Euskal Herriko museo bitxienak

Euskal Herriko museo bitxienak –

Guggenheim museoaren pisua oso indartsua da. Baina, badaude Euskal Herrian zehar Guggenheim museoa bezain interesgarriak diren beste hainbat museo. Guggenheim museoak daukan nazioarteko arrakasta eta hedapena, gure lurraldean daukagun beste museo askok itzalpean uzten ditu. Hots, antzinakoak, modernoak, maitatuak eta ezezagunak. Baina, egon ere badaude bitxiak diren batzuk; hona hemen azken hauen adibide batzuk:

Munduko Tximeleten museoa, hemen daukagu gure lehenengo proposamena/iradokizuna, museo xelebreen zerrenda aurkezten hasteko. Irungo udaletxeak, zazpi mila pinpilinpauxaz osoturiko erositako bilduma da. Hain zoragarria iruditu zitzaien bilduma, non osorik erostea erabaki zuen aipatutako erakundeak. Beraz, espezie honen hainbat adibide sailkaturik eta dagozkien azalpenarekin ezagutzeko aukera ezin hobeagoa daukagu hementxe bertan. Izugarrizko esperientzia suerta daiteke, imagina dezakegun kolore guztietako mila hego liluragarriak ikustea.

Euskal Herriko museo bitxienak - Munduko Tximeleten museoa

.

Erakusketaren gaia aldatuz, itsasora jotzen badugu, Albaola izan daiteke gure hurrengo aukera. Garai bateko Ascorreta Ontziolan kokaturik dagoen nabigazio-eskola. Bertan berreraikitzen ari dira transozeanikoa (ozeanoz bestaldeko itsasontzi) izan zen lehenengo zamaontzia: bere aldian guztien enbidia izandako XVI. mendeko baleontzi bat.

Euskal Herriko museo bitxienak - Albaola

.

Getarian, Balenciagak utzitako ondarea dugu Cristóbal Balenciaga museoa. Glamour gehiagoko museo mota da hau, hain zuzen, goi-mailako joskintza inguruan, bai oihal, azken hauen irudi motak (estanpatuak) erakusten dira, baita tailerrean erabilitako teknikak ere. Azken finean, edozein ikuslek gustoko aurkituko duen giroa.

.

Hurrengo proposamena, Igartubeiti, baserri batean kokaturik dagoen sagardotegian datza. Bertan, aspaldian lan egiteko moduak erakusten dira. Aldi hartako bizitza behatzeaz gain, sentitu dezakegu, garaiko esentzia mantenduz eraberritutako etxe horretan. Baita heztea xede duen baratza ere aurki dezakegu.

.

Itsas bizitzara bueltatuz, Santa Catalinako itsasargira hurbildu gintezke. Marinel(aren) bizitzan zehar, ibilaldi aktibo batek biziarazi ahal diguna. Denbora hartan kokatzen gaitu, hango itsasoetan galdurik… eta itsasargia topatzearen sentsazioa gure baitan sumatu izango dugu. Nola ezetz esan, itsasoko uretan galtzeko eta aurkitzeko esperientzia honi?

Euskal Herriko museo bitxienak - Santa Catalinako itsasargia.

Ezustekoa hartu eta gero ondo letorkiguke txakolin gozo-gozo bat. Arazorik ez!, txakolinari buruz jakin nahi dezakegun guztia Bakioko Txakolingunean ezagutaraziko digute. Laburpen moduan, Euskal Herrian hiru jatorri-deitura ditugu. Bakoitza, lur, itsaso eta klima ezberdinetatik eratorritako lur ezberdinetan jaioa. Bitxia da, bata bestearekiko hain hurbil dauden lurrak ingurugiroaren eraginez, hainbat txakolin mota ezberdinak sortaraztea. Honako museo honek badauka, ikus-entzun baliabide garrantzitsuak ardoaren ezaugarri guztiak gureganatzeko. Hortaz, aitzakiarik ez, bisita merezi duen tokia da.

Euskal Herriko museo bitxienak

.

Hona hemen, beste inguru magikoa: Pobaleko burdindegia. Euskal industriaren adibide zuzena. Gaur egun, bertako errotak irina egiten du hango bizi-lagunentzat. Ikusgarriak dira, lorategiak, Barbadun ibaia, bertako XVII. mendeko zubia eta batez ere ogi-labeak, Salazaren jauregia eta ezin ahaztu burdinola bera.

Euskal Herriko museo bitxienak.

Euskal ekonomia ezaugarrien artean, leku berezia dauka beti industriak. Eta baita orain dela berrehun urte ere. Boinas La Encartadan, artilezko lantegia ezkutatzen da. Museo-lantegi honen inguruan kokaturik ezagutu ditzakegu, lantegiko beharginen etxeak, eskolak, eliza kapera, eta nola ez, Voith etxeko turbina hidraulikoa: azken honek, martxan jartzen zuen ingurune guztia.

Euskal Herriko museo bitxienak

.

Erdi-aroko Gasteizen kartetan onenak batzen ziren, bildumazaleen inbidia, zaletuen nahia eta XV. mendetik ezagututako karta guztien bilduma, Arabako Fournier Karta Museoa dago.

Euskal Herriko museo bitxienak

.

Gasteizen bertan beste museo bat aurki dezakegu Faroles-ko etxe museoa. Orain dela mende bat baino gehiago, Ama Zuriko jaietan, urtero, abuztuaren lau guztietan, museoaan gordetako beirazko 267 kolorezko pieza kanporatzen dira.

.

Oraindik, aipatu gabe ditugu guztien ikusmina sortzen dituzten animaliak eta non ez hobeto, Biarritzeko Aquariumenean ez bada. Itsas ondoan kokaturik dago itsaslabar eta Bizkaiko Golkoaz inguraturik. Bertako ikuskizunen artean bereziki azpimarratu dezakegu itsas txakurren igerilekua.

Euskal Herriko museo bitxienak

.

Azkenik, berez museoa ez izanagatik ere, Nafarroko Urederra Parke Naturala aipatuko dugu. Bertan, ur-jauziak, pagadiak eta Urederraren jaiotze tokian, ikus dezakegu turkesa koloreko ur berezia, ahaztu ezina den argazkia eskainiko digu.

Euskal Herriko museo bitxienak

.

Hauek dira, gure lur maitean aurkitu ditzakegun toki berezi batzuk baina ez bakarrak.

Euskal Herriko museo bitxienak  Euskal Herriko museo bitxienak  Euskal Herriko museo bitxienak
Bitxikeriak, museoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude