Euskadik erantzuten du

Euskadik erantzuten du

Euskadik erantzuten du

Aitortu behar dut, ez dut ‘Euskadi pregunta’ saiorik ikusi. Jakin nahiko nukeena bestelakoa da: Hautagaiek zer galdetuko lieketen hiritarrei.

Lehen, norbaitek esaten zuenean ‘inportanteena ez da erantzuna, galdera baizik’, ulertezina iruditzen zitzaidan. Kasu honetan, ordea, oso ondo uler dezaket. Zer jakin nahi zuten lau hautagaiek guri buruz? ‘alokatzen’ ditugunoi buruz? Ariketa horrela planteatzea oso interesgarria dela deritzot, beraien galderek erantzunek baino gehiago esango baitzuten. Esate baterako, ea target-en zati bat bezala ikusten gaituzten, edo gu ezagutzeko jakin-mina duten. Herrietan ez ezik, politiko eta jendearen artean eraikitzen da distantzia, eta politikoa zenbat eta gorago igo, hainbat eta distantzia handiago dago. Pertsonak desagertzen gara, boto-emaileak bihurtuz.

Ez zait gustatzen politikoak galtzea (Pedraz epailearekin ados egon arren). Uste dut politikoak behar ditugula, politiko onenak. Hain zuzen ere, hauteskunde-kanpaina honetan, hautagaiak hobeto ezagutzeko, ez ditut bere elkarrizketak irakurri nahi. Beraien mezua badakit. Haiek elkarrizketak egitea nahi dut. Sinestezina da, noski, baina ondo legoke, bakarrik behin, alderantziz gertatzea: bi astez haiek isil-isilik egotea eta besteei entzutea.

Euskadik erantzuten du

HASI-MASIAK