Europako hauteskundeak: Lau ondorio
Hauteskundeek utzitako argazki eta koloreei erreparatuz ateratako ondorioak:
- EHBilduren aurka izan den borroka mediatikoa bultzatu dutenek porrot egin dute, boterera iritsi den lekuetan babes zabala jaso baitu koalizio subiranistak: Donostian eta Gipuzkoan irabazi egin du eta EAJk aurrea hartu duen herrietan, bozka gutxitara geratu da. Bizkaian bigarren indarra da eta Araban aldiz, talde bozkatuena. Hego Euskal Herria bere osotasunean kontutan izanik, lehen indarra da Sortu, EA, Aralar eta Alternatibak osatzen duten hautagaitza.
- Espainian bipartidism0a kolokan da eta argazki oso interesgarriak utzi dituzte Europako bozek. Madril hartuko dugu adibide gisa. Tierno Galván alkatearen garaiak ekarri dituzte gogora emaitzok. Ezkerreko alderdiek (PSOE barne hartuz) gehiengoa dute Madrilgo Erkidegoan.
- Podemos alderdiak Espainiako ezkerrari zahar usaina kendu dio eta alternatiba erreal bihurtu dira Pablo Iglesias eta enparauak Europako Parlamenturako lortutako 5 jesaulkiekin. Ez dute lan erraza izanen ordea, IUko dinosauruekin ados jartzen.
- VOX alderdiak ez du errepresentaziorik lortu. Ikusi beharko da eskuin muturraren porrotak zer ondorio ekartzen dituen, PPren barrenean batez ere.
Ondorio hauek guztiak ez dira epe laburreko hausnarketak baino. Baina badira zerbait.
Beste hauteskunde baten Euskal Herria-Nabarra, Estatu propio barik zatikatua eta pozik!!! Hau Pittu hau!!