Eulia eta Kanpaia, eman zure bozka!
Eulia eta Kanpaia, eman zure bozka! –
Eulia eta Kanpaia, Bilboko Konpartsen federakundeak sortutako sariak dira, txosnen dekorazio lanak akuilatzeko asmoz sortua. 2007a geroztik, apainketa lan hoberena duen txosnari Kanpaia ematen zaio, eta eskasenari Eulia.
Hasierako urteetan, konpartsa bakoitzak bozka bat ematen zuen kategoria bakoitzeko, eta behin sariak banatuta, txosnak leku ikusgarri batean jarri behar zuen Kanpaia edo Eulia, Aste Nagusia bukatu arte. Alta, 2014a geroztik, herritarrek erabakitzen dute saria nori eman, txosna ederrenari eta motzenari bozka emanda.
Orain arte, hamar urtetan lau konpartsak baino ez dute eskuratu Kanpaia. Lautan Eguzkizaleak eta Hontzakek, eta behin Kaskagorrik eta Pa…Ya!k. Eulia sariak, bere aldetik, irabazle gehiago izan ditu, eta bi konpartsak baino ez du eskuratu behin baino gehiagotan, Irrintzik eta Moskotarrakek.
Aurtengo sarituak
2017ko Aste Nagusiako Kanpaia eta Eulia nori eman erabakitzeko, gaur gauerdira arte duzue bozka emateko aukera. Horretarako, Google Play-n Bilboko Konpartsen Aplikazioa jeitsi (Androideen kasuan), eta bertan bozka ematea baino ez duzu.
Esate baterako, Hontzakek gurutzean jositako Josukristori egin dion zatitzeak mindu bazaitu, ez bozkatu “CarnicerĂas Vaticanas” Kanpaia irabazteko, edo hobe, bozka ezazu Eulia irabazi dezan. Orain arte lortu duen bozka kopuruarekin, paradoxikoki, bi sariak irabazteko aukera handiak ditu konpartsa libertarioak.
Izan duen marketing kanpaina eta gero, aurten akaso lehiaz kanpo utzi beharko lukete.