9 pentsamendu “Europako Hauteskundeen osteko egunkarien azalak”-ri buruz

  • Tira, Europa hauteskundeen azalak Espainiar estatuan. Frantzian ere ospatu ziren, ezta? Itxuraz, notiziarik ez han. Ikuspegi espainolista, ipurdia agerian.

  • Argia aldizkaria (www.argia.com), ziur aski Euskal Herria benetan kontuan hartu duen hedabide bakarra.

  • Egun on Joxe,

    Nirea izan da hankasartzea. Gehitu ditut Frantziar Estatuko portadak.
    Espainiako erregearen hitzak neureganatuz: Asko sentitzen dut, ez da berriz gertatuko.

    O.

    • Tira, hankasartzeak denok izaten ditugu. Eta ongi dago errua onartu eta zuzentzea. Azken finean, gardentasuna ez al da kazetaritzaren oinarri eta helburuetako bat?

  • Bitxiak izan dira hedabide batzuen azal elektronikoen bilakaera:
    Goizean goizik:
    Argia: “EAJk irabazi ditu hauteskundeak Euskal Herrian”
    Gara: “Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Hego Euskal Herrian”
    Berria: “Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Hego Euskal Herrian”

    Eneko Bidegainek kalkuluak egin, eta ondorioztatu du Bilduk irabazi dituela.

    Oraingo azalak:
    Argia: “EAJk 220.885 boto Euskal Herrian, EH Bilduk 220.137 Hegoaldean bakarrik aurkeztuta”
    Berria: “EH Bilduk irabazi ditu bozak Euskal Herrian”.
    Gara: “Josu Juaristi gana en Euskal Herria”

  • Barkatu ene ezjakintasuna baina EHBildu ez da aurkeztu iparraldean?

    • Pirinio Atlantikoetako Departamentuan EHBai da ezkertiar soberanisten koalizioa. Frantziar estatu inperialaren baitan soilik parte har zezaketenez, eurodiputatua eskuratzeko behar adina bozka lortzea ezinezko zitzaien. Beraz, hauteskundeotan ez aurkeztea deliberatu zuten. Ulertzen ez dudana da nola ez duten Frantziar administraziopeko nazio zapalduen koalizio batean parte hartu, edo gutxienez bozka sinbolikoa edo abstentzioa eskatu, PNB-k egin duen legez.

      • EH bai-ek ez du ezer eskatu bi ikus molde nagusi agertzen direlako iparraldeko ezker abertzaleen baitan:

        -Xuri bozkatu. Peio Etcheverry-Ainchart EH baiko kideak egin duen bezala (Enbata astekarian iritzi artikulu bat idatzi zuen)

        -Berdeentzat bozkatu. José Bové zen lista honen buru eta betidanik ezker abertzaleen alde agertu da europako parlametuan. Basque friendship-en partaide da besteak beste. Bestalde, Sauveur Bacho Arberatzeko alkate sindikalista eta abertzaleak lista honetan parte hartu zuen igandeko bozkentzat.

  • Zuzeu: egunkari-azalekin bezala, asteko inkestan ere espainiar administraziopeko Euskal Herriko alderdiak bakarrik paratu dituzue… Kolonizazioa etengabea da, ez daukagu ikuspegi estatalik, kolonizatu gaituen estatu inperialaren araura mugitzen gara, batekoak batera, bestekoak bestera. Gure Nabarro kolonial honetan bozkagai diren PNB, Front National, UMP, PS eta Modem alderdiak falta dira. Zuzen ezazue, arren.