Perkutore

NI nire historiaren jabe

Bera perkutore

Bortxatu ninduten

Iritzia eman nuen

Torturatua izan nintzen

Atxilotua

Eraila

Debekatua

NI nire historiaren jabe

Bera perkutore

 

NI nire koherentziaren jabe

Berau moral egile

Olokaustoa: pairatzetik egile

Batzuentzat: ez Estatu ez oroitarri

Komunista terrorista,

Homosexual eri/gaizkile

Elbarri sekula onargarri

Ni nire koherentziaren jabe

Parisen aldarrikatuz

Moral egile

 

NI nire historiaren jabe

Koherentziaz egile

Arkatzak arma

Balak: izana

Etika: ezina

Garaipena:

Bozgorailu & Moralan

 

NI nire koherentziaren jabe

Berau perkutore

Tolerare: gezurren zauria

Demos=herria

Sarri; egarria

Desio… euria

Katuan behatza

Begian akatsa

aukera erraza

Bozgorailu: oraina

(Istorio)

Egile: bera perkutore

 

Oinatz

Perkutore

Aitor dezagun, ez dugu "poetak" izena eramateko maila aski. Berdin digu izenak, izanak omen baitu garrantzia. Hona geure bertso lotsatiak; geure izate hutsaren puxkak. jokinetaoinatz@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude