eskubide sozialen kartaren baitan Alternatiben Herria antolatu zuen Donostian eta Bilbon, eta 2018an Iruñean antolatuko dugu (ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko eguna da). Krisian zehar 30 enpresa inguru S.A.L bihurtzen parte hartu du. ELAk bere fundazioaren bitartez Iparraldean EHLG, Lurrama, Euskoa, I-ener… bezalako proiektuak sustatu ditu…
    Gaian interesa baduzu hau irakurtzea gomendatzen dizut, hain justu sindikatua eta ekonomia sozial eraldatzaileari buruzko monografiko bat da: https://www.mrafundazioa.eus/eu/dokumentazio-zentrua/gai-monografikoak/gai-monogtrafikoak-52-langile-klasea-eta-alternatiben-sarea-sindicalismo-y-economia-social-solidaria

  • Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbio:
    Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala:

    Gaia: Irakasleak zarete. Murrizketak direla-eta, greba egin zenuten atzo ere. Gaur, lanera bueltatu zarete.

    A. Sarriegi:

    Atzo pankarta atzean

    denok indarrean (bis)

    lagun bat eskubian

    ta zu ezkerrean

    azken aldi honetan

    gaude beharrean

    begiratu gaur ere

    muturren aurrean

    hogeita hamar ikasle

    gela bakarrean. (bis)

    M. Lujanbio:

    Ta hogeita hamarrekin

    ez dakit zer egin (bis)

    ze erramintarekin

    nola ta zerekin

    baina greba bihurtu

    dugu ia errekin

    kostatuko zaigu lortzen

    nahiz joan elkarrekin

    hemen ezer berririk

    forma hain zaharrekin. (bis)

    A. Sarriegi:

    Gaur egungo hezkuntzan

    horrenbeste hesi (bis)

    integraziorako

    hamaika gabezi

    ta politikariak

    gugandik ihesi

    ez logopeda eta

    ez behar berezi

    horrela ezin dugu

    gizarterik hezi. (bis)

    M. Lujanbio:

    Hezkuntzak ez dauka ez

    hamaika bertute (bis)

    Heziberri ta LOMCE

    hortxe dihardute

    baina ikaslea dator

    zeozerren truke

    Pakistan Marokotik

    pentsa ze ittute

    guk greba egindakoan

    nora joan ez dute. (bis)

    A. Sarriegi:

    Ta gainera bihurtu

    gara puntu-mira (bis)

    dianan jarri eta

    harriak nork tira

    hau ez da baldintza ona

    egia hori da

    eta etorkizunera

    jarrita begira

    honen ondorioak

    antzemango dira. (bis)

    M. Lujanbio:

    Guk umeak hezi nahi

    eta hezi ezin (bis)

    nahiz tratatzen ditugun

    maiteenak bezin

    hezkuntza kondizioz

    dago nahiko erkin

    baina gizarte hontako

    panoramarekin

    nork enpatizatzen du

    funtzionariekin? (bis)

  • Unai Oñederra

    Maialeni, errespetu eta miresmen handiz bada ere, esango nioke greben bidez asko lortzen dela oraindik, gorago jarri dizkizudan adibideek erakusten duten moduan.

  • Baina gizarte hontako

    panoramarekin

    nork enpatizatzen du

    funtzionariekin?

  • Unai Oñederra

    […] nuen Zuzeun Euskadiko Orkestra Sinfonikoko langileek grebari esker  lortu zuten garaipenaren posta eta etorri ziren orkestrako langileen kontrako mezuak. Diru publikoa xahutzen duten pribilejiatu […]

  • Badatoz Gabon zoriontsuak! Eta zer egokiago musika klasiko pixkat baino, datozen jai egun hauetarako, Euskadiko Orkestraren Sinfonikoaren eskutik jakina, zerbaiterako ordaintzen baitugu denon poltsikuetatik. Gainera, nahiz eta gure herrira (erdi mailako herria) inoiz ez diren etortzen, hiriburura joaterik izango dugu, seme alabak oporretan baitaude eta hala musika klasikora zaletzen hasiko dira. Ea, ikusi dezagun egitaraua, zer emanaldi duten aurrikusita: 22an ez, 23an ez, 24an ez, 25ean ez, 26an ez, 27an ez, 28an ez, 29an ez, 30ean ez, 31an ez, urtarrilaren 1ean ez, 2an ez, 3an ez, 4an ez, 5ean ez, 6an ez, 7an, 8an ez, 9an ez, 10ean ez…
    Oraindik ere greban al daude ala, lan baldintza beldurgarriak salatzeko?

  • Joño, espero nuen ba nik hemen Unairen eta Ekaitzen defentsa gogor eta ozen bat, lehengokoan lehendakaria eta beste iraintzera dedikatu ziren langile fin horiena, besteak beste ELA sindikatuak deituta.

  • Aupa, txapeldun! Alegia, sua piztu eta gero akojonatu eta atzera egin. Afiliatu majo askoak dituzue nonbait! Segi ondo ondo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude