Europako ezkerrak: antiinperialismoa ala hil
Urtarrilak 7 Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako atentatuak eta gero gertatutakoak azterketa egiteko eta ondorio batzuk ateratzeko behartzen gaituzte.
Alde batetik Europar Batasunak bultzatzen duen inperialismoa eta bestetik berak indartu duen yihadismoaren ekintzak oinarri ezin hobea dira Europan xenofobia eta islamofobia zabaltzeko, baita eskuin muturraren eta sozial demokrazia inperialistaren interesak indartzeko ere. Halaber, munduko musulmanen artean yihadisten eragina handitzen jarraitzeko ere.
Ohikoa den bezala, atentatu horren ostean gaitzespen mezua nagusitu da, inolako azterketa autokritiko egin gabe. Ahots gutxi, oso gutxi aipatu dute Europar Batasunak, eta preseski Frantziak, anabasa honetan daukaten ardura hiltzailea.
Ezkerreko alderdi eta erakunde gehienek gutxi gorabehera gidoi ofiziala jarraitu dute; adierazpen askatasuna eta tolerantziaren alde eta fanatismo, xenofobia eta obskurantismoaren aurka zentratu dute haien mezua. Oso gutxi ausartu dira sakoneko arrazoiak aipatzen.
Azken urtetako dinamikaren ondorioa
Azken hamarkadetan Europa eta espresuki Euskal Herriko gizartetan nagusitu dira Europar Batasunaren eliteen mezuak Mendebaleko Inperialismoak gauzatzen dituen erasoak zuritzeko aldera. Horren aurrean ezkerreko alderdi eta talde gehienek ahulezi ideologiko izugarria, konplizitatea izan ez denean, erakutsi dute; Irak eta Afganistanen inbasioen aurka erakutsi zuten kemenaren alderantzizkoa.
Natura eta gizartean ez dago gunerik erabat hutsik; ezkerrek betetzen ez duten gune ideologikoa eskumak eta inperialismoak betetzen dute.
Azken hamarkadetan EEBB eta Europar Batasunak biderkatu dituzten erasoak, inbasioak eta sarraskien aurrean jarrera epela edota konplizea hartu dute ezkerreko talde askok. Batzuetan erasotako Estatuaren gobernua tiranoa omen zelako, beste batzuetan gutxiengo etniko batzuk zapalduei onura ekartzen zielako, beste batzuetan matxinoak islamistak akabatu beharra zegoelako… gehienetan aitzakiaren bat izan dugu ni-nismoan erortzeko edota zuzenean inbasioak zuritzeko. Maliren inbasioan Frantziako Alderdi Komunistak egin zuen bezala.
Eta guzti horrek inperialismoaren aitzaki, gezurra eta manipulazioen eragin ideologikoa indartu du gure gizartetan. Eta baita xenofobia ere.
Urte guzti hauetan herri batzuen borroka zehatz batzuei gure elkartasuna adieraztera mugatu da gehienbat: palestinarrak, kurduak, sahararrei, berberei … Ondo dago eta ezinbestekoa deritzot, baina kasualitatez borroka horiekiko elkartasunak ez du behartzen EBren inperialismoa eta sarraskien salaketa irmoa egiten. Eta horrela lasai asko jarrai dezake bere indartze ideologikoa.
Orain, Afrika eta Ekialde Hurbilaz gain Europa bera guda atakan sartu dute EEBB eta EBk Errusiaren aurka Ukrainan zabaldu duten frontearekin.
Islamofobiaz gain orain errusofobia zabaltzen ari dira gure eliteak, eta horren aurrean ustezko ekidistantzia negargarri bat da ezkerreko talde gehienek agertzen dutena, EBren diskurtso ideologikoari erraztasun guztiak emanez. Europan bertan eskala handiko guda berri bat hasteko baldintzak jartzen ari dira, eta Europako ezkerrak zilborrari begira.
Soberazko argudioak salaketarako
Bere inbasio, eraso eta sarraskiekin Afrikan eta herri arabiar eta musulmanetan oinazea, miseria eta gorrotoa zabaltzea eta yihadismoaren indartzea ekarri du Europar Batasunak. Ez soilik hori, hainbatetan talde yihadistak eta islamistak bultzatu eta lagundu ditu ezkerreko indarrak kaltetzeko edo deserosoa ziren gobernuak botatzeko, eta Frantziak ardura itzela dauka besteak beste Libia eta Sirian gertatukoan. Beste batzuetan, Malin bezala, islamistak aitzaki gisa erabili ditu inbasioak justifikatzeko.
Eta anabasa odoltsu horren ondorioek Europako herri xumea kolpatzen dutenean Parisen bezala, oh paradoxa, inperialismoa bera, eskuin muturra eta xenobofia indartuak ateratzen dira. Eta arrazoi garbi bat bururatzen zait: ezkerrek ez dute lan ideologikoa irmoa egin gizarteari erakusteko errudunik handienak nortzuk diren: EEBB eta Europar Batasuna.
Antiinperialismoa ala hil
Charlie Hebdoren aurkako ekintzak Europan bizi garen egoera leherkorra ikusarazi digu berriro ere. Horren aurrean, nire ustez, gure eliteen interesak, krimenak eta eraso militarrak irmo, publikoki eta etengabe salatzea da antidotorik eraginkorrena. Piztiaren bihotzean bizi gara, gure zorrekin ordaintzen ditugu Armadak eta gure botoekin aukeratzen ditugu inperialismoa gidatzen duten gobernuak. Ardura berezia daukagu bizi garen lekuan bizitzeagatik.
Ideologikoki puntu hauek ikusten ditut garrantzitsu:
-Erasoa jasotzen duten Gobernua edo talde matxinoa gure gustukoa izan ala ez, beti lehentasunez salatu eraso inperialista eta atzean dauden interesak agerian utzi.
-EEBB eta EBk yihadismoaren indartzean daukaten ardura, baita eman eta ematen dioten laguntza publikoki salatu ere.
-Inperialismo honek gure bizitza maila altuagoa ekartzeaz gain herri askotara miseria eramaten duela ere, emigrazioaren beharra sortuz.
Nire ustez, edo lan pedagogiko eta ideologikoa antiinperialista etengabea egiten dugu gure gizartetan edo inperialismoaren propagandak eta xenofobiak irentsiko gaituzte, dakarzkiguten gudetarako kañoi bazka bilakatzeaz gain.
Baina hori egiteko Europar Batasunarekiko menpekotasun ideologikoa gainditu behar dugu eta agian, Euskal Herriaz ari naiz orain, zentzurik gabeko itxaropenak albo batera utzi beharko genituzke ere.
Batzuetan bortxaketa baten ondoren ingurokoak eta emakumea bera hasten dira pentsatzen zertan duen errua emakumeak (janzteko moduan, jarreran …).
Mekanismo diaboliko bat da biktima errudun sentiaraztea, baina beti egongo da norbait zalantza horiek pizteko eta hauspotzeko prest.
Idatzi duzun nahaste-borraste konspiranoiko hau mekanismo diaboliko bera da.
Artikulu ederra, larrea, zorionak!
Eskerrik asko Oxandabaratz !!
Aizue, Willy Tó-lelo jaunak esan zuen bezala, Pariseko atentatuak estatu inperalistak antolatu zituen. Eta, jakina, Boko Haram, Sydney, Boston, Mali, Madril, Londres, Karachi, Islamabad, Lagos…-ekoak. Ez dago dudarik.
Tó-lelo & Companyren jakinduria miresgarriak argitu gaitzala!!
Memoria kale egiten ez badit, Nigeriako soldaduen %5a Boko Haramen aurka dabil, %95a petroleo putzuak babesten.
Nola ailegatu da Haram ailegatu dan lekura? Betiko agintarien babesa duelako naiz ta hoiek kontrakoa esan?
Al qaedak nor sortu zun? Nori egiten die mesedea Parisen gertatutakoa?
Intsinuatzen ari zara Nigeriako gobernuak soldadu gutxiegi bideratzen dituela Boko Haramen aurka borrokatzeko?
Arazo horren KONPONBIDE MILITARRA (eta ez prozesu dialogatu, partehartzaile, autogestionatu eta ez patriarkal bat) defendatzen duzu? Hori bai blasfemia !
Esaten ari naiz egiten ari dutena, nik ez nago Nigeriako gobernuan, Boko Haram (esistitzen bada) zergatik sortu da? Nortzuk utzi dute komeni zaienean Herrialde hoietan gobernu totalitario Islamistak izatea? Arabia saudi zergatik ez dago zerrenda beltz batean ta Iran bai?
Herrialde hoietako gobernu asko ta asko nortzuk jarri dituzte zuzenean? Nortzuei eman diete mota guztietako armak MEndebaldeko enpresak dirua irabaz dezaten? Zenbat bilioi Euro irabazi dituzte Mendebaldeko enpresak Iraken?
“BUKATU DIRA BROMAK EUROPAN”
“…Eta “segurtasunaren” mesedetan eskubideak kentzea proposatzen dute agintariek: horiek dira indarkeria egoerak gaina hartu duenean protagonista altxa diren aukerak. Ezkerrak ba ote du ezer esateko? …
…Ze mezuk funtziona dezake ordea? Honelako egoeretan ikusten da inoiz baino argiago bestelako mundua posible dela diotenen inpotentzia. Software egokia falta da muturreko islamismoaren, eskuin mutur berriaren eta “betiko” alderdien kontrol eta zigor diskurtsoei aurre egiteko. Eta ez dirudi berehalakoan etorriko denik.
Beharbada fronteetatik ateratzea da kontua. Diskurtso handi baten zain egon beharrean, atzeragoardian zer gertatzen den begiratzea, handik etorriko baitziren Charlie Hebdo sarraskitu dutenen gorrotoetako asko. Han ari da egosten mendeku gosean oinarritutako islamofobia ere.
Mundu hobea nola aldarrikatu, beraz, gorroto garaietan? Elkar suntsitzen edo eskubideak galtzen baino, denontzako eskubide gehiagoren alde borrokatzen. Haserrea zerbait eraikitzeko bideratzen. Erraz esaten da. Bide hori urratzeko hondeatzaile handirik ez dugunez, proposatzen zaigun gerra berri handiari aitzurka oztopatu beharko diogu bidea….”
Gorka Bereziartua
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2445/charlie-hebdoren-aurkako-atentatua
Gorka Berez i(h)artua eta enparauen diskurtsoa, itsua bezain inuzentea.
Gorka Berez i(h)artua eta abar, Argia-ri diru-laguntza denok per se ordaindu behar diogula pentsatzen duten horiek… Beren produktuen prezioak puzten duten horiek, eskaleek bezala abertzaleoi xoxak eskatzen dizkigutenak.
Baaaaina jendearen iritzia – irainik gabe, errespetuz adierazitakoa- onartzen ez duten horiek, faxisten moduan zentsuratzen duten horiek…
Eta enteratzen ez diren horientzat, “sistema politikoa” nola edo hala duten herrialde islamiarretan (hau da teokratikoak ez diren horietan), ISLAMA EZKERRAREN arerio nagusia da. Adibidez, Tunez, Turkia…
Europan ordea, ezkerra ez da enteratzen eta ezkerra da islamaren lagunik handiena.
Enteratzen ez diren horientzat, jihad, sharia, mujahaidinak… ez zituzten amerikar edo europar “inperialistek” asmatu. Mendeak daramatzate sarraskiak egiten.
Esklabu egile handienak izan dira eta dira…
Artikulu honen teoriaria konspiranoikoa jarraituz, Espainiak ETA sortu eta sustatu zuen, EHaren zapalketa justifikatzeko. Ez hala?
“¿ES POSIBLE SALIR DE ESTA ESPIRAL INFERNAL?”
“….La brutal matanza de París adquiere una dimensión más escalofriante en esta situación de crisis y destrucción de vínculos sociales fruto de la ofensiva neoliberal, en la que crecen los movimientos xenófobos, racistas y autoritarios, de la vieja extrema derecha y de nuevo cuño, que canalizan el malestar social aparentando cuestionar un sistema al que la antigua socialdemocracia y gran parte de quienes se definían como izquierda se han vendido. Si hay salida a esta espiral, deberá hallarse cambiando las coordenadas del debate y evitando que nos atrapen las lógicas imperantes, sean la liberal «lucha contra el fundamentalismo» y su Je suis Charlie, o la islamofobia pura y dura. El lugar de la izquierda europea del siglo XXI debe ser otro: ya es hora de encontrarlo.”
Floren Aoiz
https://borrokagaraia.wordpress.com/2015/01/15/es-posible-salir-de-esta-espiral-infernal/#comment-15201
Azken aldi honetan Zuzeun gero eta gaztelania gehiago ikusten da. Larrea jaunari esker Diario Vascoren webean sartu garela dirudi batzuetan.
Ezkertiar internazionalista “munduko hiritarra” da. Nahiago ditu groenlandiako itsas-zakurren eskubideak defendatu bere aberria, hizkuntza eta tradizioak baino. Marxismo kulturala deitzen diote batzuek honi XD